Zuekin partekatzera noa
genero indarkeriaren paradigma
aldatzera doan ikuspuntu bat.
Eraso sexuala, etxeko indarkeria,
harreman arazoak,
sexu-jazarpena, haurren eraso sexuala...
Laburturik, landuko ditudan kontu guztiak,
"genero indarkeria kontuak" deituak,
emakumeen arazoak balira bezala
ikusi izan dira
non gizon onek
lagundu egiten duten.
Baina honek arazo bat dakar
eta ez dut onartuko.
Hau ez da emakumeen zerbait
non gizon onek lagundu egiten duten.
Egia esan, kontu hauek
gizonenak direla defendatuko dut
batez ere.
(Txaloak)
Emakumeen kontuak ere badira, noski,
ulertzen dut, baina
genero biolentzia emakumeei egoztea
arazoaren parte da
hainbat arrazoi direla eta.
Lehena, gizonei aukera ematen diela
arretarik ez jartzeko.
Gizon askok "emakumeen kontuak" entzutean
"deskonektatu" egiten dugu
pentsatuz, ni gizona naiz,
hori neskentzat, emakumeentzat da.
Eta gizon askok ez dute arreta jartzen
lehen esaldiaren ondoren,
ondorio gisa.
Garunean txip bat aktibatzea
bezala da ia,
eta bide neuronalek beste norabide bat
hartuko balute bezala
"emakumeen kontuak" entzutean.
Hemen eragina du "genero" hitzak ere,
askok "genero" entzun
eta "emakume" pentsatzen dutelako.
Genero kontuak eta emakume kontuak
sinonimotzat hartzen dituzte.
Nahasmena dago "genero" hitzaren inguruan.
Eta nahaste hau analogia batekin
azalduko dizuet.
Hitz egin dezagun arrazari buruz.
EEBBetan, "arraza" entzutean
askok afro-amerikar ulertzen dute,
latino, asiar-amerikar,
amerikar natibo,
Asia hegoaldeko, Pazifikoko irletako, etab.
Askok, "orientazio sexual" entzutean
gay, lesbiana edo bisexual ulertzen dute.
Askok, "genero" hitza entzutean,
emakume ulertzen dute.
Kasu bakoitzean,
talde dominatzaileari ez zaio
arreta eskaintzen.
Arraza zurikoak arraza
identitaterik edo
arraza kategoriarik ez balute bezala.
Heterosexualek orientazio
sexualik ez balute bezala,
gizonek generorik ez balute bezala.
Horrela mantentzen dira
sistema dominatzaileak
eta euren burua ugaldu.
Talde dominatzaileari ez zaio
erronkarik botatzen,
ezta bere nagusitasunaz
pentsarazten ere,
hori baita indar eta pribilegioaren
ezaugarri bereizgarria.
Aztertua ez izateko gaitasuna,
introspekzio faltarekin batera,
diskurtsoaren barruan
ikusezinak bezala sentitzea
neurri handi batean
eta batez ere guri buruzko gaietan.
Harrigarria da nola funtzionatzen duen
etxeko eta sexu indarkerian.
Nola gizonak ezabatu diren
gai honi buruzko elkarrizketetatik,
bereziki gizonei buruzkoak direnean.
Zeri buruz ari naizen
erakutsiko dizuet
teknologia zaharrarekin.
Eskola zaharrekoa naiz aspektu batzuetan.
Filmekin eta goi mailako teknologiarekin
lan egiten dut
baina eskola zaharrekoa naiz
hezitzaile gisa,
eta zuekin partekatu nahi dut ariketa hau
zeinak erakusten duen
esaldiaren estruktura mailan
dugun pentsatzeko erak
literalki, hizkuntza erabiltzeko
dugun moduak,
nola urruntzen duen arreta gizonengandik.
Zehazki etxeko indarkeriaz ari naiz
baina beste eremu batzuetan
aplikatu daiteke.
Julia Penelope linguista feministaren
lanetik dator hau.
Inglesezko oinarrizko esaldi batekin
hasten da:
"John beat Mary"
Inglesez esaldi zuzena da.
John subjektua da. Jo aditza.
Mary objektua da. Esaldi zuzena.
Ekin diezaiogun 2. esaldiari,
non berdina esaten den modu pasiboan.
"Mary was beaten by John".
Eta esaldi batean dena aldatu da.
"John beat Mary" esalditik
"Mary was beaten by John" esaldira.
