< Return to Video

William Kamkwamba: Haizea nola ustiatu nuen

  • 0:00 - 0:03
    Eskerrik asko.
  • 0:03 - 0:07
    Badira bi urte Arushan, Tanzanian, TED agertokira igo nintzenetik.
  • 0:07 - 0:12
    Bertan, harroen nagoen nire sorkuntzetariko bati buruz hitz egin nuen.
  • 0:12 - 0:16
    Nire bizitza aldatu zuen makina sinple bat zen.
  • 0:16 - 0:18
    Hura baino lehen
  • 0:18 - 0:21
    inoiz ez nintzen nire Malawiko etxetik
  • 0:21 - 0:24
    urrun egon.
  • 0:24 - 0:26
    Inoiz ez nuen ordenagailu bat erabili.
  • 0:26 - 0:30
    Inoiz ez nuen Interneta ikusi.
  • 0:30 - 0:35
    Egun hartan, agertokian, oso urduri nengoen.
  • 0:35 - 0:39
    Ingelesa ahaztu zitzaidan
  • 0:39 - 0:41
    eta oka egiteko gogoa neukan.
  • 0:41 - 0:45
    (Algarak)
  • 0:45 - 0:49
    Inoiz ez nuen inguruan horrenbeste azungu,
  • 0:49 - 0:51
    pertsona txuri, izan.
  • 0:51 - 0:54
    (Algarak)
  • 0:54 - 0:57
    Orduan ezin izan nuen nahi nuen istorioa kontatu.
  • 0:57 - 1:00
    Baina orain, ondo sentitzen nahiz eta
  • 1:00 - 1:03
    istorio hura gaur partekatzea nahi nuke.
  • 1:03 - 1:05
    Familian zazpi anai-arreba gara.
  • 1:05 - 1:09
    Denak neskak, ni izan ezik.
  • 1:09 - 1:14
    Hona nire aita eta biok txikia nintzenean.
  • 1:14 - 1:17
    Zientziaren mirariak ezagutu baino lehen,
  • 1:17 - 1:19
    nekazari bat besterik ez nintzen
  • 1:19 - 1:22
    nekazari pobrez beteriko herrialde baten.
  • 1:22 - 1:26
    Gainerakoak bezala, artoa lantzen genuen.
  • 1:26 - 1:31
    Urte baten, gure zoriak txarrera egin zuen.
  • 1:31 - 1:36
    2001. urtean, izugarrizko gosetea jasan genuen.
  • 1:36 - 1:43
    Bost hilabeteren buruan Malawiko biztanleak gosez hiltzen hasi ziren.
  • 1:43 - 1:47
    Nire familian egunean behin besterik ez genuen jaten, gauean.
  • 1:47 - 1:51
    Hiru nsima mokadu soilik bakoitzak.
  • 1:51 - 1:53
    Janariak gure gorputzetan sartu-irten bat besterik etzuen egiten.
  • 1:53 - 1:57
    Gero eta argalago geunden denok.
  • 1:57 - 2:00
    Malawin, bigarren hezkuntza jasotzeko,
  • 2:00 - 2:02
    eskola-tasak ordaindu behar dira.
  • 2:02 - 2:08
    Gosetea zela eta, eskola utzi behar izan nuen.
  • 2:08 - 2:10
    Nire aita begiratu nuen,
  • 2:10 - 2:12
    eta gero zelai lehor haiek.
  • 2:12 - 2:16
    Onartu ezinezko etorkizun bat zen.
  • 2:16 - 2:20
    Bigarren hezkuntza jasotzeko irrikatzen nengoen.
  • 2:20 - 2:25
    Beraz, heziketa lortzeko ahalegin denak
  • 2:25 - 2:27
    egiteko gertu nengoen.
  • 2:27 - 2:29
    Horrela, liburutegira joan nintzen.
  • 2:29 - 2:33
    Zientzia liburuak irakurtzen hasi nintzen, fisika liburuak gehien bat.
  • 2:33 - 2:35
    Ez nuen ingelesa horren ondo irakurtzen.
  • 2:35 - 2:38
    Diagrama eta irudiak erabili nituen
  • 2:38 - 2:43
    alboko hitzen esanahia ikasteko.
  • 2:43 - 2:47
    Liburu bat izan zen jakituria nire eskuetan jarri zuena.
  • 2:47 - 2:53
    Haizerrota batek ura ponpatu eta elektrizitatea sortu ahal zuela zioen.
