< Return to Video

Pelikulek mundua ikusteko modua eraldatzen dute

  • 0:01 - 0:03
    Narratzailea naiz
  • 0:03 - 0:05
    eta gatazkatsua ere bai.
  • 0:05 - 0:06
    (Barreak)
  • 0:06 - 0:09
    Eta ohitura dut galdera
    zailak planteatzea.
  • 0:10 - 0:12
    Hamar urterekin hasi nintzen,
  • 0:12 - 0:16
    amak, sei seme-alaba zituenez,
    ez zuelako denborarik erantzuteko.
  • 0:17 - 0:21
    14 urterekin, gero eta gogaikarriagoak
    ziren galderekin nazkatuta,
  • 0:21 - 0:27
    tokiko egunkari ingelesean idazten
    hastea aholkatu zidan Pakistanen,
  • 0:28 - 0:31
    herrialde osoari nire galderak
    planteatzeko, berak esan zidan.
  • 0:32 - 0:33
    (Barreak)
  • 0:34 - 0:37
    17 urterekin, ezkutuko
    ikerketa-kazetaria nintzen.
  • 0:38 - 0:42
    Ez dut uste nire editoreak ni hain gaztea
    nintzela iradokitzen zuenik.
  • 0:42 - 0:47
    pertsona boteretsuei seinalatzen
    eta errua ematen zien
  • 0:47 - 0:49
    artikulu bat bidali nionean.
  • 0:50 - 0:53
    Gizonezko haiek ikasgai bat
    eman nahi izan zidaten.
  • 0:54 - 0:58
    Haiek niri eta nire familiari lotsatuta
    sentiarazi nahi izan ziguten.
  • 1:00 - 1:02
    Nire izena eta abizena margotu zituzten
  • 1:02 - 1:05
    profanitate inefableekin batera
  • 1:05 - 1:08
    gure ate nagusian eta auzo osoan zehar.
  • 1:08 - 1:12
    Eta uste zuten aitak, gizon zorrotza
    eta tradizionala denez,
  • 1:12 - 1:13
    geldiaraziko ninduela.
  • 1:14 - 1:17
    Horren ordez, aita nire aurrean jarri
    eta hauxe esan zidan:
  • 1:17 - 1:20
    "Egia esaten baduzu,
    ni zure alboan mantenduko naiz,
  • 1:20 - 1:21
    eta mundua ere bai."
  • 1:21 - 1:23
    Eta orduan...
  • 1:23 - 1:25
    (Txaloak)
  • 1:28 - 1:31
    Eta orduan pertsona talde bat bildu
    eta paretak garbitu zituzten.
  • 1:31 - 1:32
    (Barreak)
  • 1:32 - 1:37
    Beti nahi izan dut nire istoriek
    jendea hunkitzea,
  • 1:37 - 1:40
    elkarrizketa zailak izatera bultzatzea.
  • 1:41 - 1:43
    Eta pentsatu nuen askoz
    eraginkorragoa izango litzatekeela
  • 1:43 - 1:45
    zerbait bisuala egitea.
  • 1:45 - 1:49
    Beraz, 21 urterekin,
    dokumentalista bihurtu nintzen,
  • 1:49 - 1:51
    nire kameraz baliatuta
  • 1:51 - 1:54
    gerra-guneen komunitate
    marjinaletan zentratu nintzen.
  • 1:54 - 1:57
    Azkenean Pakistanera itzuli nintzen,
  • 1:58 - 2:01
    emakumeen aurkako indarkeria
    dokumentatu nahi nuelako.
  • 2:03 - 2:05
    Pakistanen 200 milioi pertsona bizi dira.
  • 2:06 - 2:08
    Eta dagoen alfabetatze-maila
    baxua kotuan hartuta,
  • 2:08 - 2:12
    filmek zenbait arazo hautemateko
    modua alda dezakete.
  • 2:14 - 2:17
    Narratzaile eraginkor batek
    gure emozioei hitz egiten die,
  • 2:19 - 2:21
    enpatia eta errukia eragiten ditu,
  • 2:21 - 2:24
    eta gauzak beste era batera
    ikustera behartzen gaitu.
  • 2:25 - 2:30
    Nire herrialdean filmek zinematik
    haratago joateko aukera zuten.