Gure arreta Johnetik Maryra pasatu dugu,
eta John esaldi amaieran geratzen da,
gure eremu psikikoa uzteko zorian.
Hirugarren esaldian John desagertzen da,
eta "Mary was beaten" dugu
eta dena da Maryren inguruan.
Ez dugu Johni buruz pentsatzen,
Maryn zentratzen gara.
Aurreko belaunaldian, erabilitako hitza
jipoitu zen jo ordez
beraz "Mary was battered" dugu.
Eta sekuentzia honetako azken esaldia
besteetatik eratorria,
"Mary is a battered woman" da.
Orain Maryren identitatea:
jipoitutako emakumea da.
Johnek hasieran egindakoa zehazten du.
Baina erakutsi dugu Johnek aspaldi
utzi zuela elkarrizketa.
Etxeko eta sexu indarkeriarekin
dihardugunok
badakigu ohikoa dela biktimari
botatzea errua eremu honetan,
hau da, zerbait egin zaion biktima
errudun egitea
ekintza egin duenaren ordez.
Eta esaten dugu:
zergatik doaz horrelako gizonekin?
Nola gustatzen zaizkie holakoak?
Zergatik itzultzen dira?
Ze erropa jantzi zuen?
A ze inozokeria.
Zergatik edan zuen
gizon horiekin hoteleko gelan?
Biktima kulpabilizatzea da hori,
eta gertatzeko arrazoi asko daude:
esaterako, gure estruktura kognitiboa
biktimak erruduntzean oinarritzen da,
inkontzienteki.
Estruktura kognitiboak galderak egiten ditu
emakumeen eta hauen aukeren inguruan,
pentsamendu eta arropen inguruan.
Ez dut isilaraziko emakumeei buruz
galdetzen duen jendea.
Bidezkoa da galdetzea.
Baina argiak izanez:
Maryri buruz galdetzeak
ez gaitu indarkeria ekiditera eramango.
Galdera desberdinak egin behar ditugu.
Ikusten esan nahi dudana?
Galderak ez dira Maryri buruzkoak.
Johni buruzkoak baizik.
Galderek aztertu behar dute,
zergatik Johnek Mary jotzen duen
zergatik oraindik
etxeko indarkeria dagoen
EEBBetan eta mundu osoan.
Zer gertatzen da?
Zergatik hainbeste gizonek
fisikoki, emozionalki,
berbalki eta bestela erasotzen dituzte
emakumeak eta neskak,
gizonak eta mutilak
maite dituztela esanez?
Zer gertatzen da gizonekin?
Zergatik erasotzen dituzte gizonek
haurrak sexualki?
Zergatik da ohiko arazoa gure gizartean
eta mundu guztian gaur egun?
Zergatik entzuten ditugu behin eta berriz
eskandalu berriak
instituzio nagusien inguruan
eliza katolikoa edo Penn State
futbol programa esaterako
edo EEBBetako Boy Scoutak etab.?
Herrialdeko komunikabide lokaletan
eta mundu guztikoetan?
Etengabe jasotzen ditugu berriak.
Haurren kontrako eraso sexualak.
Zer gertatzen da gizonekin?
Zergatik bortxatu hainbeste emakume
gure gizartean eta munduan?
Zergatik bortxatzen dituzte gizonek
hainbeste gizon?
Zer gertatzen da gizonekin?
Eta zein da gure gizartean instituzioen jarrera
hainbeste gizon erasotzaile sortzeko
kopuru pandemikoetan?
Ez baita erasotzaile indibidualen kontua.
Era inozoa da hori
sakonagoa eta sistematikoagoa den
arazo sozial bat ulertzeko.
Dakizuenez, erasotzaileak ez dira
ihes egindako munstroak
herrira etorri eta
gaiztakeriak egiten dituztenak
eta gero iluntasunera itzultzen direnak.
Hori oso ikuspegi inozoa da, ezta?
Erasotzaileak hori baino arruntagoak dira,
eta egunerokoagoak.
Galdera da ea zer egiten ari garen
gizartean eta munduan.
Zein da instituzioen rola
gizon erasotzaileak sortzerakoan?
Zein da sinismen erlijiosoen eginkizuna,
kirol kulturarena, pornografia kulturarena,
familia estrukturarena, ekonomiarena,
eta hauen arteko erlazioarena,
eta arrazarena, etniena,
eta hauen arteko erlazioarena?
Nola funtzionatzen du horrek?
Eta behin lotura horiek egiten hasita
eta galdera garrantzitsu horiek
egiten hasita,
eraldatzaileak izateari buruz
hitz egin dezakegu.
