Bunker Roy: Oinustuen mugimendu batengandik ikasten
-
0:00 - 0:04Beste mundu batera eraman nahi zintuzketet.
-
0:04 - 0:06Eta partekatu nahi nuke
-
0:06 - 0:1045 urteko maitasun istorio bat,
-
0:10 - 0:13txiroekiko,
-
0:13 - 0:16egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi direnekiko.
-
0:18 - 0:22Heziketa oso elitista, harroputza,
-
0:22 - 0:26garestia jaso nuen Indian,
-
0:26 - 0:29eta hark ia hondatu ninduen.
-
0:31 - 0:33Prest nengoen
-
0:33 - 0:36diplomatiko, irakasle, sendagile izateko --
-
0:36 - 0:40dena prest zegoen.
-
0:40 - 0:43Garai hartan, ez dut ematen, baino Indiako squash txapeldun nazionala
-
0:43 - 0:45izan nintzen hiru urtez.
-
0:45 - 0:47(Barre-algarak)
-
0:47 - 0:50Mundu osoa zegoen neuretzako prest.
-
0:50 - 0:52Guztia zegoen neure oinetara.
-
0:52 - 0:55Ezin nuen ezer gaizki egin.
-
0:55 - 0:57Eta orduan jakin-minez pentsatu nuen
-
0:57 - 0:59gustatuko litzaidakeela herrixka batera bizitzera joan,
-
0:59 - 1:01bertan lan egin eta nolakoa den ikustea.
-
1:01 - 1:03Beraz 1965ean,
-
1:03 - 1:07Indiako Bihar lurraldeko gosete handiena deitu zitzaionera joan nintzen,
-
1:07 - 1:10eta gosea ikusi nuen, heriotza,
-
1:10 - 1:13jendea gosez hiltzen, lehenengo aldiz.
-
1:13 - 1:16Hark neure bizitza aldatu zuen.
-
1:16 - 1:18Etxera itzuli nintzen,
-
1:18 - 1:20ene amari esan nion,
-
1:20 - 1:23"Herrixka batean bizi eta lan egin nahi nuke."
-
1:23 - 1:25Ama koman sartu zen.
-
1:25 - 1:28(Barre-algarak)
-
1:28 - 1:30"Zer da hau?
-
1:30 - 1:33Mundu osoa zure eskura dago, lanpostu onenak zure eskura daude,
-
1:33 - 1:35eta herrixka batera joan eta bertan lan egin nahi duzula?
-
1:35 - 1:37Esan nahi dut, zugan zer edo zer gaizki dago?"
-
1:37 - 1:39Esan nion, "Ez, heziketa onena jaso dut.
-
1:39 - 1:41Pentsatu arazi dit.
-
1:41 - 1:44Eta trukean, neure erara,
-
1:44 - 1:46zerbait itzuli nahi nuke."
-
1:46 - 1:48"Zer egin nahi duzu herrixka batean?
-
1:48 - 1:50Lanposturik ez, dirurik ez,
-
1:50 - 1:52segurtasunik ez, etorkizunik ez."
-
1:52 - 1:54Esan nion, "Han bizi
-
1:54 - 1:57eta putzuak zulatu nahi ditut bost urtez."
-
1:57 - 1:59"Putzuak zulatu bost urtez?
-
1:59 - 2:02Indiako eskola eta unibertsitate garestienetara joan zara,
-
2:02 - 2:04eta bost urtez putzuak zulatu nahi dituzula?"
-
2:04 - 2:08Denbora oso luzez ez zidan hitz egin,
-
2:08 - 2:11uste zuelako neure familiari huts egin niola.
-
2:13 - 2:15Baino orduan,
-
2:15 - 2:18jende oso txiroak dituen ezagutza eta trebetasun txundigarrienak
-
2:18 - 2:20agerian jarri zitzaizkidan,
-
2:20 - 2:23gainazalera sekula ekartzen ez direnak --
-
2:23 - 2:25sekula modu zabalean identifikatu, errespetatu,
-
2:25 - 2:27erabiltzen ez direnak.
-
2:27 - 2:29Eta pentsatu nuen Oinustuen Unibertsitate bat sortuko nuela --
-
2:29 - 2:31txiroentzako soilik izango zen unibertsitatea.
