1 00:00:00,560 --> 00:00:08,237 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 2 00:00:09,320 --> 00:00:23,791 Nola aska gaitezke hiratik? 3 00:00:27,290 --> 00:00:30,829 Thay maitea, Oprah aldizkariak galdetzen du: 4 00:00:31,353 --> 00:00:34,080 Nola aska gaitezke hiratik, 5 00:00:34,461 --> 00:00:39,331 senideenganako edo kalte egin digutenenganako hiratik? 6 00:00:40,149 --> 00:00:43,114 Hirak erraz suntsitzen gaitu. 7 00:00:43,326 --> 00:00:47,393 Nola bera saihestu eta bizitzan aurrera egin? 8 00:00:47,667 --> 00:00:55,405 Ez da barkatzea edo ahaztea, hiratik askatzea baino. 9 00:01:01,351 --> 00:01:09,565 Oprah aldizkaria hiraz ari da, senideenganako hiraz, 10 00:01:10,091 --> 00:01:13,282 edo iraganean kalte egin digun lagunarenganako hira. 11 00:01:16,991 --> 00:01:18,882 Jakin nahi dute 12 00:01:20,920 --> 00:01:26,691 ea zerbait egin dezakegun hira eraldatzeko. 13 00:01:28,406 --> 00:01:30,999 Hira horretatik askatu. 14 00:01:34,080 --> 00:01:38,191 Barkatzea ez omen da nahikoa. 15 00:01:42,914 --> 00:01:46,329 Oso galdera garrantzitsua da. 16 00:01:48,610 --> 00:01:54,256 Hira agertzen denean, egin beharreko lehenengo gauza da 17 00:01:55,597 --> 00:02:02,033 arnasketara itzuli eta arreta osoz hartu arnasa. 18 00:02:03,829 --> 00:02:06,939 Hira ekaitz baten antzekoa baita. 19 00:02:08,868 --> 00:02:15,196 Seinaleak ditu. 20 00:02:16,145 --> 00:02:20,983 Hira datorrela sumatzen duzu, badator 21 00:02:23,391 --> 00:02:27,721 hortik behetik, kontzientziaren hondotik. 22 00:02:29,246 --> 00:02:38,444 Ekaitza lehertzear dagoenean, seinaleak sumatzen ditugu. 23 00:02:38,794 --> 00:02:46,881 Geure burua prestatu behar dugu ekaitza gobernatzeko. 24 00:02:47,908 --> 00:02:57,502 Hira agertzera doanean, bizpahiru segundo behar ditu hazteko. 25 00:02:57,954 --> 00:03:05,215 Momentu horretan gogoa arnasan ipini eta arnasa har dezakegu. 26 00:03:08,115 --> 00:03:13,294 Gogoa hiran jarri beharrean, 27 00:03:13,644 --> 00:03:17,404 arnasketan jartzen dugu arreta. 28 00:03:20,160 --> 00:03:27,775 Ez dugu hiraren beldurrik, ondo gobernatzen dakigu eta. 29 00:03:29,533 --> 00:03:38,428 Lehenik, arnasa hartu eta arreta arnasgoran jartzen dugu. 30 00:03:41,431 --> 00:03:44,080 Hori egitean, 31 00:03:45,264 --> 00:03:47,627 gogoa berriz ere gorputzarekin batzen dugu. 32 00:03:47,835 --> 00:03:50,955 Hortxe gaude benetan, indar nahikoa dugu 33 00:03:51,304 --> 00:03:53,964 geure burua zaintzeko. 34 00:03:54,520 --> 00:03:57,570 Orain gai gara begiratzeko 35 00:03:59,012 --> 00:04:04,132 hira sortarazi duen pertsona horri. 36 00:04:04,716 --> 00:04:09,280 Senide bat izan daiteke, 37 00:04:10,214 --> 00:04:19,315 edo bidegabekeriaz tratatu gaituen norbait. 38 00:04:23,368 --> 00:04:26,585 Arreta arnasketan jarriaz ikusmen argia izango dugu, 39 00:04:26,831 --> 00:04:31,240 pertsona horri begiratuko diogu, ondo ikusi ahal izango dugu. 40 00:04:31,550 --> 00:04:35,275 Beregan dagoen sufrimendua ikusiko dugu. 41 00:04:36,531 --> 00:04:38,469 Pertsona hori ez da zoriontsua. 42 00:04:38,645 --> 00:04:43,118 Beregan biolentzia dago, 43 00:04:43,862 --> 00:04:46,913 pertzepzio okerrak ditu, 44 00:04:49,600 --> 00:04:52,109 beregan. 