Ken Robinsonek dio eskolak sormena hiltzen duela
-
0:00 - 0:07Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta?
-
0:07 - 0:11Guzti honek gaindituta nauka.
-
0:11 - 0:15Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak)
-
0:15 - 0:19Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio
-
0:19 - 0:23estua duten hiru gai jorratu dira
-
0:23 - 0:25hitzaldi saio hauetan.
-
0:25 - 0:29Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek
-
0:29 - 0:32agerian jarri duten
-
0:32 - 0:35giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea
-
0:35 - 0:38eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez,
-
0:38 - 0:41etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte.
-
0:41 - 0:43Ideiarik ez
-
0:43 - 0:45guzti hau nola garatu daitekeen.
-
0:45 - 0:48Interesa dut hezkuntzan --
-
0:48 - 0:51egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan.
-
0:51 - 0:53Ezta egia? Oso interesgarria deritzot.
-
0:53 - 0:56Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan
-
0:56 - 0:59egiten duzula esanez gero --
-
0:59 - 1:06beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo.
-
1:06 - 1:09(Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen.
-
1:09 - 1:14Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da.
-
1:14 - 1:16Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean,
-
1:16 - 1:18badakizu, "Zertan lan egiten duzu?" galdetzen dizute
-
1:18 - 1:20eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun,
-
1:20 - 1:24segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz,
-
1:24 - 1:30"Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra..." (barreak)
-
1:30 - 1:32Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero,
-
1:32 - 1:34hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen
-
1:34 - 1:37dituen gauza horietako bat delako.
-
1:37 - 1:40Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera.
-
1:40 - 1:44Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori.
-
1:44 - 1:46Interes pertsonal izugarria dugu,
-
1:46 - 1:49hezkuntza delako unean ulertezina den
-
1:49 - 1:52etorkizun horretara gidatuko gaituena.
-
1:52 - 1:55Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak
-
1:55 - 2:012065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu,
-
2:01 - 2:04azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti --
-
2:04 - 2:06nolakoa izango den mundua
-
2:06 - 2:08hemendik bost urtetara. Eta ustez,
-
2:08 - 2:11mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna,
-
2:11 - 2:13nire aburuz, izugarria da.
-
2:13 - 2:15Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela,
-
2:15 - 2:20umeek dituzten aparteko ahalmenak
-
2:20 - 2:23goraipatzean elkar hartu dugula --
-
2:23 - 2:25berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen.
-
2:25 - 2:28Egin dezakeena ikusi hutsaz,
-
2:28 - 2:33aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan,
-
2:33 - 2:36apartekoa umeen artean.
-
2:36 - 2:39Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da.
-
2:39 - 2:41Eta nire argudioa da
-
2:41 - 2:43ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak.
-
2:43 - 2:45Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu.
-
2:45 - 2:48Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke
-
2:48 - 2:51Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan
-
2:51 - 2:54alfabetatzea bezain garrantzitsua da
-
2:54 - 2:58eta irrika berberaz zaindu beharko genuke.
-
2:58 - 3:06(Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia.
-
3:06 - 3:10Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz
-
3:10 - 3:17oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria... ez (Barreak)
-
3:17 - 3:21Duela gutxi istorio bat entzun nuen -- Oso gustoko istorio hau kontatzea --
-
3:21 - 3:25Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen
-
3:25 - 3:27eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen.
-
3:27 - 3:29Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren,
-
3:29 - 3:33marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela.
-
3:33 - 3:35Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion
-
3:35 - 3:38eta galdetu zion, "Zer ari zara marrazten?"
-
3:38 - 3:41eta neskatoak erantzun zion, "Jaungoikoa marrazten ari naiz."
-
3:41 - 3:44Eta irakasleak esa zion, "Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen."
-
3:44 - 3:51Eta neskak esan zuen, "Minutu bat barru jakingo dute."
-
3:51 - 3:52(Barreak)
-
3:52 - 3:57Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean --
-
3:57 - 4:00beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak)
-
4:00 - 4:06Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan.
-
4:06 - 4:08Natibitatearen antzezpenean zegoen.
-
4:08 - 4:11Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada.
-
4:11 - 4:14Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen.
