Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.
-
0:01 - 0:04Hau nire iloba da, Stella.
-
0:04 - 0:06Urte bat dauka eta orain hasi da oinez.
-
0:06 - 0:09Urtebete duten haurren moduan egiten du oinez,
-
0:09 - 0:14gorputza bere hankak baino azkarrago mugitzen den modu hartan.
-
0:15 - 0:16Guztiz ederra da
-
0:17 - 0:18Oraintxe bertan, bere burua
-
0:18 - 0:22ispiluan ikustea gustatzen zaio
-
0:22 - 0:24Izugarri gustatzen zaio bere erreflexua.
-
0:24 - 0:31Barre egiten du eta bere buruari muxu haundi eta hezeak bidaltzen dizkio.
-
0:32 - 0:34Ederra da.
-
0:34 - 0:36Dirudienez, bere lagun guztiek egiten dute hau
-
0:36 - 0:39eta nere amak nik ere berdina egiten nuela esaten dit.
-
0:39 - 0:42Eta zera pentsatzen dut: Noiz utzi nion hau egiteari?
-
0:43 - 0:48Noiz bihurtzen da norbaren burua maitatzea txarra?
-
0:49 - 0:51Izan ere, ematen duenez, ez dugu gure burua maite.
-
0:51 - 0:55Hilabetero, hamar mila pertsonek google-en zera idazten dute:
-
0:55 - 0:56“Itsusia al naiz?”
-
0:57 - 1:01Hona hemen Faye. Fayek 13 urte ditu eta Denverren bizi da.
-
1:01 - 1:05Beste edozein nerabek bezala, maitatua eta onartua sentitu nahi du.
-
1:05 - 1:08Igande gaua da.
-
1:08 - 1:10Datorren asterako prestatzen ari da eskolara joateko.
-
1:10 - 1:12Beldur pixka bat dauka eta zalantzatsu dago.
-
1:12 - 1:15Izan ere, bere amak behin eta berriz
-
1:15 - 1:18polita dela esaten dion arren,
-
1:18 - 1:22egunero ikastolan norbaitek itsusia dela esaten dio.
-
1:23 - 1:26Bere amak esaten diona
-
1:26 - 1:29eta bere lagun eta klasekideek esaten diotena ezberdina denez,
-
1:29 - 1:32Fayek ez daki nor sinistu.
-
1:32 - 1:35Bere burua grabatzen du eta Youtuben argitaratzen du.
-
1:36 - 1:38Jendeari mesedez komentario bat uzteko eskatzen dio:
-
1:38 - 1:40“Polita ala itsusia naiz?”
-
1:41 - 1:45Orain arte, Fayek 13.000 komentario baino gehiago jaso ditu.
-
1:45 - 1:49Horietako batzuk hain dira nazkagarriak, jasangaitzak direla.
-
1:50 - 1:53Hau neska gazte arrunt eta osasuntsu bat da,
-
1:53 - 1:59bere bizitzako momenturik sentikorrenetariko batean kritika zorrotzak jasotzen ari dena.
-
1:59 - 2:02Milaka pertsona horrelako bideoak argitaratzen dabiltza,
-
2:03 - 2:06neska gazteak gehien bat, modu honetan harremanetan jarri nahian.
-
2:07 - 2:08Baina, zerk bultzatzen ditu hau egitera?
-
2:09 - 2:12Beno, gaur egungo gazteak oso bakarrik daude.
-
2:12 - 2:17Presio askoren pean daude denbora osoan online eta eskuragarri egoteko,
-
2:18 - 2:20hizketan, mezuak bidaltzen, “gustatzen zait” ematen, komentarioak egiten,
-
2:21 - 2:23gauzak partekatzen, argitaratzen…Ez da inoiz amaitzen.
-
2:24 - 2:26Ez gara inoiz hain konektaturik egon,
-
2:27 - 2:31hain jarraian, bat-batekoan, hain gazte.
-
2:32 - 2:36Ama batek esan zidan bezala, ematen du gauero festa bat dagoela haien logelan.
