NAHI DUGUN WEBA NAHI DUGUN WEBA gutun ireki bat Ni ez naiz datu bat erosi eta saltzeko. Ez naiz mehatxu bat. Zergatik daude nire haurraren irudiak zaintzapean? Nire nortasuna nirea da. Ez da zuen jabetzakoa. Herritar bat naiz. Munduan bizi dena eta webean. Eskubideak behar ditut. Ulertzen ditudan eskubideak. Teknologia fidagarria behar dut errespetatzen nautenek garatua. Eskertzen dut munduari eman diozutena baina lortu duzuen botereak izutzen nau. Gogoratu aurrena ni jartzeaz! Orekatu etekin komertziala eta onura publikoa. Mantendu weba libre eta irekita. Eman behar ditudan tresnak amesten dudan geroa eraikitzeko. Internet partekatutako baliabiderik handiena da. Zain dezagun. Ez da inoiz garai hoberik izan. Firefoxen eskutik Mozillako jendeak sustatuta