-
4:14 - 4:19Agian ikusi duzue: "Natibitatea II." James-i Joseren papera eman zioten
-
4:19 - 4:22gure poztasunerako.
-
4:22 - 4:24Paper garrantzitsua zela uste genuen.
-
4:24 - 4:26Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin:
-
4:26 - 4:29"James Robinson JOSE da!" (Barreak)
-
4:29 - 4:31Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak
-
4:31 - 4:34datozeneko zatia. Opariak dakartzate,
-
4:34 - 4:36urrea, intsentsua eta mirra.
-
4:36 - 4:38Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden
-
4:38 - 4:40eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela,
-
4:40 - 4:42bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion,
-
4:42 - 4:44"Egindakoarekin konforme?" Eta erantzun zuen, "Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?"
-
4:44 - 4:46Ordena aldatu zuten, besterik ez.
-
4:46 - 4:47Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren --
-
4:47 - 4:494 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela --
-
4:49 - 4:52eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita
-
4:52 - 4:54"Urrea dakartzut" esan zuen lehen mutikoak.
-
4:54 - 4:57"Nik mirra dakartzut" bigarrenak.
-
4:57 - 5:11Eta hirugarrenak esan zuen, "Frank-ek hau bidaltzen dizu" (Ingelesez "intsentsu" hitzaren antzeko esaldia da).
-
5:11 - 5:13Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da.
-
5:13 - 5:16Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira.
-
5:16 - 5:19Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei.
-
5:19 - 5:24Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik.
-
5:24 - 5:25Dakiguna honako hau da,
-
5:25 - 5:28huts egiteko ongi prestatua ez bazaude,
-
5:28 - 5:31ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik.
-
5:31 - 5:34Ume horiek helduak
-
5:34 - 5:36bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute.
-
5:36 - 5:39Hutsegiteak burutzeari beldur dira.
-
5:39 - 5:41Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere.
-
5:41 - 5:44Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen
-
5:44 - 5:47gauzarik txarrentzat jotzen dituzten
-
5:47 - 5:50hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun.
-
5:50 - 5:53Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea
-
5:53 - 5:56hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen.
-
5:56 - 5:59Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla.
-
5:59 - 6:03Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez:
-
6:03 - 6:05ez gara sormenerantz hezten,
-
6:05 - 6:08sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu.
-
6:08 - 6:10Zergaitik gertatzen da hau?
-
6:10 - 6:14Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte.
-
6:14 - 6:16Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia.
-
6:16 - 6:20Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa.
-
6:20 - 6:22(Barreak) Egitez,
-
6:22 - 6:24Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen
-
6:24 - 6:26Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita
-
6:26 - 6:31jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai.
-
6:31 - 6:33Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta?
-
6:33 - 6:35Ezta ere Shakespeare ume bat
-
6:35 - 6:37izan zenari buruz, ezta?
-
6:37 - 6:40Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da,
-
6:40 - 6:42zazpi urte eduki zituen momenturen batetan
-
6:42 - 6:51eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura.
-
6:51 - 7:05(Barreak) "Gehiago saiatu behar da" Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue,
-
7:05 - 7:08"Oherako ordua da!"
-
7:08 - 7:10William Shakespeare-ri, "Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz!
-
7:10 - 7:18Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu."
-
7:18 - 7:23(Barreak)
-
7:23 - 7:26Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera,
-
7:26 - 7:30eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke.
-
7:30 - 7:33Nire semeak ez zuen etorri nahi.
-
7:33 - 7:36Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16.
-
7:36 - 7:38Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren,
-
7:38 - 7:43Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah.
-
7:43 - 7:45Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar.
-
7:45 - 7:48Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen,
-
7:48 - 7:5216 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat.
-
7:52 - 7:54Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean,
-
7:54 - 7:56eta esan zuen, "Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu"
-
7:56 - 7:58Eta, egia esan, gu oso pozik geunden,
-
7:58 - 8:10neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia.
-
8:10 - 8:13(Barreak)
-
8:13 - 8:16Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan,
-
8:16 - 8:18eta mundu osoan ere berdina geratzen da:
-
8:18 - 8:22munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute.
-
8:22 - 8:24Guztiek. Non zauden axola gabe.
-
8:24 - 8:26Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez.
-
8:26 - 8:29Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak,
-
8:29 - 8:31ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak.
