Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du
Zergatik bakoitzak du
karma desberdin bat?
Nire galdera hau da:
Zergatik gizaki bakoitzak du
karma desberdin bat?
Eskerrik asko.
(Itzultzailea) Berak galdetzen du
ia zergatik bakoitzak
karma desberdin bat duen.
(Thay) Ziur al zaude?
(Barreak)
Ziur zaude gizaki bakoitzak
karma desberdin bat duela?
(Barreak)
Ziur nengoen, baina
orain ez jada.
(Barreak)
Karma 'ekintza' da.
Karma hitzak
ekintza esan nahi du.
Nire izenak, Nhat Hanh,
'ekintza bakarra' esan nahi du.
Nhat da 'bat'.
Hanh da 'ekintza'.
Baina ez dakit zein ekintza den.
(Barreak)
Karma izan daiteke kausa ala ondorio.
'Karma hetu' da
kausa den ekintza.
'Karma phala' da
fruitua den ekintza.
Kausa eta ondorioa
elkarrekin doaz.
Ezin duzu kausa
bere ondoriotik banandu.
Ezin duzu ondorioa
kausatik banandu.
Arto-alea kausa da,
arto-landarea ondorioa da,
baina ez dira izaki desberdin bi.
Ezin duzu alea landaretik banandu,
ezin duzu landarea aletik banandu.
Kausa eta ondorioa
ez dira banatuta dauden
izaki desberdin bi.
Bata bestearen jarraipena da.
Arto-landarea alearen jarraipena da
etorkizunerantz,
eta aleak landareari
jarraipena ematen dio iraganerantz.
Aleari esker,
landarea arbasoengana hel daiteke.
Eta landareari esker,
arbasoak etorkizunera heltzen dira.
Elkarlan zoragarria da,
ni-ezan oinarritzen dena.
Jarraipena baino ez dago.
Horrela da denboraren aldetik.
Espazioaren aldetik, antzerakoa da.
Bada taldeko karma
eta banakako karma.
Banakako karmaz ari zara,
besteen karmatik desberdina dena.
Baina taldeko-banakako
nozioak aztertzen badituzu,
aurrerapauso handia egingo duzu.
Taldeko-banakako nozioa
aurkari-pare bat da,
gainditu beharrekoa.
Gazte batek
gurasoei esaten dienean:
hau nire gorputza da,
nire bizitza da.
Askatasuna, eskubidea dut
nire gorputzarekin nahi dudana egiteko,
nire bizitzarekin.
Iritzi bat da: 'Ez naiz zu'.
'Nire gorputza, emozio propioak ditut,
nire bizitza.
Nire bizitzarekin
nahi dudana egin dezaket.'
Badira horrela hitz egiten duten gazteak.
Ez dakite gurasoen jarraipena direla.
Ez dute gurasoei
kalte egiteko eskubiderik,
euren gorputzari.
Suizidioa iraina da.
Zure gurasoak, arbasoak hiltzen dituzu
zure buruaz beste egitean.
Gorputz hau ez da zurea.
Guraso, arbasoen ondasuna da.
Sen hori baduzu
ezin duzu besteen moduan jardun,
ikuspegi okerretan oinarrituz.
Meditatzea da elkarrizan,
ni-ezaren izatasuna ikustea.
Zuzen jardun zaitezke horri esker,
sufrimendurik ez sortu, karma.
Zure gorputza ez da
zure ondasun pribatua.
Taldearena da ere.
Zure gorputza ekoizpen kolektiboa da.
Zure nazio, herriarena,
zure kultura eta arbasoena.
Ez zara guztiz banakakoa.
Hein batean taldekoa zara.
Dugun ikuspuntuaren arabera
izango gara
taldekoago ala banakakoago.
Demagun
diozula zure nerbio optikoak
begien atzean daudela.
Ematen du zure nerbio optikoak
guztiz zureak direla, banakakoak.
Zure ardura dira bakarrik.
Gizabanakoarena hutsik.
Besteek ez dituzte ikusten,
ez diete eragiten.
Guztiz zure ardura dira.
Nozio horiek dira
taldeko-banakako.
Baina autobus gidaria bazara,
gure bizitza zure nerbio
optikoen menpe dago.
Beraz, zure nerbioak ez dira jada
banakakoaren ardura.
Gureak dira ere,
gure bizitza euren menpe baitago.
Zuk nerbioak
banakakoak direla diozu
baina egiaz, kolektiboak dira.
Taldearen eta banakakoaren
karmaren ideia duzu.
Edozein karma,
taldekoa edo banakakoa,
osotasunean du eragina.
Ekintza hobea ala
okerragoa izan daiteke.
600 pertsona
erretiro baten biltzen direnean,
elkarrekin egiten ditugu gauzak,
taldeko ekintza gisa.
Jesarri, ibili,
arnastu, irri egiten dugu,
elkarrekin hitz egin.
Hauek taldeko ekintzak dira.
Denen onerako dira.
Beste batzuk, oraintxe,
ez dute gu bezela jokatzen.
Alkohola edaten dute, dantzan egin,
beste modura pasatzen dute denbora.
Gu gauza izan gara
hiru aste gordetzeko
elkarrekin egoteko.
Talde ekintza baten hartzen dugu parte
ekintza onuragarria iruditzen zaiguna.
Egunero arretaren hazia
ureztatzen dugu gugan,
ulermenarena, errukiarena.
Taldean gizabanakoa ikus dezakezu.
Batzuk besteak baino hobe ari dira.
Batzuk transformatu daitezke,
arduren zama gainetik kendu,
lehenengo 5 egunetan.
Beste batzuek
denbora luzeagoa behar dute.
Hirugarren astean bota dezakete
arduren zama.
Taldekoan banakakoa dago.
Banakakoan taldekoa dago.
Ez dago banakotasun hutsik.
Ez dago taldekotasun hutsik.
Hori da egia.
Beraz,
beste aurkari-pare bat da.
Sakon begiratzea
ondo praktikatuz gero,
bera ezaba dezakezu.
Eta karma orok
guztiongan duela eragina
ikusten duzu.
Hemen egiten dugun ongiak
munduari laguntzen dio.
Konfiantza izan behar dugu,
karma ez da galtzen.
Errukizko, barkamenezko
gure edozein pentsamenduk
gu sendatzen gaitu
eta munduari laguntzen dio.
21 egun hauetan
errukizko, onberatasunezko
pentsamenduak sortu ditugu.
Hori da munduari eman ahal diogun
gauzarik onena.
Horregatik,
gure ekintza, gure karma,
ez da ez desberdina ez berdina.
Berberatasun-bestetasun
aurkari-pare bat da ere.
Ikuspegi zuzenari esker
aurkari-pare guztiok
ezaba ditzakegu.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)