-
2:37 - 2:39Besterik gabe, ez dago pribatutasunik.
-
2:40 - 2:43Gainera, horrekin batera datozen presio sozialak atergabekoak dira.
-
2:44 - 2:47Beti "on" egote honek gure haurrek beren burua
-
2:47 - 2:49jasotzen dituzten “atsegin dut” kopuruaren
-
2:49 - 2:53edo komentario moten arabera baloratzea eragiten du.
-
2:54 - 2:58Ez dago inongo banantzerik bizitza birtual eta ez-birtualaren artean.
-
2:59 - 3:03Erreala denaren eta ez denaren arteko ezberdintasuna ikustea oso zaila da.
-
3:04 - 3:07Aldi berean, oso zaila da benetakoaren
-
3:07 - 3:09eta digitalki manipulatutakoaren arteko ezberdintasuna ikustea.
-
3:10 - 3:15Hau da, zer den azpimagarria eta zer arrunta norbaiten eguneroko bizitzan
-
3:16 - 3:18Norrengana jotzen dute inspirazio bila?
-
3:19 - 3:22Gaur egungo neskek jasotzen dituzten berrien artean dauden
-
3:22 - 3:24irudi motak ikustea baino ez dago.
-
3:24 - 3:270 taila duten modeloek menderatzen dituzte gure ibiltokiak.
-
3:27 - 3:30Ukituak errutina dira gaur egun.
-
3:30 - 3:32Berdin gertatzen da #argalinspirazioa, #izterartekohutsunea,
-
3:32 - 3:35#bikinizubi eta #proana bezalako joerekin.
-
3:35 - 3:38Ez dakienarentzat, Ez dakienarentzat, #proana-k pro-anorexia esan nahi du.
-
3:38 - 3:42Joera hauekin batera, gaur egungo kultura popularrean aurki daitekeen
-
3:42 - 3:46emakumearen estereotipo eta objektibotasuna datoz.
-
3:46 - 3:50Ez da zaila ikustea zerrekin alderatzen diren neskak.
-
3:51 - 3:54Dena dela, mutilak ez daude babes ezta ere.
-
3:54 - 3:56izan ere, superheroi moduko kirolarien eta playboy musikalarien
-
3:56 - 4:00masailezur eta txokolatezko tabletak dituzte helburu.
-
4:02 - 4:04Baina, zein da guzti honen arazoa?
-
4:04 - 4:10Argi dago gure haurrak gizabanako osasuntsu eta zentzudun moduan haztea nahi dugula.
-
4:11 - 4:13Baina irudiarekin obsesionatuta dagoen kultura honetan, gure haurrek
-
4:13 - 4:19denbora eta esfortzu mental gehiago ematen dute beraien irudia zaintzen
-
4:19 - 4:24beraien identitareakin erlazionatutako beste alderdietan baino.
-
4:24 - 4:28Ondorioz, beraien erlazioek, trebetasun fisikoaren garapenak
-
4:28 - 4:31ikasketek eta bestelakoek sufritzen dute.
-
4:32 - 4:37Oraintxe bertan, 10 nesketatik 6k zerbait ez egitea erabaki dute
-
4:37 - 4:39nahiko politak ez direla pentsatzen dutelako .
-
4:39 - 4:42Hauek ez dira ekintza xumeak.
-
4:42 - 4:46Hauek oinarrizko jarduerak dira beraien garapenerako, bai gizatiar bezala
-
4:46 - 4:50eta baita gizarterako eta lan mundurako zergadun bezala.
-
4:51 - 4:56Ehuneko 31 nerabek, ia hirutik batek,
-
4:56 - 4:59klaseko eztabaidetan parte hartzeari utzi dio.
-
4:59 - 5:01Klaseko eztabaietan parte hartzean huts egiten ari dira
-
5:01 - 5:04ez dutelako arretarik deitu nahi beraien itxurari dagokionez.
-
5:04 - 5:07Bost nerabeetatik bat ez da klasera joaten
-
5:07 - 5:09ez denean ondo sentitzen.