Nola egin gauzak beste era batera?
Nola alda ditzakegu praktikak?
Nola alda dezakegu mutilen sozializazioa
eta ondorio horietara eramaten duen
gizontasunaren definizioa?
Hauek dira egin beharreko galderak
eta egin beharreko lana.
Baina emakumea egiten ari denean
zentratzen bagara,
eta harremanetan edo beste gauzetan
pentsatzen badugu,
ez gara gizonengana iritsiko.
Orain ulertzen ditut emakume asko,
honi buruz hitz egiten saiatu direnak,
gaur, atzo eta urte askotan zehar,
eta isilaraziak izan direnak
saiakerengatik.
"Gizon-erasotzaile" bezalako
izen itsusiak jartzen dizkiete
edo "gizonak gorroto dituena"
edo iraingarria den "feminazi".
Badakizue zeri buruz doan hau?
Mezularia hiltzea deritzo.
Zutik dirauten emakumeei
eta beraien eta besteen izenean
hitz egiten dutenei,
baita gizonen izenean ere,
zuzendutako mezua da;
esertzeko eta isiltzeko,
egungo sistema mantentzeko,
ez zaigulako gustatzen gauzak mugitzea.
Ez zaigu gustatzen boterea
mehatxatzea.
Eseri eta isildu, labur esanda.
Eta eskerrak emakumeek ez duten hori egin.
Eskerrak mundu batean bizi garen
non emakumeen lidergotza asko dagoen
horri aurka egiteko.
Baina gizonok dugun rol boteretsu bat
batzuetan emakumeek esan ezin dituzten
gauza batzuk esan ditzakegula da
edo, hobeto, entzunak izan gaitezke
emakumeak entzunak ezin izan direnean.
Badakit hori arazo bat dela. Sexismoa da.
Baina egia da.
Eta gizonei esaten diedana da,
eta lankideei, beti esaten dut,
indar eta ausardia duten
gizon gehiago behar ditugula
altsatu eta gauza hauek esaten hasteko
emakumeekin altsatzeko eta ez hauen aurka
iradokiz nolabait hau
sexuen arteko gerra, edo horrelako
zentzugabekeria dela.
Elkarrekin bizi gara munduan.
Kezkatzen nauen gauza bat
feministen aurkako erretorika
horretan zera da,
emakumeen aurkako borrokan
eta munduan zehar dagoen krisian
nolabait, emakume batzuk
gizonen aurka daudela.
Zer gertatzen da
hunkitu egiten diren mutilekin
gizon askok egiten dutenagatik
beraien ama, arreba edo eurengatik?
Zer gertatzen da mutil guzti horiekin?
Zer gertatzen da gizonen indarkeriagatik
traumatizatuak izan diren mutil eta gazteekin?
Emakumeak erasotzen dituztenak
sortzen dituen sistemak
gizonak erasotzen dituztenak ere
sortzen ditu.
Gizonezko biktimei buruz hitz egin nahi badugu,
egin dezagun.
Gizonezko biktima gehienak gizonen
indarkeriaren biktima dira.
Gizon eta emakumeek
komunean duten zerbait da hori.
Denok gara gizonen indarkeriaren biktimak.
Beraz gure interesa da,
ez esatearren ezagutzen ditudan
gizon gehienak
inporta zaizkien emakumeak dauzkagula,
gure familia eta lagunartean.
Horregatik
hitz egiteko arrazoi asko ditugu.
Bistakoa dirudi altuan esatea, ezta?
Beraz, nire eta lankideen lana
kiroletan, EEBBetako armadan,
eskoletan,
lekukoaren hurbilketa deiturikoa da
genero biolentziaren inguruan.
Lekukoen hurbilketaren inguruko
zerbait esan nahi nuke,
aldaketa nabarmena suposatzen duelako,
eta bereizgarri asko eskaintzen ditu.
Oinarrian, gizonak erasotzaile gisa
ikusi beharrean
eta emakumeak biktima
edo emakumeak erasotzaile
eta gizonak biktima,
edo edozein konbinazio.
Genero binarioa darabilt.
Badakit gizonak eta emakumeak
baino gehiago dagoela.
Eta badaude emakume erasotzaileak,
eta noski gizon biktimak.
Espektro handi bat dago.
