1 00:00:00,588 --> 00:00:05,886 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 2 00:00:07,332 --> 00:00:31,493 Zein da praktikatzen duzun gauzarik zailena? 3 00:00:33,302 --> 00:00:36,492 Zein da praktikatzen duzun gauzarik zailena? 4 00:00:39,498 --> 00:00:44,788 Zeure buruari ez uztea etsipenean itotzen. 5 00:00:45,440 --> 00:00:47,773 Hori da gauzarik zailena. 6 00:00:48,430 --> 00:00:51,232 Etsipenez itotzea baita 7 00:00:51,419 --> 00:00:54,520 gerta dakizukeen gauzarik txarrena. 8 00:00:56,635 --> 00:01:00,031 Gogoan dut gerra garaia. 9 00:01:01,707 --> 00:01:07,301 Ez genuen argia ikusten. 10 00:01:09,602 --> 00:01:12,161 Tunelaren amaiera. 11 00:01:12,398 --> 00:01:16,600 Ematen zuen gerrak betirako iraungo zuela. 12 00:01:17,952 --> 00:01:22,106 Gazteak niregana zetozen galdetzera: 13 00:01:22,421 --> 00:01:24,187 'Thay maitea, 14 00:01:24,407 --> 00:01:27,661 gerra laster amaituko dela uste al duzu?' 15 00:01:30,680 --> 00:01:33,574 Oso zaila zen erantzutea. 16 00:01:33,854 --> 00:01:38,326 Zuk zeuk ez baituzu tunelaren amaierako argia ikusi. 17 00:01:38,980 --> 00:01:41,472 Baina ez nekiela esaten banuen, 18 00:01:41,789 --> 00:01:50,796 eurengan etsipen-haziak ureztatzen nituen. 19 00:01:55,105 --> 00:02:00,064 Beraz Thayk arnasa hartu zuen 20 00:02:00,564 --> 00:02:02,524 eta hau esan zien: 21 00:02:02,787 --> 00:02:04,425 'Lagun maiteak, 22 00:02:04,641 --> 00:02:08,041 Budak esan zuen dena ez-iraunkorra dela. 23 00:02:08,221 --> 00:02:11,770 Gerra ere ez-iraunkor behar du izan. 24 00:02:12,144 --> 00:02:14,486 Egunen batean amaitu beharko da. 25 00:02:14,674 --> 00:02:17,987 Jarrai dezagun bakearen aldeko lanarekin'. 26 00:02:19,242 --> 00:02:21,365 Gerra garaian, 27 00:02:21,586 --> 00:02:26,756 gu, monje, moja eta praktikante gazteok, 28 00:02:27,128 --> 00:02:31,290 Gizarte Zerbitzurako Gazte Eskola eratu genuen, 29 00:02:32,155 --> 00:02:36,626 John F. Kennedyk sortutako Bake Gorputzen antzera. 30 00:02:37,547 --> 00:02:41,286 Gerra eremuetara joaten ginen eta zaurituei laguntzen genien. 31 00:02:43,742 --> 00:02:48,735 Errefuxiatu-guneak sortzen lagundu genuen, 32 00:02:49,047 --> 00:02:54,293 ohizko bizitzara bueltatzeko aukera ematen genien. 33 00:02:56,173 --> 00:03:00,897 Bonbardatutako herriak berreraiki genituen. 34 00:03:03,836 --> 00:03:06,748 Tra Loc izeneko herri bat zegoen 35 00:03:06,894 --> 00:03:10,911 desmilitarizatutako eremutik gertu, 36 00:03:11,624 --> 00:03:14,269 ipar eta hegoaldea banatzen zuen eremua. 37 00:03:15,275 --> 00:03:20,236 Tra Loc herria bonbardatu zuten, guztiz suntsitu. 38 00:03:21,168 --> 00:03:23,561 Gure giza langile gazteek, 39 00:03:23,763 --> 00:03:27,145 monje, moja eta praktikante laikoak barne, 40 00:03:27,314 --> 00:03:30,837 herria berreraiki zuten. 