-
Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
-
Zergatik batzuetan sentitzen dut
pisu handi bat bihotzean?
-
(fr) Zergatik batzuetan sentitzen naiz
bihotzean pilota astun bat banu bezala?
-
(Itzultzailea) Zergatik batzuetan
iruditzen zait pilota handi, astun batek
-
bihotza itotzen didala?
-
(Thay) Arreta osoa praktikatzeak
lagun diezaguke jakiten
-
zergatik sortzen den
sentimendu hura behin da berriro.
-
Batzuetan, zerbait zuregana heldu da
-
amaren bidez, aitaren bidez,
arbasoen bidez,
-
penaren bat,
-
beldurren bat,
-
kezkaren bat.
-
Gauza ona da aurkitu izana
-
arreta osoaren praktika,
-
praktika honi esker
-
sentimendu hura aldatu ahal dugulako
-
gurasoen onerako,
arbasoen onerako.
-
Geu garelako gurasoen,
arbasoen jarraipena.
-
Haiek gugan daude
euren zorion eta sufrimenduekin,
-
euren talentu eta akatsekin.
-
Beraz, sentimendu hori etor lezake
-
aurreko belaunaldien kezkatik,
beldurretik, haserretik.
-
Horiek onartu behar ditugu.
-
Onartu egin behar ditugu.
-
Beraz arnasa hartzen praktikatu
-
eta horiek onartu:
-
'Hemen dago astuntasun sentimendua
nire bularrean'.
-
Sentimendua alda dezakezu
arreta osoaren praktikari esker,
-
maitasun eta ulermena
praktikatzeari esker.
-
Ondo dakizu arnasa hartzen duzula
-
aitaren onerako, amaren onerako,
-
arbasoen onerako.
-
Badakizu irria praktikatzeak,
-
askatzeak,
-
errukia praktikatzeak,
-
min hori alda dezakeela,
-
estutasun, beldur hori.
-
Eta maitasunez egiten duzu.
-
Amarentzako, aitarentzako egiten duzu,
-
amona, aiteterentzako.
-
Gutariko askok sentitzen dugu hori,
-
sentimendu ulergaitz hori.
-
Ezin dugu ulertu
zergatik sufritzen dugun horrela.
-
Guk ez dugu sufrimendu hori sortu,
zergatik agertu da?
-
Erantzun bakarra da
guregana heldu dela
-
gizartetik, arbasoengandik.
-
Lehenik onartu egin behar dugu.
-
Onartzeak egoera errazten du.
-
Ondorengo pausua da
arnasa arretaz hartu, bota
-
eta sufrimenduari irri egitea.
-
Konturatzea arreta osoa, kontzentrazioa
eta begirada sakona praktikatzeak,
-
transformazioa errazten duela,
-
ulermena eta errukia
dena alda dezaketen energiak direlako.
-
Eguzkiaren argiaren antzera.
-
Eguzkiak elurra urtu dezake
-
eta lehortu...
-
eta malkoak lehortzen lagundu.
-
Beraz, sufrimendua ulertzen
eta errukia praktikatzen badugu,
-
horrek eraldatuko du
-
gugan dagoen amaren, aitaren sufrimendua,
geure sufrimendua.
-
Batzuetan hau azkar egiten da,
-
ez bazara kezkatzen,
eraldatu daitekeela sinisten baduzu.
-
Arnasten, ibiltzen, lasaitzen
bost minutuz aritu ondoren,
-
sufrimenduak
alde egin duela ikus dezakezu.
-
Eta hurrengoan datorrenean
gauza bera egingo duzu.
-
Horrela jarraituz gero, egunen batean
sufrimendua desagertuko da
-
eta ez da berriz itzuliko.
-
Baina praktikatzen jarraitu behar dugu.
-
Norbaitek praktikatzea gogoraraztea
behar dugu.
-
Horregatik da gauza zoragarria
praktikakideak izatea
-
geure auzoan, familian.
-
Pisu hori sentitzen dugun bakoitzean,
praktikatzea gogoratzen dugu.
-
Eta gogoratzen ez bagara,
norbaitek esango digu
-
arnasa hartu, bota
eta praktikatzeko.
-
Eskerrik asko galdetzeagatik,
jende askori lagunduko dio.
-
konektatu.
inspiratu, elikatu
-
(Kanpaia)