Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Zergatik bakoitzak du karma desberdin bat? Nire galdera hau da: Zergatik gizaki bakoitzak du karma desberdin bat? Eskerrik asko. (Itzultzailea) Berak galdetzen du ia zergatik bakoitzak karma desberdin bat duen. (Thay) Ziur al zaude? (Barreak) Ziur zaude gizaki bakoitzak karma desberdin bat duela? (Barreak) Ziur nengoen, baina orain ez jada. (Barreak) Karma 'ekintza' da. Karma hitzak ekintza esan nahi du. Nire izenak, Nhat Hanh, 'ekintza bakarra' esan nahi du. Nhat da 'bat'. Hanh da 'ekintza'. Baina ez dakit zein ekintza den. (Barreak) Karma izan daiteke kausa ala ondorio. 'Karma hetu' da kausa den ekintza. 'Karma phala' da fruitua den ekintza. Kausa eta ondorioa elkarrekin doaz. Ezin duzu kausa bere ondoriotik banandu. Ezin duzu ondorioa kausatik banandu. Arto-alea kausa da, arto-landarea ondorioa da, baina ez dira izaki desberdin bi. Ezin duzu alea landaretik banandu, ezin duzu landarea aletik banandu. Kausa eta ondorioa ez dira banatuta dauden izaki desberdin bi. Bata bestearen jarraipena da. Arto-landarea alearen jarraipena da etorkizunerantz, eta aleak landareari jarraipena ematen dio iraganerantz. Aleari esker, landarea arbasoengana hel daiteke. Eta landareari esker, arbasoak etorkizunera heltzen dira. Elkarlan zoragarria da, ni-ezan oinarritzen dena. Jarraipena baino ez dago. Horrela da denboraren aldetik. Espazioaren aldetik, antzerakoa da. Bada taldeko karma eta banakako karma. Banakako karmaz ari zara, besteen karmatik desberdina dena. Baina taldeko-banakako nozioak aztertzen badituzu, aurrerapauso handia egingo duzu. Taldeko-banakako nozioa aurkari-pare bat da, gainditu beharrekoa. Gazte batek gurasoei esaten dienean: hau nire gorputza da, nire bizitza da. Askatasuna, eskubidea dut nire gorputzarekin nahi dudana egiteko, nire bizitzarekin. Iritzi bat da: 'Ez naiz zu'. 'Nire gorputza, emozio propioak ditut, nire bizitza. Nire bizitzarekin nahi dudana egin dezaket.' Badira horrela hitz egiten duten gazteak. Ez dakite gurasoen jarraipena direla. Ez dute gurasoei kalte egiteko eskubiderik, euren gorputzari. Suizidioa iraina da. Zure gurasoak, arbasoak hiltzen dituzu zure buruaz beste egitean. Gorputz hau ez da zurea. Guraso, arbasoen ondasuna da. Sen hori baduzu ezin duzu besteen moduan jardun, ikuspegi okerretan oinarrituz. Meditatzea da elkarrizan, ni-ezaren izatasuna ikustea. Zuzen jardun zaitezke horri esker, sufrimendurik ez sortu, karma. Zure gorputza ez da zure ondasun pribatua. Taldearena da ere. Zure gorputza ekoizpen kolektiboa da. Zure nazio, herriarena, zure kultura eta arbasoena. Ez zara guztiz banakakoa. Hein batean taldekoa zara. Dugun ikuspuntuaren arabera izango gara taldekoago ala banakakoago. Demagun diozula zure nerbio optikoak begien atzean daudela. Ematen du zure nerbio optikoak guztiz zureak direla, banakakoak. Zure ardura dira bakarrik. Gizabanakoarena hutsik. Besteek ez dituzte ikusten, ez diete eragiten. Guztiz zure ardura dira. Nozio horiek dira taldeko-banakako. Baina autobus gidaria bazara, gure bizitza zure nerbio optikoen menpe dago. Beraz, zure nerbioak ez dira jada banakakoaren ardura. Gureak dira ere, gure bizitza euren menpe baitago. Zuk nerbioak banakakoak direla diozu baina egiaz, kolektiboak dira. Taldearen eta banakakoaren karmaren ideia duzu. Edozein karma, taldekoa edo banakakoa, osotasunean du eragina. Ekintza hobea ala okerragoa izan daiteke. 600 pertsona erretiro baten biltzen direnean, elkarrekin egiten ditugu gauzak, taldeko ekintza gisa. Jesarri, ibili, arnastu, irri egiten dugu, elkarrekin hitz egin. Hauek taldeko ekintzak dira. Denen onerako dira. Beste batzuk, oraintxe, ez dute gu bezela jokatzen. Alkohola edaten dute, dantzan egin, beste modura pasatzen dute denbora. Gu gauza izan gara hiru aste gordetzeko elkarrekin egoteko. Talde ekintza baten hartzen dugu parte ekintza onuragarria iruditzen zaiguna. Egunero arretaren hazia ureztatzen dugu gugan, ulermenarena, errukiarena. Taldean gizabanakoa ikus dezakezu. Batzuk besteak baino hobe ari dira. Batzuk transformatu daitezke, arduren zama gainetik kendu, lehenengo 5 egunetan. Beste batzuek denbora luzeagoa behar dute. Hirugarren astean bota dezakete arduren zama. Taldekoan banakakoa dago. Banakakoan taldekoa dago. Ez dago banakotasun hutsik. Ez dago taldekotasun hutsik. Hori da egia. Beraz, beste aurkari-pare bat da. Sakon begiratzea ondo praktikatuz gero, bera ezaba dezakezu. Eta karma orok guztiongan duela eragina ikusten duzu. Hemen egiten dugun ongiak munduari laguntzen dio. Konfiantza izan behar dugu, karma ez da galtzen. Errukizko, barkamenezko gure edozein pentsamenduk gu sendatzen gaitu eta munduari laguntzen dio. 21 egun hauetan errukizko, onberatasunezko pentsamenduak sortu ditugu. Hori da munduari eman ahal diogun gauzarik onena. Horregatik, gure ekintza, gure karma, ez da ez desberdina ez berdina. Berberatasun-bestetasun aurkari-pare bat da ere. Ikuspegi zuzenari esker aurkari-pare guztiok ezaba ditzakegu. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)