45 00:04:53,373 --> 00:04:57,742 Arreta osoz arnasa hartu, begiratu eta ikus ditzaket 46 00:04:58,240 --> 00:05:02,092 bere pertzepzio okerrak, 47 00:05:02,333 --> 00:05:04,598 bere sufrimenduak, 48 00:05:04,837 --> 00:05:08,900 barnean duen biolentzia. 49 00:05:09,504 --> 00:05:12,827 Ikusten dut ez dela pertsona ederra 50 00:05:14,688 --> 00:05:21,072 bortizki ari denean, gauza desatseginak esaten dituenean. 51 00:05:25,262 --> 00:05:29,343 Begirada horri esker ikus dezaket ere 52 00:05:29,621 --> 00:05:32,174 nik ez dudala horrela izan nahi. 53 00:05:32,428 --> 00:05:35,440 Ez dut hiraren, biolentziaren biktima izan. 54 00:05:35,638 --> 00:05:38,114 Lorea izan nahi dut. 55 00:05:38,644 --> 00:05:41,035 Besteari begiratzean 56 00:05:41,280 --> 00:05:44,384 sufrimendua ikusten dut, bere edertasun falta. 57 00:05:44,942 --> 00:05:48,900 Nire buruari begiratzen diot, ez dut horrelakoa izan nahi. 58 00:05:49,277 --> 00:05:53,733 Ez dut nahi hira eta pertzepzio okerrak nigan nagusitzea. 59 00:05:54,073 --> 00:05:57,311 Lorea izan nahi dut, freskoa. 60 00:05:58,386 --> 00:06:03,232 Arretaz egindako arnasgorak lagundu egingo dit jada 61 00:06:03,604 --> 00:06:06,188 gauzak argiago ikusten. 62 00:06:06,404 --> 00:06:08,924 Gauzak argiago ikusten dituzunean, 63 00:06:10,950 --> 00:06:13,894 hirak ez zaitu hartuko. 64 00:06:17,159 --> 00:06:21,034 Gauza atseginak esateko desira duzu, 65 00:06:21,671 --> 00:06:25,436 zerbait goxo egiteko desira pertsona horrek gutxiago sufritu dezan. 66 00:06:28,280 --> 00:06:34,639 Horrek esan nahi du zugan errukia sortu ahal izan duzula. 67 00:06:36,211 --> 00:06:38,657 Errukia energia bat da 68 00:06:39,766 --> 00:06:44,029 gure sufrimendua berehala baretu ahal duena. 69 00:06:45,702 --> 00:06:48,200 Errukia nektar bat da, 70 00:06:50,120 --> 00:06:53,012 bake eta zorionaren nektar bat. 71 00:06:54,071 --> 00:06:56,413 Errukia agertzen da 72 00:06:56,914 --> 00:06:59,524 bestearen sufrimendua ikusten duzunean. 73 00:07:01,005 --> 00:07:05,104 Eta lagundu nahi diozu. 74 00:07:06,041 --> 00:07:09,024 Denek egin dezakegu hori. 75 00:07:11,935 --> 00:07:14,335 Demagun... 76 00:07:16,800 --> 00:07:20,495 Uste dugu norbaitek ez gaituela maite. 77 00:07:21,277 --> 00:07:24,351 Kalte egin nahi dit. 78 00:07:25,379 --> 00:07:28,123 Pertzepzio okerra izan daiteke. 79 00:07:29,520 --> 00:07:34,898 Behar bada ez du zuri kalte egiteko gogorik. 80 00:07:35,670 --> 00:07:39,130 Baina zuk kontrakoa uste duzu. 81 00:07:43,606 --> 00:07:46,761 Pertzepzio oker horrek haserraraziko dizu. 82 00:07:46,933 --> 00:07:51,229 Zigortu nahi duzu, kalte egin berak zuri kalte egin baino lehen. 83 00:07:58,908 --> 00:08:09,251 Horrela, pertzepzio oker batek bortitz, suminkor egingo zaitu. 84 00:08:13,360 --> 00:08:18,074 Pertzepzio oker batek hira, beldurra eragin dezake. 85 00:08:20,000 --> 00:08:23,065 Terrorista gehienen kasua da hori, 86 00:08:24,165 --> 00:08:26,539 pertzepzio oker ugari dute. 87 00:08:26,742 --> 00:08:30,508 Besteek eurak suntsitu nahi dituztela uste dute, 88 00:08:31,817 --> 00:08:36,857 beren erlijioa, beren bizimodua, beren kultura, 89 00:08:38,962 --> 00:08:41,265 beren nazioa, 90 00:08:42,004 --> 00:08:48,096 egiatan ez dagoenean horrelako intentziorik. 