-
5:09 - 5:11Azterketei dagokienez,
-
5:11 - 5:13ez baduzu uste nahiko ederra zarenik,
-
5:13 - 5:15batez ere ez baduzu uste nahiko argala zarenik,
-
5:15 - 5:19honi garrantzirik ematen ez dioten klasekideek baino
-
5:19 - 5:22nota baxuagoa aterako duzu.
-
5:22 - 5:25Hau iraunkorra da bai Finlandian, Estatu Batuetan
-
5:25 - 5:31eta Txinan ere, eta egia da zenbat pixatzen duzun aparte utzita.
-
5:32 - 5:37Argi uzteko, nola ikusten zaren pentsatzen duzunari buruz ari gara hizketan,
-
5:37 - 5:39ez benetan nola ikusten zarenari buruz.
-
5:40 - 5:43Gorputzari buruzko konfiantza baxuak arrakasta akademikoa ahultzen du.
-
5:44 - 5:46Baina, gainera, osasunari ere egiten dio kalte.
-
5:47 - 5:50Gorputzari dagokionez konfiantza gutxi duten gazteek ariketa fisiko gutxiago egiten dute,
-
5:50 - 5:52fruta eta barazki gutxiago jaten dute,
-
5:52 - 5:55eta elikadura nahasteak eragin ditzaketen
-
5:55 - 5:58pisua kontrolatzeko osasungarriak ez diren praktikak burutzen dituzte
-
5:58 - 6:00Autoestimu baxuagoa daukate.
-
6:00 - 6:03Errazago eragiten die inguruko jendeak
-
6:03 - 6:05eta depresio arrisku gehiago daukate.
-
6:06 - 6:09Uste dugu arrazoi guzti hauengatik arriskatzen direla gehiago,
-
6:09 - 6:12alkohola edo drogaren kontsumoarekin adibidez,
-
6:13 - 6:18dieta intentsiboarekin, operazio estetikoekin, protekzio gabeko sexuarekin;
-
6:19 - 6:20eta auto-suntsipenarekin.
-
6:20 - 6:24Gorputz perfektua bilatzeak presioa jartzen ari da gure osasun sisteman
-
6:24 - 6:29eta urtero bilioika dolar kostatzen ari zaizkio gure gobernuei.
-
6:30 - 6:32Eta ez gara hazten hemendik.
-
6:33 - 6:34Gizen daudela pentsatzen duten emakumeek
-
6:34 - 6:38—berriro ere, berdin dio gizen dauden edo ez—
-
6:38 - 6:41absentismo tasa altuagoak dituzte.
-
6:41 - 6:43Emakumeen ehuneko hamazazpi
-
6:43 - 6:46ez lirateke lan elkarrizketa batera joango
-
6:46 - 6:50beraien itxuraren inguruan seguru sentitzen ez diren egun horietako batean.
-
6:51 - 6:53Pentsatu zein eragin duen honek
-
6:53 - 6:54gure ekonomian.
-
6:54 - 6:56Hau gainditu ahalko bagenu,
-
6:56 - 6:58Nola ikusten da aukera hori.
-
6:59 - 7:01Potentzial hau askatzea
-
7:01 - 7:03gutako bakoitzaren mesederako da.
-
7:04 - 7:06Baina, nola egingo dugu hori?
-
7:06 - 7:08Hitz egitea soilik
-
7:08 - 7:11ez da nahikoa.
-
7:11 - 7:14Benetan gauzak aldatu nahi badituzu,
-
7:14 - 7:15zerbait egin behar duzu.
-
7:15 - 7:18Eta ikasi dugu horretarako hiru modu daudela:
-
7:18 - 7:21Lehenengo, gorputzarekiko konfidantza izaten hazi behar ditugu pertsonak.
-
7:21 - 7:24Gure nerabeak lagundu behar ditugu
-
7:24 - 7:26irudiarekin erlazionatutako presioak gainditzeko estrategiak sortzen
-
7:26 - 7:28baita beraien autoestimua eraikitzeko ere.
-
7:28 - 7:29Orain, berri ona da
-
7:30 - 7:33hori egiteko programa asko daudela.
