1 00:00:00,000 --> 00:00:18,155 Kaixo Oihana naiz eta 17 urte ditut. Aurkeztu behar dizuedan liburua, Connemara gure bihotzean liburua da, Julen Gabiria idazle bizkaitarrak, 2000. Urtean idatzitako liburua. 2 00:00:18,288 --> 00:00:30,148 Lan honetan, hiru atal bereiziko dira. Lehenik eta behin, idazlearen aurkezpen txiki bat egingo dut. Ondoren liburuaren aria edo laburpena azalduko dut eta azkenik, nire kritika pertsonala egingo dut. 3 00:00:30,256 --> 00:00:52,313 Julen Gabiria, Galdakaon jaio zen, Bizkaian, 1973ko urtarrilaren 19an. Idazlea izateaz gain, itzultzailea ere bada. Bi eleberri idatzi ditu, Connemara gure bihotzean (2000. Urtean) eta Han goitik itsasoa ikusten da (2004. Urtean). 4 00:00:52,430 --> 00:01:01,586 Connemara gure bihotzean liburuko protagonista, Txema dugu. Txema mutil gazteak, Eider izeneko bere neskalaguna auto-istrpu baten galdu berri du. 5 00:01:01,694 --> 00:01:24,192 Txema gixajoa Eider ahaztu nahian dabil baina ezinezkoa egiten zaio eta hori gutxi balitz, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiari buruzko egutegia eta diskete bat aurkitu ditu. Txemak, bere neskalaguna zenak Irlandan egindako ibilbide berbera egitea pentsatzen du, horrela Eider betirako ahaztuko duelakoan. 6 00:01:24,300 --> 00:01:45,967 Bidaia aurrera doan heinean, Txemak Eiderri buruz zituen aurreiritziak aldatuko ditu, gaua eta gertakari txundigarriak topatuko dituelako. Bidaia Irlandan zehar eginten du, bere neska laguna zenak egin zuen bezalaxe, Dublinen hasi eta Irlanda uharte osoa zeharkatuko du, hiri desberdinetatik igaroz. 7 00:01:45,998 --> 00:02:07,108 Historiaren datu gehiago jasotzeko, hiri batzuetan Txemak bizitako abenturak azalduko dizkizuet. Lehenik eta behin, Txema Euskal Herrian aurkitzen da. Bertan bere neska laguna hiltzen da eta bere lagun Jabi eta Terekin igarotzen ditu egun zail horiek. Hala ere, Txema konturatzen da ezin duela Eider ahaztu . 8 00:02:07,154 --> 00:02:29,478 Mutil gaztea, Eiderren etxera joaten da eta bere logelara sartzean, diskete bat aurkitzen du, “Eire” izenekoa. Bertan, Irlandara egindako bidaiari buruko egunetoko bat idatzi zuen Eiderrek, baina fitxategiak zabaltzeko bidaiarekin lotutako klabeak behar dira. Birritan pentsatu gabe, Txemak Irlandara bidaiatzea erabakitzen du. 9 00:02:29,693 --> 00:02:47,440 Txema Dublinera heltzen da eta, Eider egon zen aterpetxeetako izenak topatu beharrean, nahiago du, Eiderrek bizi zuena sakonago bereganatzeko, bera ibili zen hirietan murgilduta ibiltzea. 10 00:02:47,502 --> 00:02:59,346 Horrela, Dublinen bertan Eiderren lehen fitxategia irekitzen du. Honetan, Eiderrek Dublin bisitatzen du. 11 00:02:59,423 --> 00:03:22,624 Txemak autostopez bidaiatzen du., Cashel hirira heldu eta aterpetxean Rocio izeneko kaliforniar neska alai eta bizia ezagutzen du. Egunerokoaren irakurketak, aurrekoetan bezala pasahitza aterpetxearen izenez irekiz, Eider oraindik bizi dela sentiarazten dio Txemari. 12 00:03:22,716 --> 00:03:37,936 Egunerokoa irakurtzeak pentsamendu nahasiak eragiten dizkio gogora, Eider Txemarengandik askatzera etorri ote zen hain zuzen. 13 00:03:38,121 --> 00:04:03,379 Hurrengo hiria, Killarney da, eta bertan Eiderren egunerokoa zabaltzean, Eiderrek bertako aterpetxe batean, Rociorekin edukitako harreman lesbikoak irakurtzen ditu. Egunerokoaren atal hori aterpetxean irakurtzean, Txema galdurik eta noraezean geratzen da, Eider gorrotatuz eta aldi berean ahaztu ezinik. 14 00:04:03,548 --> 00:04:16,187 Connemara izeneko herrira heltzean, Txemak Eiderrek egindako beste ekintza txundigarri gehiago deskubritzen ditu eta Eiderrekiko izan zezakeen maitasun-sentimendu oro ezabatzen du bere gogotik. 15 00:04:16,242 --> 00:04:28,085 Poztu ere egiten da Eider orain hilda egoteaz, Eider pikutara joan delako gozamena ere sentituz. Baina azkenean, bera ere erabateko bakardadean dagoela konturatzen da. 16 00:04:28,177 --> 00:04:54,883 Txema Euskal Herrira itzultzean Eiderrekin loturiko gauza guztiak botatzeko agindua egiten dio bere buruari baina itzuli baino lehen, auto istripu bat izaten du eta ospitalean itzartzen da ingurukoek bizirik jarraitzeko zorte handia duela adieraztearekin batera. 17 00:04:54,898 --> 00:05:01,985 Istorio luze honen ostean, Txemak zentzua topatzen dio bere bizitzari eta aurrera jarraitzea erabakitzen du. 18 00:05:02,008 --> 99:59:59,999 Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait, sorpresaz betea. Espero ez nituen ekintza asko gertatu dira eta benetan asko gozatu dut liburu honen irakurketarekin. Espero dut jendea animatzea Connemara gure bihotzean irakurtzen.