Return to Video

100 irtenbide berotze globala leheneratzeko

  • 0:01 - 0:03
    Kaixo.
  • 0:03 - 0:07
    Agian inoiz entzun ez duzun hitz bat
    aurkeztu nahko nizueke.
  • 0:07 - 0:08
    ezagutu behar duzue eta:
  • 0:08 - 0:10
    murrizketa.
  • 0:11 - 0:15
    Murrizketa berotze globalari buruz
    pentsatzeko eta ekiteko modu berria da.
  • 0:16 - 0:19
    Nahi dugun etorkizunerako helburu bat da,
  • 0:19 - 0:23
    berotze globala alderantzizkatzea
    posible den geroa.
  • 0:24 - 0:27
    Murrizketa da une hori
  • 0:27 - 0:31
    negutegi-efektuen gasen atmosfera
    kontzentrazioak murrizten hasten direna
  • 0:31 - 0:33
    urtez urte.
  • 0:33 - 0:35
    Errazago esanda, murrizketa da une hori
  • 0:35 - 0:41
    non negutegi-efektuen gas gehiago
    kentzen ditugun jartzen ditugunak baino.
  • 0:42 - 0:46
    Denok gaude
    aldaketa klimatikori buruz kezkatuta,
  • 0:47 - 0:50
    baina aldaketa klimatikoa ez da arazoa.
  • 0:50 - 0:53
    Aldaketa klimatikoa
    arazoaren adierazpena da.
  • 0:53 - 0:59
    Lurraren erantzuna da
    zer gertatzen ari den esanez.
  • 1:00 - 1:03
    Arazoa berotze globala da,
  • 1:03 - 1:07
    negutegi-efektuen gasen kontzentrazioen
    gorakadak eragina
  • 1:07 - 1:09
    giza-jardueraren ondorioz.
  • 1:10 - 1:11
    Beraz, nola konpondu arazoa?
  • 1:11 - 1:16
    Nola hasi berotze globalaren
    prozesua alderantzizkatzen?
  • 1:17 - 1:21
    Dakigun dugun modu bakarra
    murrizketa da,
  • 1:21 - 1:23
    negutegi-gas gehiago isurtzea eragotziz
  • 1:23 - 1:25
    eta atmosferan jadanik daudenak
    murriztuz.
  • 1:27 - 1:28
    Jakin badakit,
  • 1:28 - 1:32
    egungo egoera kontuan hartuta,
    ezinezkoa dirudiela
  • 1:33 - 1:36
    baina gizateriak badaki zer egin.
  • 1:37 - 1:41
    Izan baditugu teknologia egingarriak
    eta errealak baita eskarmentua ere
  • 1:41 - 1:42
    murrizketa lortu ahal izateko.
  • 1:43 - 1:45
    Eta gertatzen hasi da.
  • 1:46 - 1:50
    Orain behar duguna
    inplementazioa azkartzea da
  • 1:50 - 1:52
    eta diskurtsoa aldatzea,
  • 1:52 - 1:56
    beldurra eta nahastearekin
    apatia sortzen duenetik
  • 1:58 - 2:01
    diskurtso ulerkor eta posibilista batera
  • 2:01 - 2:03
    eta beraz aukera batera.
  • 2:05 - 2:07
    Proiektu Murrizketa deritzon
    erakundean egiten dut lan.
  • 2:08 - 2:09
    Azkene lau urteetan zehar,
  • 2:09 - 2:13
    mundu osoko ikertzaileekin
    eta idazleekin batera,
  • 2:13 - 2:17
    mapatu, neurtu eta zehaztu ditugu
  • 2:17 - 2:20
    100 irtenbide berotze globala
    alderantzizkatzeko.
  • 2:21 - 2:23
    Horietako 80 jadanik martxan daude,
  • 2:23 - 2:27
    eta horiek batera hartuta,
    murrizketa lortu dezakete.
  • 2:28 - 2:32
    Eta beste 20 balizkoak dira,
    atera zain daude,
  • 2:32 - 2:34
    eta behin sarean,
    martxan jartzean
  • 2:34 - 2:36
    gure aurrerapena azkartuko dute.
