Hemen izan nintzen duela lau urte,
eta gogoan dut garai hartan
hitzaldiak ez zirela sareratzen;
Uste dut TED- tarrei kaxa batean ematen zitzaizkiela,
DVD bilduma- kaxa batean,
apal batean uzteko, eta han jarraitzen dute oraindik
(Barreak)
Nire hitzaldia eman eta astebetera
Chris- ek deitu zidan
Eta esan zidan " Hitzaldiak sareratzera goaz.
Zurea sarera al dezakegu?" " Noski" erantzun nion.
Eta lau urte beranduago,
nion bezela, ikusi dute lau...
Tira, jeitsi dute lau milioi aldiz
Beraz, kopuru hori hogei aldiz biderka dezakezuela suposatzen dut
ikusi dutenen kopurua lortzeko.
Eta Chris-ek dionez,
nire bideo-gosea dago.
(Barreak)
(Txaloak)
... Ez al duzue sentitzen?
(Barreak)
Beraz, guzti hau asko landutako sarrera bat izan da
zuentzako beste hitzaldi bat prestatzeko aukera izan nezan, beraz hemen dago.
(Barreak)
Al Gorek hitzegin zuen
duela lau urte nik parte hartutako TED Konferentzian
eta klima-krisialdiaz hitzegin zuen.
Eta horri erreferentzia egin nion
nire azken hitzaldiaren amaieran.
Hortxe hartu nahi nuke berriro haria
18 minutu besterik ez bait ditut.
Beraz, esaten nuen bezela....
(Barreak)
Berak arrazoi du.
Hau da, begibistakoa da klima-krisialdi itzela dagoela.
Eta hori sinisten ez duenak gehiago irten beharko luke kalera.
(Barreak)
Baina uste dut bigarren klima-krisialdi bat ere badela,
aurrekoa bezain larria,
sustrai berdinak dituena,
eta urgentzia berdinarekin aurre egin beharrekoa.
Eta honekin zera esan nahi dut----
bide batez, zuen esan dezakezue- "Tira, ongi nago.
Badut klima-krisialdi bat;
ez dut bigarrena ezertarako behar."
baina krisialdi hau ez da baliabide naturalei buruzkoa
nahiz eta hori ere benetazkoa den,
giza-baliabideei buruzkoa baizik.
Funtsean, konbentzituta nago,
azken egunotan hizlari askok esan duten bezela
gure talentuen
erabilera oso eskasa egiten dugula.
Pertsona askok bere bizitza guztia iragaten dute
beraien talentuak zein izan daitezkeen ohartu gabe,
batenbat ba ote duten jakin gabe.
Ezertan onak ez direla pentsatzen duten
pertsona askorekin egiten dut topo.
Benetan, mundua bi taldetan zatitzen dut gaur egun.
Jeremy Bentham-ek, filosofo utilitario handiak,
behin punta atera zion argudio honi.
Esan zuen, " Bi pertsona mota daude mundu honetan,
mundua bi motatan bereizten dutenak
eta bereizketa hori egiten ez dutenak."
(Barreak)
Tira, nik egiten dut.
(Barreak)
Egiten dutena gogoko ez duten
pertsona askorekin egiten dut topo.
Soilik bere bizitza pasatzen dute
nola hala moldatzen.
Ez dute egiten dutenetik plazerrik lortzen.
Jasan egiten dute, gozatu baino gehiago,
eta asteburua iritsi zai egoten dira.
Baina egiten duena maite
duen jendearekin ere egiten dut topo
bere burua beste ezertan imagina ez dezaketenekin.
"Ez egin hau gehiago" esango bazenieke, zertaz hizketan ari zaren galdetuko liokete bere buruari
Ez delako zer egiten duten, zein diren baizik. Esaten dute
" Baina hau da ni naizena, badakizu.
Lelokeria litzateke hau bertan behera uztea,
nire nortasunaren alderdi autentikoena isladatzen bait du."
Eta hau ez da horrela nahikoa jenderentzat..
Alderatziz, uste dut
benetan jendearen gutxiengo bat dela..
