Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Zergatik batzuetan iruditzen zait
denak nire kontra daudela?
(fr) Zergatik batzuetan uste dut
denak nire kontra daudela?
(en) Zergatik batzuetan uste dut
denak nire kontra daudela?
Hori sentsazio bat da bakarrik.
Itzuli berarentzako.
Hori sentsazio bat da bakarrik.
(fr) Sentsazio bat da.
Tong Nghiem arrebak itzuliko dizu.
Sentsazio hori pertzepzio
oker batetik etor daiteke.
Jendeak ez gaituela maite,
gure kontra dagoela uste dugu.
Baina egia kontrakoa izan daiteke.
Gerta daiteke denek zu maitatzea,
zu ikusten zaituzte lore baten antzera,
gizadiaren lorategian.
Bere lagunak bagara,
ozen esan beharko genioke:
Maite zaitut, gogoko zaitut,
lore polita zara.
Bitartean, zerbait egin dezakegu
lagunek esan bitartean
zu maitatzen zaituztela.
Zeure burua maitatzen
ikasi behar duzu.
Zeure burua nola maitatu
ikasi behar duzu.
Oso garrantzitsua da
zuk zeure burua onartzea.
Zure burua onartzeko,
praktikatu egin behar duzu.
Hau egia da bai gazteentzat
eta bai helduentzat ere.
Batzuetan ez dugu
gure burua maitatzen.
Aski onak ez garela uste dugu.
Baina egiaz, gauza on asko ditugu,
guraso eta arbasoek
utzi dizkigutenak.
Behar bada ez ditugu ikusi.
Horregatik daukagu
gutxiagotasun konplexua.
Zenbait arbasok talentuz beteta zeuden,
bertute handiak zituzten:
edertasuna, ulermena, errukia.
Utzi dizkigute edertasun, ulermen,
maitasun, barkamenaren haziak.
Izan baditugu,
baina ez dakigu baditugula.
Arnasa arretaz hartzean
hazi horiek zugan ikus ditzakezu,
ondo dakizulako gai zarela
ulerbera izateko,
barkatzeko, zoriontsu izateko.
Zugan gauza on hauek
ikusi ahal badituzu,
ez duzu inolako konplexurik izango.
Zeure burua onartu
eta maitatu ahal duzu.
Budaren irakaspenean esaten da
denok garela gai
maitatzeko, ulertzeko.
Denok daukagu gugan
buda baten izaera.
Budaren izaera oso gauza ederra da.
Eta zugan daukazu hori.
Hori sinesten, ikusten baduzu,
zure burua erraz onartuko duzu.
Badakizu besteari gutxiago sufritzen
lagundu ahal diozula.
Beste inor triste dagoenean,
zerbait egin edo esan dezakezu
pertsona horrek gutxiago sufritu dezan.
Zuk gaitasun hori duzu.
Eta egin duzu jada iraganean.
Pertsona bati, ume bati
gutxiago sufritzen lagundu diozu.
Norbait zauritzen denean,
beregana etorri eta lagundu ahal diozu
hobeto sentitu dadin.
Hori da zugan dagoen buda-izaera.
Zugan buda-izaera ikusten baduzu,
zure edertasuna, egonkortasuna,
freskotasuna ikusiko duzu.
Horrela zure burua onartuko duzu,
zure burua maitatuko duzu.
Oso garrantzitsua da norberak
bere burua onartu eta maitatzea.
Zuk hori egin ezean,
nola egingo dute beste guztiek?
Horregatik, zure burua onartzea
funtsezkoa da.
Thay-k hori praktikatu du
eta bere burua onartu ahal izan du.
Beraz, bake eta zorion handia du,
bere burua onartzeko gai izan zelako.
Eta bere burua maitatu.
Galdera ona da hau.
Gutariko askori lagunduko dio.
Eskerrik asko galdetzeagatik.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)