Begira iezaiozue haur honi.
Erakartzen zaituztena bere begiak
eta ukitu nahiko zenuketen azal leuna dira.
Baina gaur ikusi ezin den zerbaiti buruz hitz egingo dizuet:
bere burmuin txiki horretan zer gertatzen den argituko dugu.
Neurozientziako tresna modernoek
frogatzen dute hor goian gertatzen dena
ez dela inondik ere batere sinplea.
Eta ikasten ari garenak
argituko digu pixka bat
zer den idazle eta poeta erromantikoek
aipatzen zuten
haurren buruaren "irekitasun zelestiala".
Hemen ikusten duguna
Indiako ama bat da
koro hizkuntzan hizketan,
duela gutxi aurkitutako hizkuntza batean, alegia.
Bere haurrari hitz egiten ari da.
Ama honi
eta koroa hitz egiten duten munduko beste 800 hiztuni
iruditzen zaie euren hizkuntza iraunarazteko
haurrei hizkuntza horretan hitz egin behar dietela.
Eta hori da, hain justu, enigma handiena.
Zergatik ez du, ba, iraungo hizkuntzak
zu eta ni bezalako pertsona helduen artean erabiltzen bada?
Ba, gure burmuinaren kontua da.
Hemen ikusten dugu
hizkuntzak ikasteko aro kritiko bat daukagula.
Grafiko hau ulertzeko aurkitu zuen adina lerro horizontalean.
(Barreak)
Eta bertikalean ikusiko duzue
bigarren hizkuntza bat ikasteko zein gaitasun daukazuen.
Haurtxoak eta haurrak genioak dira
zazpi urte bete artean,
orduan beheraka hasten da sistematikoki.
Pubertaroaren ostean grafikotik kanpo geratzen gara.
Inongo zientzilarik ez du eztabaidatzen kurba hori,
baina mundu osoko laborategiak
hori zergatik gertatzen den argitu nahian dabiltza.
Nire laborategian lehen aro kritikoaren
garapenean jartzen dugu arreta,
haurrak euren hizkuntzako soinuak
identifikatzen ari diren aroan, alegia.
Uste dugu soinuak nola ikasten diren aztertuz gero
hizkuntzaren beste alderdientzat eredu bat lortuko dugula,
eta agian baita
garapen sozial, emozional eta kognitiboak
haurtzaroan izan ditzaketen aro kritikoentzat ere.
Haurrak aztertu ditugu
mundu osoan eta hizkuntza guztietako soinuekin
erabiltzen den teknika baten bidez.
Haurra gurasoen altzoan esertzen da,
eta soinu bat aldatzean burua biratzeko entrenatzen ditugu:
esaterako, "ah"-tik "ee"-ra pasatzean.
Momentu egokian biratzen badira
kaxa beltza argiztatu egiten da
eta hartz panda batek danborra jotzen du.
Sei hilabeteko haurrei ikaragarri gustatzen zaie.
Zer ikasi dugu?
Ba, niri definitzea gustatzen zaidan bezala,
mundu osoko haurrak
"munduko biztanleak" direla.
Edozein hizkuntzetako edozein soinu bereiztu dezakete,
proba edonon eginda ere eta edozein hizkuntza erabilita ere.
Hori harrigarria da, zuk eta nik ezin baitugu horrelakorik egin.
Gu kulturen araberako entzuleak gara.
Gure hizkuntzako soinuak bereizteko gai gara,
baina ez atzerriko hizkuntzetakoak.
Beraz, galdera honako hau da:
noiz pasatzen dira "munduko biztanle" horiek
kulturen araberako entzuleak izatera?
Eta erantzuna: lehen urtebetzea baino lehen.
Hemen ikusten dituzue Tokion eta Estatu Batuetan
egindako burua biratzearen proben emaitzak,
hemen, Seattle-en,
"ra" eta "la" soinuak entzutean,
ingelesez soinu garrantzitsuak dira, baina japonieraz ez.
Sei eta zortzi hilabete arteko haurrak guztiz parekoak dira.
Bi hilabete geroago zerbait harrigarria gertatzen da.
