1 00:00:01,233 --> 00:00:02,612 Begira nazazu! 2 00:00:04,676 --> 00:00:09,101 Hitz honekin bihurtu nintzen begiraden entrenatzaile. 3 00:00:10,795 --> 00:00:13,684 Ivan-en ama naiz, 15 urte dituena. 4 00:00:14,519 --> 00:00:17,153 Ivan-ek autismoa du, ez du hitzik egiten 5 00:00:18,056 --> 00:00:20,046 eta iPad baten bitartez komunikatzen da, 6 00:00:20,070 --> 00:00:23,759 non bere hitzen unibertsoa irudietan dagoen. 7 00:00:25,884 --> 00:00:30,496 Diagnosia bi urte eta erdi zituenean jaso genuen, 8 00:00:31,707 --> 00:00:34,779 eta gaur egun oraindik, min handiz gogoratzen dut momentu hura. 9 00:00:37,389 --> 00:00:40,719 Senarrak eta biok oso galduta ikusten genuen gure burua. 10 00:00:41,499 --> 00:00:43,667 Ez genekien nondik hasi. 11 00:00:44,853 --> 00:00:47,350 Ez zegoen Internetik gaur egun bezala, 12 00:00:47,374 --> 00:00:49,808 ezin zen Google-en informaziorik bilatu, 13 00:00:50,705 --> 00:00:52,673 eta beraz lehen urrats haiek, 14 00:00:53,595 --> 00:00:55,725 intuizio hutsa izan ziren. 15 00:00:57,849 --> 00:00:59,939 Ivan-ek ez zuen begirada eusten, 16 00:01:01,011 --> 00:01:03,216 esan ohi zituen hitzak galdu zituen, 17 00:01:04,365 --> 00:01:06,385 ez zion bere izenari erantzuten 18 00:01:06,409 --> 00:01:08,217 ezta eska geniezaiokeen edozerri ere, 19 00:01:09,013 --> 00:01:11,441 hitzak zaratak izango balira bezala zen. 20 00:01:13,486 --> 00:01:16,598 Nik neukan modu bakarra 21 00:01:16,622 --> 00:01:20,255 zer gertatzen zitzaion jakiteko, 22 00:01:20,279 --> 00:01:22,440 sentitzen zuena, 23 00:01:22,464 --> 00:01:24,302 begietara begiratzea zen. 24 00:01:25,988 --> 00:01:27,955 Baina zubi hori puskatua zegoen. 25 00:01:30,620 --> 00:01:33,082 Nola erakutsi bizitza Ivan-i? 26 00:01:35,519 --> 00:01:37,858 Gustuko zituen gauzak egiten nituenean, 27 00:01:37,882 --> 00:01:39,474 orduan bai, begiratzen zidan; 28 00:01:39,498 --> 00:01:41,032 eta elkarrekin geunden. 29 00:01:41,869 --> 00:01:45,412 Hortaz, horretan jarraitu nuen, 30 00:01:45,926 --> 00:01:50,011 gero eta begirada une gehiago egon zitezen. 31 00:01:51,255 --> 00:01:55,383 Orduak ematen genituen "orbanera jolasten", 32 00:01:55,407 --> 00:01:58,433 bere arreba nagusiarekin, Alexia, 33 00:01:58,457 --> 00:02:00,887 eta "Ai! Arrapatu zaitut!" txanda horietan 34 00:02:02,186 --> 00:02:03,960 begiradarekin bilatzen zigun, 35 00:02:04,868 --> 00:02:09,847 eta nik, une horretan, bizirik zegoela sentitzen nuen. 36 00:02:13,062 --> 00:02:17,956 Baita ere, igerilekuan emandako orduen errekorra daukagu. 37 00:02:19,169 --> 00:02:22,689 Ivanek beti izan zuen urarekiko izugarrizko grina. 38 00:02:23,912 --> 00:02:26,609 Gogoratzen naiz bi urte eta erdi zituela, 39 00:02:27,753 --> 00:02:31,061 eta neguko egun euritsu batean, 40 00:02:31,085 --> 00:02:33,585 igerileku estali batera neraman, 41 00:02:33,609 --> 00:02:36,259 egun horietan ere ez bait genion joateari uzten. 42 00:02:37,813 --> 00:02:39,984 Autobidean zehar gindoazen, 43 00:02:40,008 --> 00:02:41,594 eta irteeraz nahastu nintzen. 44 00:02:42,094 --> 00:02:45,766 Eta bertan negarrez hasi zen, atsekabe handiz, geratu gabe 45 00:02:46,253 --> 00:02:47,773 bide egokia berrartu nuen arte 46 00:02:48,532 --> 00:02:50,014 eta orduan, baretu zen. 47 00:02:51,478 --> 00:02:53,106 Nola liteke posible, 48 00:02:53,130 --> 00:02:57,822 bi urte eta erdirekin ez erantzutea bere izenari, 49 00:02:57,846 --> 00:03:01,988 baina euri eta laino hartan, ni ezer ikusteko gai ez nintzen hartan, 50 00:03:02,012 --> 00:03:06,321 bera bidea ezagutzeko gai izatea? 51 00:03:09,041 --> 00:03:12,481 Orduan konturatu nintzen Ivan-ek izugarrizko ikus-oroimena zuela, 52 00:03:13,517 --> 00:03:16,917 eta hori izango zela nire sarrera. 53 00:03:17,802 --> 00:03:20,042 Beraz guztiari argazkiak ateratzen hasi nintzen, 54 00:03:20,867 --> 00:03:22,942 eta horrela bizitza erakusten, 55 00:03:22,966 --> 00:03:26,556 argazkiak erakutsiz, bata bestaren ondoren. 