Baina modu binarioan ikusi beharrean,
lekukoen ikuspegia defendatzen dugu,
eta lekukoak
ez erasotzaile ez biktima direnak dira;
hau da, lagunak, taldekideak, lankideak,
familia kideak edo edonor
erasoaren diadan sartuta ez dagoena,
baina baditugu gizartean, familian,
eskolan, lanean,
eta beste erlazioetan
eraso egoeran egon daitezkeenak.
Zer egin? Nola hitz egin?
Nola egin aurka lagunei?
Nola babestu lagunak?
Nola egin isilik ez geratzeko
erasoen aurrean?
Gizon eta gizon kulturari dagokionez,
erasotzaile ez direnek
badirenei aurre egitea da helburua.
Eta erasotzaileak ez dira bakarrik
emakumeak jotzen dituztenak.
Ez da soilik gizonei esatea
neskalaguna jotzen duen gizona
geldiarazi behar dutela
erasoaren momentuan.
Hau aldaketa soziala ulertzeko
modu inozoa da.
Kontinuum batean saiatu behar dugu
gizonok elkarri geldiarazten.
Adibidez, gizona bazara eta gizon talde
batean bazaude
pokerrean jolasten, hitz egiten,
emakumerik gabe,
eta gizon batek zerbait sexista
esaten badu
edo mingarria emakumeentzat,
barre egin beharrean edo
ez entzunarena egin,
zera esan behar dugu:
"Aizu, ez da barregarria.
Nire arreba izan liteke hori,
beste zerbaiti buruz
egin dezakezu barre?
Edo beste zerbaitez hitz egin?
Ez nago gustora gai honekin."
Zuria izango bazina bezala
eta beste zuri batek
komentario arrazista egitean,
esperoko zenuke
zuriek ez onartzea beste zuri batek
egindako komentario arrazista.
Heteresoxuala izango bazina bezala
eta jokabide erasotzaileen aurrean
ezer egingo ez bazenu,
beste orientazio batzuen
aurkako komentarioa
egiten duen heterosexualari
ezer esango ez bazenio,
ez al litzateke zure isiltasuna
modu batean onarpen bat izango?
Lekukoen ikuspegiak tresna bat
eskaintzen du
prozesua gelditu eta altsatzeko
eta kide kultura klima sortzeko
non jokabide erasotzailea ez den onartzen,
ez bakarrik ilegala delako,
okerra delako baizik
eta onartezina berdinen kulturan.
Eta lor badezakegu gizonek
modu sexistan jokatzean estatusa galtzea,
modu sexistan jokatzen duten
mutil eta gazteek
eta emakumeekiko modu iraingarrian
baita beste mutilekiko ere,
estatusa galtzen badute,
badakizue zer?
Erasoen gutxitze radikala ikusiko dugu.
Erasotzaile ohikoa ez delako
gaixo eta zoroa.
Gizon normala baizik, ezta?
Orain, Martin Luther Kingek
bizitzan esandako gauza bikainenetarikoa:
"Azkenean, min gehien ematen duena
ez dira etsaien hitzak
lagunen isiltasuna baizik".
Azkenean min gehien ematen dutenak
ez dira gure etsaien hitzak,
lagunen isiltasuna baizik.
Isiltasun ikaragarria egon da gizonen kulturan
gizonen indarkeria trajiko honen inguruan
emakume eta haurren aurka, ezta?
Isiltasun beldurgarria egon da.
Eta esaten dudana da
isiltasuna apurtu behar dugula,
eta horretarako
gizon gehiago behar ditugu.
Errezagoa da esatea egitea baino,
esaten ari natzaizuelako,
baina ez da erraza gizonen kulturan
gizonek elkarri salatzea,
eta paradigma aldatu behar dela
erakusten duen arrazoi bat da hori.
Ez delako gizonen gauzak direla
ulertzea bakarrik
baizik eta gizonen lidergo kontuak.
Azkenaldian, hitz egitearen erantzukizuna
ez litzatekelako jauzi behar
eskolako mutil gazteengan
edo unibertsitateko mutilengan.
Boteredun gizonengan baizik.
Gizon boteretsuak dira behar ditugunak
kontu hauetan liderrak izateko,
berdinen kulturan norbaitek hitz egitean
eta erronkak jarri eta oztopatzean,
gizon edo emakume,
lider bat izaten ari da, ezta?
Baina eskala handian
gizon heldu boteretsu gehiago behar ditugu
kontu hauei lehentasuna emateko,
eta oraindik ez dugu hori ikusi, ezta?
Duela urte batzuk afari batean nengoen,
askotan egiten dut lan
EEBBetako militarrekin, zerbitzu guztiekin.
