WEBVTT 00:00:00.560 --> 00:00:08.237 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 00:00:09.320 --> 00:00:23.791 Nola aska gaitezke hiratik? 00:00:27.290 --> 00:00:30.829 Thay maitea, Oprah aldizkariak galdetzen du: 00:00:31.353 --> 00:00:34.080 Nola aska gaitezke hiratik, 00:00:34.461 --> 00:00:39.331 senideenganako edo kalte egin digutenenganako hiratik? 00:00:40.149 --> 00:00:43.114 Hirak erraz suntsitzen gaitu. 00:00:43.326 --> 00:00:47.393 Nola bera saihestu eta bizitzan aurrera egin? 00:00:47.667 --> 00:00:55.405 Ez da barkatzea edo ahaztea, hiratik askatzea baino. 00:01:01.351 --> 00:01:09.565 Oprah aldizkaria hiraz ari da, senideenganako hiraz, 00:01:10.091 --> 00:01:13.282 edo iraganean kalte egin digun lagunarenganako hira. 00:01:16.991 --> 00:01:18.882 Jakin nahi dute 00:01:20.920 --> 00:01:26.691 ea zerbait egin dezakegun hira eraldatzeko. 00:01:28.406 --> 00:01:30.999 Hira horretatik askatu. 00:01:34.080 --> 00:01:38.191 Barkatzea ez omen da nahikoa. 00:01:42.914 --> 00:01:46.329 Oso galdera garrantzitsua da. 00:01:48.610 --> 00:01:54.256 Hira agertzen denean, egin beharreko lehenengo gauza da 00:01:55.597 --> 00:02:02.033 arnasketara itzuli eta arreta osoz hartu arnasa. 00:02:03.829 --> 00:02:06.939 Hira ekaitz baten antzekoa baita. 00:02:08.868 --> 00:02:15.196 Seinaleak ditu. 00:02:16.145 --> 00:02:20.983 Hira datorrela sumatzen duzu, badator 00:02:23.391 --> 00:02:27.721 hortik behetik, kontzientziaren hondotik. 00:02:29.246 --> 00:02:38.444 Ekaitza lehertzear dagoenean, seinaleak sumatzen ditugu. 00:02:38.794 --> 00:02:46.881 Geure burua prestatu behar dugu ekaitza gobernatzeko. 00:02:47.908 --> 00:02:57.502 Hira agertzera doanean, bizpahiru segundo behar ditu hazteko. 00:02:57.954 --> 00:03:05.215 Momentu horretan gogoa arnasan ipini eta arnasa har dezakegu. 00:03:08.115 --> 00:03:13.294 Gogoa hiran jarri beharrean, 00:03:13.644 --> 00:03:17.404 arnasketan jartzen dugu arreta. 00:03:20.160 --> 00:03:27.775 Ez dugu hiraren beldurrik, ondo gobernatzen dakigu eta. 00:03:29.533 --> 00:03:38.428 Lehenik, arnasa hartu eta arreta arnasgoran jartzen dugu. 00:03:41.431 --> 00:03:44.080 Hori egitean, 00:03:45.264 --> 00:03:47.627 gogoa berriz ere gorputzarekin batzen dugu. 00:03:47.835 --> 00:03:50.955 Hortxe gaude benetan, indar nahikoa dugu 00:03:51.304 --> 00:03:53.964 geure burua zaintzeko. 00:03:54.520 --> 00:03:57.570 Orain gai gara begiratzeko 00:03:59.012 --> 00:04:04.132 hira sortarazi duen pertsona horri. 00:04:04.716 --> 00:04:09.280 Senide bat izan daiteke, 00:04:10.214 --> 00:04:19.315 edo bidegabekeriaz tratatu gaituen norbait. 00:04:23.368 --> 00:04:26.585 Arreta arnasketan jarriaz ikusmen argia izango dugu, 00:04:26.831 --> 00:04:31.240 pertsona horri begiratuko diogu, ondo ikusi ahal izango dugu. 00:04:31.550 --> 00:04:35.275 Beregan dagoen sufrimendua ikusiko dugu. 00:04:36.531 --> 00:04:38.469 Pertsona hori ez da zoriontsua. 00:04:38.645 --> 00:04:43.118 Beregan biolentzia dago, 00:04:43.862 --> 00:04:46.913 pertzepzio okerrak ditu, 00:04:49.600 --> 00:04:52.109 beregan. 