-
Gorputz fisikoa daukagu.
-
Baina Dharmaren gorputz bat ere badugu.
-
Dharmaren gorputza da
Dharmaren gure ulermena,
-
eta Dharmaren gure praktika.
-
21 eguneko erretiroaren ondoren, Dharmaren
gorputzak indartsuagoa izan behar du,
-
sendoagoa.
-
Praktika on bat badugu,
ez dugu beldurrik izango.
-
Oztopoak, zailtasunak
egongo dira gure bidean.
-
Baina ez dugu beldurrik izango
praktika bat dugulako,
-
Dharmaren gorputz bat daukagulako.
-
Eta garaitu dezakegu,
gure burua eraldatu dezakegu.
-
Horregatik elikatu behar dugu
gorputza egunero,
-
sendoa izan dadin.
-
Nik Dharmaren gorputz on bat daukat,
-
eta egunero elikatzen dut,
-
ibiltzen, eserita, arnasa hartzen, etab.
-
Eta gorputz hori helarazi diet
-
nire lagunei, nire ikasleei,
-
nire jarraipen-gorputzari.
-
Nire onena transmititu nahi dut.
-
Dharmaren gorputza transmititu nahi dut.
-
Dharmaren gorputzak asko lagundu dit.
-
Zailtasun, sufrimendu
eta etsipen ugari izan ditut.
-
Gerra asko igaro ditugu,
-
zatiketa asko, diskriminazio handia,
gorrotoa, etsipena.
-
Eta Dharmaren gorputz honi esker,
-
bizirik iraun ahal izan dugu,
eraldatu, garaitu.
-
Eman ahal dudan gauzarik onena
nire Dharmaren gorputza da.
-
Eta nahi dut nire lagunek eta dizipuluek
jaso dezaten eta berataz elika daitezen.
-
Baita etorkizunaren mesedetan ere.
-
Etorkizuneko belaunaldiak etorriko dira.
-
Ondo praktikatu eta Dharmaren gorputza
elikatzen jarraitzen badugu,
-
belaunaldi gazteenak gure Dharmaren
gorputzaz baliatuko dira.
-
Denok daukagu Dharmaren gorputz bat.
-
Eta jarraipen-gorputz bat ere badugu.
-
Gure jarraipen-gorputza
oraintxe bertan ikus dezakegu.
-
Ez duzu hil behar gorputz hori ikusteko.
-
Zure jarraipen-gorputza
oraintxe ikusi behar duzu.
-
Jarraipen-gorputz hori zure pentsamenduaz,
hizketaz eta ekintzez egina dago.
-
Eta zure jarraipen-gorputza edertasuna
-
zure pentsamendu, hizketa
eta egintzen kalitatearen araberakoa da.
-
Onena emateko bizi nahi duzu.
-
Zuk egintzak sortzen dituzu
-
pentsamenduen, hizketaren
eta ekintzen bidez.
-
Badakigu gure ekintzak
gure jarraipena direla.
-
Ezin gara hil.
-
Ezin izango gara inoiz hil.
Hodei bat bezala.
-
Gure ekintzetan jarraitzen dugu.
-
Eta gure ekintzek
hainbat itxura hartzen dituzte.
-
Oso itxura ederrak har ditzakete.
-
Hodei baten antzera.
-
Hodeia ez denean, euri edo elur
izan daiteke, oso ederra ere.
-
Beraz, ez kezkatu gaur egungo
gorputz fisiko honengatik.
-
Beste forma batzuk hartuko ditu.
-
Ez duzu itxaron behar
gorputz hau desintegratu arte
-
eta itxura berri bat hartu arte,
gorputz berri bat.
-
Zure jarraipen-gorputza hemen bertan
gerta daiteke, eta oraintxe bertan.
-
Begiratu egin behar dugu
-
Gorputz fisiko bat daukagu,
ondo zaintzen duguna.
-
Badakigu nola praktikatu
erabateko erlaxazioa.
-
Badakigu nola jan, nola kontsumitu
gorputz arina izateko,
-
askatasuna izateko, etab.
-
Eta egunero elikatzen dugun
Dharmaren gorputz bat daukagu,
-
eraldatzen, zailtasunak
gainditzen laguntzen diguna,
-
alaitasuna, bakea eta zoriontasuna
sortzen laguntzen diguna
-
guretzat eta besteentzat.
-
Denok behar dugu
Dharmaren gorputza.
-
Gure dimentsio espirituala da,
gure bizitzaren dimentsio espirituala.
-
Eta elikatu egin behar dugu.
-
Gero gure sangha gorputza daukagu.
-
Sangha bat eraiki behar dugu,
-
gure familiako elementuez baliaturik,
-
gizarteko elementuez.
-
Sangha gorputz bat behar dugu
gure praktika bizirik mantentzeko.
-
Budak sangha gorputz bat behar du.
