Gure elkarlana Mozilla Labs eta Webmaker taldeko garatzaileekin hasten
da.
Webmaker-ek mundu osoan antolatzen ditu ekitaldiak eta ezagutza partekatzen dugu
bai eskoletan, etxeetan, aurrez aurre eta edonon!
ToghetherJS eta edozein web orritan txertatutako bi JavaScript lerrorekin
berehalako elkarlanerako tresnak dauzkazu esku-eskura
Ezin duzu halakorik lortu plataforma itxiekin edo Skype-rekin!
Besterik egin gabe, testu-txata, elkarlaneko edizioa eta
audio-txata dituzu, WebRTC audioa erabiliz.
Gauzak horrela, esperimentatzen hasi ginen TogetherJS eta
Thimble, WebMaker-en kode-editorea, erabiliz.
Hemen Ankit Brunein dago eta Amati Chennain, HTML erabiliz
postal bat sortzen.
Honela dio hindiz: "Kaixo Mozillazaleok".
Orain ikusi zer gertatzen den Vancouverreko Paul Max eta Berlineko Michell
JavaScript ikasteko elkartzen direnean.
WebRTC audio teknologiarekin.
Pomax saiora elkartu da.
Bai, bai, bai... Euriaren JavaScript hau...
Grafikoekin gauza txundigarriak egiten ditu, irudi baten gainean euri-tantak marraztuz
eta 24-29 lerro bitartea begiratzen baduzu, euri-tantei dagokienez zer nahi duen
esango dizu. Orduan, begira, euri-tanten tamaina aldatuko dut
pare bat 1eko gehituta bakarrik.
Ah bai.
Eta benetan egiten ari dena ondorengoa da: array honetan oinarrituta sortzen ditu euri-tantak.
Dagoeneko zure JavaScript ikasgaian hori ikusi baduzu, euri-tanta mota
desberdinak zehatz ditzakezu. Orduan esan dezaket euri-tanta hau txikia nahi dudala
eta denboraren erdian agertzea nahi dudala, eta denboraren beste erdian
euri-tanta handi bat nahi dut. Orduan honek pixka bat handiagoa izan beharko luke.
— Orduan ikusi nahi baduzu...
— Ipin dezaket 150eko balioa?
Bai, egizu. Alda ezazu zenbakia.
Jajaja. Euri-tanta erraldoia da hori.
Atzera 15eko balioa jarriko diot.
Irudiaren URLa ere har dezakezu: hemen dago.
Irudiaren URLa!
Bada, ni Berlinen bizi naiz, beraz agian egin dezaket... Berlinen irudi gris moduko bat
Oh, ederra!
Hori nire... hortxe, nire etxepean da hori
Orduan horren arabera euria gogoz ari du
Esan dezagun bada... Badakizu zer? engine.preset(... tanta handiak
Hortxe daukagu! Euria Berlinen