1 00:00:00,763 --> 00:00:07,923 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 2 00:00:09,035 --> 00:00:26,601 Gogoak gorputza uzten duenean, nora doa? 3 00:00:30,311 --> 00:00:36,569 (Frantsesez) Espirituak gorputza uzten duenean, nora doa? 4 00:00:38,835 --> 00:00:44,272 (Itzultzailea) Gogoak gorputza uzten duenean, nora doa? 5 00:00:46,429 --> 00:00:50,561 (Frantsesez) Gogoak gorputza uzten duenean, nora doa? 6 00:01:02,193 --> 00:01:07,631 Jende askok uste du gorputza etxe baten antzerakoa dela. 7 00:01:09,881 --> 00:01:16,294 Eta espiritua, gogoa dela etxean dagoen norbait. 8 00:01:17,209 --> 00:01:22,717 Eta etxean sartu eta irten daitekeela. 9 00:01:26,072 --> 00:01:28,370 Heldu askok ere uste du hori. 10 00:01:33,965 --> 00:01:37,778 Uste dute gogoa gorputzetik atera dezakegula, 11 00:01:40,037 --> 00:01:42,705 eta gorputza gogotik. 12 00:01:44,150 --> 00:01:52,422 Uste dute gorputza eta gogoa bi gauza ezberdin direla, 13 00:01:56,674 --> 00:02:00,295 gorputza eta gogoa banandutako bi izaki direla. 14 00:02:01,512 --> 00:02:03,672 Baina hori ez da egia. 15 00:02:06,374 --> 00:02:15,269 Buda ez ezik, zientzialariek, jakitunek ere aurkitu dute hori txarto dagoela. 16 00:02:16,243 --> 00:02:19,188 Gorputza eta gogoa ez dira banandutako gauza bi. 17 00:02:23,318 --> 00:02:28,826 Gorputzik ez bada, ez da gogorik. Gogorik ez bada, ez da gorputzik. 18 00:02:30,361 --> 00:02:33,768 Orri honen antzera da. 19 00:02:36,154 --> 00:02:42,319 Hau ezkerreko aldea dela esan dezakegu. 20 00:02:44,858 --> 00:02:46,608 Eta hau eskuinekoa. 21 00:02:50,101 --> 00:02:51,455 Eta... 22 00:02:53,803 --> 00:03:02,560 eskuinak, ezkerrak, batak bestearen beharra du izateko. 23 00:03:03,438 --> 00:03:07,827 Ezkerrik ez bada, eskuina ezin da existitu. 24 00:03:10,591 --> 00:03:15,810 Ezin duzu ezkerra eskuinetik banandu. 25 00:03:16,453 --> 00:03:21,514 Ezin duzu esan: "Lagun maitea, hartu eskuina eta eraman Bordelera. 26 00:03:21,886 --> 00:03:26,495 Eta, laguna, etor zaitez eta eraman ezkerra Parisera". 27 00:03:26,585 --> 00:03:28,331 Ez da posible. 28 00:03:29,465 --> 00:03:35,131 Ezinezkoa da gorputza gogotik banatzea edo gogoa gorputzetik. 29 00:03:39,527 --> 00:03:43,496 Budismoan hau elkarrizatea deritzo. 30 00:03:44,515 --> 00:03:47,880 'Elkar-izatea.' Elkarrekin nahi dugu izan. 31 00:03:48,706 --> 00:03:55,705 Ezin zara zu zeu bakarrik izan, besteekin elkar-izan behar duzu. 32 00:04:00,712 --> 00:04:10,237 Ametsetan gorputzetik atera eta hegan egin ahal dugu. 33 00:04:10,806 --> 00:04:14,521 Behera begiratu eta gure gorputza lo ikusten dugu. 34 00:04:14,635 --> 00:04:19,170 Ametsetan asmatutakoa baino ez da. 35 00:04:19,364 --> 00:04:20,917 Izan ere... 36 00:04:23,426 --> 00:04:29,742 gogoa ezin da gorputzetik atera eta inora joan, 37 00:04:33,247 --> 00:04:45,352 gogoa ez baita banandutako izaki bat. 38 00:04:51,583 --> 00:05:00,245 Beraz, gorputzean gertatzen dena eragina du gogoan. 