[ELIASSON] kolorearen kokapena, maketan hemen ezarriko ginateke, eta bertatik bertara, zehatz horrela egin. [LAGUNTZAILEAK] Ados. [ELIASSON] Objektuak ez dira derrigorrean artearen alderdirik interesgarriena. Baizik eta, objektuak niri egiten didana begiratu edo haren parte naizenean interesgarria dena. Nolabait, eginkizun negoziatzaileago batera eraginda izan ere, "zeri begiratzen ari natzaio?" galdetzen diozu zure buruari. Orduan, jakin nahia areagotzen zaizu, eta "Zer esan nahi du, egiaz, begiratzeak?" "Eta zergatik ikusten ditut gauzak ikusten ditudan moduan?" Objektuaz galdetu beharrean, zure burua zalantzan jartzen duzu, alegia. Uste dut, hori dela arteak egin ditzazkeen gauza gorenetariko bat, Arteak, nolabait, auto-ebaluaketarako aukera bat eskaintzen du.