  • 2:31 - 2:32
    Jendearen bizitza alda dezakete.
  • 2:34 - 2:37
    Beti hitz egin nahi izan dut
    hainbat arazoei buruz...
  • 2:37 - 2:40
    Beti izan dut gizartearen aurrean
    ispilu bat jartzeko nahia.
  • 2:40 - 2:43
    Nire haserrearen barometroak bultzatuta.
  • 2:43 - 2:48
    Eta nire haserrearen barometroak, 2014an,
    ohorezko krimenetara gidatu ninduen.
  • 2:49 - 2:52
    Ohore-krimenak munduko
    toki askotan gertatzen dira,
  • 2:52 - 2:56
    emakumeak, gizonek sortutako arauak
    hausteagatik, zigortzen diren tokiak:
  • 2:57 - 3:00
    Beren borondatearen arabera
    ezkontzea erabakitzen duten emakumeak;
  • 3:00 - 3:03
    edo dibortziatu nahi duten emakumeak;
  • 3:03 - 3:08
    edo zilegiak ez diren maitasun-harremanak
    izatearen susmagarriak diren emakumeak.
  • 3:08 - 3:12
    Gainerako mundu osoan, ohorezko krimenak
    hilketatzat jotzen dira.
  • 3:16 - 3:18
    Betidanik kontatu
    nahi izan dut istorio hori,
  • 3:18 - 3:21
    bizirik irten den
    pertsona baten ikuspegitik.
  • 3:22 - 3:25
    Baina emakumeak ez dira
    beren historia kontatzeko bizi
  • 3:25 - 3:28
    eta, aldiz, hilobi anonimoetan
    bukatzen dute.
  • 3:28 - 3:31
    Beraz, goiz batean, egunkaria
    irakurtzen ari nintzenean,
  • 3:31 - 3:35
    emakume bat bizirik
    atera zela irakurri nuenean,
  • 3:35 - 3:38
    aitaren eta osabaren tiro bat
    jaso baitzuen aurpegian,
  • 3:38 - 3:42
    bere borondatez ezkontzea erabakitzean
  • 3:43 - 3:45
    nire narratzailea
    aurkitu nuela jakin nuen.
  • 3:47 - 3:50
    Saba prest zegoen aita
    eta osaba kartzelara bidaltzeko,
  • 3:50 - 3:54
    Baina, ospitaletik irten ondoren,
  • 3:54 - 3:56
    presioaren ondorioz, barkatu egin zituen.
  • 3:56 - 3:58
    Lege-hutsune bat dago:
  • 3:58 - 4:02
    biktimak erasotzaileak barkatuz gero,
  • 4:02 - 4:05
    erasotzaileek kartzela saihesten dute.
  • 4:06 - 4:08
    Eta, bere familia
    eta aita-amaginarrebekin batera,
  • 4:08 - 4:11
    marjinatua izango zela esan zioten,
  • 4:11 - 4:14
    komunitatetik kanporatuak izango zirela,
  • 4:14 - 4:18
    askok bere aita
    arrazoia zuela uste baitzuten,
  • 4:18 - 4:19
    bere urraketa kontuan hartuta.
  • 4:21 - 4:22
    Berak borrokatu zuen...
  • 4:23 - 4:25
    hilabetetan zehar.
  • 4:25 - 4:27
    Epaiketaren azken egunean, ordea,
  • 4:27 - 4:30
    barkatu egin zituen.
  • 4:32 - 4:34
    Dokumentalista gisa,
    suntsituta geratu ginen,
  • 4:34 - 4:37
    hau ez baitzen filmatu nahi genuen filma.
  • 4:38 - 4:44
    Etorkizunari begira, berak karguak
    aurkeztu, borrokatu eta garaitu izan balu,
  • 4:44 - 4:46
    bere kasua salbuespena izango litzateke.
  • 4:46 - 4:50
    Hain emakume indartsu bat isildu denean,
  • 4:50 - 4:52
    zer aukera dute besteek?
  • 4:54 - 4:56
    Eta pentsatzen hasi ginen gure filma
  • 4:56 - 4:59
    jendeak ohorezko krimenei buruz
    duen ikuspegia aldatzeko,
  • 5:00 - 5:02
    legean dagoen hutsuna
    eragiteko, erabiltzea.