Eta uste dut errealitate horrek
azalpen posible asko dituela.
Eta beraien artean nagusiki
hezkuntza dago,
hezkuntzak, nola hala,
jende asko dislokatzen bait du
bere talentu naturaletatik
Eta giza-baliabideak baliabide naturalak bezalakoak dira;
askotan oso sakon lurperatuta daude
Eta beraien bila joan behar zara.
Ez daude azaleran kokaturik.
Eta azaleratu ahal izateko baldintzak sortu behar dituzu.
Eta imagina dezakezue
hezkuntza izan daitekeela hori gauzatzeko bidea.
Baina sarriegitan, ez da horrela.
Munduko hezkuntza-sistema guztiak
erreforma bat jasaten ari dira momentu honetan.
Eta ez da nahikoa.
Erreformak dagoeneko ez du balio,
apurtuta dagoen eredu bat hobetzea baino ez delako.
Behar duguna da---
eta hitz hau azken egunotan sarri erabilia izan da----
ez da eboluzioa
baizik eta hezkuntza- erreboluzioa.
Eraldakuntza bat jasan behar du
beste zerbait izateko.
(Txaloak)
Erronka nagusienetako bat
hezkuntzan funtsezko berrikuntza
bat egitea da.
Berrikuntza zaila da
oinarrian jendeari erreza ez zaion
zerbait egitea suposatzen bait du.
Jakintzat jotzen duguna, nabarmena iruditzen zaiguna,
desafiatzea suposatzen du.
Erreforma eta eraldakuntzarako
oztopo nagusia
zuhurtziaren tirania da--
jendeak uste dituen gauzak,
" Tira, ezin da beste inola egin, horrela egiten delako"
Duela gutxi Abraham Lincoln-en hitz batzuekin egin nuen topo,
, eta pentsatu nuen atsegin izango zenutela aipatzea.
(Barreak)
1862ko Abenduan esan zuen
Kongresuaren 2. urteroko bileran.
Garai hartan gertatzen zenari buruzko idearik ez daukadala onartu behar dut.
Ez dugu Amerikar Historiarik irakasten Britainia Handian.
(Barreak)
Kendu egin dugu. Badakizue, hori da gure politika.
(Barreak)
Beraz, zalantzarik gabe, zerbait erakargarria gertatzen ari zen 1862ko Abenduan
gure artean dauden Amerikarrek
ezagutuko dutena.
Berak hau esan zuen:
"Iragan lasaiaren
dogmak
ez dira egokiak ekaitzez betetako orainarentzat.
Une hau
zailtasunez josia dago
baina gertakariekin gora egin behar dugu."
Asko gustatzen zait.
Ez dauden tokira igo, beraiekin gora egin.
"Eta gure egoera berria da,
beraz era berri batean pentsatu behar dugu
eta era berri batean jokatu.
gure buruari lilura galduarazi behar diogu
eta orduan gure herria salbatzeko gai izango gara."
Asko gustatzen zait " lilura galdu"
Badakizue zer esan nahi duen?
Zenbait ideiek erabat liluratuta gauzkate
eta ontzat hartzen ditugu
gauzen ordena naturala balira bezala, gauzak diren era.
Eta gure ideietatik asko
eratu ziren, ez mende hontako egoerei aurre egiteko,
baizik eta aurreko mendeetako egoerei aurre egiteko.
Baina gure burua oraindik hipnotizatuta daukate.
Eta gure burua lilura galtzera behartu behar dugu.
Orain, hau errazagoa da esatea egitea baino.
Oso zaila bait da jakintzat zer jotzen duzun ikustea,
jakintzat jotzen duzulako.
Utzidazue begibistakotzat jotzen duzuen zerbaiti buruz galdetzen.
Zuetatik zenbatek dituzue 25 urte baino gehiago?
Ez dut uste hori jakintzat jotzen duzuenik.
Ziur nago jadanik erabat ezaguna zaizuela.
Badago hemen 25 urte baino gutxiago duen norbait.?
Primeran. Orain 25 urte baino gehiago dituzuenok
jasoko zenukete eskua ordularia badaramazue.?