-
2:31 - 2:33Txiroek garrantzitsua zela uste zutena
-
2:33 - 2:36islatuko zen unibertsitatean.
-
2:37 - 2:39Herrixka honetara joan nintzen lehenengo aldiz.
-
2:39 - 2:41Zaharrak etorri zitzaizkidan
-
2:41 - 2:43eta esan zidaten, "Poliziarengandik ihesi zatoz?"
-
2:43 - 2:45Esan nien, "Ez."
-
2:45 - 2:48(Barre-algarak)
-
2:49 - 2:51"Zure azterketan huts egin duzu?"
-
2:51 - 2:53Esan nien, "Ez."
-
2:53 - 2:56"Ez duzu gobernuaren lanpostu bat eskuratu?" Esan nien, "Ez."
-
2:56 - 2:58"Zer egiten duzu hemen?
-
2:58 - 3:00Zergatik zaude hemen?
-
3:00 - 3:02Indiako hezkuntza sistemak
-
3:02 - 3:05Paris eta New Delhi eta Zurich-era begiratzera bultzatzen zaitu;
-
3:05 - 3:07zer egiten duzu herrixka honetan?
-
3:07 - 3:10Ba al dago esaten ez diguzun zer edo zer gaizki zurekiko?"
-
3:10 - 3:13Esan nien, "Ez, unibertsitate bat sortu nahi dut
-
3:13 - 3:15txiroentzako soilik.
-
3:15 - 3:18Txiroek garrantzitsua dela uste dutena islatuko litzateke unibertsitatean."
-
3:18 - 3:22Hala zaharrek aholku zuhur eta sakon batzuk eman zizkidaten.
-
3:22 - 3:24Esan zidaten, "Mesedez,
-
3:24 - 3:27ez ekarri gradu bat eta titulua duen inor
-
3:27 - 3:29zure unibertsitatera."
-
3:29 - 3:32Horregatik Indiako unibertsitate bakarra da
-
3:32 - 3:35non, Doktoretza edo Master bat izan ezkero,
-
3:35 - 3:37etortzeko desgaituta zaudena.
-
3:37 - 3:42Desastre bat izan behar duzu, porrot egindakoa, baztertua
-
3:42 - 3:45gure unibertsitatera etortzeko.
-
3:45 - 3:47Zure eskuekin lan egin behar duzu.
-
3:47 - 3:49Lanaren duintasuna izan behar duzu.
-
3:49 - 3:52Komunitateari eskaintzeko trebetasun bat daukazula erakutsi behar duzu
-
3:52 - 3:55eta komunitateari zerbitzu bat eskaini.
-
3:55 - 3:58Hala sortu genuen Oinustuen Unibertsitatea,
-
3:58 - 4:00eta profesionaltasuna birdefinitu genuen.
-
4:00 - 4:02Nor da profesional bat?
-
4:02 - 4:04Profesional bat da
-
4:04 - 4:06trebetasun, ziurtasun eta sinesmen
-
4:06 - 4:09konbinazioa daukan norbait.
-
4:09 - 4:12Ur-bilatzaile bat profesional bat da.
-
4:12 - 4:14Emagin tradizional bat
-
4:14 - 4:16profesional bat da.
-
4:16 - 4:19Hezur-konpontzaile tradizional bat profesional bat da.
-
4:19 - 4:21Hauek mundu osoan zehar profesionalak dira.
-
4:21 - 4:25Munduan zehar dauden herrixka helezinetan aurkitzen dituzu.
-
4:25 - 4:28Eta pentsatu genuen jende hau gainazalera atera behar zela
-
4:28 - 4:31eta erakutsi beraiek dituzten ezagutza eta trebetasunak
-
4:31 - 4:33unibertsalak direla.
-
4:33 - 4:35Erabili beharra dago, aplikatu beharra dago,
-
4:35 - 4:37kanpoko munduari erakutsi behar zaio --
-
4:37 - 4:39ezagutza eta trebetasun hauek
-
4:39 - 4:43beharrezkoak direla gaur egun ere.