  • 5:03 - 5:07
    Gure filma Oscarretarako proposatu zuten,
  • 5:07 - 5:10
    ohorezko krimenak egunkarietako
    tituloetan atera ziren,
  • 5:10 - 5:14
    eta Lehen Ministroak,
    guri zorionak ematerakoan,
  • 5:14 - 5:18
    filma bere bulegoan
    estreinatzea eskaini zuen.
  • 5:18 - 5:20
    Jakina, guk aukera aprobetxatu genuen,
  • 5:20 - 5:23
    herrialdeko historian Lehen Ministro
    batek ere ez zuelako antzeko zerbait egin.
  • 5:24 - 5:25
    Emanaldian,
  • 5:25 - 5:29
    telebista nazionalean zuzenean eman zena,
  • 5:29 - 5:32
    herrialde osoan zehar eragin handia
    izan zuen esaldia erran zuen:
  • 5:32 - 5:36
    "Ohorezko hilketetan ez dago ohorerik."
  • 5:36 - 5:39
    (Txaloak)
  • 5:43 - 5:47
    Los Angelesen, Oscar sarien banaketan,
  • 5:47 - 5:49
    nahiz eta aditu askok gu baliogabetu,
  • 5:49 - 5:53
    guk uste genuen irabazi behar genuela
  • 5:53 - 5:55
    legea aldatu ahal izateko.
  • 5:56 - 5:58
    Orduan, nire izena esan zuten,
  • 5:58 - 6:03
    eta nik mailak txankletetan igo nituen,
    antzeztokira igotzea ez bainuen espero.
  • 6:03 - 6:05
    (Barreak)
  • 6:05 - 6:08
    Eta estatuatxoa onartu nuen,
    Pakistango Lehen Ministroak
  • 6:08 - 6:12
    legea aldatzeko konpromisoa hartu zuela
    milaka milioi ikusleei kontatuz,
  • 6:12 - 6:15
    hori betetzera behartzeko
    modu bat baitzen, noski.
  • 6:15 - 6:17
    (Barreak)
  • 6:18 - 6:20
    (Txaloak)
  • 6:24 - 6:28
    Etxean, egunkari guztien titularrak
    Oscarrari buruzkoak ziren,
  • 6:28 - 6:30
    eta jende gehiago bat
    egin zuen gure auziarekin,
  • 6:30 - 6:33
    legeak duen hutsune hori
    indargabetzea eskatzeko.
  • 6:34 - 6:39
    2016ko urrian, kanpaina amaitu eta gero,
  • 6:39 - 6:41
    lege-hutsunea indargabetu egin zen.
  • 6:41 - 6:44
    (Txaloak)
  • 6:45 - 6:49
    Orain, ohorearen izenean
    emakumeak hiltzen dituzten gizonak
  • 6:49 - 6:51
    biziarteko kartzela-zigorrera
    kondenatuak dira.
  • 6:52 - 6:54
    (Txaloak)
  • 6:57 - 6:59
    Hala ere, hurrengo egunean,
  • 6:59 - 7:02
    emakume bat hil zuten ohorearen izenean,
  • 7:02 - 7:04
    eta ondoren beste bat, eta beste bat.
  • 7:06 - 7:08
    Legeria aldatu egin genuen,
  • 7:08 - 7:10
    baina ez zen nahikoa.
  • 7:11 - 7:15
    Filma eta bere mezua
    bihotzera iristea lortu behar genuen,
  • 7:15 - 7:19
    herrialde osoko herri txiki
    eta herrixketara iristea.
  • 7:20 - 7:26
    Nik uste dut zinemak
    oso paper positiboa izan dezakeela
  • 7:26 - 7:30
    gizartea aldatzeko eta moldatzeko
    norabide positibo batean.
  • 7:31 - 7:34
    Baina, nola iritsi gaitezke horretara?
  • 7:36 - 7:38
    Nola iritsi gaitezke
    herri txiki eta herrixketara?
  • 7:40 - 7:43
    Guk zinema mugikor bat eraiki genuen,
  • 7:43 - 7:47
    herrialdea zeharkatu dezakeen kamioia,
  • 7:48 - 7:51
    herri txiki eta herrixketan
    geldialdiak egiten dituena.
