1 00:00:00,000 --> 00:00:02,000 Saihesteko zerbait egiten ez badugu, 2 00:00:02,000 --> 00:00:05,000 hurrengo 40 urteetan, gaixotasun neurologikoen epidemia 3 00:00:05,000 --> 00:00:08,000 jasango dugu mundu mailan. 4 00:00:08,000 --> 00:00:12,000 Burutapen alaia... 5 00:00:12,000 --> 00:00:15,000 Mapa honetan, nazio urdin bakoitzaren 6 00:00:15,000 --> 00:00:19,000 populazioaren % 20 baino gehiago 65 urtetik gorakoa da. 7 00:00:19,000 --> 00:00:21,000 Hau da gaur egungo mundua. 8 00:00:21,000 --> 00:00:24,000 Eta hau da zuen seme-alabek biziko dutena. 9 00:00:25,000 --> 00:00:29,000 12.000 urtez, populazioaren adin banaketak 10 00:00:29,000 --> 00:00:32,000 piramidearen itxura izan du, zaharrenak goian zirela. 11 00:00:32,000 --> 00:00:34,000 Dagoeneko zapaltzen ari da. 12 00:00:34,000 --> 00:00:38,000 2050ean zutabea izango da, eta alderantzikatzen hasiko da. 13 00:00:38,000 --> 00:00:41,000 Hau da arrazoia. 14 00:00:41,000 --> 00:00:44,000 1840tik aurrera, bizialdia bikoiztu baino gehiago egin da, 15 00:00:44,000 --> 00:00:49,000 eta bost ordu luzatzen da egunero, gaur egun. 16 00:00:49,000 --> 00:00:52,000 Eta honexegatik ez da guztiz ona: 17 00:00:52,000 --> 00:00:56,000 65 urtetik gora, Alzheimerra edota 18 00:00:56,000 --> 00:01:00,000 Parkinsona hartzeko arriskua esponentzialki hazten dira. 19 00:01:00,000 --> 00:01:04,000 2050. urtean, 80 urtetik gorako 32 milioi pertsona inguru izango dira 20 00:01:04,000 --> 00:01:07,000 Estatu Batuetan, eta zerbait egiten ez badugu, 21 00:01:07,000 --> 00:01:09,000 erdiak Alzheimer gaixotasuna izango du, 22 00:01:09,000 --> 00:01:12,000 eta 3 milioi pertsona gehiagok Parkinsona izango du. 23 00:01:12,000 --> 00:01:15,000 Gaur egun, gaixotasun neurologiko horiek eta antzeko beste batzuk -- 24 00:01:15,000 --> 00:01:18,000 sendabiderik ez dutenak gainera -- 25 00:01:18,000 --> 00:01:20,000 trilioi bat dolarren herena kostatzen dira urtean, gutxi gorabehera. 26 00:01:20,000 --> 00:01:24,000 2050ean trilioi bat baino gehiago izango dira. 27 00:01:24,000 --> 00:01:26,000 Behar bezala tolestu beharko lukeen 28 00:01:26,000 --> 00:01:28,000 proteina bat Origami ero bat bezala tolesten denean 29 00:01:28,000 --> 00:01:32,000 hasten da Alzheimer gaixotasuna. 30 00:01:32,000 --> 00:01:35,000 Lantzen ari garen bideetako bat zinta itsaskor molekular gisa 31 00:01:35,000 --> 00:01:38,000 arituko diren medikamentuak diseinatzea da, 32 00:01:38,000 --> 00:01:41,000 horiek proteina forma egokian mantendu dezaten. 33 00:01:41,000 --> 00:01:43,000 Teknika horrek noduluak sortzea eragotziko luke; 34 00:01:43,000 --> 00:01:47,000 izan ere, horrek hiltzen ditu burmuinaren zati handiak. 35 00:01:47,000 --> 00:01:49,000 Burmuinaren zati ezberdinak erasotzen dituzten 36 00:01:49,000 --> 00:01:52,000 beste gaixotasun neurologiko batzuk ere 37 00:01:52,000 --> 00:01:55,000 tankerako noduluak eragiten dituzte. 