00:04:53.373 --> 00:04:57.742 Arreta osoz arnasa hartu, begiratu eta ikus ditzaket 00:04:58.240 --> 00:05:02.092 bere pertzepzio okerrak, 00:05:02.333 --> 00:05:04.598 bere sufrimenduak, 00:05:04.837 --> 00:05:08.900 barnean duen biolentzia. 00:05:09.504 --> 00:05:12.827 Ikusten dut ez dela pertsona ederra 00:05:14.688 --> 00:05:21.072 bortizki ari denean, gauza desatseginak esaten dituenean. 00:05:25.262 --> 00:05:29.343 Begirada horri esker ikus dezaket ere 00:05:29.621 --> 00:05:32.174 nik ez dudala horrela izan nahi. 00:05:32.428 --> 00:05:35.440 Ez dut hiraren, biolentziaren biktima izan. 00:05:35.638 --> 00:05:38.114 Lorea izan nahi dut. 00:05:38.644 --> 00:05:41.035 Besteari begiratzean 00:05:41.280 --> 00:05:44.384 sufrimendua ikusten dut, bere edertasun falta. 00:05:44.942 --> 00:05:48.900 Nire buruari begiratzen diot, ez dut horrelakoa izan nahi. 00:05:49.277 --> 00:05:53.733 Ez dut nahi hira eta pertzepzio okerrak nigan nagusitzea. 00:05:54.073 --> 00:05:57.311 Lorea izan nahi dut, freskoa. 00:05:58.386 --> 00:06:03.232 Arretaz egindako arnasgorak lagundu egingo dit jada 00:06:03.604 --> 00:06:06.188 gauzak argiago ikusten. 00:06:06.404 --> 00:06:08.924 Gauzak argiago ikusten dituzunean, 00:06:10.950 --> 00:06:13.894 hirak ez zaitu hartuko. 00:06:17.159 --> 00:06:21.034 Gauza atseginak esateko desira duzu, 00:06:21.671 --> 00:06:25.436 zerbait goxo egiteko desira pertsona horrek gutxiago sufritu dezan. 00:06:28.280 --> 00:06:34.639 Horrek esan nahi du zugan errukia sortu ahal izan duzula. 00:06:36.211 --> 00:06:38.657 Errukia energia bat da 00:06:39.766 --> 00:06:44.029 gure sufrimendua berehala baretu ahal duena. 00:06:45.702 --> 00:06:48.200 Errukia nektar bat da, 00:06:50.120 --> 00:06:53.012 bake eta zorionaren nektar bat. 00:06:54.071 --> 00:06:56.413 Errukia agertzen da 00:06:56.914 --> 00:06:59.524 bestearen sufrimendua ikusten duzunean. 00:07:01.005 --> 00:07:05.104 Eta lagundu nahi diozu. 00:07:06.041 --> 00:07:09.024 Denek egin dezakegu hori. 00:07:11.935 --> 00:07:14.335 Demagun... 00:07:16.800 --> 00:07:20.495 Uste dugu norbaitek ez gaituela maite. 00:07:21.277 --> 00:07:24.351 Kalte egin nahi dit. 00:07:25.379 --> 00:07:28.123 Pertzepzio okerra izan daiteke. 00:07:29.520 --> 00:07:34.898 Behar bada ez du zuri kalte egiteko gogorik. 00:07:35.670 --> 00:07:39.130 Baina zuk kontrakoa uste duzu. 00:07:43.606 --> 00:07:46.761 Pertzepzio oker horrek haserraraziko dizu. 00:07:46.933 --> 00:07:51.229 Zigortu nahi duzu, kalte egin berak zuri kalte egin baino lehen. 00:07:58.908 --> 00:08:09.251 Horrela, pertzepzio oker batek bortitz, suminkor egingo zaitu. 00:08:13.360 --> 00:08:18.074 Pertzepzio oker batek hira, beldurra eragin dezake. 00:08:20.000 --> 00:08:23.065 Terrorista gehienen kasua da hori, 00:08:24.165 --> 00:08:26.539 pertzepzio oker ugari dute. 00:08:26.742 --> 00:08:30.508 Besteek eurak suntsitu nahi dituztela uste dute, 00:08:31.817 --> 00:08:36.857 beren erlijioa, beren bizimodua, beren kultura, 00:08:38.962 --> 00:08:41.265 beren nazioa, 00:08:42.004 --> 00:08:48.096 egiatan ez dagoenean horrelako intentziorik. 