Linuxen Historia (Bere 20 urteurrenean)
Gure historia duela 20 urte hasi zen
Esan Ozenki diskoak argitaratzen hasi zen,
Ajuria Eneako komonean Ardantza eseritzen zen
eta mugikorrak katxarro oso haundiak ziren.
1991ko abuztua zen, 20 urteko Linus Torvalds informatika ikaslea bere ordenagailu aurrean eseri zen Helsinkin,
informatika historian arrakasta gehien izatera iritsi diren gaietako baten inguruan idazteko.
"Kaixo hor kanpoan zaudetenei... sistema eragile (libre) bat egiten ari naiz
(jobi bat baino ez, GNU bezain handia eta profesionala ez da izango) ...
AT disko gogorra besterik ez daukadanez, hori baino gehiago ez du jasango ziurrenik"
Bueno, ba Linusen kode irekiko proiektuaren hitzek munduari bira azkar eman zioten
eta mundu osoko garatzaileek euren kodearekin lagundu zioten.
Linusek bere sistema eragilearen kernelari Linux izena jarri zion eta pinguino bat aukeratu zuen maskota gisa
zooan izandako ezusteko txiki baten ondorioz.
Berehala Linuxen etorkizuna baldintzatuko zuen erabaki garrantzitsu bat hartu zuen
GPL lizentzia aukeratu zuen, Richard Stallman izeneko ameslari batek sortutako lizentzia.
Linux kernelak, GPL lizentzia eta beste GNU osagai batzuekin informatikaren industria eraldatu zuten
aukera sinple, baino garrantzitsu apur batzuekin:
Softwarea edozein helburuetarako erabiltzeko askatasuna.
Softwarea norbere beharretarako eraldatzeko askatasuna.
Softwarea lagunekin eta bizilagunekin elkarbanatzeko askatasuna,
eta zuk egindako aldaketak elkarbanatzeko askatasuna.
Ideia erradikal hauek lortu zuten mundu osoan zabaltzea
eta paradoxikoki, jobi esperimental bat zena, ekosistema komertzial haundi eta oparoa
izatera pasa zen.
Konpainiek Linuxen inguruan negozioak sortu zituzten.
1999an Red Hat-en stocka hirukoiztu egin zen eta burtsara atera zen lehen linux konpainia bihurtu zen.
Urte berean IBMk billoi bat dolar gastatu zituen Linux hobetzeko eta iragartzeko.
[Hondoan: "Ba al du izenik?" "Bere izena Linux da"]
Berehala Linuxek industriako pisutsuenak alboratu zituen, eta Internetaren gorakadan lagundu zuen
bere Sofware Librearekin.
Laburrean esanda: Linuxek informatika eraldatu zuen.
Baina zerbaitek eskemak apurtzen dituenean su gurutzatuan erortzeko arriskua dauka.
Baina bizirauteaz gainera Linux sendoturik atera zen.
Gaur egun milaka dira kernel garatzaileak eta ehundaka enpresak,
denak auzolanean Linux garatzeko.
Hiru hilabetero kernel bertsio berri bat liberatzen da.
Eta nun aurki dezakegu Linux gaur? Mundu mailako balio burtsen %75ean eta
Amazon, Facebook, Twitter, eBay eta
Googleren zerbitzarietan.
Linux erabiltzen duzu literalki Interneten zabiltzan aldi oro.
Zure telefonoan dago, zure telebistan, superkonputagailuen %95ean eta
egunero ikusten dituzun gailu askotan. Linux leku guztitan dago.
Eta guzti hau hasi zuen Helsinkiko programatzailea?
Oregoneko Portlanden duen etxetik mundu mailako garatzaileen armada hau zuzentzen du
Linux Fundazioko partaide gisan.
Linuxen 20 urteak ospatzen ditugunean, gure buruak ikus ditzakegu istorio hortan.
Mila esker bere lehen 20 urteetan parte hartzeagatik.