-
8:31 - 8:33Mundu guztian zehar berdin.
-
8:33 - 8:36Eta sistema askotan ere,
-
8:36 - 8:38arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute.
-
8:38 - 8:40Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie
-
8:40 - 8:43drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei
-
8:43 - 8:45dantza erakusten dien eskolarik
-
8:45 - 8:48matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik?
-
8:48 - 8:50Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da.
-
8:50 - 8:53Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso.
-
8:53 - 8:56Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala.
-
8:56 - 8:59Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean?
-
8:59 - 9:03(Barreak) Benetan gertatzen dena da,
-
9:03 - 9:05umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten
-
9:05 - 9:08hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da.
-
9:08 - 9:10Eta buruaren alde batez bereziki.
-
9:10 - 9:14Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu,
-
9:14 - 9:17eta galdetu "Zertarako balio du hezkuntza publikoak?"
-
9:17 - 9:19Konklusioa -- emaitzak aztertuz gero,
-
9:19 - 9:21nork lortzen duen arrakasta ikusita,
-
9:21 - 9:23nork egiten duen egin beharreko guztia,
-
9:23 - 9:26nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak --
-
9:26 - 9:29Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko
-
9:29 - 9:30hezkuntza publikoari buruz,
-
9:30 - 9:34honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola?
-
9:34 - 9:36Goian dabiltzan pertsonak dira.
-
9:37 - 9:40Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak)
-
9:40 - 9:44Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak,
-
9:44 - 9:48baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala.
-
9:48 - 9:50Soilik bizitzeko modu bat dute.
-
9:50 - 9:52Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira,
-
9:52 - 9:54xamurtasunez diot hau, ez pentsa.
-
9:54 - 9:57Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak
-
9:57 - 10:00bere buruetan bizi direla soilik.
-
10:00 - 10:02Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta.
-
10:02 - 10:06Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean.
-
10:06 - 10:08Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko
-
10:08 - 10:17instrumentua da soilik, ezta?
-
10:17 - 10:24(Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da.
-
10:24 - 10:27Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero
-
10:27 - 10:30pasatu zaitez goi mailako akademikoen
-
10:30 - 10:32konferentziren batetik,
-
10:32 - 10:35eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman.
-
10:35 - 10:39(Barreak) Hor ikusiko duzu -- hazitako gizon eta emakumeak
-
10:39 - 10:43kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik,
-
10:43 - 10:47musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko.
-
10:47 - 10:53Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da.
-
10:53 - 10:56Eta arrazoi bat dago.
-
10:56 - 10:58Sistema osoa eraiki zen -- mundu osoan ez zegoen
-
10:58 - 11:00hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte.
-
11:00 - 11:03Denak sortuak izan ziren
-
11:03 - 11:04industrializazioaren beharrak asetzeko.
-
11:04 - 11:07Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago.
-
11:07 - 11:11Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak
-
11:11 - 11:13garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen
-
11:13 - 11:15zenituen gauzetatik aldendua izan zinen
-
11:15 - 11:17horiekin lan bat lortzea
-
11:17 - 11:20ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean.
-
11:20 - 11:22Musikarik ez, ezara izango musikaria eta.
-
11:22 - 11:24Arterik ez, ezara izango artista eta.
-
11:25 - 11:29Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa
-
11:29 - 11:30dago iraultza batetan murgilduta.
-
11:30 - 11:33Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia
-
11:33 - 11:34menperatu duen,
-
11:34 - 11:37unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute.
-
11:37 - 11:39Ondo pentsatuta, mundu guztiko
-
11:39 - 11:41helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera
-
11:41 - 11:43prestatzen dute soilik.
-
11:43 - 11:46Honen ondorioz, takentuzko jendeak,
-
11:46 - 11:48oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer,
-
11:48 - 11:50eskolan menperatzen zituzten arloek
-
11:50 - 11:54ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako.
-
11:54 - 11:56Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu.
-
11:56 - 11:58Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera,
-
11:58 - 12:01jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar,
-
12:01 - 12:03historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino.
-
12:03 - 12:05Jende gehiago, eta hau da
-
12:05 - 12:07hitz egin dugun guztiaren konbinazioa --
-
12:07 - 12:10teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean,
-
12:10 - 12:12eta demografiaren hazkunde itzela.
