Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du.
Duela hilabete batzuk monje batek
buruaz beste egin zuen Plum Villagen.
Nola eraman lezake praktikak
etsipen eta suizidiora?
Thay maitea,
sangha maitea,
entzun dut duela hilabete batzuk
monje batek
bere buruaz beste egin zuela
Plum Villagen.
Ezin dut bera burutik kendu.
Beti zegoen irribarretsu,
beti zegoen besteei laguntzeko prest.
Ez dut ulertzen.
Hau da nire galdera:
Nola egunero irakaspenak praktikatzeak
ekar lezake etsipen eta suizidioa?
Budaren garaian, izan ziren ere
buruaz beste egin zuten monjeak.
Ba al zenekien?
Ez.
Asko etortzen gara Plum Villagera
eta praktikatzen dugu.
Gutako batzuk gai dira
askar aldatu eta sendatzeko.
Gutako beste batzuk
oso astiro goaz
aldatu eta sendatzeko praktikan.
Baina praktikari eutsiz gero,
aukera bat duzu.
Sanghan benetan babesa hartuz gero,
bihotzez praktikatzen baduzu,
praktika zureganatzen,
aukera gehiago izango dituzu
aldatu eta sendatzeko.
Praktikatzen duzula erakustea
bada zure nahia,
ez da nahikoa.
Hori da Budaren garaian gertatu zena
eta gertatuko da sanghan oraindik.
Sanghan horrelako jendea
egongo da.
Sanghan basesa benetan
hartzen badugu,
neba-arrebengan babesten bagara,
geure burua eraldatzeko,
sendatzeko aukerak izango ditugu,
nahiz eta joera hura izan,
suizidatzeko joera hori,
arbasoengandik jasotakoa.
Joera, hazi hori
sanghara ekartzen duzu.
Gugandik ezkutatzen baduzu hori,
ezin izango dizugu garaiz lagundu.
Ez duzu aukerarik izango.
Guregana zatozenean, zure mina,
zure ahultasunak kontatu behar dizkiguzu
eta laguntza eskatu.
Horrela talde energia sortzen
jakingo dugu
zuri arazo horrekin
lagundu ahal izateko.
Baina gugandik ezkutatzen baduzu,
ez dugu jakingo hasieran
zuri nola lagundu
eta denbora alferrik galtzen duzu.
Dena ondo dagoenaren
itxurak egiten dituzu
baina halako baten
ezin duzu gehiago jasan.
Horrelakoak Budaren garaian ere
gertatzen ziren.
Eta etorkizunean ere gertatuko dira.
Ikasi egin behar dugu.
Eta hau bai monako
eta bai laikoentzako da.
Sanghara bazatoz,
bertan hartu behar duzu babesa.
Gurekin eseri eta esan:
Sangha maitea,
Dharma neba-arreba maiteak,
hona hemen nire mina,
hona hemen nire etsipena.
Lagundu bera ikusten eta besarkatzen.
Sangharen beharra daukat
ni gidatzeko,
ni zuzentzeko,
aldatzen laguntzeko.
Hau da gure praktika.
Hori Sanghan babesa hartzeko
praktika da.
Sanghan babesa hartzea ez da
errezitazio-adierazpen hutsa.
Sanghan babesa hartzea
sanghak zuri laguntzeko duen
ahalmenean sinestea da
eta berari bihotza ireki,
sanghak zu besarkatu, gidatu
eta bideratzeko prest egotea.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)