-
4:43 - 4:45Beraz unibertsitatearen jarduerak
-
4:45 - 4:49Mahatma Gandhi-ren bizimodua eta lan egiteko modua jarraitzen ditu.
-
4:49 - 4:53Lurzoruan jaten duzu, lurzoruan lo egiten duzu, lurzoruan lan egiten duzu.
-
4:53 - 4:55Ez dago kontraturik, ez idatzizko kontraturik.
-
4:55 - 4:58Neurekin 20 urtez egon zaitezke edo bihar alde egin.
-
4:58 - 5:01Eta inork ezin du hileko 100$ baino gehiago irabazi.
-
5:01 - 5:04Diruagatik bazatoz, ez etorri Oinustuen Unibertsitatera.
-
5:04 - 5:06Lanagatik eta erronkagatik bazatoz,
-
5:06 - 5:08etorriko zara Oinustuen Unibertsitatera.
-
5:08 - 5:11Hor nahi dugu ideia zoroak probatu ditzazun.
-
5:11 - 5:13Edozein ideia duzula, etorri eta probatu.
-
5:13 - 5:15Ez du axola huts egiten baduzu.
-
5:15 - 5:18Kolpatua, min-hartuta, berriz hasten zera.
-
5:18 - 5:21Unibertsitate bakarra da irakaslea ikasle duena
-
5:21 - 5:24eta ikaslea irakasle duena.
-
5:24 - 5:27Eta unibertsitate bakarra da ziurtagiririk ematen ez duguna.
-
5:27 - 5:30Zerbitzu ematen diozun komunitateak ematen dizu ziurtagiria.
-
5:30 - 5:32Ez duzu behar paper bat horman zintzilik
-
5:32 - 5:35injineru zarela erakusteko.
-
5:37 - 5:39Hala, hori esan nuenean,
-
5:39 - 5:42esan zidaten, "Ondo da erakutsiguzu zer egin daitekeen. Zer egiten ari zara?
-
5:42 - 5:46Hau guztia hutsaren hurrengoa da ezin baduzu praktikan erakutsi."
-
5:46 - 5:49Hala, Oinustuen lehen Unibertsitatea sortu genuen
-
5:49 - 5:521986an.
-
5:52 - 5:5412 arkitekto Oinustuk eraiki zuten
-
5:54 - 5:56irakurtzen eta idaten ez dakitenak,
-
5:56 - 5:59oin karratuko 1,50$etan eraikia.
-
5:59 - 6:03150 pertsona bizi ziren eta lan egiten zuten bertan.
-
6:03 - 6:062002ko Aga Khan arkitektura saria lortu zuten.
-
6:06 - 6:09Baino gero susmoa izan zuten, pentsatu zuten haren atzean arkitekto bat zegoela.
-
6:09 - 6:11Esan nuen, "Bai, aurreproiektua egin zuten,
-
6:11 - 6:15baino arkitekto Oinustuak izan ziren benetan unibertsitatea eraiki zutenak."
-
6:16 - 6:19Bakarrak gara 50.000$eko saria itzuli dugunak,
-
6:19 - 6:21ez zigutelako sinisten,
-
6:21 - 6:25eta pentsatu genuelako Tiloniako arkitekto Oinustuak
-
6:25 - 6:28zalantzan jartzen ari zirela.
-
6:28 - 6:30Basogintzan aritzen den bati galdetu nion --
-
6:30 - 6:33boteretsua, paper bidez kualifikatutako aditua --
-
6:33 - 6:36Esan nion, "Zer eraiki dezakezu leku honetan?"
-
6:36 - 6:38Lurzoruari begiratu eta esan zuen, "Ahaztu. Ezin daiteke.
-
6:38 - 6:40Ez du merezi ere.
-
6:40 - 6:42Urik ez, lurzoru harritsua."
-
6:42 - 6:44Estualdi batean nengoen."
-
6:44 - 6:46Eta esan nuen, "Ondo, herrixkako gizon zaharrarengana joango naiz
-
6:46 - 6:49eta esan, 'Zer hazi beharko nuke leku honetan?'"
-
6:49 - 6:51Isilean begiratu zidan eta esan zuen.
-
6:51 - 6:53"Hau eraiki, hau eraiki, hau ipini, eta ondo irtengo da."
