1 00:00:00,758 --> 00:00:05,001 2012an, Jara mezkitako minaretea margotu nuenean 2 00:00:05,025 --> 00:00:07,956 nire Gabés herrian, Tunisia hegoaldean, 3 00:00:07,980 --> 00:00:13,247 ez nuen inolaz ere uste graffitiak horren arreta handia eman ahal zionik hiri bati. 4 00:00:13,271 --> 00:00:17,197 Hasieran, herriko pareta bat bilatzen ari nintzen besterik gabe 5 00:00:17,221 --> 00:00:20,451 eta kontua da minaretea 1994an eraiki zela. 6 00:00:21,102 --> 00:00:25,719 18 urtez 57 metroko hormigoi zati hori grisa izan zen. 7 00:00:26,617 --> 00:00:30,218 Imama lehen aldiz ezagutu nuenean eta nire asmoa azaldu nionean, 8 00:00:30,242 --> 00:00:32,686 bere erreakzioa hau izan zen: «Eskerrak azkenean etorri zaren» 9 00:00:32,691 --> 00:00:36,834 Urteak zeramatzan paretan zerbait egingo zuen norbaiten zain. 10 00:00:37,422 --> 00:00:41,508 Imamaren alderik harrigarriena zera zen, ez zidala deus eskatu -- 11 00:00:41,532 --> 00:00:44,942 ez zirriborrorik, ez zer idazteko asmoa nuen ere. 12 00:00:45,959 --> 00:00:48,832 Sortzen ditudan lan guztietan, mezuak idazten ditut 13 00:00:48,856 --> 00:00:52,979 nire kaligraffiti estiloarekin -- kaligrafia eta graffitiaren arteko nahasketa. 14 00:00:53,622 --> 00:00:55,494 Zitak edo poesia erabiltzen ditut. 15 00:00:56,153 --> 00:00:59,200 Minaretearen kasuan, mezkita batean jartzeko mezurik egokiena 16 00:00:59,200 --> 00:01:01,500 Koranekoa izan behar zuela uste nuen 17 00:01:01,524 --> 00:01:03,135 ahapaldi hau hartu nuen beraz: 18 00:01:03,159 --> 00:01:06,399 «Oh gizadia, gizon eta emakumeetatik sortu zaitugu, 19 00:01:06,423 --> 00:01:09,838 eta jendea eta tribua egin dizkizugu, elkar ezagutu dezazuen». 20 00:01:09,862 --> 00:01:13,179 Dei unibertsala zen bakeari, tolerantziari eta onarpenari 21 00:01:13,203 --> 00:01:17,172 komunikabideetan normalean modu txarrean irudikatzen den eremutik zetorrena. 22 00:01:17,661 --> 00:01:21,429 Harrituta gelditu nintzen komunitatearen erreakzioa ikustean, 23 00:01:21,453 --> 00:01:25,760 eta nola sentitzen ziren harro minaretea jasotzen ari zen atentzioaz 24 00:01:25,784 --> 00:01:28,489 munduko prentsan. 25 00:01:29,346 --> 00:01:31,514 Imamaren ustez, ez zen soilik margolana; 26 00:01:31,538 --> 00:01:33,403 hori baino askoz sakonagoa zen. 27 00:01:33,427 --> 00:01:36,864 Minaretea hiriko monumentu bihurtuko zelako itxaropena zeukan, 28 00:01:36,888 --> 00:01:39,759 eta jendea erakarriko zuelakoa Tunisiako toki ahaztu hartara. 29 00:01:40,759 --> 00:01:42,909 Mezuaren unibertsaltasuna, 30 00:01:42,933 --> 00:01:45,179 garaiko Tunisiako testuinguru politikoa, 31 00:01:45,203 --> 00:01:48,687 eta Korana graffiti moduan idatzi izana 32 00:01:48,711 --> 00:01:50,353 ez ziren gauza hutsalak. 33 00:01:50,377 --> 00:01:52,431 Komunitatea berriro elkartu zuten. 34 00:01:53,559 --> 00:01:56,573 Jendea, etorkizuneko belaunaldiak, batu 35 00:01:56,573 --> 00:01:59,573 kaligrafia arabiarraren bidez; 36 00:01:59,573 --> 00:02:01,058 hori da egiten dudana. 37 00:02:01,082 --> 00:02:04,087 Mezuak idaztea da nire artearen funtsa. 38 00:02:04,896 --> 00:02:08,047 Barregarria dena, berez, zera da, arabiar hiztunak ere 39 00:02:08,071 --> 00:02:11,906 asko kontzentratu behar direla idazten dudana deszifratzeko. 40 00:02:12,668 --> 00:02:15,605 Ez duzu esanahia jakin behar pieza sentitzeko. 41 00:02:16,012 --> 00:02:19,733 Uste dut idazkera arabiarrak arima ukitzen duela begietara iritsi aurretik. 42 00:02:19,757 --> 00:02:22,827 Itzuli behar ez den edertasuna dauka. 43 00:02:23,628 --> 00:02:25,906 Idazkera arabiarra edonori mintzatzen zaiolakoan nago; 44 00:02:25,930 --> 00:02:29,447 zuri, zuri, zuri, edonori, 45 00:02:29,471 --> 00:02:31,431 eta esanahia harrapatzen duzuenan, 46 00:02:31,431 --> 00:02:33,435 horri konektatuta sentitzen zara. 47 00:02:33,435 --> 00:02:35,782 Beti ziurtatzen dut idazten ditudan mezuak 48 00:02:35,806 --> 00:02:38,177 margotzen ari naizen tokiarentzat egokiak direla, 49 00:02:38,201 --> 00:02:41,282 baita dimentsio unibertsala daukaten mezuak izatea 50 00:02:41,306 --> 00:02:44,048 edonor konektatu ahal izateko. 