39 00:05:02,097 --> 00:05:09,377 Eta gogoan gertatzen dena gorputzean du ere eragina. 40 00:05:19,656 --> 00:05:23,340 Gaur eguneko medikuntzak badaki 41 00:05:23,400 --> 00:05:27,360 gogoa zaintzeko gorputza zaindu behar dugula, 42 00:05:27,579 --> 00:05:31,490 eta gorputza zaintzeko gogoa zaindu behar duzula. 43 00:05:37,345 --> 00:05:40,447 Arazoa ez da erraza. 44 00:05:41,772 --> 00:05:45,168 Asko ikasi behar dugu hau ulertzeko. 45 00:05:56,430 --> 00:06:04,379 Hamasei urte nituenean, honi buruz ikasten hasi behar izan nuen. 46 00:06:09,523 --> 00:06:19,875 Ikusten dugun dena: gorputza, etxe bat zuhaitzak, izarrak, ilargia, 47 00:06:20,774 --> 00:06:25,716 ikusten duzun dena zure gogoaren objektuak dira. 48 00:06:28,466 --> 00:06:30,159 Hau zaila da! 49 00:06:30,560 --> 00:06:34,196 Nola uler zezakeen 16 urteko mutil batek? 50 00:06:35,077 --> 00:06:38,687 Baina hau ikasten hasi behar izan zuen. 51 00:06:41,836 --> 00:06:49,596 Etxe hau, mendi hura, ibai hori, izar hura, ez daude gure gogotik bananduta. 52 00:06:49,846 --> 00:06:51,953 Gure gogoaren objektuak dira. 53 00:06:52,223 --> 00:06:55,222 Hau da ziur dakigun gauza bakarra. 54 00:06:56,980 --> 00:06:59,381 Dena dago gure gogoaren menpe. 55 00:07:00,003 --> 00:07:01,596 Eta... 56 00:07:01,696 --> 00:07:05,739 uste dezakezu liburu hau ez dela gure gogoa. 57 00:07:10,924 --> 00:07:16,576 Baina gogoaren zati bat da. Gogoaren objektua da. 58 00:07:20,876 --> 00:07:26,911 Beraz, oraingoz ikas dezakeguna da 59 00:07:27,219 --> 00:07:31,362 gorputza eta gogoa ez direla banandutako gauza bi. 60 00:07:32,368 --> 00:07:36,093 Bata besteari daude lotuta, bat ezin da bestea gabe izan. 61 00:07:36,606 --> 00:07:42,126 Ezker-eskuin, goia-behea diren antzera. 62 00:08:07,998 --> 00:08:24,445 Bihar hitz egin dezakegu gorputzaren deuseztatzeari buruz, 63 00:08:28,311 --> 00:08:30,923 gorputza jada ez dabilenean. 64 00:08:33,819 --> 00:08:42,295 Gorputza objektu hila bilakatzen da. 65 00:08:44,368 --> 00:08:47,272 Galdera da: non dago gogoa orduan? 66 00:08:48,479 --> 00:08:50,368 Nora joan da? 67 00:08:51,052 --> 00:08:53,390 Hau arazo interesgarria da. 68 00:08:54,936 --> 00:08:58,137 Ez daukagu zertan erantzuna berehala jaso. 69 00:08:58,493 --> 00:09:04,760 Interesgarria da galdera horrela uztea eta aztertzen hastea. 70 00:09:05,551 --> 00:09:08,013 Arazo oso interesgarria da. 71 00:09:09,068 --> 00:09:12,973 Ez egon erantzuna berehala aurkitzeko irrikan, 72 00:09:13,989 --> 00:09:19,124 ikaste-prozesuan oso gauza interesgarriak aurkitzen ditugulako 73 00:09:19,621 --> 00:09:22,982 gorputz eta gogoaren arteko harremanei buruz. 74 00:09:24,238 --> 00:09:28,096 Posiblea al da gorputza hiltzea? Posiblea al da gogoa hiltzea? 75 00:09:28,257 --> 00:09:32,742 Posiblea al da norbait izatetik ezer ez izatera pasatzea? 76 00:09:33,463 --> 00:09:37,167 konektatu, inspiratu, elikatu 77 00:09:38,073 --> 00:09:44,321 (Kanpaia)