  • 2:37 - 2:39
    Badaude irtenbideak
  • 2:39 - 2:44
    bideragarriak, hedagarriak
    eta finantzatu daitezkeenak.
  • 2:44 - 2:46
    Eta hiru gauza hautako
    bat edo gehiago egiten dituzte:
  • 2:47 - 2:53
    egungo petrolioan oinarritutako energia
    ordezkatu iturri garbi eta berriztagarriekin;
  • 2:53 - 2:57
    kontsumoa murriztu
    eraginkortasun teknologiko bidez
  • 2:57 - 2:58
    eta jarrera-aldaketa sortuz;
  • 2:59 - 3:03
    eta gure landareen biomasean
    eta lurzoruan karbonoa bioisolatu
  • 3:03 - 3:06
    eskolan ikasitako prozesu erraz
    baten bidez,
  • 3:06 - 3:07
    fotosintesi bidez.
  • 3:08 - 3:11
    Hiru mekanismo hauen
    nahasketa baten bidez
  • 3:11 - 3:14
    murrizketa egi bihurtzen da.
  • 3:15 - 3:16
    Beraz, nola lortuko dugu?
  • 3:16 - 3:18
    Beno, hau da erantzun laburra.
  • 3:19 - 3:24
    Hau da 20 irtenbide onenen zerrenda
    berotze globala alderantzizkatzeko.
  • 3:24 - 3:25
    Zerrendan sakonduko aurretik,
  • 3:25 - 3:28
    hartu une bat
    zerrenda begiratzeko.
  • 3:33 - 3:35
    Eklektikoa da, badakit,
  • 3:35 - 3:38
    Lurrean jarritako aerosorgailuetatik
    nesken hezkuntzara,
  • 3:38 - 3:42
    landareetan oinarriturik dietatik
    teilatuetako eguzki-teknologietara.
  • 3:43 - 3:44
    Beraz, xehetu dezagun zerrenda.
  • 3:44 - 3:48
    Diapositibaren eskuinean,
    zenbakiak gigatonetan ikusiko dituzue,
  • 3:48 - 3:50
    mila milioi tonetan.
  • 3:50 - 3:53
    Horrek, atmosferatik murriztutako
    karbono dioxidoren kantitatea
  • 3:53 - 3:55
    adierazten du
  • 3:55 - 3:59
    irtenbidea 30 urtetan zehar aplikatzean.
  • 4:00 - 4:03
    Klima-irtenbideez pentsatzerakoan,
  • 4:03 - 4:06
    askotan, elektrizitearen sorkuntzan
    pentsatzen dugu.
  • 4:06 - 4:10
    Energia berriztagarriak direla uste dugu
    irtenbide eraginkorrenak,
  • 4:10 - 4:13
    eta oso inportanteak dira.
  • 4:13 - 4:15
    Baina zerrenda honetan
    ikusten dugun lehen gauza da
  • 4:15 - 4:19
    20 irtenbideetatik 5 soilik daudela
    elektrizitatearekin erlazionatuta.
  • 4:20 - 4:23
    Baina gehien harritu gintuena
    benetan
  • 4:23 - 4:27
    20 irtenbideetako 8 janari-sistemarekin
    erlazionatuta zeudela izan zen.
  • 4:28 - 4:32
    Janariaren klima-eragina jende
    askorentzat harrigarri izan daiteke,
  • 4:33 - 4:37
    baina emaitzek erakusten dute
    egunero hartzen ditugun erabakiak,
  • 4:37 - 4:40
    ekoizten, erosten eta kontsumitzen
    dugun janariari buzukoak,
  • 4:40 - 4:43
    direla ziurrenik ekarpen garrantzitusenak
  • 4:43 - 4:46
    norbanakoak egin ditzakeenak
    beroketa globala alderantzizkatzeko.
  • 4:47 - 4:51
    Eta lurra nola kudeatzen dugun ere
    oso garrantzitsua da.
  • 4:51 - 4:54
    Basoak eta padurak zaintzeak
  • 4:54 - 4:58
    karbono-zulo berri batzuk ekoizten,
    handitzen eta babesten ditu
  • 4:58 - 5:01
    eta horrek karbonoa zuzenean murrizten du.
