Noiz hasten dira umeak besteen iritziei garrantzia ematen?
-
0:00 - 0:02Har ezazue momentu bat
-
0:02 - 0:05eta pentsatu zer
daramazuen jantzita orain. -
0:06 - 0:08Pentsatzeko galdera filosofikoa
daukat zuentzat. -
0:09 - 0:12Zergatik ez daramatzagu orain jantzita
guztiok pijama erosoak? -
0:12 - 0:13(Barreak)
-
0:13 - 0:15Beno, psikologoa naiz
eta ez igarlea, -
0:15 - 0:18nahiz eta askok gauza bera direla
pentsatzen duten. -
0:18 - 0:21Jokatu dezaket zuen erantzuna
honelako zerbait dela: -
0:22 - 0:24"Nigandik espero da
jendaurrean pijamarik ez eramatea." -
0:24 - 0:27edo "Ez dut jendeak zikina naizela
pentsatzerik nahi." -
0:27 - 0:32Batera edo bestera, guztiok erabaki dugu
arropa serio/kasuala eramatea, -
0:32 - 0:34eta ez gure txandal praka gogokoenak.
-
0:34 - 0:36Hau ez da kointzidentzia hutsa.
-
0:36 - 0:40Izan ere, gizakien bi ezaugarri
bereizgarri erakusten ditu. -
0:41 - 0:44Lehenengoa da beste pertsonek baloratzen
dutenaren kontziente garela, -
0:44 - 0:47hau da: zer onartuko edo
zer gaitzetsiko duten dakigu, -
0:47 - 0:50honelako ekitaldietara pijamarik
ez eramatea bezala. -
0:50 - 0:54Eta bi, berehala darabilgu informazio
hori gure portaera gidatzeko. -
0:55 - 0:57Beste espezie asko ez bezala,
-
0:57 - 1:01gizakiek haien portaera moldatzeko ohitura
dute beste pertsonen aurrean -
1:01 - 1:02haien onespena lortzeko.
-
1:03 - 1:05Denbora baliotsua ematen dugu makillatzen,
-
1:05 - 1:08argazki eta Instagram filtro
egokiak aukeratzen, -
1:08 - 1:11eta dudarik gabe mundua aldatuko dituzten
ideiak osatzen -
1:11 - 1:13140 karaktere edo gutxiagotan.
-
1:14 - 1:17Argi eta garbi, besteek nola ebaluatuko
gaituzten kezka -
1:17 - 1:19gizaki izatearen parte handia da.
-
1:20 - 1:22Hau gizakien ezaugarri handia bada ere,
-
1:22 - 1:25gutxi dakigu besteen iritzia
noiz eta non -
1:25 - 1:27egiten den garrantzitsua.
-
1:28 - 1:31Hau ikerketa asko behar dituen
galdera handia da. -
1:31 - 1:34Galdera hau erantzuteko eman
behar den lehenengo pausoa da -
1:34 - 1:37ikertzea noiz, garapen prozesuan,
bilakatzen garen -
1:37 - 1:38besteen ebaluazioekiko sentikor.
-
1:39 - 1:42Azken lau urteak Emory
Unibertsitatean eman ditut -
1:42 - 1:44ikertzen nola ume bat,
-
1:44 - 1:48bere ume arropekin denda batean
ibiltzeko arazorik ez duena, -
1:48 - 1:52jendaurrean hitz egiteko beldurra
duen pertsona helduan bilakatzen den, -
1:52 - 1:54gaizki epaitua izatearen beldur duelako.
-
1:54 - 1:56(Barreak)
-
1:56 - 1:58Orain, hau da momentua non
jendeak galdetzen didan -
1:58 - 2:01"Nola ikertzen duzu
galdera hau, zehazki? -
2:01 - 2:03Haurrek ezin dute hitz egin, ezta?"
-
2:03 - 2:06Beno, nire senarra oraintxe
hemen balego, -
2:06 - 2:08haur txikiak elkarrizketatzen ditudala
esango lizueke, -
2:08 - 2:13nahiago baitu ez esatea bere emazteak
umeekin esperimentuak egiten dituela. -
2:13 - 2:15(Barreak)
-
2:15 - 2:19Egia esan, umeentzako esperimentuak
diseinatzen ditut, -
2:19 - 2:21gehienetan jolas forman.
-
2:21 - 2:24Philippe Rochat garapen
psikologoak eta biok -
2:24 - 2:27"The Robot Task" izeneko "jolasa
diseinatu dugu -
2:27 - 2:30umeak besteen ebaluazioekiko
sentikor izaten -
2:30 - 2:32noiz hasten diren exploratzeko.