56 00:03:27,788 --> 00:03:32,481 Eta egun oraindik, modu honen bitartez azaltzen digu Ivan-ek 57 00:03:32,505 --> 00:03:36,359 nahi duena, behar duena, 58 00:03:36,383 --> 00:03:38,773 eta, baita sentitzen duena ere. 59 00:03:41,998 --> 00:03:44,968 Baina ez zegoen solik Ivan-en begiradan. 60 00:03:46,931 --> 00:03:48,991 Beste guztien begiradan ere bazegoen. 61 00:03:50,545 --> 00:03:54,384 Nola lortu bere autismoari soilik ez begiratzea, 62 00:03:54,384 --> 00:03:56,454 baizik eta berari ere begiratzea, 63 00:03:57,326 --> 00:03:59,346 eman dezakeen guztiarekin? 64 00:04:00,331 --> 00:04:02,451 Egin dezakeen guztiarekin? 65 00:04:03,393 --> 00:04:06,087 Gustuko dituen gauzekin, gustuko ez dituenekin, 66 00:04:06,111 --> 00:04:07,951 gutako edonorri bezala. 67 00:04:09,333 --> 00:04:12,403 Baina horretarako, nik ere nire aldetik jarri behar nuen. 68 00:04:13,792 --> 00:04:16,082 Bera askatzera animatu behar nintzen. 69 00:04:16,871 --> 00:04:19,101 Eta izugarri kostatzen zitzaidan. 70 00:04:21,291 --> 00:04:23,741 Ivan-ek 11 urte zituen, 71 00:04:23,765 --> 00:04:27,614 eta tratamendua etxetik oso gertu egiten zuen, beste auzo batean. 72 00:04:28,818 --> 00:04:32,864 Eta arratsalde batean, denbora pasa nengoen, itxaroten nuen bitartean, 73 00:04:32,888 --> 00:04:34,224 barazki-dendan sartu nintzen 74 00:04:34,248 --> 00:04:37,228 auzoetako ohiko barazki dendan, non denetarik duten. 75 00:04:38,421 --> 00:04:40,005 Erosten nengoen bitartean, 76 00:04:40,029 --> 00:04:43,239 Jose, jabearekin hizketan hasi nintzen. 77 00:04:44,944 --> 00:04:48,382 Ivan-ek autismoa zuela esan nion, 78 00:04:49,411 --> 00:04:53,730 eta kalean zehar bakarrik ibiltzen ikas zezala nahi nuela, 79 00:04:53,754 --> 00:04:55,854 inork eskutik heldu gabe. 80 00:04:56,821 --> 00:04:58,539 Eta hau galdetzera adoretu nintzen, 81 00:04:58,563 --> 00:05:00,650 ea ostegunetan, arratsaldeko ordubietan, 82 00:05:01,449 --> 00:05:04,855 Ivan joan ote zitekeen ur botil apalak txukuntzera, 83 00:05:04,879 --> 00:05:06,688 gauzak antolatzea gustuko zuelako, 84 00:05:07,646 --> 00:05:11,491 eta saritzat, txokolatezko gailetatxo batzuk erostea, 85 00:05:11,515 --> 00:05:13,261 bere gailetatxo gustukoenak. 86 00:05:15,759 --> 00:05:17,472 Segituan baietz esan zidan. 87 00:05:18,824 --> 00:05:22,082 Eta horrela urte batean zehar, 88 00:05:22,106 --> 00:05:24,500 Ivan, Jose-ren dendara joaten zen, 89 00:05:25,337 --> 00:05:27,775 ur botilen apalak antolatzen laguntzen zion, 90 00:05:27,799 --> 00:05:31,337 etiketak guztiz lerrokatuta gelditzen zirelarik 91 00:05:31,361 --> 00:05:33,499 milimetrikoki alde berdinerantz. 92 00:05:34,068 --> 00:05:35,910 Eta pozik joaten zen 93 00:05:35,934 --> 00:05:37,894 bere txokolatezko gailetatxoekin. 94 00:05:44,079 --> 00:05:46,665 Jose ez da autismoan aditua. 95 00:05:49,316 --> 00:05:52,082 Ez da beharrezkoa ezertan aditua izatea, 96 00:05:53,252 --> 00:05:57,112 ezta izugarrizko ekintzak egitea beste norbait sartzeko. 97 00:06:00,109 --> 00:06:02,105 Soilik, bertan egon behar gara-- 98 00:06:02,129 --> 00:06:04,219 (Txaloak) 99 00:06:13,638 --> 00:06:15,848 Horrela da, ez da izugarrizko ekintzarik. 100 00:06:16,989 --> 00:06:19,465 Soilik gertu egon behar gara. 101 00:06:21,976 --> 00:06:23,666 Eta zerbaitek beldurtzen bagaitu, 102 00:06:24,547 --> 00:06:27,797 edo ez badugu ulertzen, galdetu dezagun; 103 00:06:29,154 --> 00:06:30,834 jakingura izan dezagun, 104 00:06:32,382 --> 00:06:35,542 baina ez gaitezen axolagabeak izan. 105 00:06:38,230 --> 00:06:41,856 Begietara begiratzeko adorea izan dezagun, 106 00:06:44,382 --> 00:06:46,474 zeren eta gure begiradarekin, 107 00:06:46,498 --> 00:06:49,650 beste mundu bat ireki diezaiokegulako beste norbaiti. 108 00:06:51,067 --> 00:06:53,767 (Txaloak) 109 00:06:53,791 --> 00:06:55,877 (Txaloak)