00:08:48.813 --> 00:08:52.291 Norbaitek hil nahi zaituela uste baduzu, 00:08:52.577 --> 00:08:57.400 zure erlijioa, kultura, zibilizazioa suntsitu, 00:08:58.240 --> 00:09:00.546 haserreak hartzen zaitu 00:09:00.760 --> 00:09:04.516 eta bera suntsitu nahi duzu suntsitua izan baino lehen. 00:09:04.758 --> 00:09:07.912 Horrela da terrorista askoren kasuan. 00:09:08.346 --> 00:09:11.979 Terroristari horrela begiratzen badiozu, 00:09:12.835 --> 00:09:16.344 pertzepzio okerren mende dagoela ikusten duzu. 00:09:16.655 --> 00:09:21.374 Biolentzia, hiraren biktima da. 00:09:22.277 --> 00:09:25.863 Ez duzu bera suntsitu edo zigortu nahi. 00:09:26.199 --> 00:09:31.282 Berari lagundu nahi diozu bere pertzepzio okerra ezabatzeko. 00:09:33.186 --> 00:09:35.228 Hori egiteko moduak daude, 00:09:35.431 --> 00:09:39.970 hara hor errukiz entzutea, maitekor hitz egitea. 00:09:41.862 --> 00:09:44.333 Errukiz entzun eta maitekor hitz egiteak 00:09:44.416 --> 00:09:47.390 pertzepzio okerrak kentzen lagun dezake. 00:09:47.572 --> 00:09:50.399 Hori da terrorismoa kudeatzeko erarik hoberena. 00:09:50.670 --> 00:09:55.420 Bonbekin, armekin ezin duzu terrorismoa ezabatu. 00:09:56.133 --> 00:10:00.519 Ezabatu behar duzu hitz maitekor eta sakon entzutearekin 00:10:00.925 --> 00:10:04.859 pertzepzio okerrak ezabatzen laguntzeko. 00:10:06.360 --> 00:10:09.505 Horregatik, arnasa hartu, sakon begiratu 00:10:09.686 --> 00:10:12.320 bestea biktima ere badela ikusteko, 00:10:12.550 --> 00:10:16.468 pertzepzio okerren biktima, biolentzia, sufrimenduarena. 00:10:18.401 --> 00:10:21.355 horrek zugan errukia sortarazten du. 00:10:21.541 --> 00:10:24.301 Eta errukia sortzen denean, 00:10:24.612 --> 00:10:28.918 hira eraldatzen da, desagertu egiten da. 00:10:33.441 --> 00:10:35.370 Eta ez duzu gehiago sufritzen. 00:10:35.504 --> 00:10:37.712 Aitzitik, lagundu nahi diozu. 00:10:37.953 --> 00:10:42.874 Senide bat dela, edo sufriarazi dizun norbait, 00:10:43.467 --> 00:10:48.169 bere pertzepzio oker eta sufrimenduak bultzatuta. 00:10:51.975 --> 00:10:54.960 Egun gutxitan praktikatu dezakegu. 00:10:55.709 --> 00:10:57.885 Bakarrik eserita edo ibiltzen, 00:10:58.093 --> 00:11:01.600 sufriarazi digunari buruz pentsatzen dugu. 00:11:02.206 --> 00:11:05.723 Sakon begiratuz gero bere sufrimendua ikusten dugu, 00:11:06.798 --> 00:11:12.573 bere pertzepzio okerrak. 00:11:14.320 --> 00:11:17.880 Hori ikusi izan ondoren, gogoa izango duzu 00:11:18.493 --> 00:11:23.460 pertsona horrengana hurbildu eta berari laguntzeko. 00:11:24.982 --> 00:11:30.285 Pertzepzio okerrak, biolentzia, hira ezabatu, 00:11:30.575 --> 00:11:33.056 gutxiago sufritu dezan. 00:11:33.305 --> 00:11:35.128 Intentzio hori baduzu, 00:11:35.303 --> 00:11:39.164 zure bihotzean errukia agertu delako da. 00:11:39.789 --> 00:11:45.711 Errukia agertzean, hira desagertzen da. 00:11:45.961 --> 00:11:52.878 Hori da Oprah aldizkariari eta bere irakurleei nire erantzuna. 00:11:54.151 --> 00:11:56.856 Nahiko ona dela uste al duzu? 00:11:57.568 --> 00:12:01.024 Eskerrik asko galdetzeagatik. 00:12:03.622 --> 00:12:07.395 konektatu, inspiratu, elikatu. 00:12:08.089 --> 00:12:14.121 (Kanpaia)