-
2:32 - 2:37Zehazki, beste pertsonak begiratzen
daudenean umeek, helduek bezala, -
2:37 - 2:40haien portaera nola aldatzen duten
atzematen du robotaren zereginak. -
2:41 - 2:44Hau egiteko, 14 eta 24 hilabete bitarteko
umeei irakatsi genien -
2:44 - 2:46nola piztu jostailuzko robota.
-
2:46 - 2:49eta, oso garrantzitsua,
balio positiboa eman genion -
2:49 - 2:51"Wow, hori ikarragarria da!" esanez,
-
2:51 - 2:54edo negatiboa
"Oh, Oh. Oops, oh ez." esanez -
2:54 - 2:56urrutiko kontrola sakatu ondoren.
-
2:56 - 2:58Jostailu erakusketaren
ondoren, -
2:58 - 3:00haurrak urrutiko kontrolarekin
jolastera gonbidatu genituen, -
3:00 - 3:02eta batzuetan begira
egoten ginen, edo -
3:02 - 3:05buelta eman eta aldizkaria
irakurtzen geundela egiten genuen. -
3:05 - 3:08Ideia zen umeak 24 hilabeteekin,
-
3:08 - 3:11besteen ebaluazioekiko sentikorrak balira,
-
3:11 - 3:14haien botoia sakatzeko
joera eraginda egongo litekeela -
3:14 - 3:16gu begira egoteagatik ala
ez egoteagatik -
3:16 - 3:19eta ikertzaileak
botoia sakatzean -
3:19 - 3:21adierazitako balioagatik.
-
3:21 - 3:22Beraz, adibidez,
-
3:22 - 3:26umeek urrutiko kontrol positiboarekin
gehiago jolastea esperoko genuke -
3:26 - 3:27norbait begiratzen balego,
-
3:27 - 3:29eta urrutiko kontrol
negatiboa aukeratzea -
3:29 - 3:31inor begiratzen ez zegoenean.
-
3:32 - 3:35Fenomeno hau ondo harrapatzeko,
hiru ikerketa desberdin egin genituen. -
3:36 - 3:39Lehenengoak aztertu zuen nola
erabiliko luketen umeek jostailu bat -
3:39 - 3:42agindu eta baliorik emango ez
balitzaizkio. -
3:42 - 3:44Beraz, umeei robota nola piztu
bakarrik erakutsi genien, -
3:44 - 3:46baliorik adierazi gabe,
-
3:46 - 3:49eta ez genien esan kontrolarekin
jolastu ahal zuten, -
3:49 - 3:52egoera anbiguoa sortuz.
-
3:52 - 3:53Bigarren ikerketan,
-
3:53 - 3:58bi balioak txertatu genituen,
positiboa eta negatiboa. -
3:58 - 4:02Eta azkenengo ikerketan, bi ikertzaile
eta urrutiko kontrol bat geneuzkan. -
4:02 - 4:05Ikertzaile batek balio negatiboa
adierazi zuen kontrola sakatzean, -
4:05 - 4:07"Puaj, jostailua mugitu da." esanez,
-
4:07 - 4:10eta beste ikertzaileak balio
positiboa eman zion -
4:10 - 4:12"Ondo, jostailua mugitu da." esanez.
-
4:12 - 4:15Eta honela erantzun zuten haurrek
hiru egoera hauen aurrean. -
4:15 - 4:18Beraz, lehenengoan, egoera anbiguoan,
-
4:18 - 4:20Umea begiratzen nago.
-
4:21 - 4:24Ez dirudi kontrola sakatzeko
interesik duenik. -
4:25 - 4:26Bueltatzen naizenean,
-
4:27 - 4:29orain badago jolasteko prest.
-
4:29 - 4:30(Barreak)
-
4:32 - 4:34Orain, ez nago haurra
begiratzen. -
4:34 - 4:35Oso kontzentratuta dago.
-
4:35 - 4:36Buelta ematen dut.
-
4:38 - 4:39(Barreak)
-
4:39 - 4:41Ez zegoen ezer egiten, ezta?
-
4:44 - 4:45Bigarren ikerketan, bi urrutiko
kontrol daude, -
4:45 - 4:48bata balio positiboarekin,
eta bestea balio negatiboarekin -
4:48 - 4:50Orain haurra begiratzen nago.
-
4:50 - 4:52Eta kontrol laranja kontrol negatiboa da.
-
4:53 - 4:56Ingurua begiratzen dago, niri
begira, denbora pasatzen. -
4:56 - 4:58Gero buelta ematen dut...
-
5:00 - 5:01(Barreak)
-
5:03 - 5:05Hori da bilatzen dagoena.
-
5:08 - 5:09Ez nago umea begiratzen.