Tira, gehiengoa gara, ezta.?
Galdetu horixe bera nerabeez betetako gela batean.
Nerabeek ez dute ordularirik erabiltzen.
Ez diot ezin dutenik edo uzten ez zaienik,
ez erabiltzea erabakitzen dute soilik.
Eta arrazoia zera da, 25 urtetik gorakoak
kultura pre-digital batean hazi ginen.
Guretzat, ordua jakin nahi ezkero,
ordua esaten zizun zerbait eraman behar zenuen.
Gaur egungo haurrak mundu digitalizatu batean bizi dira
eta ordua, beraientzako, toki guztitan dago.
Ez dute hau egiteko arrazoirik ikusten.
Eta, era berean, zuek ere ez duzue hori egin beharrik;
soilik horrela egin izan duzue beti, eta hori egiten jarraitzen duzue.
Nire alabak ez du sekula ordularirik erabiltzen, 20 urte dituen nire alaba Kate-ek.
Ez dio inolako zentzurik topatzen.
Eta esaten du "Funtzio bakarra duen aparatua da".
(Barreak)
" Zeinen mugatua da hori?"
Eta nik diot " Ez, ez, data jakiteko ere balio du"
(Barreak)
" Funtzio anitzak ditu".
Hezkuntzari dagokionez, zenbait gauzak liluratuta gauzkate.
Utzidazue adibide pare bat jartzen.
Bata, lineartasunaren kontzeptua da,
hemen hasten zara, bide bat jarraitzen duzu,
eta dena ondo egiten baduzu, amaieran
zuri bizitza guztirako prestatuta zaude.
TED-n hizketa egin duten guztiek, inplizituki
eta batzutan esplizituki, era desberdinetan kontatu digute
bizitza ez dela lineala, organikoa dela.
Gure bizitzak sinbiotikoki eratzen ditugu
gure talentuak esploratzen goazen neurrian
gure sormenari laguntzen dioten zirkunstantziekin harremanetan.
Baina badakizue, obsesionatu egin gara
narratiba lineal horrekin.
Eta ziurrenik hezkuntzaren gailurra
Unibertsitatera iristea da.
Eta uste dut jendea unibertsitatera bidaltzearekin obsesionatuta gaudela,
zenbait unibertsitate mota.
Ez dut esan nahi unibertsitatera joan behar ez denik, baina mundu guztiak ez du joan behar,
eta denek ez dute orain joan behar.
Agian beranduago joango dira, ez orain bertan.
Duela gutxi San Francisco-n izan nintzen
liburuak sinatzen.
Nire liburua erosi zuen 30 bat urteko tipo bat zegoen han.
Eta galdetu nion " Zer egiten duzu?"
Eta esan zidan " Suhiltzailea naiz."
Eta nik " Noiztik daramazu suhiltzailea izaten?"
Berak " Betidanik, beti izan naiz suhiltzailea".
Eta galdetu nion " Tira, eta noiz hartu zenuen erabakia?"
Esan zidan " Umea nintzela. Benetan, niretzako problema bat zen eskolan,
zeren eskolan, denek suhiltzaile izan nahi zuten."
Esan zidan, "Baina nik suhiltzaile izan nahi nuen."
Eta esan zidan, "Bigarren Hezkuntzako azken urtean,
nire irakasleek ez zuten nire nahia serioski hartzen.
Konkretuki irakasle bati ez zitzaion serioa iruditu.
Nire bizitza alferrik galtzera nindoala esan zidan
bizitzan hori bakarrik egitea aukeratzen banuen,
unibertsitatera joan beharko nukela eran zidan, profesional bat bihurtu,
potentzial handia bait nuen,
eta aukera horrekin nire talentua alferrik galtzen ari nintzela esan zidan."
"Erabat lotsagarria izan zen
klase guztiaren aurrean esan bait zidan, eta benetan ikaratuta sentitu nintzen."
Baina hori zen nahi nuena, eta eskola utzi bezain pronto,
suhiltzaile izateko lan eskaera aurkeztu eta onartu ninduten."