Afari horretan nengoen eta emakume batek
esan zidan --
Zena baino azkarragoa zela
uste zuela iruditu zitzaidan --
"Zenbat denbora daramazu
sentikortasuna entrenatzen marineekin?"
Eta esan nuen: "Errespetu guztiarekin,
ez dut marineen sentikortasuna entrenatzen.
Lidergotza programa zuzentzen dut
Marine taldean".
Badakit nire erantzuna harroa dela,
baina bereizketa garrantzitsua da
ez baitut uste
behar duguna
sentikortasuna entrenatzea denik.
Lidergotza entrenamendua baizik.
Izan ere, saskibaloi talde bateko
entrenatzaile preofesional batek
edo futboleko batek -eta askotan
egiten dut lan eremu horretan ere-
komentario sexista egiten badu,
homofobikoa, arrazista,
eztabaidak sortuko dira
kirol blog edo irratsaioetan.
Eta batzuek esango dute:
"Sentikortasun entrenamendua behar du".
Eta beste batzuek: "Irten hortik.
Politikoki zuzena izatea ahaztu du,
eta komentario okerra egin. Ahaztu".
Diodana da ez duela
sentikortasun entrenamendua behar,
lidergotza entrenamendua baizik,
lider txarra izaten ari delako,
gizarte batean
genero eta orientazio aniztasunarekin --
(Txaloak) --
arraza eta etnia aniztasunarekin.
Horrelako komentario batekin
lidergotzari huts egiten dio.
Esaten ari naizena helarazi badezakegu
gizarteko gizon eta emakume boteretsuei
autoritate instituzional maila guztietara,
aldaketa emango da,
aldatu egingo da
jendearen pentsaera.
Esaterako, askotan egiten dut lan
EEBBetako eskola eta unibertsitateetako
atletekin.
Ondo dakigu nola ekidin
etxeko eta sexu indarkeria, ezta?
Ez dago aitzakiarik
unibertsitate batentzat
indarkeria ekiditeko programarik
ez edukitzeko
ikasle, atleta, entrenatzaile
eta administratzaile guztientzat,
beraien hezkuntza prozesu gisa.
Nahikoa dakigu jakiteko erraz
egin dezakegula.
Baina badakizue zer falta den?
Lidergotza.
Baina ez atleten lidergotza.
Atleten zuzendarien lidergotza
unibertsitateko zuzendariarena,
arduradunena,
erabakiak hartzen dituztenena,
instituzioetan erabakitzen dutenena.
Porrota da,
gizonen lidergotzarena gehienetan.
Begira Penn State.
Penn State da
lekukoen ikuspegiaren irakasgai nagusia.
Hainbat egoera daude eremu hartan
non gizon boteretsuek porrot egin duten
haurrak babesterakoan, mutilak.
Sinestezina da.
Baina barruan zaudenean
ohartzen zara gizonek presioa dutela.
Behartzeak daude gizonengan
berdinen kulturan,
horregatik animatu behar ditugu gizonak
presio horiek hausteko.
Eta horretarako bide bat da
esatea gizon asko dagoela
kontu hauekin kezkatuta.
Badakit. Gizonekin dihardut,
eta milaka gizonekin egin dut lan
ehundaka milakarekin hamarkadetan zehar.
Beldurra ematen du
zenbat urte izan diren pentsatzeak.
Baina gizon asko dago kontu hauez
kezkatzen dena,
baina kezkatzea ez da nahiko.
Gizon ausart gehiago behar ditugu
ausardi, indar eta osotasun moralarekin
isiltasun hau apurtu eta elkarri salatzeko
emakumeekin altsatzeko
eta ez kontra egiteko.
Emakumeei zor diegu.
Ez dago zalantzarik.
Baina gure semeei ere zor diegu.
Hazten ari diren gizonei ere zor diegu,
mundu guztian dauden horiei,
aukeratu ez dituzten egoeretan,
gizonak izan daitezen
gizon izateak zerbait esan nahi duen
kultura batean.
Ez zuten aukeratu.
Hautatu dezakegunok aukera bat daukagu
eta erantzukizun bat ere.
Espero dut, aurrera egin ahala,
emakume eta gizon,
elkarrekin lanean,
aldaketa hasiko dela
eta eraldaketa hasiko dela
eta etorkizunean ez dela hainbeste
tragedia emango
egun ditugunak bezala.
Badakit egin dezakegula.
Hobeto egin dezakegu.
Eskerrik asko.
(Txaloak)