-
Hau
-
arretaren (mindfulness-aren)
-
laugarren trebaketaren praktika da,
-
hizketa maitekorra eta entzumen sakona.
-
Bodhisattva bat zera da
-
"hizketa gozo, maitekor"
deitutako hizkera batez
-
berba egin dezakeen hura.
-
Bodhisattva bat
errukiz entzun dezakeen hura da.
-
Eta hiru egunez trebatuz gero,
bodhisattva bihur zintezke,
-
eta norbaitekin hitz egin
horrelako hizkera batez
-
eta horrelako errukiz haren hitzak entzun.
-
Horretarako ez duzu zertan
hamar urtez trebatu beharrik
-
Egun bakan batzuk nahikoak izan daitezke.
-
"Aita, aitatxo,
badakit asko sufritu duzula
-
iraganean, urte askotan.
-
Ez nintzen gutxiago sufritu zenezan
laguntzeko gai izan, lagundu beharrean
-
haserrez erantzun nuen
-
egoera are okerragotzen.
-
Aitatxo, nire asmoa ez da zu sufriaraztea,
-
arazoa zure sufrimendua
ez nuela ikusi izan zen,
-
ez nuen zure oinazea ulertu.
-
Beraz, aitatxo, esaidazu mesedez
zer duzun bihotzean.
-
Esaidazu
zeintzuk diren zure bihotzeko oztopoak,
-
etsipena,
-
gatazkak.
-
Arren, lagundu uler dezadan.
-
Ulertuz gero, ez dut erantzungo
iraganean erantzun nuen moduan.
-
Lagundu, mesedez. Zeuk lagundu ezean,
nork lagunduko ote nau?"
-
Honelakoxea da hizketa maitekorra.
-
Zuek ere egin, erabil dezakezue
-
baldin eta pertsona horren sufrimendua
-
ikusteko gai egiten bazara
-
eta bere sufrimenduaren erroak antzeman.
-
Osagile bat bezala,
-
osagileak ez badu gaixoaren eritasuna,
eritasunaren natura ikusten
-
ezin izango du gaixoa lagundu.
-
Psikoterapeuta bat bezala,
-
hark ez badu benetan ulertzen
bere pazienteen sufrimenduaren zergatia
-
ezin izango du lagundu.
-
Honexegatik, sufrimendua ulertzea da
tradizio budistaren funtsezko praktika.
-
Izan ere, lehen Egia Noblea
sufrimendua da.
-
Eta bigarren Egia Noblea
-
sufrimenduaren zergatia, natura, erroa da.
-
Eta horrela hitz egiteko gai bazara,
-
besteak bihotza ireki
-
eta bere bihotzean zer duen
kontatuko dizu.
-
Eta orduan
-
entzumen sakona praktikatzeko
aukera izango duzu,
-
entzumen errukitsua praktikatzeko.
-
Entzumen errukitsua
praktika zoragarria da.
-
Ordubetez entzun dezakezu, errukitsu.
-
Beste pertsonari
askoz gutxiago sufritzen laguntzen diozu,
-
ordu batean.
-
Entzumen errukitsua zera da,
-
errukia muin, esentziatzat
duen entzumen mota.
-
Zeren eta errukiaren arreta osoa
praktikatzen ez baduzu, ezin duzu entzun
-
denbora luzez.
-
Pertsona bat entzuteko
asmo ona izan dezakezu,
-
pertsona horri
gutxiago sufritzen laguntzeko.
-
Zure asmoa oso ona izan daiteke,
-
baina errukiaren arretaren osoaren
praktika ezagutu ezean,
-
zure entzuteko gaitasuna gal dezakezu,
-
ezen beste pertsonak dioena okerreko
pertzepzioz beterik egon baitaiteke
-
mingostasunez beterik,
-
leporatzez, erruz beterik.
-
Eta horrek zugan
haserre eta sumina sor ditzake
-
eta zeure entzuteko gaitasuna
galtzea eragin.
-
Horrexegatik, aurretik
zeure burua trebatu behar duzu,
-
pertsona horrekin
praktika hasi baino lehen,
-
Denbora behar izango duzu
bere sufrimendua ikusteko
-
eta
-
praktikatu baino lehen,
prest egon behar duzu.
-
Eta praktikaren unean
-
errukiaren arreta osoa
bizirik mantendu beharko duzu.
-
Errukiaren arreta zera da
-
jabe izatea
-
gogoan izatea
-
hura entzutean
helburu bakar bat duzula,
-
hau da, pertsona hura bere bihotza
husten eta gutxiago sufritzen laguntzea.
-
Hura entzuten ari naiz,
-
helburu bakar batekin:
hari gutxiago sufritzen laguntzea.
-
Beraz, nahiz eta berak
okerreko gauzak esan,
-
nahiz eta mingots jokatu,
-
nahiz eta erruak leporatu,
oraindik ere entzuten jarrai dezaket.
-
Okerreko gauzak esan ditzake
-
baina nik ez diot hitza kenduko,
-
zeren eta mozten badut
eta hura zuzendu
-
saioa eztabaida bihurtuko dut
-
eta horrek dena hondatuko du.
-
Beraz arnasa hartu eta bota, arretaz
entzumen saio osoan zehar
-
eta gauza bakar bat gogoratu:
-
pertsona hura entzutean
helburu bakar bat daukat,
-
hari gutxiago sufritzeko aukera ematea.
-
Gauza bakar hau gogoratu besterik ez duzu,
-
eta zeure buruari esan diezaiokezu:
-
haren gaizki ulertzeak, haren epaia
-
aurre-iritzietan
eta gaizki ulertzeetan oinarrituta daude.
-
Egun gutxi batzuk igarotzerakoan
aukera izango dut
-
hari informazioa eskaintzeko
berak bere pertzepzioa
-
zuzendu ahal izan dezan.
Baina orain ez,
-
orain entzun bakarrik egin behar dut.
-
Eta hori zeure bihotzean
bizirik mantendu ahal izanez gero,
-
zeure gogoan,
-
helburu bakar batekin
entzuten ari naiz, ez zuzentzeko,
-
baizik eta hari barruak husteko
eta gutxiago sufritzen uzteko laguntzeko.
-
Horixe da
-
errukiaren arreta (mindfulness-a).
-
Eta zure errukiaren arreta
mantendu ahal baduzu ordubetez,
-
pertsona hura entzuten duzun artean,
bodhisattva bat zara,
-
ezen errukiaren energia
-
zure bihotzean dagoelako
-
errukiaren energia
zeure baitan bizi da, seguru zaude.
-
Eta errukia bertan izanez gero,
-
beste pertsonak dioena,
hainbat okerreko pertzepzioekin,
-
mingostasunarekin, haserrearekin,
erruekin, salaketekin,
-
zu seguru zaude,
errukiak babesten baitzaitu.
-
Babes onena errukiaren babesa da.
-
Bertan eserita entzun dezakezu
ordubetez edo gehiagoz.
-
Noski, hari egia esateko eskubidea duzu,
baina ez oraintxe.
-
Aurrerago.