41 00:03:32,360 --> 00:03:35,332 Baina berriz bonbardatu eta suntsitu zuten. 42 00:03:37,399 --> 00:03:40,835 Giza langileek idatzi ziguten 43 00:03:41,606 --> 00:03:45,593 eta galdetu ziguten ia berriz eraiki behar zuten herri hura. 44 00:03:46,120 --> 00:03:48,767 Esan genien: 'Egin'. 45 00:03:49,119 --> 00:03:51,143 Eta berreraiki genuen. 46 00:03:51,329 --> 00:03:53,600 Eta berriz bonbardatu zuten. 47 00:03:55,515 --> 00:03:57,263 Lau bider. 48 00:03:58,497 --> 00:04:00,392 Lana uzten bagenuen, 49 00:04:01,628 --> 00:04:04,744 etsipena sortuko genuen. 50 00:04:04,939 --> 00:04:11,298 Horregatik behin eta berriro berreraiki genuen herri hura. 51 00:04:11,743 --> 00:04:15,507 Beraz gauzarik zailena itxaropena ez galtzea da, 52 00:04:16,323 --> 00:04:19,017 ez errenditzea, amore ematea. 53 00:04:19,199 --> 00:04:21,572 Hori da zailena. 54 00:04:21,792 --> 00:04:25,600 Gerra bi igaro ditugu. 55 00:04:28,500 --> 00:04:33,430 Ikusi genituen frantziar soldaduak etortzen, erailtzen eta hiltzen. 56 00:04:34,681 --> 00:04:38,468 Ikusi genituen amerikar gazteak etortzen, erailtzen eta hiltzen. 57 00:04:38,651 --> 00:04:44,037 50.000 gazte amerikar hil zituzten Vietnamen. 58 00:04:44,819 --> 00:04:50,942 Milaka gazte zauritu zituzten 59 00:04:52,544 --> 00:04:56,911 eta askok tratamendu psikologikoa jaso behar izan zuten. 60 00:04:57,183 --> 00:05:01,655 Sufrimendu larriz betetako horrelako egoera batean, 61 00:05:01,932 --> 00:05:05,756 praktika bat ez badugu, ezin gara bizirik atera. 62 00:05:07,281 --> 00:05:09,759 Praktikatzen dugu modu batez 63 00:05:09,967 --> 00:05:17,114 non itxaropena eta errukia gorde ditzakegun. 64 00:05:25,061 --> 00:05:31,341 Kazetariek hori buruz galdetzen zigutenean, 65 00:05:31,830 --> 00:05:36,621 ia zer uste genuen gazte amerikarrak 66 00:05:40,110 --> 00:05:43,986 Vietnamera etorri eta bertan hiltzen ikustean, 67 00:05:44,497 --> 00:05:48,227 esaten genien: 'Biktimak dira, ez ditugu gorrotatzen. 68 00:05:49,342 --> 00:05:54,453 Oso azkarra ez den politika baten biktimak dira. 69 00:05:56,520 --> 00:05:59,709 Beldurrean oinarritzen den politika. 70 00:06:03,520 --> 00:06:11,320 Komunistek Asiako hego-ekialdea menderatuko duten beldurra. 71 00:06:16,373 --> 00:06:18,055 Biktimak dira. 72 00:06:18,232 --> 00:06:20,560 Hona etorri eta hiltzera behartzen dituzte.' 73 00:06:21,184 --> 00:06:24,121 Ulermenari esker ez zaude haserre. 74 00:06:27,428 --> 00:06:34,561 1966an, Thay Ameriketara etortzera gonbidatu zuten. 