  • 5:01 - 5:03
    Horrela rgin daiteke murrizketa.
  • 5:04 - 5:08
    Eta janaria eta lur-kudeaketa
    elkarrekin jartzean,
  • 5:08 - 5:15
    20 irtenbideetako 12 lurra nola eta zergatik
    erabiltzen dugunari buruzkoak dira.
  • 5:15 - 5:20
    Honek klima-soluzioei buruzko
    pentsakera tradizionala aldatzen du.
  • 5:21 - 5:23
    Goazen zerrendaren goiko aldera,
  • 5:23 - 5:26
    hor dagoenak harrituko zaituztela
    uste dut.
  • 5:26 - 5:29
    Banakako soluzio eraginkorrena,
  • 5:30 - 5:33
    analisi honen arabera,
    hozte-sistemaren kudeaketa litzateke,
  • 5:33 - 5:38
    hozteko aparatuek eta aire girotuek
    airea hozteko erabiltzen dituzten gasen,
  • 5:38 - 5:42
    edo hidrofluorkarbonoen (HFC)
    kudeaketa eta desagerpen egokia alegia.
  • 5:44 - 5:46
    Montrealeko Protokolorekin
    lan ona egin genuen
  • 5:46 - 5:49
    klorofluorkarbonoak (CFCak) murrizteko,
  • 5:49 - 5:51
    ozono-geruzan eragindako
    kalteen ondorioz.
  • 5:51 - 5:54
    Baina HFCez ordezkatu ziren,
  • 5:54 - 5:58
    eta hauek negutegi-gasean askoz
    efektu handiagoa daukate
  • 5:58 - 5:59
    karbono-dioxidoak baino.
  • 6:00 - 6:05
    Eta 90 gigatonen murrizketa
    zenbaki kontserbatzailea da.
  • 6:05 - 6:10
    2016 urteko Kigaliren Hitzarmenaren
    eragina azaldu behar izango bagenu,
  • 6:10 - 6:13
    hidrofluorkarbonoak desagertzeko eta
  • 6:13 - 6:16
    gaur egungo hozgarri naturalekin
    ordezkatzeko agintzen duen hitzarmena,
  • 6:18 - 6:23
    ekidindako negutegi-gas kopurua
    120 edo 200 gigatonetara
  • 6:23 - 6:25
    iritsiko litzateke.
  • 6:25 - 6:27
    Agian harrituta zaudete,
    gu bezalaxe.
  • 6:28 - 6:31
    Orain, soluzio guztien xehetasun
    gehiago aipatu baino lehen,
  • 6:31 - 6:34
    kalkulu hauek nola egin genituen
    jakin nahiko zenukete.
  • 6:35 - 6:38
    Lehenengo eta behin,
    datu asko bildu genituen,
  • 6:38 - 6:41
    eta estatistika analisia erabili
    genuen mailak sortzeko
  • 6:42 - 6:44
    hautaketa logikoak egitea
    ahalbideratu zigutenak
  • 6:45 - 6:47
    ereduetan erabilitako
    datu bakoitzarentzat.
  • 6:48 - 6:52
    Eta proiektu osoan
    ikuspegi kontserbadorea aukeratu genuen.
  • 6:53 - 6:55
    Datu guztiak ereduan sartzen dira,
  • 6:55 - 6:58
    geroari begira proiektatzen dira
    anbizioz baina modu onargarrian,
  • 6:58 - 7:01
    eta nolanahi ere, egin behar genituenekin
    alderatzen dira.
  • 7:02 - 7:06
    Lurreko aire turbinek murriztutako
    84 gigatonak, adibidez,
  • 7:06 - 7:09
    haize-instalazioetan ekoiztutako
    elektrizitateari esker sortzen dira
  • 7:09 - 7:13
    bestela ikatz- edo gas-instalazioetan
    sortuko ziren.
  • 7:14 - 7:20
    Instalazioak eraikitzeko eta zabaltzeko
    kostu ekonomiko guztiak kalkulatu genituen
  • 7:20 - 7:22
    baita sortutako igorpenak ere.