38 00:01:55,000 --> 00:01:58,000 Ondorioz, arazoaren konponbidea orokorra izan liteke, 39 00:01:58,000 --> 00:02:00,000 eta baliteke gaixotasun neurologiko asko sendatzeko balio izatea, 40 00:02:00,000 --> 00:02:02,000 eta ez Alzheimerra bakarrik. 41 00:02:02,000 --> 00:02:05,000 Beste aldetik, minbiziarekiko lotura harrigarri bat dago; 42 00:02:05,000 --> 00:02:07,000 izan ere, gaixotasun neurologikoak dituztenen artean 43 00:02:07,000 --> 00:02:10,000 oso gutxi dira gainera minbizia dutenak. 44 00:02:10,000 --> 00:02:13,000 Eta gutxi dira bide hori jarraitzen ari diren ikerleak, 45 00:02:13,000 --> 00:02:16,000 baina gu, behintzat, erabat txundituta gaude. 46 00:02:16,000 --> 00:02:19,000 Eremu horretan egiten ari diren lan garrantzitsuena eta sortzaileena 47 00:02:19,000 --> 00:02:22,000 diru-emaile pribatuek finantzatzen dute. 48 00:02:22,000 --> 00:02:25,000 Eta laguntza pribatu gehiagoren behar handia dago, 49 00:02:25,000 --> 00:02:28,000 gobernuek ikerkuntza baztertu baitute, tamalez. 50 00:02:28,000 --> 00:02:32,000 Bitartean, hau guztia noiz gertatuko den zain gauden bitartean, 51 00:02:32,000 --> 00:02:34,000 hona hemen zuk zeuk egin dezakezuna. 52 00:02:34,000 --> 00:02:36,000 Parkinsona jasateko arriskua murriztu nahi baduzu, 53 00:02:36,000 --> 00:02:41,000 kafeinak babestu egiten du; inork ez daki zergatik. 54 00:02:41,000 --> 00:02:44,000 Buruko zauriak txarrak dira. Parkinsona eragin dezakete. 55 00:02:44,000 --> 00:02:48,000 Hegazti gripea ere ez da ideia ona. 56 00:02:49,000 --> 00:02:52,000 Zure burua Alzeimerraren aurrean babesteko, 57 00:02:52,000 --> 00:02:55,000 beno, dirudienez, arrain koipea ona da 58 00:02:55,000 --> 00:02:58,000 Alzeimerraren arriskua murrizteko. 59 00:02:58,000 --> 00:03:00,000 Odol presioa ere baxu mantendu beharko zenuke. 60 00:03:00,000 --> 00:03:02,000 Izan ere, odol presio altu kronikoa 61 00:03:02,000 --> 00:03:04,000 Altzeimerra izateko arrisku faktore garrantzitsuena da. 62 00:03:04,000 --> 00:03:07,000 Baita glaukoma izateko arrisku faktorerik handiena ere. 63 00:03:07,000 --> 00:03:10,000 Glaukoma begiaren Altzeimerra da. 64 00:03:10,000 --> 00:03:12,000 Eta, noski, ondorio kognitiboei dagokienez, 65 00:03:12,000 --> 00:03:14,000 «erabili edo galdu» printzipioa da nagusi. 66 00:03:14,000 --> 00:03:16,000 Beraz, burua estimulatzea komeni zaizu. 67 00:03:16,000 --> 00:03:18,000 Baina, beno! Hemen zaudeten nirekin dagoeneko. 68 00:03:18,000 --> 00:03:20,000 Beraz, jadanik lantzen ari zarete aspektu hori. 69 00:03:20,000 --> 00:03:24,000 Azkeneko ohar bat. Opaiguzue zorte ona ni bezalakoei, ados? 70 00:03:24,000 --> 00:03:26,000 Izan ere, erlojua guztiontzako doa aurrera. 71 00:03:26,000 --> 00:03:29,000 Eskerrik asko.