-
Zer dago kutxa honen barruan?
-
Dagoena oso garrantzitsua izan behar da,
-
nire bidaietan, etxerik etxe, beti
-
eraman dudalako.
-
(Barreak)
-
(Txaloak)
-
Ezaguna egiten al zaizue hau?
-
Ba al dakizue estatubatuarrek
-
lekuaren hirukoitza okupatzen dugula
-
orain 50 urtekoa baino?
-
Hirukoitza.
-
Pentsatuko duzue, hainbeste leku extrarekin,
-
nahikoa izango dugula geure gauza guztietarako.
-
Ba ez!
-
Gune berri bat dago hirian,
-
22 mila milioi dolar eta 20 mila hektareatakoa:
-
non bakoitzaren gauza pertsonalak biltegiratzen diren.
-
Orduan, lekuaren hirukoitza daukagu,
-
baina, hain bihurtu gara erosle onak
-
gero eta leku handiagoa behar dugula.
-
Zertara eramaten gaitu honek?
-
Kredito-txartelen iruzur mordoak,
-
egundoko ingurune-inpaktua,
-
eta, behar bada ez da kointzidentzia izango,
-
geure zoriontasun neurriak orain dela 50 urtekoak beraiek dira.
-
Ba, hobeto bizitzeko modu bat badagoela esan nahi dizuet,
-
non gutxiago, gehiago den.
-
Postura egiten dut, gutariko askok bizi izan dugula
-
urritasunaren poza:
-
unibertsitatean - logelan,
-
bidaietan - hotelen logeletan,
-
kanpinean - ea ezer gabe,
-
akaso txalupa bat.
-
Izan dena izan dela, postura egiten dut, beste gauza batzuen artean,
-
honek askatasun gehiago eman zizun,
-
denbora gehiago.
-
Horregatik gomendatuko dizuet
-
gauza gutxiago edukitzea eta leku txikiagoan,
-
eta honek ingurune-inpaktu txikiagoa eragingo du.
-
Gainera, dirua aurrezteko modu izugarria da.
-
Eta zeuen bizitzetan aldakortasun handiagoa emango dizue.
-
"La Vida Editada" deitutako egitasmoari hasiera eman nion lifeedited.org-en
-
gai honetan sakontzeko
-
eta soluzio hobeagoak aurkitzeko.
-
Lehenengo: nire 40m2-ko Manhattaneko apartamentuan, dena egokitu
-
Mutopo eta Jovoto.com nire bazkideekin.
-
Nik dena nahi nuen -
-
bulegoa, 10 pertsonentzako afaltzeko lekua,
-
gonbidatuen gela,
-
eta nire parakaidismoko ekipo osoa.
-
300 iradokizun baino gehiago hartu genituen mundu osotik,
-
eta lortu nuen, nire lehenengo bitxia.
-
40m2-ko apartamentua lortzerakoan,
-
55m2-koaren ordez,
-
bat-batean 200 mila dolar aurreztu nituen.
-
Leku murriztuak altzairu txikiak behar ditu -
-
diru gehiago aurreztu,
-
eta ingurune-inpaktua txikiagoa da, baita.
-
Eta, nik gogokoen ditudan gauzetarako
-
bereziki diseinatuta dagoenez,
-
neuretzat dago bereziki diseinatuta,
-
beraz, oso pozik nago han bizitzearekin.
-
Eta, leku txiki batetan, nola bizi?
-
Hiru proposamen.
-
Lehenengo eta behin, erruki gabe editatu behar da.
-
Geure bizitzako zaingorriak garbitu behar ditugu.
-
Zer egin, urteetan ez dudan erabili alkondararekin?
-
Kanporatzeko garaia da.
-
Premiagabekoa kanporatu behar dugu geure bizitzatik,
-
eta jarioa bideratzen ikasi.
-
Erosi baino lehenago, pentsatu behar dugu.
-
Geure buruari galdetu behar diogu,
-
"Honek zoriontsuago egingo al nau? Benetan?"
-
Beraz,
-
zoragarriak diren gauzak erosi eta kontserbatu beharko genituen.
-
Baina, urteetan maitatzeko gauzak nahi ditugu,
-
eta ez gauzak bakarrik.
-
Bigarrenez, gure mantra berria:
-
txikia sexya da.
-
Leku eraginkorrak nahi ditugu.
-
Denbora luzean erabiltzeko
-
diseinatutako gauzak nahi ditugu,
-
eta ez behinola bakarrik erabiltzekoak.
-
Zergatik 6 sutako sutegia edukitzea
-
gehien jota 3 erabiltzen baditugu?
-
Pilatzen diren gauzak nahi ditugu,
-
multzokatzen direnak, eta digitalizatuak.
-
Geure dokumentu guztiak hartu ahal ditugu,
-
liburuak, filmeak,
-
eta desagertarazi - magia da.
-
Azkenik, leku eta altzairu multifuntzionalak nahi ditugu -
-
konketa eta komuna den altzairu bera,
-
ohe bihurtzen den jangela -
-
toki bera,
-
alboko mahaitxoa
-
10 pertsonentzat haunditzen dena.
-
Hemen erakusten dizuedan "Vida Editada"ren eskeman,
-
orma mugikorra, "transformer" altzairuekin konbinatzen dugu
-
oso leku handia lortzeko.
-
Begira mahai txikitxoa -
-
bai altueran eta bai neurrian, haunditu egiten da
-
10 pertsonentzat.
-
Nire bulegoa tolestu egiten da,
-
eta erraz ezkutatu.
-
Nire ohea bi atzamar erabiliz ateratzen da ormatik.
-
Gonbidatuak ditugula? Orma mugikorra mugitu,
-
eta zabaltzen diren ohe batzuk ditugu.
-
Eta, nire etxeko zinema ezin zen falta.
-
Ez dut esaten bizitzeko behar dugun guztia
-
40m2 direnik.
-
Baina, kontutan hartu egizue, bizitza editatu batek dituen onura guztiak.
-
Joan zaitezte 300etik 200m2-etara,
-
150etik 100era.
-
Gutariko asko, denok behar bada,
-
oso pozik gaude hemen, egun batzuetarako
-
maleta pare batekin,
-
eta behar bada hoteleko logela txiki batetan.
-
Beraz, etxera heldu eta atea gurutzatzerakoan,
-
gelditu zaitezte segundo baten eta galdeiozue zeuen buruari:
-
"Editatu ahal izango nuke zeozer nire bizitzan?
-
Horrek askatasun gehiago emango zidan?
-
Denbora gehiago, beharbada?"
-
Zer dago kutxa honen barruan?
-
Benetan, ez du garrantzirik.
-
Ez dudala behar, argi daukat.
-
Zer dago zeuen kutxetan?
-
Behar bada, eta bakarrik behar bada,
-
gutxiago, gehiago izango da.
-
Orduan, egin dezagun lekua
-
onak diren gauzentzat.
-
Eskerrik asko.
-
(Txaloak)