  • 7:23 - 7:27
    Prozesu bera erabiltzen da
    birzikleta eta zabortegiak alderatzeko,
  • 7:28 - 7:30
    nekazaritza industriala eta
    leheneratzailea alderatzeko,
  • 7:30 - 7:33
    gure basoen babesa eta mozketa
    alderatzeko.
  • 7:35 - 7:39
    Emaitzak sistemen barruan eta
    sistemen artean barneratzen dira
  • 7:39 - 7:41
    kalkulu bikoitza saihesteko
  • 7:41 - 7:44
    eta batu egiten dira ikusteko
    ea murrizketa ematen den.
  • 7:46 - 7:49
    Azter ditzagun
    irtenbide espezifiko batzuk.
  • 7:50 - 7:53
    Teilatuetako eguzki-energia
    10. postuan dago.
  • 7:55 - 7:57
    Irtenbide hau imajinatzean
  • 7:57 - 8:03
    Miamiko biltegi bat panelez
    estalita imajinatzen dugu.
  • 8:04 - 8:08
    Baina irtenbide garrantzitsuak dira
    hiri eta herri eremuetan ere,
  • 8:08 - 8:10
    diru-sarrrera handi eta baxuko herrietan,
  • 8:11 - 8:12
    eta onura garbiak diituzte.
  • 8:13 - 8:18
    Hau Titikaka lakuko
    lasto-uharteko familia bat da
  • 8:18 - 8:20
    beraien lehenengo eguzki-panela jasotzen.
  • 8:20 - 8:24
    Lehen, kerosenoa erabiltzen zuten
    janaria prestatzeko eta argitzeko,
  • 8:24 - 8:25
    kerosenoa lasto-uharte batean.
  • 8:26 - 8:31
    Hots, eguzki-energia jartzean,
    igorpenen murrizketa lortzeaz gain,
  • 8:31 - 8:34
    euren etxeetarako babesa eta ziurtasuna
    ere ematen da.
  • 8:35 - 8:37
    Oihan tropikalek istorio propioa dute.
  • 8:38 - 8:42
    Tropikoetako gaur egungo lur
    degradatuak babestea
  • 8:42 - 8:44
    eta birsorkuntza naturala ahalbideratzea
  • 8:44 - 8:48
    bostgarren irtenbidea da berotze
    globala atzera itzultzeko.
  • 8:49 - 8:52
    Pentsa dezagun zuhaitzak
    karbono-makila izugarriak direla.
  • 8:53 - 8:56
    Hau urtez urte ematen den murrizketa da,
  • 8:56 - 9:00
    atmosferako karbonoa desagertzen
    delako fotosintesiren bidez,
  • 9:01 - 9:06
    eta landareek karbono dioxidoa landareen biomasa
    eta lurzoruen karbono organiko bihurtzen dutelako.
  • 9:07 - 9:10
    Gure janaria nola ekoitztu
    birpentsatu behar dugu
  • 9:10 - 9:12
    nekazaritza leheneratzaileagoa
    bihurtzeko.
  • 9:13 - 9:16
    Badaude milaka modu hori egiteko,
    eta horietako 13k ikertu genituen,
  • 9:16 - 9:19
    hauek ez dira janaria
    ekoizteko modu berriak.
  • 9:19 - 9:22
    Praktikan jarri dira mendeetan
    eta belaunaldietan zehar.
  • 9:24 - 9:27
    Baina nekazaritza modernoak gero
    eta gehiago baztertzen ditu,
  • 9:27 - 9:30
    honek monolaborantza, lur-lantzea
  • 9:30 - 9:36
    eta ongarri kimikoen eta pestiziden
    erabilpena sustatzen ditu
  • 9:36 - 9:39
    lurra degradatuz eta negutegi-efektuen
    gasen igorpenak handituz.
  • 9:39 - 9:42
    Nekazaritza leheneratzaileak,
    beste aldetik,
  • 9:42 - 9:45
    lurzoruen osasuna eta emankortasuna
    berritzen ditu,
  • 9:45 - 9:47
    errendimendua handitzen du,
  • 9:47 - 9:48
    ur-euspena hobetzen du,
  • 9:49 - 9:52
    nekazari txikiei eta handiei
    mesede egiten die
  • 9:52 - 9:54
    eta, karbonoa berriro
    lurrera eramaten du.