-
5:09 - 5:12Amak berarekin jolastea nahi du, ezta?
-
5:12 - 5:13Bide errazagoa hartu.
-
5:14 - 5:15Buelta ematen dut...
-
5:16 - 5:18(Barreak)
-
5:18 - 5:20Ez zegoen ezer egiten ezta ere.
-
5:24 - 5:26Deseroso sentitzen da.
-
5:26 - 5:27(Barreak)
-
5:27 - 5:29Guztiok ezagutzen dugu
begirada hori, ezta? -
5:30 - 5:32Hirugarren ikerketa, bi ikertzaile,
kontrol bakarra. -
5:32 - 5:35Kontrola sakatzean negatiboki
erantzun duen iketzailea -
5:35 - 5:36umea begiratzen dago
oraintxe bertan. -
5:37 - 5:41Pixka bat deseroso sentitzen da,
ez daki zer egin, amaren beharra du. -
5:44 - 5:47Eta orain, buelta emango du
-
5:47 - 5:50eta erantzun positiboa eman duen
ikertzailea egongo da begiratzen. -
5:52 - 5:54Ez dago arriskurik.
Orain jolasteko prest dago. -
5:54 - 5:55(Barreak)
-
5:55 - 5:57Beraz, informazioak
adierazten duen bezala, -
5:57 - 6:00ikusi genuen umeek botoia
sakatzeko zuten joeran -
6:00 - 6:05eragina zutela ikertzaileek
adierazitako balio eta aginduek. -
6:05 - 6:07Lehenengo ikerketan,
umeek ez zekietenez -
6:07 - 6:10zer ebaluatuko zen positiboki
edo negatiboki, -
6:10 - 6:12bide errazena hartzen zuten
-
6:12 - 6:15eta itxaron egiten zuten
nik buelta eman arte botoia sakatzeko. -
6:15 - 6:16Bigarren ikerketako umeek
-
6:16 - 6:20kontrol positiboa gehiagotan sakatzen
zuten begiratzen nengoenean, -
6:20 - 6:22baina buelta ematen nuenean,
-
6:22 - 6:25berehala hartzen zuten kontrol negatiboa
eta berarekin jolasten hasten ziren. -
6:25 - 6:27Adi, beste kontrol ikerketa
batean, -
6:27 - 6:30non kontrolei balioak kendu genizkien --
-
6:30 - 6:33beraz, "Oh, wow" besterik ez genuen esan
kontrol bat edo bestea sakatzean -- -
6:33 - 6:37umeen botoia sakatzeko portaera ezin
zen desberdindu baldintzen arabera, -
6:37 - 6:40hau da, kontrolei emandako balioek
gidatzen dute portaera -
6:40 - 6:42aurreko ikerketan.
-
6:43 - 6:44Azkenik,
-
6:44 - 6:48hirugarren ikerketako umeek kontrol bat
gehiago sakatzen zuten -
6:48 - 6:52balore positiboa adierazi zuen
ikertzailea begiratzen zegoenean, -
6:52 - 6:55balore negatiboa adierazi zuen ikertzailea
begiratzen zegoenean baino. -
6:56 - 6:57Ez da kointzidentzia,
-
6:57 - 7:00urte hauetan umeek
lotsa erakusten hastea -
7:01 - 7:03ebaluazio negatiboa eragingo
duten egoeren aurrean, -
7:03 - 7:06haien burua ispiluan begiratzean
sudurrean marka bat -
7:06 - 7:07nabaritzen dutenean bezala.
-
7:07 - 7:10Helduentzat hortz artean espinakak
aurkitzearen parekoa. -
7:10 - 7:11(Barreak)
-
7:11 - 7:14Beraz, zer esan dezakegu
aurkikuntza hauetan oinarrituz? -
7:14 - 7:18Umeak benetan oso, oso
bihurriak direla esateaz gain. -
7:18 - 7:19(Barreak)
-
7:19 - 7:22Oso goiztik, umeak, helduak bezala,
-
7:22 - 7:26sentikorrak dira objetuei eta
portaerei atxikitzen dizkiegun balioekiko. -
7:26 - 7:30Eta, adi, balio horiek erabiltzen
dituzte haien portaera gidatzeko, -
7:30 - 7:32Nahiz eta konturatu ez,
-
7:32 - 7:35momentu oro komunikatzen dizkiegu
balioak gure ingurukoei. -
7:36 - 7:39Orain, ez nago "ona izan" edo
"ez lapurtu" balioetaz hitz egiten, -
7:39 - 7:41horiek balioak badira ere.
