The Story of Stuff-en lehenengo sasoian,
gauza gehiegi sortzen dituen
sistemari erreparatu genion,
nahi ditugun gauza gutxiegi sortzen duenari.
Orain, The Story Of Stuff-en
atzeko istorioei erreparatuko diegu.
Hor dago egoera hau aldatzeko koska.
Ongi etorri Bigarren Sasoira.
Gauzak nondik datozen eta sistema honek
pertsonak eta planeta hondatzeko era jakin nuenetik,
egoera aldatzeko era bilatzen egon naiz.
Horrelako asko irakurri ditut!
"Planeta salbatzeko 100 era, etxetik atera gabe"
"Lurra salbatzeko 50 gauza sinple"
"Erosketetarako liburuxka berdea"
Hauexek erantzuna zutela pentsatu nuen,
baina gomendio guztiak hemen hasten dira,
gauza hobeagoak erosiz,
eta hemen amaitu,
bukatutako gauzak birziklatuz.
Alabaina aldaketaz mintzatzean,
berde bihurtzeko istorio hau,
leku guztitan ikusten dugun arren,
bere muga larriak ditu.
Horren arabera, erosle argiagoa bueltatuz
eta nire lagunei esanez, neure lana egin dut.
Eta gauza berde guzti hauek erosten ez baditut,
orduan, planeta hondatzearen erruduna naiz.
Itxoin minutu bat! Neure errua?
Neuk ez dut produktu toxikoak apaletan jarrarazi
edo lantegietako esklabu lanak baimendu.
Neuk ez ditut bota beharreko aparagailu konponezinak
dendetan jarriarazten.
Ez dut ekologista zein arduragabe izan
daitezkeen pertsonak dituen mundua hautatu.
Noski, erosketak egitean toxiko gutxien eta
justuen diren produktuak erosi behar ditugu,
baina erosle txarrak ez dira arazoaren giltzarria,
politika txarrak eta negozio praktika txarrak baizik.
Horregatik, konponbideak ez daude salgai.
Mundua benetan aldatu nahi badugu,
ezin dugu euroekin bozkatzen duten
kontsumitzaileei buruz mintzatu.
Benetako aldaketa herritar elkartuetan dago.
Aditu, berde bizitzea garrantzitsua da,
Gandhik esan bezala: "Izan zaitez aldaketa".
Gure balioak era txikian bizitzean, inporta zaigula erakusten du.
Hortaz, hasteko ondo dago,
baina ez da hor bukatu behar.
Azken finean, Gandhi nor zen jakingo genuke
bere arropa josteaz gain, Britanikoak
Indiatik alde egitea eserita itxoin izan balu?
Beraz, nola egin dezakegu aldaketa handirik?
Horri erantzuteko, Gandhi bera aztertu nuen,
Hego Afrikako Anti-Apartheid mugimendua,
EEBBetako Herri Eskubideen mugimendua,
eta lortutakoa ingurumenean 1970etan.
Ez zuten soilik jendea isorratu
euren eguneroko erabakiak hobe ditzaten,
jolasaren arauak aldatu zituzten!
Antza, mundua aldatzeko jendea elkartzean
hiru gauza aurkitu egiten dira.
Lehenengoa, hobekuntzarako ideia erraldoi bat dute,
ez bakarrik pertsona gutxi batzuentzako,
denontzako hobekuntza baizik,
eta ez dituzte gauza txikiak egiten,
arazoaren giltzarrira doaz.
Horrek aldatu nahi ez diren sistemak
aldatzea suposatzen badu ere
eta hori beldurgarria izan daiteke.
Ey! Gutako askok hobekuntzarako ideiak baditugu.
Korporazioen irabazietan oinarritzen den
ekonomia zatarra baino,
produktu seguruetan,
pertsona zoriontsuetan
eta planeta oparo batean oinarritzen den
ekonomia berria nahi dugu
Noski!
Ekonomia ez al da horretarako?
Gaurko sisteman, ekologkoki bizitzen saiatzea
aldapa gora igeri egitea bezala da,
korrontea behera bultzatzen gaituen bitartean.
Baina, gure ekonomiaren lehentasunak aldatuz
korronte hori alda dezakegu,
eginbehar zuzenak erraz bihurtzeko.
Bigarrenik, sekulako aldaketa horiek
egindako pertsona arruntek
ez ziren euren kasa egiten saiatu.
Ez zuten esan: "Arduratsuago izango naiz".
"Dana konpondu arte, elkarrekin lan egingo
dugu" esan zuten.
Gaur errazagoa da elkarrekin lan egitea.
Imajina ezazu zeinen zaila zen
1930an mezu bat jasotzea Indian.
Guk minutu eskas batean ere lor dezakegu!
Azkenik, mugimendu hauek aldaketa lortu zuten
euren ideia eta konpromesuak elkartu zituztelako,
ondoren, egiteari ekin ziotela.
Ba al zenekien Martin Luther King Jr.k bere martxa egin
zuela %15 estatubatuar baino gutxiagoren babesarekin ?
Hori nahikoa izan zen aldaketa egiteko
jarraitzaileek ekin izan ziotelako.
Ekintzak egin zituzten!
Gaur egun %74 estatubatuar kimikoen kontrakoak dira.
%83ak energia garbia nahi dute.
%85ak uste du korporazioek gobernuetan
eragin gutxiago izan beharko luketela.
Badauzkagu ideia handiak eta konpromesua,
horiek ekintza masiboak bihurtzea dagokigu orain
eta hori da falta zaigun bakarra.
Ekin dezagun!
Benetako aldaketarako herriar guztiak
behar dira, ez bakarrik manifestariak.
Konturatzen zarenean zertan zaren ona
eta gustatzen zaizuna,
zeozertara elkartzea ez da zaila.
Eskaintzeko duzuna etorkizunak behar du.
Galdetu zeure buruari: Zer nolako aldaketa naiz?
Ikertzaileak behar ditugu,
komunikatzaileak,
eraikitzaileak,
erresistenteak,
hezitzaileak,
eta sare egileak.
StoryofStuff.org -en
aldaketa egile mota hauek azter ditzakezu
eta zure lehenengo eta hurrengoko pausoak aurkitu.
Herritar arduratsua izateko, bozkatzen hasi
hori da oinarrizkoetako bat,
denok egin beharrekoa.
Baina zirraragarriagoa da
geure gaitasunak eta interesak
besteontzako lanean jartzen ditugunean.
Bai, sistema ekonomikoa aldatzea erronka handia da.
Ez da erraza orain gauden lekutik
behar dugun helmugarako bidea orain ikustea.
Eta ez dago 10 gauza sinple
sofatik altxatu barik.
Halere, beste askorentzako bidea ez zen erraza izan ere.
Dr. King-ek esan zuen: "Fedea lehenengo pausoa
hartzean dago, eskailera osoa ikusten ez badugu ere.
Hortaz, antolakuntzarako lan handia hartu zuten.
Ekintza txikiak egn zituzten
euren ideia erraldoia beti gogoratuz.
Eta une egokia heldutakoan, prest ziren.
Gure unea da prest egoteko.
Aldaketarako prest eta
The Story of Stuffen hurrengo kapitulua idazteko.
> Berriro ikusi > Galdetegia egin > Dohaintza eman