  • 9:55 - 10:00
    Hau irabazi-irabazi-irabazi-irabazi-irabazi da.
  • 10:00 - 10:02
    (Algarak)
  • 10:03 - 10:05
    Arazoa ez da soilik
    nola ekoizten dugun janaria
  • 10:06 - 10:07
    baizik eta kontsumitzen dugunak
  • 10:07 - 10:10
    oso eragin handia duela berotze globalean.
  • 10:11 - 10:13
    Landareetan oparoa den dieta ez da
    beganoa edo begetarianoa,
  • 10:13 - 10:15
    aukera hori hautatzen
    duena txalotzen dudan arren.
  • 10:16 - 10:20
    Oso dieta osasungarria da
    kontsumo-kantitatearen arabera,
  • 10:20 - 10:22
    eta bereziki, kontsumitzen dugun
    haragia kopuruan.
  • 10:23 - 10:25
    Munduko leku aberatsenetan,
  • 10:25 - 10:26
    gehiegi kontsumitzen dugu.
  • 10:27 - 10:29
    Halere, diru-sartze baxuko herriek
  • 10:29 - 10:33
    kontsumo kaloriko eta proteiniko
    txikiegia erakusten dute.
  • 10:33 - 10:35
    Hori berorekatu behar da,
  • 10:35 - 10:37
    eta berorekatze horretan
  • 10:37 - 10:39
    landareetan oparo den dieta
    laugarren irtenbidea da
  • 10:39 - 10:41
    berotze globala
    alderantzizkatzeko.
  • 10:43 - 10:47
    Gainera, janari ekoiztu osoaren
    ia herena ez da jaten
  • 10:48 - 10:53
    eta alferrik gakdutako janariak
    negutegi-efektuko gasen %8a igortzen du.
  • 10:54 - 10:57
    Horniketa-kateak aztertu behar ditugu
    aurkitzeko non dauden
  • 10:57 - 10:59
    galerak eta hondakinak.
  • 10:59 - 11:02
    Diru-sartze baxuko herrietan,
    janaria landetxetik irten ostean,
  • 11:02 - 11:05
    alferrik galtze gehien
    horniketa-katearen hasieran izaten da
  • 11:05 - 11:07
    azpiegituren eta biltegiratzearen
    ondorioz.
  • 11:08 - 11:11
    Kontsumitzaileek ez dute janaririk
    xahutzen diru-sartze baxuko herrietan
  • 11:11 - 11:13
    biztanleria elikatzeko
    zailtasunak dituzten herrietan.
  • 11:14 - 11:17
    Leku aberatsetan, aldiz,
    janaria landetxetik irten ostean,
  • 11:17 - 11:19
    janari gehiena horniketa-katearen
    amaieran galtzen da
  • 11:19 - 11:21
    kontsumitzaileak eta merkatuak
    direla eta,
  • 11:21 - 11:23
    eta hondakinak zabortegian pilatzen dira
  • 11:23 - 11:24
    metanoa igortzen
  • 11:26 - 11:27
    eta usteltzen.
  • 11:29 - 11:31
    Hau kontsumitzailearen
    hautaketa-arazoa da.
  • 11:32 - 11:33
    Ez da arazo teknologikoa.
  • 11:34 - 11:37
    Hasieratik janari-galera saihestea
  • 11:37 - 11:38
    hirugarren irtenbidea da.
  • 11:40 - 11:42
    Baina hemen dator gauza bitxiena.
  • 11:42 - 11:44
    Janari-sistema bere osotasunean ikustean
  • 11:44 - 11:47
    eta ekoizpen irtenbide guztiak
    martxan jartzean
  • 11:47 - 11:48
    adibidez, nekazaritza leheneratzailea,
  • 11:49 - 11:51
    eta landareetan oparoa den dieta hartzean,
  • 11:51 - 11:53
    eta janari-xahutzea gutxitzean.
  • 11:53 - 11:59
    gure ikerketak erakusten digu egungo
    landetxetan janari nahikoa ekoiztuko genukeela
  • 11:59 - 12:03
    munduan handituz doan biztanleriari
    elikagaiz betetako dieta osasungarria eskeintzeko,
  • 12:03 - 12:05
    2050 urterarte eta haratago.
