0:00:00.000,0:00:02.000 Saihesteko zerbait egiten ez badugu, 0:00:02.000,0:00:05.000 hurrengo 40 urteetan, gaixotasun neurologikoen epidemia 0:00:05.000,0:00:08.000 jasango dugu mundu mailan. 0:00:08.000,0:00:12.000 Burutapen alaia... 0:00:12.000,0:00:15.000 Mapa honetan, nazio urdin bakoitzaren 0:00:15.000,0:00:19.000 populazioaren % 20 baino gehiago 65 urtetik gorakoa da. 0:00:19.000,0:00:21.000 Hau da gaur egungo mundua. 0:00:21.000,0:00:24.000 Eta hau da zuen seme-alabek biziko dutena. 0:00:25.000,0:00:29.000 12.000 urtez, populazioaren adin banaketak 0:00:29.000,0:00:32.000 piramidearen itxura izan du, zaharrenak goian zirela. 0:00:32.000,0:00:34.000 Dagoeneko zapaltzen ari da. 0:00:34.000,0:00:38.000 2050ean zutabea izango da, eta alderantzikatzen hasiko da. 0:00:38.000,0:00:41.000 Hau da arrazoia. 0:00:41.000,0:00:44.000 1840tik aurrera, bizialdia bikoiztu baino gehiago egin da, 0:00:44.000,0:00:49.000 eta bost ordu luzatzen da egunero, gaur egun. 0:00:49.000,0:00:52.000 Eta honexegatik ez da guztiz ona: 0:00:52.000,0:00:56.000 65 urtetik gora, Alzheimerra edota 0:00:56.000,0:01:00.000 Parkinsona hartzeko arriskua esponentzialki hazten dira. 0:01:00.000,0:01:04.000 2050. urtean, 80 urtetik gorako 32 milioi pertsona inguru izango dira 0:01:04.000,0:01:07.000 Estatu Batuetan, eta zerbait egiten ez badugu, 0:01:07.000,0:01:09.000 erdiak Alzheimer gaixotasuna izango du, 0:01:09.000,0:01:12.000 eta 3 milioi pertsona gehiagok Parkinsona izango du. 0:01:12.000,0:01:15.000 Gaur egun, gaixotasun neurologiko horiek eta antzeko beste batzuk -- 0:01:15.000,0:01:18.000 sendabiderik ez dutenak gainera -- 0:01:18.000,0:01:20.000 trilioi bat dolarren herena kostatzen dira urtean, gutxi gorabehera. 0:01:20.000,0:01:24.000 2050ean trilioi bat baino gehiago izango dira. 0:01:24.000,0:01:26.000 Behar bezala tolestu beharko lukeen 0:01:26.000,0:01:28.000 proteina bat Origami ero bat bezala tolesten denean 0:01:28.000,0:01:32.000 hasten da Alzheimer gaixotasuna. 0:01:32.000,0:01:35.000 Lantzen ari garen bideetako bat zinta itsaskor molekular gisa 0:01:35.000,0:01:38.000 arituko diren medikamentuak diseinatzea da, 0:01:38.000,0:01:41.000 horiek proteina forma egokian mantendu dezaten. 0:01:41.000,0:01:43.000 Teknika horrek noduluak sortzea eragotziko luke; 0:01:43.000,0:01:47.000 izan ere, horrek hiltzen ditu burmuinaren zati handiak. 0:01:47.000,0:01:49.000 Burmuinaren zati ezberdinak erasotzen dituzten 0:01:49.000,0:01:52.000 beste gaixotasun neurologiko batzuk ere 0:01:52.000,0:01:55.000 tankerako noduluak eragiten dituzte. 0:01:55.000,0:01:58.000 Ondorioz, arazoaren konponbidea orokorra izan liteke, 0:01:58.000,0:02:00.000 eta baliteke gaixotasun neurologiko asko sendatzeko balio izatea, 0:02:00.000,0:02:02.000 eta ez Alzheimerra bakarrik. 0:02:02.000,0:02:05.000 Beste aldetik, minbiziarekiko lotura harrigarri bat dago; 0:02:05.000,0:02:07.000 izan ere, gaixotasun neurologikoak dituztenen artean 0:02:07.000,0:02:10.000 oso gutxi dira gainera minbizia dutenak. 0:02:10.000,0:02:13.000 Eta gutxi dira bide hori jarraitzen ari diren ikerleak, 0:02:13.000,0:02:16.000 baina gu, behintzat, erabat txundituta gaude. 0:02:16.000,0:02:19.000 Eremu horretan egiten ari diren lan garrantzitsuena eta sortzaileena 0:02:19.000,0:02:22.000 diru-emaile pribatuek finantzatzen dute. 0:02:22.000,0:02:25.000 Eta laguntza pribatu gehiagoren behar handia dago, 0:02:25.000,0:02:28.000 gobernuek ikerkuntza baztertu baitute, tamalez. 0:02:28.000,0:02:32.000 Bitartean, hau guztia noiz gertatuko den zain gauden bitartean, 0:02:32.000,0:02:34.000 hona hemen zuk zeuk egin dezakezuna. 0:02:34.000,0:02:36.000 Parkinsona jasateko arriskua murriztu nahi baduzu, 0:02:36.000,0:02:41.000 kafeinak babestu egiten du; inork ez daki zergatik. 0:02:41.000,0:02:44.000 Buruko zauriak txarrak dira. Parkinsona eragin dezakete. 0:02:44.000,0:02:48.000 Hegazti gripea ere ez da ideia ona. 0:02:49.000,0:02:52.000 Zure burua Alzeimerraren aurrean babesteko, 0:02:52.000,0:02:55.000 beno, dirudienez, arrain koipea ona da 0:02:55.000,0:02:58.000 Alzeimerraren arriskua murrizteko. 0:02:58.000,0:03:00.000 Odol presioa ere baxu mantendu beharko zenuke. 0:03:00.000,0:03:02.000 Izan ere, odol presio altu kronikoa 0:03:02.000,0:03:04.000 Altzeimerra izateko arrisku faktore garrantzitsuena da. 0:03:04.000,0:03:07.000 Baita glaukoma izateko arrisku faktorerik handiena ere. 0:03:07.000,0:03:10.000 Glaukoma begiaren Altzeimerra da. 0:03:10.000,0:03:12.000 Eta, noski, ondorio kognitiboei dagokienez, 0:03:12.000,0:03:14.000 «erabili edo galdu» printzipioa da nagusi. 0:03:14.000,0:03:16.000 Beraz, burua estimulatzea komeni zaizu. 0:03:16.000,0:03:18.000 Baina, beno! Hemen zaudeten nirekin dagoeneko. 0:03:18.000,0:03:20.000 Beraz, jadanik lantzen ari zarete aspektu hori. 0:03:20.000,0:03:24.000 Azkeneko ohar bat. Opaiguzue zorte ona ni bezalakoei, ados? 0:03:24.000,0:03:26.000 Izan ere, erlojua guztiontzako doa aurrera. 0:03:26.000,0:03:29.000 Eskerrik asko.