Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du. Duela hilabete batzuk monje batek buruaz beste egin zuen Plum Villagen. Nola eraman lezake praktikak etsipen eta suizidiora? Thay maitea, sangha maitea, entzun dut duela hilabete batzuk monje batek bere buruaz beste egin zuela Plum Villagen. Ezin dut bera burutik kendu. Beti zegoen irribarretsu, beti zegoen besteei laguntzeko prest. Ez dut ulertzen. Hau da nire galdera: Nola egunero irakaspenak praktikatzeak ekar lezake etsipen eta suizidioa? Budaren garaian, izan ziren ere buruaz beste egin zuten monjeak. Ba al zenekien? Ez. Asko etortzen gara Plum Villagera eta praktikatzen dugu. Gutako batzuk gai dira askar aldatu eta sendatzeko. Gutako beste batzuk oso astiro goaz aldatu eta sendatzeko praktikan. Baina praktikari eutsiz gero, aukera bat duzu. Sanghan benetan babesa hartuz gero, bihotzez praktikatzen baduzu, praktika zureganatzen, aukera gehiago izango dituzu aldatu eta sendatzeko. Praktikatzen duzula erakustea bada zure nahia, ez da nahikoa. Hori da Budaren garaian gertatu zena eta gertatuko da sanghan oraindik. Sanghan horrelako jendea egongo da. Sanghan basesa benetan hartzen badugu, neba-arrebengan babesten bagara, geure burua eraldatzeko, sendatzeko aukerak izango ditugu, nahiz eta joera hura izan, suizidatzeko joera hori, arbasoengandik jasotakoa. Joera, hazi hori sanghara ekartzen duzu. Gugandik ezkutatzen baduzu hori, ezin izango dizugu garaiz lagundu. Ez duzu aukerarik izango. Guregana zatozenean, zure mina, zure ahultasunak kontatu behar dizkiguzu eta laguntza eskatu. Horrela talde energia sortzen jakingo dugu zuri arazo horrekin lagundu ahal izateko. Baina gugandik ezkutatzen baduzu, ez dugu jakingo hasieran zuri nola lagundu eta denbora alferrik galtzen duzu. Dena ondo dagoenaren itxurak egiten dituzu baina halako baten ezin duzu gehiago jasan. Horrelakoak Budaren garaian ere gertatzen ziren. Eta etorkizunean ere gertatuko dira. Ikasi egin behar dugu. Eta hau bai monako eta bai laikoentzako da. Sanghara bazatoz, bertan hartu behar duzu babesa. Gurekin eseri eta esan: Sangha maitea, Dharma neba-arreba maiteak, hona hemen nire mina, hona hemen nire etsipena. Lagundu bera ikusten eta besarkatzen. Sangharen beharra daukat ni gidatzeko, ni zuzentzeko, aldatzen laguntzeko. Hau da gure praktika. Hori Sanghan babesa hartzeko praktika da. Sanghan babesa hartzea ez da errezitazio-adierazpen hutsa. Sanghan babesa hartzea sanghak zuri laguntzeko duen ahalmenean sinestea da eta berari bihotza ireki, sanghak zu besarkatu, gidatu eta bideratzeko prest egotea. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)