Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Nola aska gaitezke hiratik?
Thay maitea,
Oprah aldizkariak galdetzen du:
Nola aska gaitezke hiratik,
senideenganako edo kalte egin
digutenenganako hiratik?
Hirak erraz suntsitzen gaitu.
Nola bera saihestu
eta bizitzan aurrera egin?
Ez da barkatzea edo ahaztea,
hiratik askatzea baino.
Oprah aldizkaria hiraz ari da,
senideenganako hiraz,
edo iraganean kalte egin digun
lagunarenganako hira.
Jakin nahi dute
ea zerbait egin dezakegun
hira eraldatzeko.
Hira horretatik askatu.
Barkatzea ez omen da nahikoa.
Oso galdera garrantzitsua da.
Hira agertzen denean,
egin beharreko lehenengo gauza da
arnasketara itzuli
eta arreta osoz hartu arnasa.
Hira ekaitz baten antzekoa baita.
Seinaleak ditu.
Hira datorrela sumatzen duzu, badator
hortik behetik,
kontzientziaren hondotik.
Ekaitza lehertzear dagoenean,
seinaleak sumatzen ditugu.
Geure burua prestatu behar dugu
ekaitza gobernatzeko.
Hira agertzera doanean,
bizpahiru segundo behar ditu hazteko.
Momentu horretan gogoa arnasan ipini
eta arnasa har dezakegu.
Gogoa hiran jarri beharrean,
arnasketan jartzen dugu arreta.
Ez dugu hiraren beldurrik,
ondo gobernatzen dakigu eta.
Lehenik, arnasa hartu
eta arreta arnasgoran jartzen dugu.
Hori egitean,
gogoa berriz ere
gorputzarekin batzen dugu.
Hortxe gaude benetan,
indar nahikoa dugu
geure burua zaintzeko.
Orain gai gara begiratzeko
hira sortarazi duen pertsona horri.
Senide bat izan daiteke,
edo bidegabekeriaz
tratatu gaituen norbait.
Arreta arnasketan jarriaz
ikusmen argia izango dugu,
pertsona horri begiratuko diogu,
ondo ikusi ahal izango dugu.
Beregan dagoen sufrimendua ikusiko dugu.
Pertsona hori ez da zoriontsua.
Beregan biolentzia dago,
pertzepzio okerrak ditu,
beregan.
Arreta osoz arnasa hartu,
begiratu eta ikus ditzaket
bere pertzepzio okerrak,
bere sufrimenduak,
barnean duen biolentzia.
Ikusten dut ez dela pertsona ederra
bortizki ari denean,
gauza desatseginak esaten dituenean.
Begirada horri esker
ikus dezaket ere
nik ez dudala horrela izan nahi.
Ez dut hiraren,
biolentziaren biktima izan.
Lorea izan nahi dut.
Besteari begiratzean
sufrimendua ikusten dut,
bere edertasun falta.
Nire buruari begiratzen diot,
ez dut horrelakoa izan nahi.
Ez dut nahi hira eta pertzepzio okerrak
nigan nagusitzea.
Lorea izan nahi dut, freskoa.
Arretaz egindako arnasgorak
lagundu egingo dit jada
gauzak argiago ikusten.
Gauzak argiago ikusten dituzunean,
hirak ez zaitu hartuko.
Gauza atseginak esateko desira duzu,
zerbait goxo egiteko desira
pertsona horrek gutxiago sufritu dezan.
Horrek esan nahi du zugan
errukia sortu ahal izan duzula.
Errukia energia bat da
gure sufrimendua
berehala baretu ahal duena.
Errukia nektar bat da,
bake eta zorionaren nektar bat.
Errukia agertzen da
bestearen sufrimendua ikusten duzunean.
Eta lagundu nahi diozu.
Denek egin dezakegu hori.
Demagun...
Uste dugu norbaitek ez gaituela maite.
Kalte egin nahi dit.
Pertzepzio okerra izan daiteke.
Behar bada ez du
zuri kalte egiteko gogorik.
Baina zuk kontrakoa uste duzu.
Pertzepzio oker horrek
haserraraziko dizu.
Zigortu nahi duzu, kalte egin
berak zuri kalte egin baino lehen.
Horrela, pertzepzio oker batek
bortitz, suminkor egingo zaitu.
Pertzepzio oker batek
hira, beldurra eragin dezake.
Terrorista gehienen kasua da hori,
pertzepzio oker ugari dute.
Besteek eurak
suntsitu nahi dituztela uste dute,
beren erlijioa,
beren bizimodua, beren kultura,
beren nazioa,
egiatan ez dagoenean
horrelako intentziorik.
Norbaitek hil nahi zaituela uste baduzu,
zure erlijioa, kultura,
zibilizazioa suntsitu,
haserreak hartzen zaitu
eta bera suntsitu nahi duzu
suntsitua izan baino lehen.
Horrela da terrorista askoren kasuan.
Terroristari horrela begiratzen badiozu,
pertzepzio okerren mende dagoela
ikusten duzu.
Biolentzia, hiraren biktima da.
Ez duzu bera suntsitu edo zigortu nahi.
Berari lagundu nahi diozu
bere pertzepzio okerra ezabatzeko.
Hori egiteko moduak daude,
hara hor errukiz entzutea,
maitekor hitz egitea.
Errukiz entzun eta
maitekor hitz egiteak
pertzepzio okerrak kentzen
lagun dezake.
Hori da terrorismoa kudeatzeko
erarik hoberena.
Bonbekin, armekin
ezin duzu terrorismoa ezabatu.
Ezabatu behar duzu hitz maitekor
eta sakon entzutearekin
pertzepzio okerrak
ezabatzen laguntzeko.
Horregatik, arnasa hartu,
sakon begiratu
bestea biktima ere badela ikusteko,
pertzepzio okerren biktima,
biolentzia, sufrimenduarena.
horrek zugan errukia sortarazten du.
Eta errukia sortzen denean,
hira eraldatzen da,
desagertu egiten da.
Eta ez duzu gehiago sufritzen.
Aitzitik, lagundu nahi diozu.
Senide bat dela, edo
sufriarazi dizun norbait,
bere pertzepzio oker eta
sufrimenduak bultzatuta.
Egun gutxitan praktikatu dezakegu.
Bakarrik eserita edo ibiltzen,
sufriarazi digunari buruz
pentsatzen dugu.
Sakon begiratuz gero
bere sufrimendua ikusten dugu,
bere pertzepzio okerrak.
Hori ikusi izan ondoren,
gogoa izango duzu
pertsona horrengana hurbildu
eta berari laguntzeko.
Pertzepzio okerrak, biolentzia,
hira ezabatu,
gutxiago sufritu dezan.
Intentzio hori baduzu,
zure bihotzean
errukia agertu delako da.
Errukia agertzean,
hira desagertzen da.
Hori da Oprah aldizkariari
eta bere irakurleei nire erantzuna.
Nahiko ona dela uste al duzu?
Eskerrik asko galdetzeagatik.
konektatu,
inspiratu, elikatu.
(Kanpaia)