-
12:12 - 12:15Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela?
-
12:15 - 12:19Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan.
-
12:19 - 12:22Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen.
-
12:22 - 12:25Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak)
-
12:25 - 12:30Baina orain, tituludun gazteak sarritan
-
12:30 - 12:31beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko,
-
12:31 - 12:34orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan,
-
12:34 - 12:37eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan.
-
12:37 - 12:39Inflazio akademiko honek
-
12:39 - 12:41gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan
-
12:41 - 12:43jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu
-
12:43 - 12:44inteligentziaz dugun ikuspegia.
-
12:44 - 12:46Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz.
-
12:46 - 12:49Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak
-
12:49 - 12:51bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta,
-
12:51 - 12:54soinuekin, kinestesikoki.
-
12:54 - 12:57Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita.
-
12:57 - 12:59Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da.
-
12:59 - 13:02Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko
-
13:02 - 13:05aurkezpenetan ikusi genuen bezala,
-
13:05 - 13:07inteligentziaren interaktibitate txundigarria da.
-
13:07 - 13:10Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta.
-
13:10 - 13:13Izatez, sormena -- balioa duten idea originalak
-
13:13 - 13:15edukitzearen prozezua --
-
13:15 - 13:18gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza
-
13:18 - 13:21izaten da gehienetan.
-
13:21 - 13:23Burmuina apropos da -- hain zuzen,
-
13:23 - 13:26burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago
-
13:26 - 13:28corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da.
-
13:28 - 13:30Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut
-
13:30 - 13:34honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago
-
13:34 - 13:36egiten aldi berean, ez da egia?
-
13:36 - 13:39Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut.
-
13:39 - 13:41Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen --
-
13:41 - 13:45zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak)
-
13:45 - 13:48Baina sukaldean badabil -- ez, gauza batzutan ona da --
-
13:48 - 13:50baina zerbait prestatzen badabil,
-
13:50 - 13:52eta norbaitekin telefonotik hizketan,
-
13:52 - 13:55umeekin hizketan, sabaia pintatzen,
-
13:55 - 13:58bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere.
-
13:58 - 14:01Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan,
-
14:01 - 14:04telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz.
-
14:04 - 14:17Diot, "Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean." (Barreak)
-
14:17 - 14:19Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori,
-
14:19 - 14:22basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu,
-
14:22 - 14:25benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta
-
14:25 - 14:28zoragarri bat ikusi nuen, zioen "Gizon batek baso batetan hitz eginez gero
-
14:28 - 14:31eta ez badago emakumerik entzuteko,
-
14:31 - 14:40erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak)
-
14:40 - 14:42Inteligentziari buruzko hirugarren gauza
-
14:43 - 14:45apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten
-
14:45 - 14:47"Epifania" izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta,
-
14:47 - 14:49jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da.
-
14:49 - 14:51Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin.
-
14:51 - 14:54Honek emakume zoragarri batekin izandako
-
14:54 - 14:56elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik
-
14:56 - 14:58ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa,
-
14:58 - 15:00ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da
-
15:00 - 15:02eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana.
-
15:02 - 15:04"Cats" eta "Operako mamua" egin zituen.
-
15:04 - 15:08Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen
-
15:08 - 15:10ikusi dezakezuen bezala.
-
15:10 - 15:12Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion,
-
15:12 - 15:14"Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?"
-
15:14 - 15:16Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean,
-
15:16 - 15:19ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak
-
15:19 - 15:21bere gurasoei idatzi zien esanez, "Uste dugu
-
15:21 - 15:23Gillianek ikasketa desordena duela." Ezin zen zentratu,
-
15:23 - 15:25asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate
-
15:25 - 15:29trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen,
-
15:29 - 15:32eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu.
-
15:32 - 15:35Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak)
-
15:35 - 15:39Ez zekiten hori izan zitekeela.
-
15:39 - 15:43Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua,
-
15:43 - 15:46bere amarekin zegoen bertan,
-
15:46 - 15:49eskina batetan eserarazi zuten neska,
-
15:49 - 15:5120 minutuz, amak espezialistarekin
-
15:51 - 15:53hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek
-
15:53 - 15:57zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen,
-
15:57 - 15:59etxeko lanak beti berandu
-
15:59 - 16:01entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak.
