Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Zergatik batzuetan iruditzen zait denak nire kontra daudela? (fr) Zergatik batzuetan uste dut denak nire kontra daudela? (en) Zergatik batzuetan uste dut denak nire kontra daudela? Hori sentsazio bat da bakarrik. Itzuli berarentzako. Hori sentsazio bat da bakarrik. (fr) Sentsazio bat da. Tong Nghiem arrebak itzuliko dizu. Sentsazio hori pertzepzio oker batetik etor daiteke. Jendeak ez gaituela maite, gure kontra dagoela uste dugu. Baina egia kontrakoa izan daiteke. Gerta daiteke denek zu maitatzea, zu ikusten zaituzte lore baten antzera, gizadiaren lorategian. Bere lagunak bagara, ozen esan beharko genioke: Maite zaitut, gogoko zaitut, lore polita zara. Bitartean, zerbait egin dezakegu lagunek esan bitartean zu maitatzen zaituztela. Zeure burua maitatzen ikasi behar duzu. Zeure burua nola maitatu ikasi behar duzu. Oso garrantzitsua da zuk zeure burua onartzea. Zure burua onartzeko, praktikatu egin behar duzu. Hau egia da bai gazteentzat eta bai helduentzat ere. Batzuetan ez dugu gure burua maitatzen. Aski onak ez garela uste dugu. Baina egiaz, gauza on asko ditugu, guraso eta arbasoek utzi dizkigutenak. Behar bada ez ditugu ikusi. Horregatik daukagu gutxiagotasun konplexua. Zenbait arbasok talentuz beteta zeuden, bertute handiak zituzten: edertasuna, ulermena, errukia. Utzi dizkigute edertasun, ulermen, maitasun, barkamenaren haziak. Izan baditugu, baina ez dakigu baditugula. Arnasa arretaz hartzean hazi horiek zugan ikus ditzakezu, ondo dakizulako gai zarela ulerbera izateko, barkatzeko, zoriontsu izateko. Zugan gauza on hauek ikusi ahal badituzu, ez duzu inolako konplexurik izango. Zeure burua onartu eta maitatu ahal duzu. Budaren irakaspenean esaten da denok garela gai maitatzeko, ulertzeko. Denok daukagu gugan buda baten izaera. Budaren izaera oso gauza ederra da. Eta zugan daukazu hori. Hori sinesten, ikusten baduzu, zure burua erraz onartuko duzu. Badakizu besteari gutxiago sufritzen lagundu ahal diozula. Beste inor triste dagoenean, zerbait egin edo esan dezakezu pertsona horrek gutxiago sufritu dezan. Zuk gaitasun hori duzu. Eta egin duzu jada iraganean. Pertsona bati, ume bati gutxiago sufritzen lagundu diozu. Norbait zauritzen denean, beregana etorri eta lagundu ahal diozu hobeto sentitu dadin. Hori da zugan dagoen buda-izaera. Zugan buda-izaera ikusten baduzu, zure edertasuna, egonkortasuna, freskotasuna ikusiko duzu. Horrela zure burua onartuko duzu, zure burua maitatuko duzu. Oso garrantzitsua da norberak bere burua onartu eta maitatzea. Zuk hori egin ezean, nola egingo dute beste guztiek? Horregatik, zure burua onartzea funtsezkoa da. Thay-k hori praktikatu du eta bere burua onartu ahal izan du. Beraz, bake eta zorion handia du, bere burua onartzeko gai izan zelako. Eta bere burua maitatu. Galdera ona da hau. Gutariko askori lagunduko dio. Eskerrik asko galdetzeagatik. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)