-
6:53 - 6:56Hau da gaur egun duen itxura.
-
6:57 - 6:59Teilatura joan nintzen,
-
6:59 - 7:01eta emakume guztiek esan zuten, "Alde hemendik.
-
7:01 - 7:04Gizonek alde egin behar dute ez dugulako teknologia hau gizonekin partekatu nahi.
-
7:04 - 7:06Hau teilatua iragazgaiztea da."
-
7:06 - 7:08(Barre-algarak)
-
7:08 - 7:11Jaggery pixka bat [Azukre beltz latza], urens pixka bat [landare bat]
-
7:11 - 7:13eta ez dakidan beste gauza batzuk.
-
7:13 - 7:15Baino benetan ez du isuririk.
-
7:15 - 7:181986tik ez du isuririk izan.
-
7:18 - 7:21Teknologia hau, emakumeek ez dute gizonekin partekatuko.
-
7:21 - 7:24(Barre-algarak)
-
7:24 - 7:26Unibertsitate bakarra da
-
7:26 - 7:30erabat eguzkiz-elektrifikatua.
-
7:30 - 7:32Energia guztia eguzkitik dator.
-
7:32 - 7:3445 kilowatt sortzeko panelak teilatuan.
-
7:34 - 7:36Eta guztia ibiliko da eguzkiari esker hurrengo 25 urteetan.
-
7:36 - 7:38Eguzkiak argitzen duen bitartean,
-
7:38 - 7:40ez dugu energia arazorik izango.
-
7:40 - 7:42Baino politena da
-
7:42 - 7:45apaiz batek instalatu
-
7:45 - 7:48zuela, apaiz Hindu batek,
-
7:48 - 7:51soilik lehen hezkuntzako zortzi urte egin dituena --
-
7:51 - 7:54sekula eskolan, sekula unibertsitatean izan gabea.
-
7:54 - 7:56Eguzki energiari buruz gehiago daki
-
7:56 - 8:00munduko beste lekuetan ezagutu dudan inork baino, zinez.
-
8:02 - 8:04Janaria, Oinustuen Eskolara etortzen bazara,
-
8:04 - 8:07eguzki-energiarekin prestatzen da.
-
8:07 - 8:10Baino eguzki-sukalde hori fabrikatu zuen jendea
-
8:10 - 8:13emakumeak dira,
-
8:13 - 8:15alfabetatu gabeko emakumeak,
-
8:15 - 8:17eguzki-sukalde sofistikatuena
-
8:17 - 8:19fabrikatzen dutenak.
-
8:19 - 8:22Scheffler eguzki-sukalde paraboliko bat da.
-
8:25 - 8:29Tamalez, ia-ia erdi Alemaniarrak dira,
-
8:29 - 8:31hain dira zehatzak.
-
8:31 - 8:33(Barre-algarak)
-
8:33 - 8:36Ez duzu inoiz aurkituko Indiako emakume hain zehatzik.
-
8:37 - 8:39Azken hazbeteraino,
-
8:39 - 8:41sukalde hori egin dezakete.
-
8:41 - 8:43Eta 60 otordu dauzkagu egunean bitan
-
8:43 - 8:45eguzkiarekin prestatuak.
-
8:45 - 8:47Haginlari bat daukagu --
-
8:47 - 8:50amona bat da, alfabetatu gabea, haginlaria dena.
-
8:50 - 8:527.000 umeren hortzak
-
8:52 - 8:55zaintzen ditu.
-
8:56 - 8:58Oinustuen teknologia:
-
8:58 - 9:01hau 1986koa da -- ez injineruk, ez arkitektok ez zuen honi buruz pentsatu --
-
9:01 - 9:04baino teilatuetatik euri-ura jasotzen ari gara.
-
9:04 - 9:06Oso ur gutxi galtzen da alferrik.
-
9:06 - 9:08Teilatu guztiak daude konektatuta lur azpian
-
9:08 - 9:10400.000 litroko tanke batera,
-
9:10 - 9:12eta ez da urik alferrik galtzen.
-
9:12 - 9:15Lau urteko lehortea izaten badugu, ura izango genuke campusean,
-
9:15 - 9:17euri ura jasotzen dugulako.
