Gure elkarlana Mozilla Labs eta Webmaker taldeko garatzaileekin hasten da. Webmaker-ek mundu osoan antolatzen ditu ekitaldiak eta ezagutza partekatzen dugu bai eskoletan, etxeetan, aurrez aurre eta edonon! ToghetherJS eta edozein web orritan txertatutako bi JavaScript lerrorekin berehalako elkarlanerako tresnak dauzkazu esku-eskura Ezin duzu halakorik lortu plataforma itxiekin edo Skype-rekin! Besterik egin gabe, testu-txata, elkarlaneko edizioa eta audio-txata dituzu, WebRTC audioa erabiliz. Gauzak horrela, esperimentatzen hasi ginen TogetherJS eta Thimble, WebMaker-en kode-editorea, erabiliz. Hemen Ankit Brunein dago eta Amati Chennain, HTML erabiliz postal bat sortzen. Honela dio hindiz: "Kaixo Mozillazaleok". Orain ikusi zer gertatzen den Vancouverreko Paul Max eta Berlineko Michell JavaScript ikasteko elkartzen direnean. WebRTC audio teknologiarekin. Pomax saiora elkartu da. Bai, bai, bai... Euriaren JavaScript hau... Grafikoekin gauza txundigarriak egiten ditu, irudi baten gainean euri-tantak marraztuz eta 24-29 lerro bitartea begiratzen baduzu, euri-tantei dagokienez zer nahi duen esango dizu. Orduan, begira, euri-tanten tamaina aldatuko dut pare bat 1eko gehituta bakarrik. Ah bai. Eta benetan egiten ari dena ondorengoa da: array honetan oinarrituta sortzen ditu euri-tantak. Dagoeneko zure JavaScript ikasgaian hori ikusi baduzu, euri-tanta mota desberdinak zehatz ditzakezu. Orduan esan dezaket euri-tanta hau txikia nahi dudala eta denboraren erdian agertzea nahi dudala, eta denboraren beste erdian euri-tanta handi bat nahi dut. Orduan honek pixka bat handiagoa izan beharko luke. — Orduan ikusi nahi baduzu... — Ipin dezaket 150eko balioa? Bai, egizu. Alda ezazu zenbakia. Jajaja. Euri-tanta erraldoia da hori. Atzera 15eko balioa jarriko diot. Irudiaren URLa ere har dezakezu: hemen dago. Irudiaren URLa! Bada, ni Berlinen bizi naiz, beraz agian egin dezaket... Berlinen irudi gris moduko bat Oh, ederra! Hori nire... hortxe, nire etxepean da hori Orduan horren arabera euria gogoz ari du Esan dezagun bada... Badakizu zer? engine.preset(... tanta handiak Hortxe daukagu! Euria Berlinen