< Return to Video

Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan

  • 0:02 - 0:05
    Duela 15 urte etxera itzuli nintzen,
  • 0:05 - 0:07
    20 urte Estatu Batuetan igaro ondoren.
  • 0:08 - 0:10
    Afrikaren deia sentitu nuen.
  • 0:10 - 0:14
    Eta orduan sortu nuen
    nire herrialdeko lehen diseinu grafiko
  • 0:14 - 0:16
    eta komunikabide berrien unibertsitatea.
  • 0:16 - 0:20
    Eta "Zimbabwe Institute of Vigital Arts"
    izena jarri nion.
  • 0:21 - 0:25
    Nire ametsa, nire ideia,
    Bauhaus antzeko zerbait zen,
  • 0:25 - 0:29
    eskola moduko bat,
    non ideia berriak zalantzan jarri
  • 0:29 - 0:31
    eta aztertuko ziren.
  • 0:32 - 0:35
    Afrikako ondare sortzailean oinarritutako
  • 0:35 - 0:40
    hizkuntza bisual berri baten
    sorrera aztertuko zuena.
  • 0:40 - 0:44
    Bi urteko diploma bat eskaini genien
  • 0:44 - 0:48
    bigarren hezkuntza
    arrakastaz amaitua zuten
  • 0:48 - 0:50
    ikasle trebeei.
  • 0:50 - 0:53
    Tipografia gure curriculumaren
    zati garrantzitsua denez,
  • 0:53 - 0:57
    ikasleei esaten diegu
    ereduak beraien barnean bilatzeko.
  • 0:57 - 1:00
    Hau ikasle batek sortutako posterra da,
  • 1:00 - 1:04
    "Hezkuntza eskubidea da" lemapean egina.
  • 1:04 - 1:08
    Hemen, nire ikasleek diseinatutako
    logo batzuk.
  • 1:09 - 1:13
    Afrikak tradizio luzea izan du idazkeran,
  • 1:13 - 1:15
    baina ez da oso ezaguna,
  • 1:15 - 1:19
    horregatik idatzi nuen
    "Afrikar alfabetoak" liburua.
  • 1:19 - 1:22
    Afrikan idazkera mota anitz egon dira,
  • 1:22 - 1:24
    lehenik proto-idazkera.
  • 1:24 - 1:27
    Nsibidi-k azaltzen duen moduan,
  • 1:27 - 1:30
    Nigeria hegoaldeko ejagham taldeko
  • 1:30 - 1:33
    ezkutuko gizartearen idazkera-sistema zen.
  • 1:33 - 1:37
    Beraz, idazkera-sistema hori
    bereziki interesgarria da.
  • 1:37 - 1:41
    Ghanako eta Boli Kostako akan herriak
  • 1:41 - 1:45
    adinkra sinboloak garatu zituen
    duela 400 urte edo,
  • 1:45 - 1:49
    eta horiek atsotitzak, esaera historikoak,
  • 1:49 - 1:52
    objektuak, animaliak eta landareak dira.
  • 1:52 - 1:54
    Adinkra sistemako nire sinbolo gustukoena
  • 1:54 - 1:56
    goialdean ezkerretik hasita lehena da.
  • 1:56 - 1:57
    Sankofa du izena
  • 1:57 - 2:03
    eta "bueltatu eta har ezazu"
    esan nahi du. Ikasi iraganetik.
  • 2:03 - 2:06
    Angolako jokwe herriaren piktogramek
  • 2:06 - 2:10
    munduaren sorreraren istorioa
    kontatzen digute.
  • 2:10 - 2:15
    Goi-goian Jainkoa dago,
    eta behe-behean gizakia.
  • 2:15 - 2:20
    Ezkerrean eguzkia dago,
    eta eskuinean ilargia.
  • 2:20 - 2:24
    Bide guztiak jainkoarengana doaz
    edo harengandik datoz.
  • 2:24 - 2:28
    Nigeriako, Kongoko eta Angolako
  • 2:28 - 2:30
    yoruba, kongo eta palo erlijioetako
  • 2:30 - 2:34
    gizarte sekretuek garatu zuten
  • 2:34 - 2:38
    idazteko sistema konplexu hori.
  • 2:38 - 2:42
    Gaur egun bizirik eta ongi mantentzen da
  • 2:42 - 2:48
    Kuban, Brasilen, Trinidaden eta Haitin.
  • 2:48 - 2:51
    Kongoko Errepublika Demokratikoko
    oihan tropikaletan,
  • 2:51 - 2:54