-
9:17 - 9:20Umeen ehuneko 60 ez da eskolara joaten,
-
9:20 - 9:22abereak zaindu behar dituztelako --
-
9:22 - 9:24ardiak, ahuntzak --
-
9:24 - 9:26etxeko zereginak.
-
9:26 - 9:29Horregatik pentsatu genuen umeentzako
-
9:29 - 9:31gau-eskola bat sortzea.
-
9:31 - 9:33Tiloniako gau-eskolei esker,
-
9:33 - 9:3675.000 ume baino gehiago pasatu da gau-eskola hauetatik.
-
9:36 - 9:38Umeen erosotasunerako delako;
-
9:38 - 9:40ez da irakaslearen erosotasunerako.
-
9:40 - 9:42Eta zer erakusten dugu eskola hauetan?
-
9:42 - 9:44Demokrazia, herritartasuna,
-
9:44 - 9:47nola neurtu zure lur saila,
-
9:47 - 9:49zer egin behar zenuke atxilotzen bazaituzte,
-
9:49 - 9:53zer egin behar zenuke zure aberea gaixo badago.
-
9:53 - 9:55Hau da gau-eskoletan erakusten duguna.
-
9:55 - 9:58Baino eskola guztiak eguzki-energiarekin argitzen dira.
-
9:58 - 10:00Bost urtero
-
10:00 - 10:02hauteskunde bat daukagu.
-
10:02 - 10:06Sei eta 14 urte bitarteko umeek
-
10:06 - 10:09prozesu demokratiko batean parte hartzen dute,
-
10:09 - 10:13eta lehen ministro bat hautatzen dute.
-
10:13 - 10:16Lehen ministroak 12 urte ditu.
-
10:17 - 10:19Goizez 20 ahuntz zaintzen ditu,
-
10:19 - 10:22baino lehen ministroa da arratsaldez.
-
10:22 - 10:24Kabinete bat dauka,
-
10:24 - 10:27hezkuntza ministro bat, energia ministro bat, osasun ministro bat.
-
10:27 - 10:29Eta beraiek zaindu eta ikuskatzen dituzte
-
10:29 - 10:32150 eskola eta 7.000 ume.
-
10:34 - 10:36Munduko Umeen Saria jaso zuen duela bost urte,
-
10:36 - 10:38eta Suediara joan zen.
-
10:38 - 10:40Bere herrixkatik irteten zen lehen aldia.
-
10:40 - 10:43Suedia inoiz ikusi gabe.
-
10:43 - 10:45Gertatzen ari zenarekin ez zegoen batere liluratuta.
-
10:45 - 10:47Eta Suediako Erregina, hor dago,
-
10:47 - 10:50nigana biratu eta esan zidan, "Galdetu diezaiokezu ume honi nondik eskuratu duen konfiantza?
-
10:50 - 10:5212 urte besterik ez du,
-
10:52 - 10:55eta ez du ezerk liluratu."
-
10:55 - 10:58Eta neskatoa, bere ezkerrean dago,
-
10:58 - 11:01nigana biratu eta erreginari zuzen begiratu zion begietara
-
11:01 - 11:04eta esan zuen, "Mesedez esaiozu lehen ministroa naizela."
-
11:04 - 11:06(Barre-algarak)
-
11:06 - 11:14(Txaloak)
-
11:14 - 11:18Alfabetatze gabeziaren ehunekoa oso handia den tokietan,
-
11:18 - 11:21txotxongiloak erabiltzen ditugu.
-
11:21 - 11:24Txotxongiloak dira gure komunikatzeko era.
-
11:30 - 11:33Hau Jokhim Chacha duzue
-
11:33 - 11:37300 urte dituena.
-
11:37 - 11:40Neure psikoanalista da. Neure irakaslea da.
-
11:40 - 11:42Neure sendagilea da. Neure abokatua da.
-
11:42 - 11:44Neure emailea da.
-
11:44 - 11:46Diru kopurua handitzen du,
-
11:46 - 11:49neure liskarrak konpontzen ditu.
-
11:49 - 11:52Herrixkan ditudan arazoak konpontzen ditu.
