Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Gogoak gorputza
uzten duenean, nora doa?
(Frantsesez) Espirituak gorputza
uzten duenean, nora doa?
(Itzultzailea) Gogoak gorputza
uzten duenean, nora doa?
(Frantsesez) Gogoak gorputza
uzten duenean, nora doa?
Jende askok uste du gorputza
etxe baten antzerakoa dela.
Eta espiritua, gogoa dela
etxean dagoen norbait.
Eta etxean sartu eta irten daitekeela.
Heldu askok ere uste du hori.
Uste dute gogoa
gorputzetik atera dezakegula,
eta gorputza gogotik.
Uste dute gorputza eta gogoa
bi gauza ezberdin direla,
gorputza eta gogoa
banandutako bi izaki direla.
Baina hori ez da egia.
Buda ez ezik, zientzialariek, jakitunek
ere aurkitu dute hori txarto dagoela.
Gorputza eta gogoa ez dira
banandutako gauza bi.
Gorputzik ez bada, ez da gogorik.
Gogorik ez bada, ez da gorputzik.
Orri honen antzera da.
Hau ezkerreko aldea dela esan dezakegu.
Eta hau eskuinekoa.
Eta...
eskuinak, ezkerrak, batak bestearen
beharra du izateko.
Ezkerrik ez bada,
eskuina ezin da existitu.
Ezin duzu ezkerra eskuinetik banandu.
Ezin duzu esan: "Lagun maitea,
hartu eskuina eta eraman Bordelera.
Eta, laguna, etor zaitez
eta eraman ezkerra Parisera".
Ez da posible.
Ezinezkoa da gorputza gogotik banatzea
edo gogoa gorputzetik.
Budismoan hau elkarrizatea deritzo.
'Elkar-izatea.'
Elkarrekin nahi dugu izan.
Ezin zara zu zeu bakarrik izan,
besteekin elkar-izan behar duzu.
Ametsetan gorputzetik atera
eta hegan egin ahal dugu.
Behera begiratu
eta gure gorputza lo ikusten dugu.
Ametsetan asmatutakoa baino ez da.
Izan ere...
gogoa ezin da gorputzetik atera
eta inora joan,
gogoa ez baita banandutako izaki bat.
Beraz, gorputzean gertatzen dena
eragina du gogoan.
Eta gogoan gertatzen dena
gorputzean du ere eragina.
Gaur eguneko medikuntzak badaki
gogoa zaintzeko
gorputza zaindu behar dugula,
eta gorputza zaintzeko
gogoa zaindu behar duzula.
Arazoa ez da erraza.
Asko ikasi behar dugu hau ulertzeko.
Hamasei urte nituenean, honi buruz
ikasten hasi behar izan nuen.
Ikusten dugun dena: gorputza, etxe bat
zuhaitzak, izarrak, ilargia,
ikusten duzun dena
zure gogoaren objektuak dira.
Hau zaila da!
Nola uler zezakeen 16 urteko mutil batek?
Baina hau ikasten
hasi behar izan zuen.
Etxe hau, mendi hura, ibai hori,
izar hura, ez daude gure gogotik bananduta.
Gure gogoaren objektuak dira.
Hau da ziur dakigun gauza bakarra.
Dena dago gure gogoaren menpe.
Eta...
uste dezakezu liburu hau
ez dela gure gogoa.
Baina gogoaren zati bat da.
Gogoaren objektua da.
Beraz, oraingoz ikas dezakeguna da
gorputza eta gogoa ez direla
banandutako gauza bi.
Bata besteari daude lotuta,
bat ezin da bestea gabe izan.
Ezker-eskuin, goia-behea diren antzera.
Bihar hitz egin dezakegu
gorputzaren deuseztatzeari buruz,
gorputza jada ez dabilenean.
Gorputza objektu hila bilakatzen da.
Galdera da: non dago gogoa orduan?
Nora joan da?
Hau arazo interesgarria da.
Ez daukagu zertan erantzuna berehala jaso.
Interesgarria da galdera
horrela uztea eta aztertzen hastea.
Arazo oso interesgarria da.
Ez egon erantzuna
berehala aurkitzeko irrikan,
ikaste-prozesuan oso gauza interesgarriak
aurkitzen ditugulako
gorputz eta gogoaren arteko
harremanei buruz.
Posiblea al da gorputza hiltzea?
Posiblea al da gogoa hiltzea?
Posiblea al da norbait izatetik
ezer ez izatera pasatzea?
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)