Zuzentasun emozionala proba dezagun
-
0:01 - 0:05Nire lana egiten dudanean, jendeak gorrotatu egiten nau.
-
0:05 - 0:07Egia esan, nire lana gero eta hobe egin,
-
0:07 - 0:09jendeak gero eta gehiago gorrotatzen nau.
-
0:09 - 0:11Eta ez, ez naiz trafiko polizia
-
0:11 - 0:13ez eta ehorztetxe bateko langilea ere.
-
0:13 - 0:16Lesbiana eta aurrerakoia den aurkezle bat naiz.
-
0:16 - 0:19Fox News-eko aurkezlea. (Txaloak)
-
0:19 - 0:21Beraz entzun duzue, ezta?
Ziur egoteko, bai? -
0:21 - 0:25Fox News-eko aurkezle gay bat naiz.
-
0:25 - 0:27Hau nola egiten dudan azalduko dizuet,
-
0:27 - 0:29baita ikasi dudan garrantzitsuena zer den ere.
-
0:29 - 0:30Beraz telebistara joaten naiz.
-
0:30 - 0:33Sinisten dudan guztia literalki
suntsitu nahi duten -
0:33 - 0:35pertsonekin eztabaidatzen dut,
zenbait kasutan -
0:35 - 0:39ni bezalako pertsonak egotea ere nahi
ez duten pertsonekin. -
0:39 - 0:42Osaba kontserbadorearekin
"Acción de gracias" antzeko bat da -
0:42 - 0:44esteroideekin,
-
0:44 - 0:47milioietako audientzia batekin,
zuzenean eta telebistaz. -
0:47 - 0:50Ia-ia horixe da.
-
0:50 - 0:51Eta hori zuzenean nagoenean besterik ez da.
-
0:51 - 0:53Jasotzen ditudan gorrotozko mezuak sinistezinak dira.
-
0:53 - 0:59Oso hurrun joan gabe, pasa den astean 238 mezu elektroniko
ezatsegin bidali zizkidaten, -
0:59 - 1:02eta kontatu ezin diren adina tweet.
-
1:02 - 1:05Tentela, traidorea,
-
1:05 - 1:08zakurra eta gizon itsusia deitu didate.
-
1:08 - 1:09Eta guzti hori mezu bakar batean.
-
1:09 - 1:12(Barreak)
-
1:12 - 1:15Gauza itsusi horiek guztiak
-
1:15 - 1:18jasotzean zertaz ohartu naizen?
-
1:18 - 1:20Beno, ondorio garrantzitsuena hau izan da, hamarkadetan zehar,
-
1:20 - 1:24zuzentasun politikoan ipini dugu arreta,
-
1:24 - 1:28baina garrantzitsuena zuzentasun emozionala da.
-
1:28 - 1:30Utz iezadazue adibide bat ipintzen.
-
1:30 - 1:33Ez dit axola "tortillera" deitzen badidate.
-
1:33 - 1:34Baina badira bi gauza axola zaizkidanak.
-
1:34 - 1:37Alde batetik hitz hori zuzen idaztea
-
1:37 - 1:42(Barreak)(Txaloak)
-
1:42 - 1:45"Tortillera" "ll"-rekin eta ez "y"-rekin.
-
1:45 - 1:48Hatrritu egingo zinatekete.
-
1:48 - 1:50Eta bestetik, ez dit hitzak axola,
-
1:50 - 1:51hitza erabiltzeko moduak axola dit.
-
1:51 - 1:54Atsegina izaten ari da? Besterik gabe inozoa da?
-
1:54 - 1:58Edo benetan min egin nahi dit?
-
1:58 - 2:02Zuzentasun emozionala tonua da, sentimendua,
-
2:02 - 2:04esaten duguna esaten dugun modua,
-
2:04 - 2:08elkarri erakusten diogun errespetua eta errukia.
-
2:08 - 2:10Eta hontaz ohartu naiz: persuasio,
konbentzitze politikoa -
2:10 - 2:14ez da ideiekin, datuekin edo ekintzekin hasten.
-
2:14 - 2:18Persuasio politikoa emozionalki zuzena
izatearekin hasten da. -
2:18 - 2:21Beraz lehendabizikoz Fox News-era lanera
joan nintzenean, -
2:21 - 2:23benetan diotsuet,
-
2:23 - 2:25alfonbran kobazueloetako gizonen markak
-
2:25 - 2:28egongo zirela imajinatzen nuen.
-
2:28 - 2:32Bide batez esan behar dut, arretaz jarraitzen ari bazarete, hori ez da
emozionalki zuzena. -
2:32 - 2:35Baina nire aldeko liberalak,
-
2:35 - 2:38moralistak, amore-emaileak,
-
2:38 - 2:41gurekin ados ez daudenekiko mespretxuzkoak
izan gaitezke. -
2:41 - 2:44Beste hitz batzuekin esanda, politikoki zuzenak
-
2:44 - 2:47baina emozionalki okerrak izan gaitezke.
-
2:47 - 2:49Eta horrek zera esan nahi du
-
2:49 - 2:53jendeari ez gatzaizkiola atsegin, ez?
-
2:53 - 2:55Eta hau da benetan harrigarriena.
-
2:55 - 2:57Kontserbadoreak benetan atseginak direla.
-
2:57 - 2:59Beno, guztiak ez,
-
2:59 - 3:01eta ez gorrotoz betetako mezuak bidaltzen dituztenak,
-
3:01 - 3:02baina harritu egingo zinatekete.
