The Story of Linux: Commemorating 20 Years of the Linux Operating System
-
0:06 - 0:10Linuxen Historia (Bere 20 urteurrenean)
-
0:10 - 0:12Gure historia duela 20 urte hasi zen
-
0:12 - 0:17Esan Ozenki diskoak argitaratzen hasi zen,
Ajuria Eneako komonean Ardantza eseritzen zen -
0:17 - 0:21eta mugikorrak katxarro oso haundiak ziren.
-
0:21 - 0:281991ko abuztua zen, 20 urteko Linus Torvalds informatika ikaslea bere ordenagailu aurrean eseri zen Helsinkin,
-
0:28 - 0:34informatika historian arrakasta gehien izatera iritsi diren gaietako baten inguruan idazteko.
-
0:34 - 0:39"Kaixo hor kanpoan zaudetenei... sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz
-
0:39 - 0:44(jobi bat baino ez, GNU bezain handia eta profesionala ez da izango) ...
-
0:44 - 0:48AT disko gogorra besterik ez daukadanez, hori baino gehiago ez du jasango ziurrenik"
-
0:49 - 0:53Bueno, ba Linusen kode irekiko proiektuaren hitzek munduari bira azkar eman zioten
-
0:53 - 0:57eta mundu osoko garatzaileek euren kodearekin lagundu zioten.
-
0:57 - 1:03Linusek bere sistema eragilearen kernelari Linux izena jarri zion eta pinguino bat aukeratu zuen maskota gisa
-
1:03 - 1:06zooan izandako ezusteko txiki baten ondorioz.
-
1:07 - 1:11Berehala Linuxen etorkizuna baldintzatuko zuen erabaki garrantzitsu bat hartu zuen
-
1:11 - 1:18GPL lizentzia aukeratu zuen, Richard Stallman izeneko ameslari batek sortutako lizentzia.
-
1:18 - 1:24Linux kernelak, GPL lizentzia eta beste GNU osagai batzuekin informatikaren industria eraldatu zuten
-
1:24 - 1:28aukera sinple, baino garrantzitsu apur batzuekin:
-
1:28 - 1:32Softwarea edozein helburuetarako erabiltzeko askatasuna.
-
1:32 - 1:36Softwarea norbere beharretarako eraldatzeko askatasuna.
-
1:36 - 1:39Softwarea lagunekin eta bizilagunekin elkarbanatzeko askatasuna,
-
1:39 - 1:43eta zuk egindako aldaketak elkarbanatzeko askatasuna.
-
1:43 - 1:46Ideia erradikal hauek lortu zuten mundu osoan zabaltzea
-
1:46 - 1:52eta paradoxikoki, jobi esperimental bat zena, ekosistema komertzial haundi eta oparoa
-
1:52 - 1:55izatera pasa zen.
-
1:55 - 1:58Konpainiek Linuxen inguruan negozioak sortu zituzten.
-
2:00 - 2:071999an Red Hat-en stocka hirukoiztu egin zen eta burtsara atera zen lehen linux konpainia bihurtu zen.
-
2:07 - 2:13Urte berean IBMk billoi bat dolar gastatu zituen Linux hobetzeko eta iragartzeko.
-
2:13 - 2:18[Hondoan: "Ba al du izenik?" "Bere izena Linux da"]
-
2:18 - 2:24Berehala Linuxek industriako pisutsuenak alboratu zituen, eta Internetaren gorakadan lagundu zuen
-
2:24 - 2:29bere Sofware Librearekin.
Laburrean esanda: Linuxek informatika eraldatu zuen. -
2:29 - 2:34Baina zerbaitek eskemak apurtzen dituenean su gurutzatuan erortzeko arriskua dauka.
-
2:34 - 2:37Baina bizirauteaz gainera Linux sendoturik atera zen.
-
2:37 - 2:41Gaur egun milaka dira kernel garatzaileak eta ehundaka enpresak,
-
2:41 - 2:44denak auzolanean Linux garatzeko.
-
2:44 - 2:48Hiru hilabetero kernel bertsio berri bat liberatzen da.
-
2:48 - 2:54Eta nun aurki dezakegu Linux gaur? Mundu mailako balio burtsen %75ean eta
-
2:54 - 3:00Amazon, Facebook, Twitter, eBay eta
Googleren zerbitzarietan. -
3:00 - 3:04Linux erabiltzen duzu literalki Interneten zabiltzan aldi oro.
-
3:04 - 3:09Zure telefonoan dago, zure telebistan, superkonputagailuen %95ean eta
-
3:09 - 3:14egunero ikusten dituzun gailu askotan. Linux leku guztitan dago.
-
3:14 - 3:20Eta guzti hau hasi zuen Helsinkiko programatzailea?
-
3:20 - 3:24Oregoneko Portlanden duen etxetik mundu mailako garatzaileen armada hau zuzentzen du
-
3:24 - 3:27Linux Fundazioko partaide gisan.
-
3:27 - 3:31Linuxen 20 urteak ospatzen ditugunean, gure buruak ikus ditzakegu istorio hortan.
-
3:31 - 3:35Mila esker bere lehen 20 urteetan parte hartzeagatik.
- Title:
- The Story of Linux: Commemorating 20 Years of the Linux Operating System
- Description:
-
Celebrate the 20th Anniversary of Linux with us. Watch the Story of Linux to remember - or learn for the first time - how Linux disrupted a market and has begun to change the world. Do you see yourself in its story?
- Video Language:
- English
- Duration:
- 03:39