-
7:34 - 7:38Berri txarra da, ordea, gehienek ez dutela funtzionatzen.
-
7:38 - 7:42Harrituta geratu nintzen
-
7:42 - 7:45programa askok jakin gabe egoera txartzen
-
7:45 - 7:48zutela jakitean.
-
7:49 - 7:50Horregatik, ziurtatu behar gara
-
7:50 - 7:53gure haurrek jasotzen dituzten programek
-
7:53 - 7:55inpaktu positiboa sortzen ari direla
-
7:55 - 7:58eta inpaktu hau iraunkorra dela.
-
7:58 - 8:01Ikerketek diote programa onenek
-
8:01 - 8:04sei alderdi nagusi jorratzen dituztela:
-
8:04 - 8:08Lehenengoa familiaren, lagunen eta erlazioen eragina da.
-
8:09 - 8:11Bigarrena herabideen eta jende famatuen kultura da,
-
8:11 - 8:13ondoren, bullying-a eta bromak nola maneiatu,
-
8:13 - 8:16besteekin nola konparatzen eta lehiatzen garen
-
8:16 - 8:17itxuran oinarrituz,
-
8:17 - 8:19irudiaren inguruan hitz egiten -batzuek
-
8:19 - 8:21honi “body talk” edo “fat talk” deitzen diote-
-
8:21 - 8:24eta azkenik, norbarekiko errespetu
-
8:24 - 8:26eta zainketaren oinarriak.
-
8:26 - 8:29Sei gauza hauek ezinbestekoak dira
-
8:29 - 8:31gorputzarekiko konfidantza
-
8:31 - 8:33hedatu nahi duen edonorentzat.
-
8:34 - 8:36Hezkuntza ezinbestekoa da,
-
8:36 - 8:38baina arazori honi aurre egiteko
-
8:38 - 8:40funtsezkoa da baita ere gutako bakoitza
-
8:40 - 8:43eredu hobea bilakatzea
-
8:43 - 8:46gure biziko emakume eta neskentzat.
-
8:46 - 8:49Gure ingurugiroan emakumeei buruz hitz egiten den eta emakumeak ikusten diren
-
8:49 - 8:51status quo-ari aurre egin behar zaio.
-
8:51 - 8:57Ez dago ondo gure politikarien kontribuzioak
-
8:57 - 8:58haien ileagatik
-
8:58 - 9:00edo bularren tamainagatik epaitzea,
-
9:01 - 9:03edo pentsatzea kirolari olinpiko baten
-
9:03 - 9:07arrakasta bere itxuran oinarritzen dela.
-
9:07 - 9:09Jendea bere ekintzengatik epaitzen hasi behar gara
-
9:10 - 9:11ez bere itxuragatik.
-
9:12 - 9:16Guztiok hasi gaitezke erantzukizuna hartzen
-
9:16 - 9:18gure sare sozialetan igotzen eta partekatzen
-
9:18 - 9:20ditugun irudi eta komentarioengatik.
-
9:21 - 9:23Jendea bere efortzuagatik
-
9:23 - 9:26eta ekintzengatik goraipatu dezakegu,
-
9:26 - 9:28eta ez bere itxuragatik.
-
9:29 - 9:30Utz iezadazue galdetzen,
-
9:30 - 9:32noiz muxukatu zenuten azkeneko aldiz
-
9:32 - 9:33ispilu bat?
-
9:34 - 9:36Azken finean, guztiok elkarrekin egin behar dugu lan,
-
9:36 - 9:38komunitate bezala,gobernu bezala
-
9:38 - 9:43eta enpresa bezala gure kultura benetan aldatzeko
-
9:43 - 9:46gure haurrek beraien burua guztiz balioesteko,
-
9:46 - 9:52banakotasuna, aniztasuna eta inklusioa aintzat hartuz.
-
9:52 - 9:54Gauzak benetan aldatzen ari diren pertsonak
-
9:54 - 9:57goratu behar ditugu,
-
9:57 - 9:59benetako mundua aldatzen ari diren horiek.