  • 7:51 - 7:55
    Gaueko zerua argiztatuko lukeen
    pantaila handi batekin hornitu genuen
  • 7:55 - 7:59
    "Look But With Love" izenarekin
    ("Ikusi baino amodioz" euskaraz).
  • 7:59 - 8:01
    Kamioiak arratsaldean biltzeko
  • 8:01 - 8:04
    eta pelikulak ikusteko aukera
    emango dio komunitateari.
  • 8:04 - 8:08
    Bagenekien gizonei eta mutikoak
    zinema mugikorrera erakarriko genituela.
  • 8:08 - 8:10
    Haiek ikusteko irtengo lirateke.
  • 8:10 - 8:12
    Baina, eta emakumeak?
  • 8:12 - 8:15
    Komunitate txiki,
    landatareta bereizietan,
  • 8:15 - 8:17
    nola lortu emakumeak erakartzea?
  • 8:18 - 8:21
    Hori lortzeko kultura arauekin
    lan egin behar genuen.
  • 8:21 - 8:24
    Beraz, zinemaren barruan
    beste zinema bat eraiki genuen,
  • 8:24 - 8:28
    eserlekuekin eta pantaila batekin,
    horrela emakumeek filmak ikus ditzazkete,
  • 8:28 - 8:30
    beldurra
  • 8:30 - 8:31
    edo lotsa
  • 8:31 - 8:33
    edo jazarpena sufritzeko beldurrik gabe.
  • 8:34 - 8:39
    Mundua begiratzeko ikuspegi desberdinak
  • 8:39 - 8:42
    erakutsi genizkien filmen bitartez,
  • 8:42 - 8:45
    haurren pentsamendu kritikoa sustatuz,
  • 8:45 - 8:47
    galderak planteatu ditzazten.
  • 8:48 - 8:51
    Ohorezko krimenez haratago
    hitzegitea erabaki genuen,
  • 8:51 - 8:54
    diru-sarreren desberdintasuna,
  • 8:54 - 8:57
    ingurumena, harreman etnikoak,
  • 8:57 - 9:00
    erlijio tolerantzia
    eta errukiari buruz hitzegiten.
  • 9:00 - 9:02
    Eta barruan, emakumeentzat,
    biktimak izan ordez,
  • 9:02 - 9:05
    emakumeak heroiatzat
    dituzten pelikulak proiektatzen genituen,
  • 9:05 - 9:09
    eta sistema judizialari
    eta poliziari buruz jarduten genuen,
  • 9:09 - 9:11
    haien eskubideei buruzko
    informazioa emanez,
  • 9:11 - 9:13
    indarkeriaren biktimak baziren
  • 9:13 - 9:17
    babeslekau nola bilatuk kontatzen genien,
  • 9:17 - 9:19
    laguntza lortzeko
    nora jo zezaketen esanez.
  • 9:21 - 9:24
    Bisitatzen genituen
    leku askotan ongi etorriak ginela
  • 9:24 - 9:26
    ikusteak harritu egin gintuen.
  • 9:28 - 9:33
    Herrixka askok ez zuten inoiz
    telebista edo sare sozialik ikusi,
  • 9:33 - 9:35
    eta beren seme-alabek haiei buruz
    ikastea nahi zuten.
  • 9:35 - 9:37
    Baina oztopoak ere aurkitu genituen
  • 9:37 - 9:40
    aurkezten genituen ideien ondorioz.
  • 9:41 - 9:46
    Gure taldeko bi kidek dimititu egin zuten
  • 9:46 - 9:48
    euren herrixketatik jasotako
    mehatxuengatik.
  • 9:48 - 9:52
    Filmak proiektatu genituen
    herrixka batean geldiarazi egin gintuzten,
  • 9:52 - 9:55
    emakumeek beraien eskubideei buruz
    ikastea ez zutela nahi esanez.