    ituri gizartean,
  • 2:54 - 2:58
    gizonek zuhaitz berezi batetik
    ateratzen dute oihala
  • 2:58 - 3:01
    eta emakumeek,
    talentudun kantariak direnez,
  • 3:01 - 3:04
    beraien kantuetako egitura polifonikoen
  • 3:04 - 3:06
    itxura bera duten
  • 3:06 - 3:11
    estanpatu ehunduak marrazten dituzte.
  • 3:11 - 3:15
    Esan daiteke partitura antzeko
    zerbait direla.
  • 3:15 - 3:18
    Hego Afrikako ndebele emakumeek ere
  • 3:18 - 3:21
    sinbolo horiekin eta bestelako
    estanpatu geometrikoekin
  • 3:21 - 3:25
    kolore biziz margotzen dituzte
    beraien etxeak,
  • 3:25 - 3:28
    eta zulu emakumeek ere sinbolo horiekin
  • 3:28 - 3:30
    ehuntzen dituzte
    eskumuturreko eta lepokoak
  • 3:30 - 3:32
    egiteko erabiltzen duten materiala.
  • 3:33 - 3:37
    Etiopiak izan du
    idatzizko tradiziorik luzeena,
  • 3:37 - 3:39
    K.a. IV. mendean garatutako
  • 3:39 - 3:41
    etiopiar idazkerari esker.
  • 3:41 - 3:43
    Idazkera hori 24 milioi
    hiztunetik gora dituen
  • 3:43 - 3:46
    amharera hizkuntza
    idazteko erabiltzen da.
  • 3:47 - 3:51
    Kamerungo Bamum erresumako
    Ibrahim Njoya erregeak
  • 3:51 - 3:55
    shü-mon idazkera asmatu zuen
    25 urte zituela.
  • 3:55 - 3:57
    Shü-mon idazkera-sistema bat da.
  • 3:57 - 4:00
    Silabikoa da, ez da zehazki alfabeto bat.
  • 4:00 - 4:03
    Eta hemen ikus ditzakegu
    bere garapenaren hiru etapak,
  • 4:03 - 4:07
    30 urtean zehar burutu zirenak.
  • 4:08 - 4:13
    Liberiako vai jendeak aspalditik du
    alfabetatzeko tradizioa,
  • 4:13 - 4:17
    XIX. mendean europarrekin
    kontaktuan jarri aurretik ere bai.
  • 4:17 - 4:21
    Silabikoa da eta ezkerretik eskuinera
    irakurtzen da.
  • 4:22 - 4:25
    Han ondoan, Sierra Leonan,
    mende herriak ere
  • 4:25 - 4:27
    sistema silabiko bat sortu zuen,
  • 4:27 - 4:30
    baina eskuinetik ezkerrera irakurtzen da.
  • 4:31 - 4:34
    Afrikak tradizio luzea du
    diseinuaren arloan,
  • 4:34 - 4:38
    diseinurako sentsibilitatea
    ongi definituta dago.
  • 4:38 - 4:41
    Baina Afrikan dagoen arazoa da,
    batez ere gaur egun,
  • 4:41 - 4:43
    diseinatzaileek era guztietako diseinuak
  • 4:43 - 4:45
    lantzen dituztela,
  • 4:46 - 4:50
    eragina eta inspirazioa bilatzeko
  • 4:50 - 4:52
    kanpora begiratzen baitute.
  • 4:53 - 4:57
    Afrikako izpiritu sortzailea,
    sormenerako tradizioa,
  • 4:57 - 5:00
    lehen bezain indartsu dago.
  • 5:00 - 5:04
    Baina diseinatzaileak konturatu
    egin behar dira horretaz.
  • 5:04 - 5:07
    Gurutze etiopiar honek adierazten du
  • 5:07 - 5:09
    Ron Eglash jaunak esandakoa: Afrikak
  • 5:09 - 5:13
    informatikari eta matematikei
    asko lagun diezaiekeela,
  • 5:13 - 5:18
    fraktalak ulertzeko duten
    intuizioari esker.
  • 5:19 - 5:23
    Antzinako afrikarrek
    zibilizazioa sortu zuten,
  • 5:23 - 5:26
    eta bikaintasun horren testigantza dira
  • 5:26 - 5:30
    oraindik zutik dirauten monumentuak.
  • 5:30 - 5:34
    Ziur aski gizateriaren
    lorpen handienetakoa
  • 5:34 - 5:37
    alfabetoaren sorrera izango da.
  • 5:37 - 5:40
    Eta asmakizun hori