-
Bazekien sangharen gorputzik gabe
ezingo zuela ezer lortu,
-
munduari laguntzeko bere ametsa bete.
-
Beraz Budak denbora eta energia
asko eman zuen sangha bat eraikitzen.
-
Sangha tresna zoragarria da
buda baten ametsa gauzatzeko,
-
ahal bezainbat jenderi laguntzeko.
-
Beraz, denok behar dugu sangha bat,
-
gure praktika zaintzen
lagunduko digun sangha bat.
-
Sangha bat gabe praktika gal
dezakegu hilabete batzuen ondoren.
-
Babesteko sangha batekin,
gure praktika elika dezakegu
-
eta beste pertsona askori lagundu.
-
Beraz, gutako bakoitzak
sangha bat izan beharko luke.
-
Eta badugu sangha bat.
-
Eta sangha elikatzen jarraitu behar dugu.
-
Gure gorputz kosmikoa dugu ere.
-
Orain badakigu
izarrak begiratzen ditugunean
-
izarrak direla
gure kontzientziaren objektu.
-
Kontzientziaren objektua ezin da bereizi
kontzientziaren subjektutik.
-
Mendi bati begiratzen diogunean, mendi
hori da gure kontzientziaren objektua.
-
Ezin dugu bereizi
gure kontzientzia eta mendia.
-
Ez litzateke zuzena esatea
-
gure kontzientzia existitu ala ez,
mendiak existitzen jarraitzen duela.
-
Hori ez da zuzena.
-
Izan ere, mendia, ibaia,
gure kontzientziaren objektu dira.
-
Eta ikasi dugunez,
-
subjektua eta objektua ezin dira bereizi.
-
Beraz, zu zara ibai hori.
-
Mendi hura zu zara.
Gorputz kosmikoa duzu.
-
Olatua ozeanoan bezala da.
-
Bere ozeano-gorputza dauka.
-
Olatu bakoitzak bere gorputz ozeanikoa du.
-
Eta ez du bere gorputz ozeanikoaren bila
joan beharrik.
-
Barruan du bere gorputz ozeanikoa.
-
Eta gorputz kosmikoa
gure kontzientzia kosmikoa da,
-
kontzientzia kosmikoa.
-
Kontzientzia kosmikoa Jainkoa da,
-
eta, beraz, gutako bakoitzak
Jainkoaren bere gorputza du.
-
Gutako bakoitzak
Jainkoaren gorputz bat du,
-
gorputz kosmiko bat,
dharmadhatu gorputza.
-
Hodei bakoitza bezalakoa da,
gorputz ozeanikoa duena.
-
Badakigu hodei guztiak ozeanotik datozela,
-
eta hodei guztiek daramatela
ozeanoa barruan.
-
Beraz, hodei guztiek, olatu guztiek dute
-
beren gorputz ozeanikoa.
-
Gutako bakoitzak Jainkoaren gorputza du,
bere gorputz kosmikoa.
-
Ez pentsatu gorputz hau bakarrik duzunik.
-
Gorputz kosmikoa hor dagoen bitartean,
-
ez kezkatu gehiago gorputz honen
izateaz edo ez izateaz.
-
Ozeanoa hor dagoen bitartean,
-
olatuek eta hodeiek
ez dute zertan kezkatu.
-
Gora eta bera dabiltza behin eta berriz.
Hara eta hona dabiltza behin eta berriz.
-
Eta gero eta freskoagoa da, ederragoa.
-
Orduan, zergatik izan behar diogu
beldurra ez izateari, heriotzari?
-
Ez dugu Jainkoaren gure gorputzaren bila
joan beharrik.
-
Ez duzu Jainkoaren bila joan beharrik,
-
Jainkoa zure gorputza baita,
zure gorputz kosmikoa.
-
Eta ezin dituzu ozeanoa
eta olatuak bereizi.
-
Ezin duzu Jainkoa zugandik bereizi.
-
Ezin duzu kosmosa zugandik bereizi.
-
Eta horregatik
praktikatu behar dugu meditazioa.
-
Meditatzeak esan nahi du
denbora izatea eta sakonki begiratzea.
-
Eta sakonki begiratzen duenean,
-
olatuak badaki gorputz ozeanikoa duela.
-
Eta ez du joan behar ozeanoaren
gorputzaren bila. Bera da ozeanoa.
-
Hori da hirugarren
askapen-atearen esanahia,
-
helburu eza.
-
Ez duzu lasterka egiten ezeren bila.
-
Ez duzu korrika egin behar ezer bilatzeko.
-
Bazara jada
-
izan nahi duzuna,
-
izatera iritsi nahi duzuna.
-
Hori da
hirugarren askapen-atearen esanahia.
-
'Apranihita' -k esan nahi du
helburu eza.
-
Jada ez duzu ezer irrikatzen,
den dena zarelako.
-
Jainkoaren gorputza duzu zugan,
gorputz kosmikoa duzu zugan.