75 00:06:36,800 --> 00:06:45,575 Gerrari buruz amerikarrei hitz egiteko aukera izan zuen. 76 00:06:47,851 --> 00:06:53,033 Bazegoen gazte amerikar bat oso haserre zegoena, 77 00:06:53,592 --> 00:06:58,025 tente jarri eta Thayri hau esan ziona: 78 00:06:59,641 --> 00:07:01,640 'Ez zinateke hemen egon beharko. 79 00:07:01,871 --> 00:07:08,175 Vietnamen borrokatu beharko zenuke amerikar inperialismoaren kontra. 80 00:07:09,440 --> 00:07:12,814 Bertan dauden soldadu amerikarrak akabatu beharko zenituzke.' 81 00:07:13,840 --> 00:07:15,936 Thayk hau erantzun zion: 82 00:07:16,221 --> 00:07:19,600 'Gerraren sustraiak hemen daudela uste dut. 83 00:07:19,808 --> 00:07:22,148 Ez Vietnamen. 84 00:07:22,633 --> 00:07:26,013 Vietnamera etorri ziren gazte amerikarrak 85 00:07:26,215 --> 00:07:28,543 biktimak dira benetan. 86 00:07:28,793 --> 00:07:31,374 Beraz hona etorri behar nuen amerikarrei esateko 87 00:07:32,246 --> 00:07:35,848 gerra honek ez diola Vietnami batere laguntzen.' 88 00:07:37,033 --> 00:07:41,834 Ulermen eta erruki hori barik 89 00:07:43,576 --> 00:07:48,292 haserre eta gorrotoan itoko zara. 90 00:07:48,607 --> 00:07:51,256 Ez zara gai izango horrela hitz egiteko 91 00:07:51,400 --> 00:07:53,776 eta amerikarrei ulertzen lagundu 92 00:07:53,942 --> 00:07:58,868 politikaz aldatzeko. 93 00:08:06,099 --> 00:08:12,903 Ameriketan bazegoen Vietnamgo gerraren kontrako bake mugimendu bat. 94 00:08:21,678 --> 00:08:25,414 Jendeak bakea eskatu eta ez zuenez lortzen, 95 00:08:25,600 --> 00:08:27,991 asko haserretu ziren. 96 00:08:28,506 --> 00:08:31,573 Haserre asko zegoen bake mugimenduan. 97 00:08:33,951 --> 00:08:36,991 Thay Ameriketara joan eta talde hauei hitz egin zienean, 98 00:08:37,151 --> 00:08:40,583 esan zien: 'Haserrez beteta bazaudete 99 00:08:40,634 --> 00:08:42,425 ezin duzue bakea ukitu. 100 00:08:42,588 --> 00:08:46,015 Bake izan behar duzue bakea egin baino lehen. 101 00:08:48,232 --> 00:08:51,236 Oso garrantzitsua da ulertzea. 102 00:08:51,448 --> 00:08:55,491 Amodiozko gutuna idazten jakin behar duzue, 103 00:08:56,456 --> 00:08:59,135 presidentearentzako, Kongresurako, 104 00:09:00,022 --> 00:09:03,560 esateko ez duzuela gerra babesten. 105 00:09:03,770 --> 00:09:07,529 Gutun garratza, haserrea idazten baduzue 106 00:09:07,860 --> 00:09:09,880 ez dute irakurriko.' 107 00:09:09,979 --> 00:09:13,360 Thay gai izan zen horrela hitz egiteko 108 00:09:13,615 --> 00:09:18,244 eta nolabait gerra amaitzen laguntzeko. 109 00:09:23,440 --> 00:09:25,294 Sufrimendua ulertzeak 110 00:09:27,813 --> 00:09:31,784 zugan errukia sortarazten du. 111 00:09:34,198 --> 00:09:38,194 Etsipenetik, haserretik libratuko zara 112 00:09:38,324 --> 00:09:40,713 eta bakearen kausari lagunduko diozu. 113 00:09:42,406 --> 00:09:47,417 konektatu, inspiratu, elikatu 114 00:09:47,932 --> 00:09:54,251 (Kanpaia)