-
9:59 - 10:02Beraiei eman behar diegu denbora hedabideetan,
-
10:02 - 10:04horrela bakarrik sortuko baitugu mundu ezberdin bat.
-
10:04 - 10:08Mundu bat, non gure haurrak aske izango diren
-
10:08 - 10:10beraien bertsio onena izateko,
-
10:11 - 10:13non beraien burua ikusten duten moduak
-
10:13 - 10:16ez dien eragotziko diren bezala izaten
-
10:16 - 10:18edo bizitzan nahi dutena lortzen.
-
10:19 - 10:23Pentsatu zer adieraziko lukeen honek zure bizitzako norbaitengan.
-
10:24 - 10:25Nor daukazu buruan?
-
10:25 - 10:25Zure emaztea al da?
-
10:25 - 10:27Zure arreba edo ahizpa?
-
10:27 - 10:29Zure alaba?
-
10:29 - 10:30Zure iloba?
-
10:30 - 10:32Zure laguna? Gaur aulki batzuk haratago duzun
-
10:32 - 10:34emakumea izan daiteke.
-
10:35 - 10:37Zer adieraziko luke berarentzat
-
10:37 - 10:42bere barruko ahots kritiko hortatik,
-
10:42 - 10:47hanka luzeagoak, izter argalagoak, tripa edo oin txikiagoa
-
10:47 - 10:49izatera bultzatzen duen
-
10:49 - 10:50ahots hartatik askatuko balitz?
-
10:50 - 10:52Zer adieraziko luke berarentzat hau gaindituko bagenu
-
10:52 - 10:55eta bere potentziala askatuko bagenu?
-
10:56 - 11:01Orain, gure kulturak irudiarekiko duen obsesioak
-
11:01 - 11:03galarazten digu hau lortzea.
-
11:04 - 11:06Baina erakuts iezaiegu egia gure haurrei.
-
11:06 - 11:08Erakuts iezaiegu itxura
-
11:08 - 11:11identitatearen zati bat baino ez dela
-
11:11 - 11:13eta egia zera dela,
-
11:13 - 11:14direnagatik,
-
11:14 - 11:17egiten dutenagatik eta
-
11:17 - 11:20sentiarazten digutenagatik maite ditugula.
-
11:21 - 11:24Autoestimua eraiki dezagen gure eskoletako ikasketa planetan.
-
11:24 - 11:28Gutako bakoitzak alda dezala gure burua
-
11:28 - 11:31besteekin konparatzen dugun modua.
-
11:31 - 11:34Eta egin dezagun lana elkarrekin komunitate bezala,
-
11:34 - 11:36sustraietatik gobernuetaraino,
-
11:36 - 11:40urtebete duten gaur egungo haur zoriontsu horiek
-
11:40 - 11:43etorkizuneko aldaketa egileak
-
11:43 - 11:44bilakatu daitezen.
-
11:44 - 11:45Hau egin dezagun.
-
11:45 - 11:48(Txaloak)
- Title:
- Zergatik itxusia zarela pentsatzea txarra den zuretzat.
- Speaker:
- Meaghan Ramsey
- Description:
-
Hilabetero gutxi gora behera 10.000 pertsonek "itsusia al naiz?" esaldia Google-atzen dute. Dove Self-Esteem Proiektuko Meaghan Ramsey-k hauetariko asko neska nerabeak direla uste du. Hitzaldi kezkagarri honetan, gure gorputzaren eta itxuraren inguruko konfidantza baxuak gugan duen inpaktua azaltzen digu -bataz besteko kalifikazio baxuagoetatik, drogekin eta alkoholarekin jookabide arriskutsuagoak izatera. Ondoren errealitate honekin eteteko gutako bakoitzak egin ditzakegun gauzak partekatzen ditu.
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 12:02
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Jone Aliri Lazcano accepted Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Naroa Puente-Ortiz edited Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Naroa Puente-Ortiz edited Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Naroa Puente-Ortiz edited Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you | ||
Naroa Puente-Ortiz edited Basque subtitles for Why thinking you're ugly is bad for you |