  • 2:53 - 2:56
    Ura ponpatzeak ureztaketa suposatzen du.
  • 2:56 - 2:58
    Orduan jasaten hari ginen goseteari
  • 2:58 - 3:02
    aurre egiteko defentsa.
  • 3:02 - 3:06
    Beraz, haizerrota bat neuk eraikitzea erabaki nuen.
  • 3:06 - 3:09
    Baina ez neukan materialik.
  • 3:09 - 3:11
    Txatartegi batera joan behar izan nuen
  • 3:11 - 3:14
    beharrezko materialak aurkitzeko.
  • 3:14 - 3:18
    Jende askok, nire amak barne,
  • 3:18 - 3:20
    zoratuta nengoela esan zidaten.
  • 3:20 - 3:22
    (Algarak)
  • 3:22 - 3:24
    Traktore baten haizagailua aurkitu nuen,
  • 3:24 - 3:26
    malgukia, PVC tutuak.
  • 3:26 - 3:29
    Txirrindu baten markoa
  • 3:29 - 3:33
    eta dinamo zahar bat erabiliz,
  • 3:33 - 3:35
    nire makina eraiki nuen.
  • 3:35 - 3:38
    Hasieran argi bat besterik ez geneukan.
  • 3:38 - 3:41
    Gero lau izan genituen,
  • 3:41 - 3:46
    dagozkien etengailuekin, baita fusible bat ere,
  • 3:46 - 3:50
    guztia sistema elektriko baten antzera.
  • 3:50 - 3:54
    Beste makina batek ura ponpatzen zuen
  • 3:54 - 3:57
    ureztaketa xedeetarako.
  • 3:57 - 4:00
    Nire etxearen aurrean jende-ilarak sortzen hasi ziren
  • 4:00 - 4:02
    (Algarak)
  • 4:02 - 4:04
    beren telefono mugikorrak kargatzeko asmoz.
  • 4:04 - 4:08
    (Txaloak)
  • 4:08 - 4:10
    Ezin nintzen beraietaz libratu.
  • 4:10 - 4:12
    (Algarak)
  • 4:12 - 4:15
    Eta kazetariak ere etorri ziren,
  • 4:15 - 4:17
    gero blog idazleak,
  • 4:17 - 4:22
    eta ondorioz TED izeneko zerbaiten dei bat jaso nuen.
  • 4:22 - 4:24
    Inoiz ez nuen hegazkin bat ikusi.
  • 4:24 - 4:27
    Inoiz ez nuen hotel baten lo egin.
  • 4:27 - 4:31
    Beraz, Arushako agertoki artan,
  • 4:31 - 4:34
    ingelesa ahaztu zitzaidan,
  • 4:34 - 4:37
    Gutxi gora behera, honakoa esan nuen
  • 4:37 - 4:41
    "Ahalegindu naiz eta lortu dut."
  • 4:41 - 4:43
    Beraz, ondorengoa esan nahi nuke
  • 4:43 - 4:46
    ni bezalako pertsona guztiei,
  • 4:46 - 4:49
    afrikarrei eta pobreei
  • 4:49 - 4:53
    beraien ametsak lortzeko gogor lan egiten dutenei,
  • 4:53 - 4:55
    Jaunak bedeinka zaitzatela.
  • 4:55 - 4:59
    Agian, noizbait hau Interneten ikusteko aukera izango duzue.
  • 4:59 - 5:04
    Entzun esan nahi dudana: izan konfiantza zeuengan eta sinetsi.
  • 5:04 - 5:06
    Edozer gertatzen dela ere, segi aurrera.
  • 5:06 - 5:08
    Eskerrik asko.
  • 5:08 - 5:38
    (Txaloak)
Title:
William Kamkwamba: Haizea nola ustiatu nuen
Speaker:
William Kamkwamba
Description:

14 urterekin, pobretasun eta gosez inguraturiko mutil malawiar honek haizerrota bat eraiki zuen bere familiaren etxeari energia emateko. Orain 22 urterekin, William Kamkwambak TEDen hitz egiten duen bigarren aldi honetan, bere bizitza aldatu zuen sorkuntzari buruzko istorio hunkigarria partekatzen du bere hitzen bidez.

more » « less
Video Language:
English
Team:
closed TED
Project:
TEDTalks
Duration:
05:39
Retired user added a translation

Basque subtitles

Revisions