Estatu Batuetako haurrek hobekuntza nabarmena izan dute,
eta Japoniakoek, berriz, askoz emaitza okerragoak.
Baina bi haur-taldeak aurrerago ikasiko duten hizkuntza
barneratzeko prestatzen ari dira.
Hori horrela, galdera zera da:
zer gertazen da bi hilabeteko aro kritiko horretan?
Soinuen garapenerako aro kritikoa da,
baina zer ari da gertatzen burmuinean?
Bi gauza gertatzen dira.
Lehena, haurrak arreta handiz ari zaizkigula entzuten
eta estatistikak ateratzen dituztela
entzuten dutenaren arabera.
Orain, bi ama entzungo ditugu haur-hizkeran hizketan,
haurrei hitz egiteko daukagun hizkuntza unibertsalean.
Lehenengoa ingelesez ari da eta bestea japonieraz.
(Bideoa) Ama ingelesa: Ze politak diren zure begiak,
hain urdinak eta hain handiak!
Ama japoniarra: [japonieraz]
Patricia Kuhl: Hitzak ekoizten diren bitartean,
eta haurrak entzuten ari diren bitartean,
jasotzen duten hizkuntzari buruzko
estatistikak egiten ari dira.
Eta orduan soinuen banaketa handitu egiten da.
Bideoarekin ikusi dugu haurrak sentiberak direla
estatistikekiko, eta japonieraren eta ingelesaren estatistikak
oso-oso ezberdinak direla.
Ingelesez R eta L ugari erabiltzen dira,
soinuen banaketak adierazten digun moduan.
Eta japonieraz banaketa hori guztiz ezberdina da,
japonieraz erdi mailako soinuak hautematen dira,
japoniar R bezala ezagutzen direnak.
Beraz, haurrek hizkuntzaren estatistikak
xurgatzen dituzte
eta horrek burmuina aldarazten diete;
munduko biztanle izatetik kulturen araberako entzule
izatera pasarazten dituzte.
Baina guk, helduok,
ez ditugu estatistika horiek egiten.
Gure garapenaren hasieran sortu genituen
errepresentazioen oroitzapenetan oinarritzen gara.
Hori horrela, hemen ikusten ari garenak
aro kritikoaren moldea aldatu egiten du.
Matematika oinarri hartuta eztabaidatzen ari gara
ea hizkuntzak ikasteko prozesua moteldu egiten den
gure soinuen banaketak egonkortzen direnean.
Eta hiztun elebiduden inguruko galdera ugari sortzen dira.
Elebidunek bi estatistika-multzo dauzkate buruan aldiberean
eta batetik bestera pasatu behar dira
solaskidea nor den kontuan izanda.
Orduan, zera galdetu genion geure buruari:
haurrek egiten al dituzte hizkuntza ezezagunen estatistikak?
Hori frogatzeko, amerikar haurrak,
inoiz beste hizkuntzarik entzun ez dutenak,
mandarina entzuten jarri genituen euren aro kritikoan.
Bagenekien haur elebakarrek
eredu bera jarraitzen dutela Taipein eta Seattle-en
mandarinaren soinuak entzutean.
Sei eta zortzi hilabete artean guztiz berdin jokatzen dute.
Baina bi hilaberen ostean zerbait harrigarria gertatzen da.
Taiwandar haurrak hobetzen ari dira, baina amerikarrak ez.
Orduan haur amerikarrak mandarin hizkuntzarekin
kontaktuan jarri genituen.
Mandarinez hitz egiten duten senideak eduki eta
hilabeterako amerikarren etxera joango balira bezala zen.
Haurrei 12 saiotan hitz egin zitzaien mandarinez.
Horrelako itxura zuen laborategiak:
(Bideoa) Mandarin hiztuna: [mandarinez]
PK: Zer egin diegu haurren burmuin txikiei?
(Barreak)
Kontrol-taldearengana joan behar izan genuen
eta ziurtatu
laborategira bidean ez zutela mandarina ikasi.
Gero haur batzuk ekarri genituen eta ingelesa entzuten jarri.