  • 12:07 - 12:10
    Hau da, ez dugu baso gehiago
    moztu behar janaria ekoizteko.
  • 12:11 - 12:16
    Berotze globala leheneratzeko irtenbideak
    elikagai ziurgabetasunaren irtenbideen berdinak dira.
  • 12:18 - 12:21
    Nahiko hitz egiten ez den beste irtenbidea,
  • 12:23 - 12:24
    familia-plangintza.
  • 12:25 - 12:27
    Gizon eta emakumeei
    aukeratzeko eskubidea eskaintzea
  • 12:27 - 12:31
    noiz, nola eta zein baldintzatan
    familia sortzeko
  • 12:31 - 12:35
    ugalketa-osasun kliniken
    eta hezkuntzaren bidez,
  • 12:35 - 12:37
    kontrazepziorako eskubideak
  • 12:37 - 12:40
    eta jazarpenik gabeko askatasunak
  • 12:41 - 12:45
    munduko balizko biztanleria murriztu lezake
    2050 urterako.
  • 12:46 - 12:48
    Biztanleri murriztuak
    behar murriztuak esan nahi du
  • 12:48 - 12:53
    elektrizitate, janari, bidai,
    eraikuntza eta beste baliabideetan.
  • 12:55 - 12:56
    Energia eta igorpenak
  • 12:56 - 12:58
    eskaera handi hori betetzeko
    erabiltzen dira
  • 12:58 - 13:02
    eta hau murriztuko litzateke
    funtsezko giza-eskubidea eskainiz
  • 13:02 - 13:06
    aukeratzeko noiz, nola eta zein baldintzetan
    sortu familia.
  • 13:07 - 13:11
    Baina familia-plangintza ezin da gertatu
    hezkuntza kalitate berdinik gabe
  • 13:12 - 13:14
    egun hezuntza ukatzen zaien neskak izanez.
  • 13:15 - 13:18
    Orain, atrebentzia txiki bat
  • 13:18 - 13:22
    mundu mailako hezkuntzaren eraginak
  • 13:22 - 13:24
    eta familia-plangitzaren baliabideak
  • 13:24 - 13:27
    hain daude elkar lotuta
  • 13:27 - 13:29
    ezen erditik moztea erabaki dugula.
  • 13:30 - 13:35
    Baina elkarrekin kontuan hartuta,
    neskak heztea eta familia-plangintza burutzea
  • 13:35 - 13:38
    lehenengo irtenbidea da
    berotze globala leheneratzeko,
  • 13:38 - 13:43
    negutegi-efektuen gasen
    120 mila milioi tonak murriztuz.
  • 13:46 - 13:47
    Orduan, murrizketa posible al da?
  • 13:48 - 13:52
    Bai, posible da,
  • 13:52 - 13:53
    baina 80 irtenbideak behar ditugu.
  • 13:54 - 13:57
    Ez dago mirarizko irtenbiderik
    ezta irtenbide partzialik ere
  • 13:57 - 13:58
    Helmugara eramango gaituztenik.
  • 13:59 - 14:02
    Irtenbide hauek bide zuzenean
    zehar eramango gaituzte,
  • 14:02 - 14:04
    baina ez dago irtenbide txikirik.
  • 14:05 - 14:06
    80ak behar ditugu.
  • 14:07 - 14:08
    Eta hau da gakoa.
  • 14:09 - 14:13
    Irtenbide guzti hauek
    inplementatu nahi genituzke.
  • 14:13 - 14:15
    berotze globala arazoa izan ala ez,
  • 14:16 - 14:21
    gizakiarentzako eta lurraren ongizaterako
    mozkin-garbiak ekartzen dituztelako.
  • 14:22 - 14:28
    Elektrizitate berriztagarriak guztientzako
    energiarako sarbide garbia eta ugaria dakar.
  • 14:30 - 14:33
    Landareetan oparoa den dietak
    eta janari-galeren murrizketak
  • 14:33 - 14:37
    biztanleri osasungarria sortzen dute
    janari eta euskarri nahikorekin.
  • 14:38 - 14:40
    Familia-plangintza eta nesken hezkuntza?