    Mesopotamiari egozten zaio:
  • 5:40 - 5:45
    K.a. 1600 urtean
    idazkera kuneiformea sortu zuten,
  • 5:46 - 5:49
    eta jarraian Egipton hieroglifikoak.
  • 5:49 - 5:54
    Hori guztia harrian zizelkatu zen
    gertaera historiko gisa.
  • 5:54 - 5:57
    Eta horrela mantendu da,
    1998an Yale unibertsitateko
  • 5:57 - 6:02
    John Coleman Darnell maisuak
    Egipto mendebaldean,
  • 6:02 - 6:06
    Tebas desertuko kareharrizko amildegietan
  • 6:06 - 6:09
    inskripzioak aurkitu zituen arte.
  • 6:09 - 6:15
    Inskripzio horiek
    K.a. 1800 eta 1900 artekoak dira,
  • 6:15 - 6:18
    Mesopotamia baino lehenagoko mendeetakoak.
  • 6:18 - 6:21
    Wadi el-Hol izena jarri zitzaien,
  • 6:21 - 6:24
    horrela deitzen baita
    aurkitu zituzten lekua.
  • 6:24 - 6:28
    Oraindik aztertzen ari badira ere,
    inskripzioetako batzuk
  • 6:28 - 6:30
    dezifratzea lortu dute jada,
  • 6:31 - 6:33
    eta adituen artean ados daude
  • 6:33 - 6:37
    gizateriaren lehen alfabetoa dela esatean.
  • 6:38 - 6:41
    Taula paleografiko bat
    ikus dezakezue hemen,
  • 6:41 - 6:45
    eta bertan ikusten da
    orain arte zer dezifratu den.
  • 6:45 - 6:48
    A letraren hasita, "ālep", goialdean,
  • 6:48 - 6:51
    "bêt" dator ondoren, erdialdean,
    eta abar eta abar.
  • 6:52 - 6:55
    Bada garaia Afrikako diseinu-ikasleek
  • 6:55 - 6:59
    Cheikh Anta Diop bezalako
    titanen lanak irakur ditzaten.
  • 6:59 - 7:02
    Izan ere, senegaldar horrek
    Egiptori buruz egindako
  • 7:02 - 7:05
    lan garrantzitsuak
    inskripzioen aurkikuntzari esker
  • 7:05 - 7:07
    baieztatu ahal izan ziren.
  • 7:08 - 7:11
    Azken aipamena jamaikar agintari
    handiari egin nahi diot,
  • 7:11 - 7:13
    Marcus Mosiah Garveyri,
  • 7:13 - 7:16
    baita Ghanako akan herriari ere,
  • 7:16 - 7:18
    euren adinkra sistemako sankofa sinboloak
  • 7:18 - 7:21
    iraganera itzultzera bultzatzen baikaitu,
  • 7:21 - 7:23
    orainari informazioa eman eta
  • 7:23 - 7:27
    gure etorkizuna eta gure haurrena
    eraiki dezagun.
  • 7:28 - 7:32
    Gainera, bada garaia
    Afrikako diseinatzaileek
  • 7:32 - 7:34
    kanpora begiratzeari utz diezaioten.
  • 7:34 - 7:37
    Luzaroan egon dira kanpora begira,
  • 7:37 - 7:39
    bilatzen ari zirena
    beraien esku egon arren,
  • 7:39 - 7:44
    beraien baitan egon arren.
  • 7:44 - 7:46
    Eskerrik asko.
  • 7:46 - 7:51
    (Txaloak)
Title:
Asmamena eta dotorezia antzinako afrikar alfabetoetan
Speaker:
Saki Mafundikwa
Description:

Alfabeto sinpleetatik hasi eta ezkutuko hizkuntza sinbolikoetara, Saki Mafundikwa diseinatzaile grafikoak Afrikar kontinentean idatzizko komunikaziorako dauden ezin konta ahala modu azaltzen dizkigu. Idatzizko hitz eta sinboloetan oinarritzen diren historia eta ondarea azpimarratzen ditu eta afrikar diseinatzaileak bultzatzen ditu sinbolo horiek erabiltzera inspirazio freskoa bilatzeko. Laburpen gisa bere Ganako glifo gustokoena, Sankofa, dugu. Izan ere, "itzuli eta har ezazu" edo "ikas ezazu iraganetik" esan nahi du.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
08:10

Basque subtitles

Revisions