Eta esan zidan " Badakizu, tipo horrengan pentsatzen ari nintzen,
duela pare bat minutu hizketan ari zinenean, irakasle hori etorri zait burura"
" zeren eta duela sei hilabete
bizitza salbatu nion"
(Barreak)
" Auto istripu batean degoen"
bertatik atera eta erreanimatu nuen,
eta bere emaztearen bizitza ere salbatu nuen"
Esan zidan " Uste dut nitaz iritzi hobea duela orain"
(Barreak)
(Txaloak)
Badakizue, niretzako
giza komunitateek
talentu-aniztasunaren mende daude
ez abileziaren kontzeptu baten mende.
Eta gure erronken muinean----
(Txaloak)
Erronkaren muinean
abilezia eta inteligentziaren zentzuak
berriro eratzeko beharra dago.
Linearitatea arazo bat da.
L.A.-ra iritsi nintzenean
duela bederatzi bat urte,
baieztapen hau topatu nuen,
intentzio onez betea,
" Unibertsitatea haurtzaindegian hasten da", zioena.
Ez, ez da hor hasten.
(Barreak)
Ez da hor hasten.
Denbora izango bagenu, hortaz arituko nintzateke, baina ez daukagu
(Barreak)
Haurtzaindegia haurtzaindegian hasten da.
(Barreak)
Nire lagun batek zion bezela
" Badakizu, hiru urteko bat ez da sei urteko baten erdia"
(Barreak)
(Txaloak)
Hiru urte dituzte.
Baina azkenengo saioan entzun genuen bezala,
hain lehia gogorra dago haurtzaindegira joateko,
haurtzaindegi egokira joateko,
hiru urteko umeak elkarrizketatzen ari direla.
Umeak esertzen dituzte bere curriculum-ekin
panel baten aurrean
(Barreak)
eta gainbegirada bat emanez esaten zaie "Tira, hau al da dena?"
(Barreak)
(Txaloak)
" 36 hilabete igaro dituzu hemendik, eta hau da guztia?"
(Barreak)
" Ez duzu ezer lortu, konprometi zaitez"
"Iruditzen zait lehen sei hilabeteak bularra hartzen alferrik galdu dituzula."
(Barreak)
Bai, arraroa da kontzeptu bezala, baina jendea erakartzen du.
Beste arazo larri bat konformismoa da.
Gure hezkuntza sistemak
"fast food" ereduaren inguruan eraiki ditugu.
Jamie Olivierrek hontaz hitzegin zuen aurreko egunean.
Catering kalitateari dagokionez, bi eredu daude.
Bata "fast-food"-arena
non dena estandarizatuta dagoen.
Eta bestea Zagat eta Michelin gidatan azaltzen diren jatetxeena.
non dena estandarizatu gabekoa den,
tokiko egoerari egokituta.
Eta gure burua "fast food" hezkuntza ereduari saldu diogu
eta gure izpirituak eta energiak pobretzen ari da.
fast food-ak gure gorputzak hondatzen dituen neurri berdinean
(Txaloak)
Uste dut pare bat gauza onartu beharrean gaudela
Bata da giza talentua oso anitza dela.
Pertsonek oso gaitasun ezberdinak dituzte.
Aurrekoan kalkultzen egon nintzen
haurra nintzela gitarra bat eman zidatela
gutxigora behera Eric Clapton-i eman zioten garai berdinean.
Badakizue, Eric-en kasuan asmatu zuten, hori da esaten ari naizena.
(Barreak)
Nere kasuan ez zen hala izan.
Tramankulu horri ezin nion ezer atera,
ez zion inporta zein gogor saiatzen nintzen,
ezin ezer onik atera.
Baina ez da hori bakarrik.
Pasioari buruz ari gara.
Sarri, jendea ona da benetan inporta ez zaizkion gauzatan.
Pasioa da gakoa,
zerk iratzartzen duen gure izpiritua eta gure energia.
Eta maite duzuna egiten baduzu, eta ona zaren hortan badiharduzu,
denborak norabide erabat desberdina hartzen du.