-
3:02 - 3:05Sean Hannity ezagutu dudan pertsonarik gozoenetako
-
3:05 - 3:07bat da.
-
3:07 - 3:08Bere denbora librea
-
3:08 - 3:11bere lankideak "zita itsu" bidez elkartzen
pasatzen du, -
3:11 - 3:13eta badakit noizbait arazoren bat izango banu,
-
3:13 - 3:16berak ahal lukeen guztia egingo lukeela laguntzeko.
-
3:16 - 3:18Hala ere, uste dut Sean Hannity
-
3:18 - 3:21%99an politikoki oker dagoela.
-
3:21 - 3:24Baina bere zuzentasun emozionala
benetan harrigarria da, -
3:24 - 3:26eta horregatik jendeak entzun egiten dio.
-
3:26 - 3:29Inork ez baitu lortutako besteak bere iritziekin bat etortzea
-
3:29 - 3:32lehendabizi entzuten ez badiote.
-
3:32 - 3:35Hitz egiten baina elkar ulertu gabe denbora asko pasatzen dugu
-
3:35 - 3:38eta ez dugu behar bezainbeste denbora pasatzen gure
desadostasunei buruz hitz egiten, -
3:38 - 3:41eta bestearekiko errukia izaten hasten bagara,
-
3:41 - 3:45orduan izango dugu elkarrekin
oinarri bat eraikitzeko aukera. -
3:45 - 3:47Egiaz benetan "kursi"-a dirudi
-
3:47 - 3:49hemen hori esateak,
-
3:49 - 3:51baina praktikan jartzen saiatzean,
-
3:51 - 3:53indar handia du.
-
3:53 - 3:56Honela, norbaitek kanpotarrak gorroto dituela badio,
-
3:56 - 3:58bere komunitatea beti izan denetik aldatzen ari dela konturatuta
-
3:58 - 4:02zer nolako beldurra sentitzen duen imajinatzen saiatzen naiz.
-
4:02 - 4:05Edo norbaitek irakasleen sindikatuak
gogoko ez dituela dionean, -
4:05 - 4:07apustu beraien seme-alaben eskolak pikutara
-
4:07 - 4:09doazela ikusteaz atsekabetuta daudela,
-
4:09 - 4:12eta errudunak bilaka besterik ez direla ari.
-
4:12 - 4:16Gure erronka besteekiko errukia aurkitzea da,
-
4:16 - 4:19guri ematea nahi dugun hori aurkitzea.
-
4:19 - 4:22Hori da zuzentasun emozionala.
-
4:22 - 4:23Ez diot erraza denik.
-
4:23 - 4:26Batazbeste egunean 5.6 aldiz
-
4:26 - 4:28irain itsusiz betetako nire mezuei
-
4:28 - 4:33ez erantzuteko ahalegina egin behar dut.
-
4:33 - 4:36Nire aurkariekiko errukia eta
-
4:36 - 4:38eurekin puntu amankomunak aurkitze hori
-
4:38 - 4:41praktika politiko-espiritual bat da niretzat,
-
4:41 - 4:44eta ez naiz Dalai Lama.
-
4:44 - 4:50Ez naiz perfektua, baina optimista banaiz,
-
4:50 - 4:53gorrotoz betetako mezuak soilik jasotzen ez ditudalako.
-
4:53 - 4:56Oso atseginak diren mezu mordoa ere jasotzen ditut.
-
4:56 - 4:59Eta denbora luzez nire gustokoenetako bat
izandako horrela hasten da: -
4:59 - 5:01"Ez naiz zure ideia politikoen
jarraitzaile handi bat, -
5:01 - 5:06ez eta zure logika batzuetan maltzurraren jarraitzailea ere,
-
5:06 - 5:10baina zu pertsona bezala zarenaren
jarraitzaile handi bat nahiz". -
5:10 - 5:14Hala ere gizon hau ez dago nirekin ados, oraindik.
-
5:14 - 5:17(Barreak)
-
5:17 - 5:21Baina nik esaten dudana entzuten du,
ez diodanagatik, -
5:21 - 5:23esaten dudan moduagatik baizik,
-
5:23 - 5:24eta nolabait, inoiz elkar ezagutu ez dugun arren,
-
5:24 - 5:27lotura bat eraiki dugu.
-
5:27 - 5:29Hori da zuzentasun emozionala,
-
5:29 - 5:32eta horrela hasten dira benetako eraldaketa
-
5:32 - 5:34lortuko duten elkarrizketak.
-
5:34 - 5:36Mila esker.
-
5:36 - 5:40(Txaloak)
- Title:
- Zuzentasun emozionala proba dezagun
- Speaker:
- Sally Kohn
- Description:
-
Sally Kohn, politikan aditua denak dio badela garaia liberalek eta kontserbadoreek euren bat ez etortze politikoak gainditu eta elkar benetan entzun dezaten. Hitzaldi optimista honetan, Kohn-ek Fox News-eko aurkezle lesbiana aurrerakoi bezala ikasitakoa partekatzen du. Berak dioenez, gauza ez da zuzentasun politikoa, zuzentasun emozionala baizik.
- Video Language:
- English
- Team:
closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 05:59
![]() |
Dimitra Papageorgiou approved Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Dimitra Papageorgiou edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Jon del Olmo accepted Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Jon del Olmo edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness | |
![]() |
Jone Aliri Lazcano edited Basque subtitles for Let’s try emotional correctness |