Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Inoiz izan zara gai haserre bizian dagoen pertsona bat lasaitzeko? (Pine arr.) Thay maitea, Aste honetan sumina zaintzen ikasten ari gara. Nerabe baten galdera: Thay maitea, inoiz lasaitu ahal izan duzu haserre bizian zegoen inor? Thayk lortu izan du lasaitzea berarekin haserre zeuden hainbat pertzepzio oker edo bekaizkeria zela eta. Batzuetan denbora asko behar da pertsona bat lasaitzeko, aldatzeko. Bada horrelako jendea kleroan eta gizartean ere bai. Thayren bidea oso erraza da: Erasoei, irainei ez erantzutea. Inoiz ez erantzun irainei, erasoei, ez eman esplikaziorik ere. Isiltasun hutsa. Thayk ez zuen bere burua zuritu, ez zuen ezer egin, zerbait egiteak bestearen haserrea indartuko duelako. Arnasa hartu, bota, onartu eta ez erantzun, ez erreakzionatu. Thayk zerbait hobea ere egin dezake, zenbait egun edo hilabete geroago amodiozko gutuna idatz ahal dielako. Hainbat aldiz egin dut. Norbaitek salatzen zaitu, min handia eragiten dizu eta baita zure komunitateari ere bai. Baina idatzi ahal diezaiokezu, gutun adeitsu bat, beste horrek gutxiago sufritu dezan. Batzuetan denbora behar da bestearen sufrimendua gutxitu dadin, haserrea amaitzeko. Baina beti da eragingarria. Badakizue Vietnamen oso komunitate ederra genuela, 'Prajna' izeneko praktika leku bat. 400 monje-moja gazte zeuden bertan bizi eta praktikatzen. Harmonia, elkartasun energia handia sortu zuten, bake-energia. Gazte asko etorri ziren gurekin praktikatzera. Mendietan zegoen. Eta hala ere, batzuetan 5000 gazte etortzen ziren 5 edo 6 eguneko erretiroetara. Eta aldatu egiten ziren. Benetako mugimendua zen. Jendea gogoz ari zen. Baina Vietnam bezalako herri baten hori gauza arriskutsua iruditzen zaie gobernuko mandatariei. Indar gehiegi duenari beldurra diote. Kontrolatu ahal ez izateko beldurra. Saiatu ziren gure praktika-zentroa eraisten. Gure monje-moja gazteak aurre egin zuten errukia, indarkeriarik eza erabiliz urte eta erdi baino luzeagoz. Azkenean ezin izan zuten gehiago jasan jende bortitza bidali zutelako gure zentroetara. Suntsitu, erre, eraso egin zuten. Argi indarra moztu zuten. Ura moztu zuten. Oihu egiten ziguten. Iraindu. Ehunka lagun, ondo antolatuta gu iraintzera etorri ziren, suntsitzera, apurtzera. Azkenean alde egin behar izan genuen eta inguruko tenplu batera joan babes bila. Baina gure atzetik jarraitu zuten bertatik alde egin genuen arte. Monje-moja gazte horietako asko Tailandiara joan dira, Alemaniara, Frantziara, AEBra. Identifikatu genituen haiexek, zentroa suntsitzen saiatu zirenak. Thayk idatzi die gorrotorik ez diegula esateko, behar bada izan direlako pertzepzio okerren biktimak, eta honek haiengan sortu du beldurra eta haserrea. Vietnameko Thayren ikasleek Thayren liburuak bidali dizkiete opari gisa. Biolentziari, haserreari maitasunarekin egin dakioke aurre. Hori da beti egiten duguna: erantzuna eman errukia erabiliz, eta ulermena biolentziari, ez-ulertzeari aurre egiteko Garai baten, Thayk antolatu zuen Gizarte-Zerbitzurako Gazteen Eskola bat. Ehunka gazte trebatu genituen, gazte adoretsuak, lekaide eta laikoak, landetara joan zitezen laguntza emateko gerraren biktimei eta jende behartsuei, osasuna, hezkuntza antolatu zezaten, ekonomia-garapena, eta bizitza kalitatea hobetu landa guneetan. Gutako asko hil zituzten. Lanean zihardutela hil zituzten. Vietnameko gerran ez ginelako batu gerraren inolako alderdirekin. Alderdi biak onartu nahi genituen. Berradiskidetzea, bakea nahi genuen gerrarekin jarraitzea baino. Horregatik, alderdi bien zapalketaren biktima izan ginen. Eta beti errukiarekin erantzun genuen. Gutako hainbat erailak izan ondoren hileta antolatu genuen. Eta esan genuen: Erail gaituztenak ez ditugu gorrotatzen badakigulako biktimak direla, beldurra, mesfidantza sortu dituzten pertzepzio okerren biktimak. Nahi dugu gu ezagutzea eta gu hobeto ulertzea. Ez diegu kalterik egin nahi, herritarrei lagundu nahi diegu, gerraren biktimei, umezurtzei, behartsuei. Hasieran jarraituko du zapalketa, biolentzia. Baina beranduago zapalketak gutxitzen dira. Emaitza bat dago. Hori izan zen gure bizipena Vietnamen jardun eta praktikatu genuen urteetan. Chan Kong arrebak idatzitako liburuan, 'Learning True Love' antzerako hainbat gertakizun azaltzen dira. 'Learning True Love' irakurri dezakezu. Chan Kong arrebak artikulu bat ere idatzi zuen 'The novice' liburuan. Hori ere irakur dezakezue, 'The Novice' liburua, antzerako gauzei buruz jakiteko. Beraz, errukia, ulermena erabiltzea biolentziari, ulertu ezinari aurre egiteko praktika ona da, emaitzak ekar dezakeena eraman onez praktikatuz gero. Poliziaren zenbait kide gure erretiroetara etorri dira Tailandiara eta baita Plum Villagera praktikatzera. Biontzako garaipena da: guretzako eta haientzako. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpai hotsa)