-
11:52 - 11:54Herrixkan tirabira badago,
-
11:54 - 11:56eskolara joateak behera egiten badu
-
11:56 - 11:58eta irakasle eta gurasoaren artean desadostasuna badago,
-
11:58 - 12:01txotxongiloak irakaslea eta gurasoa deitzen ditu herri osoaren aurrera
-
12:01 - 12:03eta esaten du, "Eman bostekoa.
-
12:03 - 12:05Ez zaio eskolara joateari utzi behar."
-
12:07 - 12:09Txotxongilo hauek
-
12:09 - 12:11Munduko Bankuaren txosten birziklatuekin eginak daude.
-
12:11 - 12:13(Barre-algarak)
-
12:13 - 12:20(Txaloak)
-
12:20 - 12:24Herrixkak eguzkiz-elektrifikatzeko zentralizatu gabeko,
-
12:24 - 12:26desmitifikatutako hurbilketa honekin,
-
12:26 - 12:28India osoa estali dugu
-
12:28 - 12:31Ladakh-etik Bhutan-eraino --
-
12:33 - 12:35herrixka guztiak eguzkiz-elektrifikatuta
-
12:35 - 12:38trebatua izan den jendeak egina.
-
12:39 - 12:41Eta Ladakh-era joan ginen,
-
12:41 - 12:43eta emakume honi galdetu genion --
-
12:43 - 12:46hau, 40 gradu zero azpitik, teilatupetik irten behar duzu,
-
12:46 - 12:49ez dagoelako lekurik, elurtuta zegoen bi aldeetan --
-
12:49 - 12:51eta emakume honi galdetu genion,
-
12:51 - 12:53"Zein da eguzkiaren elektrizitatetik
-
12:53 - 12:55jaso duzun onura?"
-
12:55 - 12:57Eta minutu batez pentsatu eta esan zuen,
-
12:57 - 13:01"Lehen aldia da neguan neure senarraren aurpegia ikusi dezakedana."
-
13:01 - 13:04(Barre-algarak)
-
13:04 - 13:06Afganistanera joan nintzen.
-
13:06 - 13:11Indian ikasi genuen irakaspen bat da
-
13:11 - 13:15gizonak trebatzea ezinezkoa dela.
-
13:15 - 13:19(Barre-algarak)
-
13:19 - 13:21Gizonak geldigorrak dira,
-
13:21 - 13:23handinahiak,
-
13:23 - 13:26jokabide konpultsiboa dute,
-
13:26 - 13:28eta guztiek nahi dute ziurtagiri bat.
-
13:28 - 13:30(Barre-algarak)
-
13:30 - 13:33Mundu osoan zehar, joera hau daukazu
-
13:33 - 13:35gizonek ziurtagiria nahi izatearena.
-
13:35 - 13:38Zergatik? Herrixka utzi nahi dutelako
-
13:38 - 13:41hirira joateko, lanpostu bila.
-
13:41 - 13:44Horrela iritsi ginen konponbide bikain batera:
-
13:44 - 13:46amonak trebatu.
-
13:48 - 13:50Zein da komunikatzeko modurik onena
-
13:50 - 13:52gaur egun munduan?
-
13:52 - 13:54Telebista? Ez.
-
13:54 - 13:56Telegrafoa? Ez.
-
13:56 - 13:58Telefonoa? Ez.
-
13:58 - 14:00Esan emakume bati.
-
14:00 - 14:03(Barre-algarak)
-
14:03 - 14:07(Txaloak)
-
14:07 - 14:09Horrela, Afganistanera joan ginen lehengoz,
-
14:09 - 14:11eta hiru emakume aukeratu genituen
-
14:11 - 14:13eta esan genien, "Indiara eraman nahi ditugu."
-
14:13 - 14:15Esan zuten, "Ezinezkoa. Ez dira beraien geletatik ere kanpora joaten,
-
14:15 - 14:17eta Indiara eraman nahi dituzu."
-
14:17 - 14:19Esan nien, "Kontzesio bat egingo dut. Senarrak ere eramango ditut."
-
14:19 - 14:21Horrela, senarrak ere eraman nituen.
-
14:21 - 14:24Emakumeak gizonak baino askoz azkarragoak ziren, noski.