Eta grafikoan ikus dezakegu ingelesarekiko kontaktuak
ez zuela eraginik izan haurren mandarina hobetzerakoan.
Baina ikusi zer gertatzen zaien
12 sesiotan mandarina entzun duten haurrei.
10 hilabete eta erdiko taiwandar haurrak
bezain ondo moldatzen dira.
Horrekin frogatzen da
haurrek estatistikak egiten dituztela hizkuntza berriekin.
Parean dutena edozer dela ere, estatistikak egingo dituzte.
Baina ikusi nahi genuen
gizakiak zer eragin duen
ikasketa-prozesu horretan.
Horretarako, beste haur-talde bat hartu
eta sesio-kopuru bera eskaini genien, 12 sesio.
Baina hauek, telebistaren aurrean egin zuten.
Eta gero beste batzuek soilik entzumenaren bitartez,
pantailan pelutxezko hartz bati begira egin zuten.
Zer egin diegu euren burmuin txikiei?
Hemen ditugu entzumen-probaren emaitzak:
haurrek ez dute ezer ikasi.
Eta hemen bideoren bidezko probarenak:
hemen ere ezer ez dute ikasi.
Haurrek gizaki bat behar dute
estatistikak egiteko.
Burmuinaren alde sozialak agintzen du
haurrak estatistikak egiten ari direnean.
Burmuinera sartu
eta hori nola gertatzen den ikusi nahi dugu,
bai haurrak telebistaren aurrean daudenean
bai gizakien aurrean daudenean.
Eta, zorionez, tramankulu berri bat daukagu,
magnetoenzefalografia,
eta horrek ahalbidetzen digu azterketa egitea.
Marteko lehorgailu bat dirudi,
baina guztiz segurua da,
ez da inbaditzailea, eta isila da.
Zehaztasun milimetrikoa eskaintzen du
espazioari dagokionez,
eta milisegunduko zehaztasuna dauka
306 SQUIDi esker.
SQUIDak interferentzia kuantikodun
gailu super-eroaleak dira,
eta horien bidez jasotzen ditugu
pentsatzen ari garenean
aldatzen diren eremu magnetikoak.
Munduan lehenak gara
haurrak MEG gailuen bidez grabatzen,
ikasten ari diren bitartean
Begira, hau Emma txikia da,
sei hilabete ditu,
eta hainbat hizkuntza entzuten ari da
belarrietan dituen entzungailuen bitartez.
Ikusten duzue lasai mugi daitekeela.
Burua aztertzen diogu
txanoan txertatutako bolatxoen bidez,
horrela, nahi beste mugi daiteke.
Benetako arrakasta teknikoa da.
Eta zer ikusten dugu horrekin?
Haurraren burmuina ikusten dugu.
Haurrak bere hizkuntzako hitz bat entzuten duenean
entzumen-eremuak argiztatu egiten dira,
eta jarraian baita inguruko eremuak ere,
ziurrenez koherentziari lotuta daudenak.
Burmuineko eremuak bata bestearekin koordinatzen dira,
eta kausalitateak eremu batek
beste eremuak aktibatzea eragiten du.
Urrezko aro aberats batean sartzen ari gara,
non haurren burmuinaren garapenari buruzko
jakintza handia dagoen.
Haurraren burmuina ikusi ahal izango dugu
emozio bat sentitzen duen bitartean,
hitz egiten eta irakurtzen ikasten ari denean,
matematikako problemak ebaztean,
edo ideia bat bururatzen zaion unean.
Eta gai izango gara ikasteko arazoak dituzten haurrei
laguntza eskaintzeko, burmuinaren bidez.
Poetek eta idazleek deskribatzen zuten moduan,
uste dut gai izango garela ikusteko
haurraren burua zein irekia den,
haurraren buruak duen irekitasun miresgarria
norainokoa den.
Haur baten burmuina aztertzean
gizakia izateak zein sekretu gordetzen dituen
argituko dugu,
eta prozesu horrekin agian lortuko dugu
geure burua irekia izatea gauza berriak ikasteko
bizitza guztian zehar.
Eskerrik asko.
(Txaloak)