91 00:08:48,813 --> 00:08:52,291 Norbaitek hil nahi zaituela uste baduzu, 92 00:08:52,577 --> 00:08:57,400 zure erlijioa, kultura, zibilizazioa suntsitu, 93 00:08:58,240 --> 00:09:00,546 haserreak hartzen zaitu 94 00:09:00,760 --> 00:09:04,516 eta bera suntsitu nahi duzu suntsitua izan baino lehen. 95 00:09:04,758 --> 00:09:07,912 Horrela da terrorista askoren kasuan. 96 00:09:08,346 --> 00:09:11,979 Terroristari horrela begiratzen badiozu, 97 00:09:12,835 --> 00:09:16,344 pertzepzio okerren mende dagoela ikusten duzu. 98 00:09:16,655 --> 00:09:21,374 Biolentzia, hiraren biktima da. 99 00:09:22,277 --> 00:09:25,863 Ez duzu bera suntsitu edo zigortu nahi. 100 00:09:26,199 --> 00:09:31,282 Berari lagundu nahi diozu bere pertzepzio okerra ezabatzeko. 101 00:09:33,186 --> 00:09:35,228 Hori egiteko moduak daude, 102 00:09:35,431 --> 00:09:39,970 hara hor errukiz entzutea, maitekor hitz egitea. 103 00:09:41,862 --> 00:09:44,333 Errukiz entzun eta maitekor hitz egiteak 104 00:09:44,416 --> 00:09:47,390 pertzepzio okerrak kentzen lagun dezake. 105 00:09:47,572 --> 00:09:50,399 Hori da terrorismoa kudeatzeko erarik hoberena. 106 00:09:50,670 --> 00:09:55,420 Bonbekin, armekin ezin duzu terrorismoa ezabatu. 107 00:09:56,133 --> 00:10:00,519 Ezabatu behar duzu hitz maitekor eta sakon entzutearekin 108 00:10:00,925 --> 00:10:04,859 pertzepzio okerrak ezabatzen laguntzeko. 109 00:10:06,360 --> 00:10:09,505 Horregatik, arnasa hartu, sakon begiratu 110 00:10:09,686 --> 00:10:12,320 bestea biktima ere badela ikusteko, 111 00:10:12,550 --> 00:10:16,468 pertzepzio okerren biktima, biolentzia, sufrimenduarena. 112 00:10:18,401 --> 00:10:21,355 horrek zugan errukia sortarazten du. 113 00:10:21,541 --> 00:10:24,301 Eta errukia sortzen denean, 114 00:10:24,612 --> 00:10:28,918 hira eraldatzen da, desagertu egiten da. 115 00:10:33,441 --> 00:10:35,370 Eta ez duzu gehiago sufritzen. 116 00:10:35,504 --> 00:10:37,712 Aitzitik, lagundu nahi diozu. 117 00:10:37,953 --> 00:10:42,874 Senide bat dela, edo sufriarazi dizun norbait, 118 00:10:43,467 --> 00:10:48,169 bere pertzepzio oker eta sufrimenduak bultzatuta. 119 00:10:51,975 --> 00:10:54,960 Egun gutxitan praktikatu dezakegu. 120 00:10:55,709 --> 00:10:57,885 Bakarrik eserita edo ibiltzen, 121 00:10:58,093 --> 00:11:01,600 sufriarazi digunari buruz pentsatzen dugu. 122 00:11:02,206 --> 00:11:05,723 Sakon begiratuz gero bere sufrimendua ikusten dugu, 123 00:11:06,798 --> 00:11:12,573 bere pertzepzio okerrak. 124 00:11:14,320 --> 00:11:17,880 Hori ikusi izan ondoren, gogoa izango duzu 125 00:11:18,493 --> 00:11:23,460 pertsona horrengana hurbildu eta berari laguntzeko. 126 00:11:24,982 --> 00:11:30,285 Pertzepzio okerrak, biolentzia, hira ezabatu, 127 00:11:30,575 --> 00:11:33,056 gutxiago sufritu dezan. 128 00:11:33,305 --> 00:11:35,128 Intentzio hori baduzu, 129 00:11:35,303 --> 00:11:39,164 zure bihotzean errukia agertu delako da. 130 00:11:39,789 --> 00:11:45,711 Errukia agertzean, hira desagertzen da. 131 00:11:45,961 --> 00:11:52,878 Hori da Oprah aldizkariari eta bere irakurleei nire erantzuna. 132 00:11:54,151 --> 00:11:56,856 Nahiko ona dela uste al duzu? 133 00:11:57,568 --> 00:12:01,024 Eskerrik asko galdetzeagatik. 134 00:12:03,622 --> 00:12:07,395 konektatu, inspiratu, elikatu. 135 00:12:08,089 --> 00:12:14,121 (Kanpaia)