-
14:24 - 14:26Sei hilabetetan,
-
14:26 - 14:29nola trebatzen ditugu emakume hauek?
-
14:29 - 14:31Zeinuen hizkuntza.
-
14:31 - 14:34Ez duzu idatzitako hitza aukeratzen.
-
14:34 - 14:36Ez duzu mintzatutako hitza aukeratzen.
-
14:36 - 14:39Zeinuen hizkuntza erabiltzen duzu.
-
14:39 - 14:41Eta sei hilabetetan
-
14:41 - 14:45eguzki injineru bilakatu daitezke.
-
14:45 - 14:48Itzuli egiten dira eta beraien herrixka eguzkiz-elektrifikatzen dute.
-
14:48 - 14:50Emakume hau itzuli zen
-
14:50 - 14:53eta lehen herrixka eguzkiz-elektrifikatu zuen,
-
14:53 - 14:55lantegi bat antolatu zuen --
-
14:55 - 14:58Afganistanen eguzkiz-elektrifikatutako lehen herrixka
-
14:58 - 15:01hiru emakumek egin zuten.
-
15:01 - 15:03Emakume hau
-
15:03 - 15:05ezohiko amona bat da.
-
15:05 - 15:1055 urte ditu, eta neuretzako 200 etxebizitza eguzkiz-elektrifikatu ditu Afganistanen.
-
15:10 - 15:13Eta ez dira behera erori.
-
15:13 - 15:16Emakume hau Afganistango injinerutza departamentu batera joan eta hitz egin zuen
-
15:16 - 15:18eta departamentu buruari esan zion
-
15:18 - 15:20AC eta DC arteko ezberdintasuna.
-
15:20 - 15:22Berak (gizonak) ez zekien.
-
15:22 - 15:25Hiru emakume horiek beste 27 emakume trebatu dituzte
-
15:25 - 15:28eta 100 herrixka eguzkiz-elektrifikatu dituzte Afganistanen.
-
15:28 - 15:31Afrikara joan ginen,
-
15:31 - 15:33eta gauza bera egin genuen.
-
15:33 - 15:36Emakume guzti hauek mahai batean eserita, zortzi, bederatzi herrialdetakoak,
-
15:36 - 15:39guztiak elkarri hitz egiten, hitz bakarra ulertu gabe,
-
15:39 - 15:41guztiek hizkuntza ezberdina hitz egiten dutelako.
-
15:41 - 15:43Baino beraien gorputz hizkuntza bikaina da.
-
15:43 - 15:45Elkarri hitz egiten ari dira
-
15:45 - 15:47eta eguzki injineruak bihurtzen.
-
15:47 - 15:50Sierra Leonara joan nintzen,
-
15:50 - 15:53eta ministro hau ari zen gidatzen gauaren erdian --
-
15:53 - 15:55herrixka zeharkatzen du.
-
15:55 - 15:58Atzera itzuli, herrixkara joan eta esaten du, "Bueno zein da istorioa?"
-
15:58 - 16:00Esan zuten, "Bi amona hauek... "
-
16:00 - 16:03"Amonak?" Ministroak ezin zuen sinistu gertatzen ari zena.
-
16:03 - 16:06"Nora joan ziren?" "Indiara joan eta itzuli ziren."
-
16:06 - 16:08Presidentearengana joan zen zuzenean.
-
16:08 - 16:10Esan zion, "Badakizu eguzkiz-elektrifikatutako herrixka bat dagoela Sierra Leonan?
-
16:10 - 16:13Esan zuen, "Ez." Kabinete erdia joan zen hurrengo egunean amonak ikustera.
-
16:13 - 16:15"Zein da istorioa."
-
16:15 - 16:19Deia luzatu zidan eta esan zuen, "Trebatuko dizkidazu 150 amona?"
-
16:19 - 16:21Esan nion, "Ezin dut, Presidente Jauna.
-
16:21 - 16:23Baino beraiek egingo dute. Amonek egingo dute."
-
16:23 - 16:26Hala eraiki zidan lehenengo Oinustuak trebatzeko gunea Sierra Leonan.
-
16:26 - 16:30Eta 150 amona trebatu dituzte Sierra Leonan.