  • 14:41 - 14:44
    Hauek giza-eskubideak dira,
  • 14:44 - 14:45
    genero-berdintasuna.
  • 14:47 - 14:51
    Hau hobekuntza ekonomikoari buruz eta
    aukeratzeko askatasunari buruz da.
  • 14:51 - 14:52
    Justiziri buruz.
  • 14:54 - 14:58
    Nekazaritza leheneratzaileak, artzaintz kudeatuak,
    agroforesteriak, silbokulturak
  • 14:58 - 15:02
    lurzoruen osasuna berritzen dute,
    nekazariei on egiten die
  • 15:02 - 15:04
    eta karbonoa lurzoruetara bueltatzen dute.
  • 15:05 - 15:09
    Gure ekosistemak babesteak biodibertsitatea zaintzen du
  • 15:09 - 15:11
    eta lurraren osasuna babesten du
  • 15:12 - 15:13
    baita arnasten dugun oxigenoarena ere.
  • 15:15 - 15:18
    Espezie guztietarako etekin
    nabarmenenak ikaragarriak dira.
  • 15:19 - 15:23
    Azkenik, seguraski denok
    pentsatzen ari zareten galdera;
  • 15:23 - 15:25
    Zein izango da honen
    kostu ekonomikoa?
  • 15:27 - 15:31
    Beno, gure ustez, 80 irtenbideak
    martxan jartzeak
  • 15:31 - 15:35
    29 bilioi dolar kostatuko luke
    30 urtetan zehar.
  • 15:35 - 15:37
    Hau urtero ia bilioi bat da.
  • 15:37 - 15:40
    Badakit diru asko dirudiela,
  • 15:40 - 15:45
    baina gogoratu behar dugu mundu osoko
    urte bakoitzeko BPGa 80 bilioikoa dela,
  • 15:45 - 15:49
    eta irtenbideak martxan jarriz gero
    aurreikusitako aurreztea
  • 15:49 - 15:53
    74 bilioikoa dela, kostuen bikoitza,
    hain zuzen ere.
  • 15:53 - 15:56
    Hau 44 bilioiko aurrezte garbia da.
  • 15:59 - 16:00
    Beraz, murrizketa posible da.
  • 16:01 - 16:03
    Egin dezakegu egin nahi badugu.
  • 16:04 - 16:10
    Ez du koste handia izango,
    eta inbertsio horren itzulera izugarria da.
  • 16:12 - 16:13
    Hau da sorpresa.
  • 16:14 - 16:16
    Irtenbide guztiak martxan jartzean,
  • 16:17 - 16:20
    gure negoziak egiteko modua aldatuko dugu
  • 16:20 - 16:25
    berez esplotatzailea eta ustiatzailea
    den sistema batetik,
  • 16:25 - 16:29
    berez berriztagarria eta leheneratzailea
    den batera.
  • 16:31 - 16:35
    Gure helburu globalak
    birpentsatu behar ditugu,
  • 16:35 - 16:38
    jasangarritasunetik
  • 16:38 - 16:40
    birsorkurtzara joateko,
  • 16:40 - 16:43
    eta bidean berotze globala lehenratzeko.
  • 16:43 - 16:45
    Mila esker.
  • 16:45 - 16:49
    (Txaloak)
Title:
100 irtenbide berotze globala leheneratzeko
Speaker:
Chad Frischmann
Description:

Zer gertatuko litzateke atmosferan jarritako negutegi-efektu gasak ezabatuko bagenitu? Balizko egoera hau, "murrizketa" bezala ezagutzen dena, gure azkenengo aukera da klima-hondamendia saihesteko, dio Chad Frischmann-ek. Hitzaldi erakargarri honetan, gaur egungo aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko irtenbideak adierazten ditu - estrategia arruntak, hala nola, energia berriztagarriaren erabilpena eta lur-kudeaketa hobeagoa eta gutxiago ezagutzen direnak, esaterako, janari-ekoizpeneko aldaketak, familia-plangintza hobea eta nesken hezkuntza. Ikasi ezazu nola alderantzizkatu dezakegun berotze globala eta nola sor dezakegun mundu berri bat non birsorkuntza den eredua eta ez suntsipena.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
17:01

Basque subtitles

Revisions