-
7:41 - 7:45Esan nahi dudana da, etengabe erakusten
diegula besteei, eta batez ere umeei, -
7:45 - 7:49zer den atsegina, baliotsua eta
goresgarria, eta zer ez. -
7:49 - 7:50Eta gehienetan,
-
7:51 - 7:53ohartu gabe egiten dugula.
-
7:54 - 7:57Psikologoek portaera ikertzen dute
adimenaren edukia miatzeko, -
7:57 - 8:01gure portaerek askotan gure sinesmenak,
balioak eta nahiak -
8:01 - 8:03islatzen dituztelako,
-
8:03 - 8:06Hemen, Atlantan, guztiok uste
dugu gauza bera. -
8:07 - 8:09Coca-Cola Pepsi baino hobea dela.
-
8:09 - 8:11(Txaloak)
-
8:11 - 8:15Orain, honen azalpena izan daiteke
Coca-Cola Atlantan asmatu zela. -
8:15 - 8:16Hala ere,
-
8:17 - 8:21sineste hau azaltzen da gehiengoak
Coca-Cola edatea aukeratzen duelako. -
8:21 - 8:23Era berean,
-
8:23 - 8:24balio bat komunikatzen ari gara
-
8:24 - 8:26gehienetan neskei
hitz ederrak esaten dizkiegunean -
8:26 - 8:28haien ile politagatik edo
soineko politagatik, -
8:29 - 8:31baina mutilei haien adimenagatik.
-
8:31 - 8:35Edo litxarkeriak eskaintzen ditugunean
janari elikagarriaren ordez, -
8:35 - 8:37ondo portatzeagatik.
-
8:37 - 8:40Helduak eta haurrak ikaragarri
eraginkorra dira -
8:40 - 8:43balioak antzematen portaera
fin hauetan. -
8:43 - 8:47Eta azkenean, horrek haien portaera
moldatzen du. -
8:47 - 8:49Gaur zuekin partekatu dudan ikerketak
-
8:49 - 8:53adierazten du gaitasun hau haurtzaroko
lehenengo urteetan agertzen dela, -
8:53 - 8:55esaldi oso bat osatzeko gai izan
baino lehen, edo -
8:55 - 8:57komunera joaten ikasi
baino lehen. -
8:57 - 9:00Eta bihurtzen garenaren parte
handia bihurtzen da. -
9:01 - 9:02Beraz, joan baino lehen,
-
9:02 - 9:05gustatuko litzaidake zuek
hausnartzera gonbidatzea -
9:05 - 9:07egunero adierazten ditugun
balioei buruz -
9:08 - 9:12eta nola hauek, inguratzen gaituzten
pertsonen portaera moldatu ahal duten. -
9:12 - 9:15Adibidez, ze balio adierazten dugu
-
9:15 - 9:18denbora gehiago ematen dugunean
mugikorrari irribarre egiten -
9:18 - 9:20beste pertsonei irribarre egiten baino?
-
9:21 - 9:25Era berean, pentsatu nola zuen ingurukoek
moldatu duten zuen portaera, -
9:25 - 9:27lehenago pentsatu ez duzuen moduan.
-
9:28 - 9:30Aurreko irudi sinplera bueltatzen bagara,
-
9:30 - 9:32benetan nahiago duzue Coca-Cola
Pepsi baino? -
9:32 - 9:36Edo nahiago duzue bakarrik zuen inguruan
daudenek baloratzen dutenagatik? -
9:36 - 9:39Argi dago gurasoek eta irakasleek
umeen portaera -
9:39 - 9:41eraldatzeko pribilegioa dutela.
-
9:42 - 9:44Baina garrantzitsua da gogoratzea
-
9:44 - 9:48eguneroko elkarrizketetan adierazten
ditugun balioen bidez, -
9:48 - 9:52inguratzen gaituzten pertsonen portaera
moldatzeko boterea daukagula guztiok. -
9:52 - 9:54Eskerrik asko.
-
9:54 - 9:58(Txaloak)
- Title:
- Noiz hasten dira umeak besteen iritziei garrantzia ematen?
- Speaker:
- Sara Botto
- Description:
-
Haurtzaroaren garapenari buruzko bere ikerketa jarraituz, Sara Valencia Botto psikologoak ikertzen du noiz (eta nola) hasten diren umeak haien portaera aldatzen besteen aurrean -- eta aztertzen du zer eragin duen horrek egunero komunikatzen ditugun balioetan. (Ikusi ume maitagarri baina bihurrien metrajea ez galtzeko)
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 10:11
Jone Aliri Lazcano approved Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Maider Uranga accepted Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Maider Uranga edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Olatz Ortiz edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Olatz Ortiz edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Olatz Ortiz edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? | ||
Olatz Ortiz edited Basque subtitles for When do kids start to care about other people's opinions? |