51 00:02:44,699 --> 00:02:47,026 Frantzian, Parisen jaio eta hazi nintzen 52 00:02:47,050 --> 00:02:50,995 eta arabieraz idazten eta irakurtzen ikasten hasi nintzen 18 urterekin. 53 00:02:51,560 --> 00:02:55,060 Orain arabieraz soilik idazten ditut mezuak. 54 00:02:55,084 --> 00:02:58,281 Hori oso garrantzitsua da niretzat, eta, arrazoietako bat 55 00:02:58,305 --> 00:03:02,121 munduan zehar bizi izan ditudan erreakzioak dira. 56 00:03:03,700 --> 00:03:07,606 Rio de Janeiron, poema portugaldar hau itzuli nuen 57 00:03:07,630 --> 00:03:09,542 Gabriela Tôrres Barbosak 58 00:03:09,566 --> 00:03:12,946 faveletako behartsuen omenez idatzi zuena, 59 00:03:12,970 --> 00:03:14,938 eta, gero, zabaltzan margotu nuen. 60 00:03:15,367 --> 00:03:18,280 Komunitateak jakinmina zeukan nire lanaz, 61 00:03:18,304 --> 00:03:21,897 baina kaligrafiaren esanahia azaldu bezain pronto, 62 00:03:21,921 --> 00:03:24,850 eskerrak eman zizkidaten, piezarekin konektatu balute bezala. 63 00:03:26,723 --> 00:03:28,713 Hegoafrikan, Lurmutur Hirian, 64 00:03:28,737 --> 00:03:31,786 Philippiko biztanleek 65 00:03:31,810 --> 00:03:34,857 auzo pobreko hormigoi pareta bakarra eskaini zidaten. 66 00:03:34,881 --> 00:03:37,254 Eskola bat zen, eta paretan idatzi nuen 67 00:03:37,278 --> 00:03:38,746 Nelson Mandelaren zita bat, 68 00:03:38,770 --> 00:03:41,433 zera zioena, «[arabieraz]», 69 00:03:41,457 --> 00:03:44,140 «Ezinezkoa dirudi, egiten den arte». 70 00:03:44,489 --> 00:03:48,074 Orduan, gizon bat hurbildu zitzaidan galdtuz «Aizu, zergatik ez duzu ingelesez idatzi?» 71 00:03:48,098 --> 00:03:52,193 eta nire erantzuna, «Zure kezka legezkoa irudituko litzaidake 72 00:03:52,217 --> 00:03:53,801 zergatik ez dudan zulueraz idatzi galdetuko bazenit». 73 00:03:54,912 --> 00:03:57,056 Parisen, behin, ekitaldi batean, 74 00:03:57,080 --> 00:04:00,986 pareta bat utzi zidan norbaitek margotzeko. 75 00:04:02,016 --> 00:04:04,373 Eta arabieraz margotzen ari nintzela ikusi zuenean, 76 00:04:04,397 --> 00:04:08,421 erotu egin zen -- histeriko jarri zen -- eta pareta garbitzeko eskatu zidan. 77 00:04:08,445 --> 00:04:10,412 Oso haserre eta etsita nengoen. 78 00:04:10,436 --> 00:04:14,313 Baina aste bat geroago, ekitaldiaren antolatzaileak bueltatzeko eskatu zidan, 79 00:04:14,337 --> 00:04:18,055 eta tipoaren etxearen parean beste pareta bat zegoela esan zidan. 80 00:04:18,079 --> 00:04:19,231 Hortaz, tipoa -- 81 00:04:19,255 --> 00:04:21,474 (Barreak) 82 00:04:21,498 --> 00:04:23,523 egunero ikustera behartuta zegoen. 83 00:04:23,547 --> 00:04:26,531 Hasieran, «[arabieraz]» idaztekotan egon nintzen; 84 00:04:26,555 --> 00:04:28,546 «Hire muturrean», baina -- 85 00:04:28,570 --> 00:04:30,913 (Barreak) 86 00:04:30,937 --> 00:04:34,596 Azkarragoa izatea erabaki nuen eta «[arabieraz]» idatzi nuen; 87 00:04:34,620 --> 00:04:36,254 «Ireki bihotza». 88 00:04:37,095 --> 00:04:40,171 Izugarri harro nago nire kulturaz, 89 00:04:40,195 --> 00:04:45,710 eta horren enbaxadore izaten saiatzen naiz nire artearen bidez. 90 00:04:45,734 --> 00:04:50,670 Eta espero dut guztiok ezagutzen ditugun estereotipoak hausteko gai izatea, 91 00:04:50,694 --> 00:04:52,468 idazkera arabiarraren edertasunaz. 92 00:04:53,207 --> 00:04:58,655 Gaur egun, ez dut mezuaren itzulpena idazten paretan. 93 00:04:59,148 --> 00:05:02,825 Ez dut kaligrafiaren poesia hautsi nahi, 94 00:05:02,849 --> 00:05:06,030 artea denez eta esanahia jakin gabe antzeman daitekeenez gero, 95 00:05:06,054 --> 00:05:09,090 beste herrialdeetako musikaz gozatu dezakezun heinean. 96 00:05:09,630 --> 00:05:13,405 Batzuek errefusatze edo ate itxi bat bezala ikusten dute, 97 00:05:13,429 --> 00:05:15,898 baina nire ustez, gonbidapena da -- 98 00:05:15,922 --> 00:05:19,201 nire hizkuntzara, nire kulturara eta nire artera. 99 00:05:19,225 --> 00:05:20,383 Eskerrik asko. 100 00:05:20,407 --> 00:05:23,259 (Txaloak)