Begira nazazu!
Hitz honekin bihurtu nintzen
begiraden entrenatzaile.
Ivan-en ama naiz, 15 urte dituena.
Ivan-ek autismoa du, ez du hitzik egiten
eta iPad baten bitartez komunikatzen da,
non bere hitzen unibertsoa
irudietan dagoen.
Diagnosia bi urte eta erdi zituenean
jaso genuen,
eta gaur egun oraindik, min handiz
gogoratzen dut momentu hura.
Senarrak eta biok oso galduta
ikusten genuen gure burua.
Ez genekien nondik hasi.
Ez zegoen Internetik gaur egun bezala,
ezin zen Google-en informaziorik bilatu,
eta beraz lehen urrats haiek,
intuizio hutsa izan ziren.
Ivan-ek ez zuen begirada eusten,
esan ohi zituen hitzak galdu zituen,
ez zion bere izenari erantzuten
ezta eska geniezaiokeen edozerri ere,
hitzak zaratak izango balira bezala zen.
Nik neukan modu bakarra
zer gertatzen zitzaion jakiteko,
sentitzen zuena,
begietara begiratzea zen.
Baina zubi hori puskatua zegoen.
Nola erakutsi bizitza Ivan-i?
Gustuko zituen gauzak egiten nituenean,
orduan bai, begiratzen zidan;
eta elkarrekin geunden.
Hortaz, horretan jarraitu nuen,
gero eta begirada une gehiago
egon zitezen.
Orduak ematen genituen
"orbanera jolasten",
bere arreba nagusiarekin, Alexia,
eta "Ai! Arrapatu zaitut!"
txanda horietan
begiradarekin bilatzen zigun,
eta nik, une horretan,
bizirik zegoela sentitzen nuen.
Baita ere, igerilekuan emandako
orduen errekorra daukagu.
Ivanek beti izan zuen urarekiko
izugarrizko grina.
Gogoratzen naiz bi urte eta erdi zituela,
eta neguko egun euritsu batean,
igerileku estali batera neraman,
egun horietan ere
ez bait genion joateari uzten.
Autobidean zehar gindoazen,
eta irteeraz nahastu nintzen.
Eta bertan negarrez hasi zen,
atsekabe handiz, geratu gabe
bide egokia berrartu nuen arte
eta orduan, baretu zen.
Nola liteke posible,
bi urte eta erdirekin
ez erantzutea bere izenari,
baina euri eta laino hartan,
ni ezer ikusteko gai ez nintzen hartan,
bera bidea ezagutzeko gai izatea?
Orduan konturatu nintzen Ivan-ek
izugarrizko ikus-oroimena zuela,
eta hori izango zela nire sarrera.
Beraz guztiari argazkiak ateratzen
hasi nintzen,
eta horrela bizitza erakusten,
argazkiak erakutsiz,
bata bestaren ondoren.
Eta egun oraindik, modu honen bitartez
azaltzen digu Ivan-ek
nahi duena, behar duena,
eta, baita sentitzen duena ere.
Baina ez zegoen solik Ivan-en begiradan.
Beste guztien begiradan
ere bazegoen.
Nola lortu bere autismoari
soilik ez begiratzea,
baizik eta berari ere begiratzea,
eman dezakeen guztiarekin?
Egin dezakeen guztiarekin?
Gustuko dituen gauzekin,
gustuko ez dituenekin,
gutako edonorri bezala.
Baina horretarako,
nik ere nire aldetik jarri behar nuen.
Bera askatzera animatu behar nintzen.
Eta izugarri kostatzen zitzaidan.
Ivan-ek 11 urte zituen,
eta tratamendua etxetik oso gertu
egiten zuen, beste auzo batean.
Eta arratsalde batean, denbora pasa
nengoen, itxaroten nuen bitartean,
barazki-dendan sartu nintzen
auzoetako ohiko barazki dendan,
non denetarik duten.
Erosten nengoen bitartean,
Jose, jabearekin hizketan hasi nintzen.
Ivan-ek autismoa zuela esan nion,
eta kalean zehar bakarrik
ibiltzen ikas zezala nahi nuela,
inork eskutik heldu gabe.
Eta hau galdetzera adoretu nintzen,
ea ostegunetan, arratsaldeko ordubietan,
Ivan joan ote zitekeen
ur botil apalak txukuntzera,
gauzak antolatzea gustuko zuelako,
eta saritzat, txokolatezko gailetatxo
batzuk erostea,
bere gailetatxo gustukoenak.
Segituan baietz esan zidan.
Eta horrela urte batean zehar,
Ivan, Jose-ren dendara joaten zen,
ur botilen apalak
antolatzen laguntzen zion,
etiketak guztiz lerrokatuta
gelditzen zirelarik
milimetrikoki alde berdinerantz.
Eta pozik joaten zen
bere txokolatezko gailetatxoekin.
Jose ez da autismoan aditua.
Ez da beharrezkoa ezertan aditua izatea,
ezta izugarrizko ekintzak
egitea beste norbait sartzeko.
Soilik, bertan egon behar gara--
(Txaloak)
Horrela da,
ez da izugarrizko ekintzarik.
Soilik gertu egon behar gara.
Eta zerbaitek beldurtzen bagaitu,
edo ez badugu ulertzen, galdetu dezagun;
jakingura izan dezagun,
baina ez gaitezen
axolagabeak izan.
Begietara begiratzeko adorea izan dezagun,
zeren eta gure begiradarekin,
beste mundu bat ireki diezaiokegulako
beste norbaiti.
(Txaloak)
(Txaloak)