Nire emazteak nobela bat idatzi du, oraintxe amaitu du,
eta uste dut oso liburu ona dela,
baina desagertu egiten da, eta amaigabeko orduak pasatzen ditu.
Badakizue, maite duzun zerbaitetan ari zarenean,
ordu bat bost minutu balira bezela iragaten da.
Zure izprituan oihartzunik ez duen zerbaitetan ari zarenean,
bost minutu ordubete balitz bezala sentitzen duzu.
Eta hainbeste jendek hezkuntzatik at egitea erabakitzen du
ez duelako bere izpiritua elikatzen,
ez beraien energia edo pasioa elikatzen.
Beraz, uste dut metaforak aldatu beharra daukagula.
Funtsean industriala den hezkuntza eredu batetik,
manufaktura-eredutik,
linearitatean, konformitatean
eta jendea loteka prozesatzean oinarritua den eredutik
Nekazaritzaren printzipiotan oinarritutako
eredu baterantz mugitu behar dugu.
Onartu behar dugu giza-loratzea
ez dela prozesu mekaniko bat,
prozesu organiko bat dela.
Eta ezin duzu giza-garapenaren emaitza zein izango den aurresan,
egin dezakezun guztia, nekazarien moduan,
loraldia hasteko beharrezkoak diren
baldintzak sortzea da.
Beraz, hezkuntza erreformatu eta eraldatzeaz ari garenean,
ez da sistema bat klonatzea bezala.
Oso sistema onak daude, adibidez KIPP.
Eredu on asko dago.
Hezkuntza jasotzen dutenen egoeraren neurrira
egokitu eta pertsonalizatu
behar dugu hezkuntza bera.
Eta hau egitea da, nire ustez
etorkizunerako erantzuna
gakoa ez delako konponbide berri bat zabaltzea;
baizik eta hezkuntzan mugimendu bat sortzea
non bakoitzak bere konponbideak garatuko dituen,
baina pertsonalizatutako curriculum batetan oinarritutako kanpo-laguntzarekin.
Orain, gela hontan,
negozio munduan baliabide izugarriak
ordezten dituzten pertsonak daude,
multimedia arloan, interneten.
Teknologia hauek,
irakasleen talentu apartarekin konbinaketan,
irakaskuntza iraultzeko aukera ematen digute.
Eta hortara konprometi zaitezten eskatzen dizuet
funtsezkoa delako, ez guretzako soilik,
baita gure haurren etorkizunerako ere.
baina aldatu beharra daukagu, industri-eredu batetik
nekazal eredu batetara,
non eskola bakoitzak etorkizunean loratzeko ahalmena izango duen.
Hor ezagutzen bait dute haurrek bizitza.
Edo etxean, hor hezten badituzte
beraien familia eta lagunekin.
Ametsei buruz asko hitzegin da
azken egun hauetan.
Eta nahi nuke era azkarrean---
Asko impresionatu ninduten bart gaueko Natalie Merchant-en abestiek,
poema zaharrak berreskuratuz.
Olerki labur bat irakurri nahi nizueke,
W.B. Yeats-ek idatzia, zuetako askok ezaguruko duzue.
Bere maiteari idatzi zion,
Maud Gonne-i
Atsekabetuta zegoen, uste zuelako
ezin ziola bere maiteari hark nahi zuena eman,
Eta esaten du, "Badut beste zerbait, baina agian ez duzu nahiko"
Hauxe dio:
"Zeruaren oihal bordatuak banitu
urrez eta zilarrezko
argiz apainduak.
Urdina eta lausoa
eta gauaren oihal ilunak,
eta argia eta argi ahula,
oihalak zure oinetara zabalduko nituzke;
Baina nik, pobre naizenez,
nire ametsak besterik ez ditut;
Nire ametsak zure oinetara zabaldu ditut,
Poliki zapaldu
nire ametsak zapaltzen ari bait zara."
Eta egunero, toki guztietan,
gure haurrek bere ametsak gure oinetara zabaltzen dituzte.
Eta poliki zapaldu beharko genuke.
Eskerrikasko
(Txaloak)
Mila esker.