-
16:01 - 16:04Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta
-
16:04 - 16:06esan zion, "Gillian,
-
16:06 - 16:08zure amak esandakoa entzun dut eta
-
16:08 - 16:10berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan"
-
16:10 - 16:13Esan zion, "Itxaron hemen, laster itzuliko gara."
-
16:13 - 16:15eta neska bakarrik uzti zuten gelan.
-
16:15 - 16:17Baina gelatik irtetean, mahai gaineko
-
16:17 - 16:19irratia piztu zuen. Gelatik kanpo
-
16:19 - 16:21zeudenean, esan zion amari,
-
16:21 - 16:24"Gelditu hemen eta begiratu umeari." Eta gelatik irten eta berehala,
-
16:24 - 16:28neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen.
-
16:28 - 16:30Zenbait minutuz begira geratu ziren
-
16:30 - 16:33eta medikuak orduan amari esan zion,
-
16:33 - 16:37"Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da.
-
16:37 - 16:39Eraman neska dantza eskola batetara."
-
16:39 - 16:41Nik esan nion, "Zer gertatu zen orduan?"
-
16:41 - 16:44Erantzun zidan, "Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako.
-
16:44 - 16:46Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen
-
16:46 - 16:49ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak.
-
16:49 - 16:52Pentsatzeko mugitu beharra zutenak."
-
16:52 - 16:54Balleta, dit tap, jazz,
-
16:54 - 16:56modernoa, dantza garaikidea egin zuten.
-
16:56 - 16:59Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen,
-
16:59 - 17:01eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen.
-
17:01 - 17:03Ondoren Royal Ballet School-en
-
17:03 - 17:05graduatu eta bere konpainia
-
17:05 - 17:08propioa fundatu zuen -- Gillian Lynne Dance Company --
-
17:08 - 17:11eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal
-
17:11 - 17:13arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da,
-
17:13 - 17:18milioika ikusleri plazerra emanez,
-
17:18 - 17:21eta oso aberatsa da. Beste norbaitek
-
17:21 - 17:25medizinak emango zizkiokeen eta
-
17:25 - 17:27lasaitzeko esan.
-
17:27 - 17:30Orain, uste dut... (Txaloak) Hau da uste dudana:
-
17:30 - 17:32Bart Al Gorek ekologiari buruz
-
17:32 - 17:35hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz.
-
17:35 - 17:39Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra
-
17:39 - 17:42gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela,
-
17:42 - 17:46zeinekin giza gaitasunen aberastasuna
-
17:46 - 17:48beste era batera tratatuko dugun.
-
17:48 - 17:52Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu
-
17:52 - 17:54guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila.
-
17:54 - 17:57Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko.
-
17:57 - 18:00Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak
-
18:00 - 18:02zeinen gainean gure umeak hezten ditugun.
-
18:02 - 18:06Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, "Intsektu guztiak lurretik
-
18:06 - 18:09desagertuko balira, 50 urtetan
-
18:09 - 18:12lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen.
-
18:12 - 18:15Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira,
-
18:15 - 18:1950 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke."
-
18:19 - 18:21Eta arrazoia du.
-
18:21 - 18:24TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da.
-
18:24 - 18:28Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu,
-
18:28 - 18:31aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko.
-
18:31 - 18:34Eta hau honela izateko modu bakarra
-
18:35 - 18:38gure sormen ahalmenak bere aberastasun
-
18:38 - 18:40osoan ikustea da eta gure umeak
-
18:40 - 18:43benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure
-
18:43 - 18:46betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten.
-
18:46 - 18:49Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko,
-
18:49 - 18:52baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana
-
18:52 - 18:54etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.
- Title:
- Ken Robinsonek dio eskolak sormena hiltzen duela
- Speaker:
- Sir Ken Robinson
- Description:
-
Sir Ken Robinsonek, era dibertigarri eta hunkigarri batean, sormena bultzatzen (eta ez hondoratzen) duen hezkuntza sistema baten beharra azaltzen du.
- Video Language:
- English
- Team:
- closed TED
- Project:
- TEDTalks
- Duration:
- 19:00