-
16:30 - 16:32Gambia:
-
16:32 - 16:35Gambian amona bat aukeratzera joan ginen.
-
16:35 - 16:37Herrixka honetara joan ginen.
-
16:37 - 16:39Banekien ze emakume eraman nahi nukeen.
-
16:39 - 16:42Komunitatea elkartu zen eta esan zuten, "Eraman bi emakume hauek."
-
16:42 - 16:44Esan nien, "Ez, emakume hau eraman nahi dut."
-
16:44 - 16:46Esan zuten, "Zergatik? Berak ez daki hizkuntza. Ez duzu ezagutzen."
-
16:46 - 16:49Esan nien, "Gorputz hizkuntza gustatzen zait. Gustuko dut hitz egiteko duen modua."
-
16:49 - 16:51"Senar zaila; ez da posible."
-
16:51 - 16:53Senarra deitu nuen, senarra etorri zen,
-
16:53 - 16:56hesola baino tenteago, politikaria, mugikorra eskuan. "Ezinezkoa."
-
16:56 - 16:59"Zergatik ez?" "Emakumea, begiratu zein ederra den."
-
16:59 - 17:01Esan nion, "Bai, oso ederra da."
-
17:01 - 17:03"Zer gertatzen da Indiako gizon batekin alde egiten badu?"
-
17:03 - 17:05Hori zen bere beldur handiena.
-
17:05 - 17:08Esan nion, "Pozik egongo da. Mugikorrera hots egingo dizu."
-
17:08 - 17:11Amona bat bezala alde egin zuen
-
17:11 - 17:13eta tigrea bezala itzuli zen.
-
17:13 - 17:15Hegazkinetik irten zen
-
17:15 - 17:18eta prentsari hitz egin zion eskarmentu handia balu bezala.
-
17:18 - 17:21Prentsa nazionala gobernatu zuen,
-
17:21 - 17:23eta izarra izan zen.
-
17:23 - 17:26Eta sei hilabete beranduago itzuli nintzenean, esan nuen, "Non dago zure senarra?"
-
17:26 - 17:28"O, nonbaiten. Ez du axola."
-
17:28 - 17:30(Barre-algarak)
-
17:30 - 17:32Istorio arrakastatsua.
-
17:32 - 17:34(Barre-algarak)
-
17:34 - 17:37(Txaloak)
-
17:37 - 17:43Amaituko dut esanez
-
17:43 - 17:47uste dudala konponbideak ez direla kanpoan bilatu behar.
-
17:47 - 17:49Bilatu konponbideak barrenean.
-
17:49 - 17:52Eta entzun jendeari. Beraiek konponbideak dauzkate zure aurrean.
-
17:52 - 17:54Mundu osoan zehar daude.
-
17:54 - 17:56Ez arduratu.
-
17:56 - 17:59Ez entzun Munduko Bankuari, entzun lekuko jendeari.
-
17:59 - 18:02Munduko konponbide guztiak dauzkate.
-
18:02 - 18:05Mahatma Gandhi-ren aipu batekin bukatuko dut.
-
18:05 - 18:07"Lehenengo ez dizute jaramonik egiten,
-
18:07 - 18:09gero barre egiten dizute,
-
18:09 - 18:11ondoren zure aurka borrokatzen dira,
-
18:11 - 18:13eta orduan irabazi duzu."
-
18:13 - 18:15Eskerrik asko.
-
18:15 - 18:46(Txaloak)
- Title:
- Bunker Roy: Oinustuen mugimendu batengandik ikasten
- Speaker:
- Bunker Roy
- Description:
-
Rajasthan-en, India, ez ohiko eskola batek landa emakume eta gizonei -- haietako asko alfabetatu gabeak -- erakusten die beraien herrixketan eguzki-injineru, artisau, haginlari eta sendagile izaten. Oinustuen Unibertsitatea (Barefoot College) deitzen zaio, eta bere sortzaileak, Bunker Roy, nola jarduten duen azaltzen du.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 18:47
![]() |
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Alvaro Moya accepted Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi commented on Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi commented on Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi commented on Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi edited Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi edited Basque subtitles for Learning from a barefoot movement | |
![]() |
Iñigo Salvador Azurmendi edited Basque subtitles for Learning from a barefoot movement |