  • 9:55 - 9:59
    Baina, beste herrixka batean,
    proiektatzea debekatu zigutenean,
  • 9:59 - 10:03
    herriko polizia bat altxatu zen
    eta berriro jartzeko agindua eman zuen,
  • 10:03 - 10:05
    eta gure alboan geratu zen,
    taldea babesten,
  • 10:05 - 10:09
    gazteei munduari buruzko beste ikuspegiak
  • 10:09 - 10:13
    erakustea bere beteharra zela
    guztiei esanez.
  • 10:13 - 10:15
    Eguneroko heroia zen.
  • 10:15 - 10:18
    Baina gure bidaian zehar
    heroi asko aurkitu genituen.
  • 10:19 - 10:21
    Beste herrixka batean,
    gizonezkoek esan zuten
  • 10:21 - 10:25
    beraiek bakarrik ikus zezaketela filmak
    eta emakumeak etxean geratuko zirela,
  • 10:25 - 10:26
    agure bat altxatu zen,
  • 10:26 - 10:29
    jende talde bat bildu, eztabaidatu,
  • 10:29 - 10:34
    eta azkenean gizonezkoek eta emakumezkoek
    elkarrekin ikusi zuten filma.
  • 10:36 - 10:38
    Egiten ari garena dokumentatzen dugu.
  • 10:39 - 10:40
    Jendearekin hitzegin.
  • 10:40 - 10:41
    Egokitu.
  • 10:42 - 10:44
    Filmen ordena aldatu.
  • 10:45 - 10:51
    Kartzelan dauden jende bortitza
    erakusten duten filmak gizonei erakustean,
  • 10:51 - 10:55
    gizonak bortitzak badira,
    ondorioak daudela argi geratzea nahi dugu.
  • 10:56 - 10:59
    Baina gizonak emakumeak defendatzen
    agertzen diren pelikulak
  • 10:59 - 11:02
    ere erakusten ditugu,
  • 11:02 - 11:04
    rol hori betetzera
    animatu nahi ditugulako.
  • 11:06 - 11:10
    Emakumeentzat, estatuburuak
    edo abokatuak eta medikuak diren
  • 11:10 - 11:14
    edo bertan beraiek agintaritza
    postuak dituzten pelikulak jartzen ditugu,
  • 11:14 - 11:17
    haiekin hitz egiten dugu eta rol horiek
    betetzera animatzen ditugu.
  • 11:18 - 11:23
    Herrixketako jendearen elkarreragiteko
    modua aldatzen ari gara,
  • 11:23 - 11:27
    eta gure joerak beste leku batzuetara
    eramaten ari ditugu.
  • 11:27 - 11:29
    Duela gutxi, talde batek gurekin
    harremanetan jarri zen
  • 11:29 - 11:33
    Bangladeshera eta Siriara
    gure zinema mugikorra eramateko
  • 11:33 - 11:35
    eta haiekin ari gara
    gure joerak partekatzen.
  • 11:36 - 11:38
    Gure ustez mundu guztiarekin
    egiten ari garena
  • 11:38 - 11:43
    partekatzea ezinbestekoa da.
  • 11:43 - 11:46
    Pakistan osoko herri txiki
    eta herrixketan, gizonek
  • 11:46 - 11:49
    emakumeak tratatzen dituzten
    modua aldatzen ari dira,
  • 11:49 - 11:52
    haurrek mundua ikusten duten modua
    aldatzen ari dira,
  • 11:53 - 11:55
    herrixka-herrixka, zinemaren bidez.
  • 11:55 - 11:56
    Eskerrik asko.
  • 11:56 - 12:00
    (Txaloak)
Title:
Pelikulek mundua ikusteko modua eraldatzen dute
Speaker:
Sharmeen Obaid-Chinoy
Description:

Zineak gure kulturan dugun pentsatzeko modua eraldatzeko ahalmena du. Sharmeen Obaid-Chinoy, dokumentalista eta TED bekaduna, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko erabiltzen du, bere kameraz baliatuta Pakistaneko ohorezko krimenen tradizioari aurre eginez. Hitzaldi zirraragarri honetan, Sharmeenek bere filma, Oscar baten irabazlea izan zena, zinema mugikor batean nola eraman zuen partekatzen du, Pakistan osoko herri txiki eta herrixkak bisitatuz, baita emakume, gizon eta gizartearen arteko dinamikak eraldatuz.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
12:19

Basque subtitles

Revisions