Saihesteko zerbait egiten ez badugu,
hurrengo 40 urteetan, gaixotasun neurologikoen epidemia
jasango dugu mundu mailan.
Burutapen alaia...
Mapa honetan, nazio urdin bakoitzaren
populazioaren % 20 baino gehiago 65 urtetik gorakoa da.
Hau da gaur egungo mundua.
Eta hau da zuen seme-alabek biziko dutena.
12.000 urtez, populazioaren adin banaketak
piramidearen itxura izan du, zaharrenak goian zirela.
Dagoeneko zapaltzen ari da.
2050ean zutabea izango da, eta alderantzikatzen hasiko da.
Hau da arrazoia.
1840tik aurrera, bizialdia bikoiztu baino gehiago egin da,
eta bost ordu luzatzen da egunero, gaur egun.
Eta honexegatik ez da guztiz ona:
65 urtetik gora, Alzheimerra edota
Parkinsona hartzeko arriskua esponentzialki hazten dira.
2050. urtean, 80 urtetik gorako 32 milioi pertsona inguru izango dira
Estatu Batuetan, eta zerbait egiten ez badugu,
erdiak Alzheimer gaixotasuna izango du,
eta 3 milioi pertsona gehiagok Parkinsona izango du.
Gaur egun, gaixotasun neurologiko horiek eta antzeko beste batzuk --
sendabiderik ez dutenak gainera --
trilioi bat dolarren herena kostatzen dira urtean, gutxi gorabehera.
2050ean trilioi bat baino gehiago izango dira.
Behar bezala tolestu beharko lukeen
proteina bat Origami ero bat bezala tolesten denean
hasten da Alzheimer gaixotasuna.
Lantzen ari garen bideetako bat zinta itsaskor molekular gisa
arituko diren medikamentuak diseinatzea da,
horiek proteina forma egokian mantendu dezaten.
Teknika horrek noduluak sortzea eragotziko luke;
izan ere, horrek hiltzen ditu burmuinaren zati handiak.
Burmuinaren zati ezberdinak erasotzen dituzten
beste gaixotasun neurologiko batzuk ere
tankerako noduluak eragiten dituzte.
Ondorioz, arazoaren konponbidea orokorra izan liteke,
eta baliteke gaixotasun neurologiko asko sendatzeko balio izatea,
eta ez Alzheimerra bakarrik.
Beste aldetik, minbiziarekiko lotura harrigarri bat dago;
izan ere, gaixotasun neurologikoak dituztenen artean
oso gutxi dira gainera minbizia dutenak.
Eta gutxi dira bide hori jarraitzen ari diren ikerleak,
baina gu, behintzat, erabat txundituta gaude.
Eremu horretan egiten ari diren lan garrantzitsuena eta sortzaileena
diru-emaile pribatuek finantzatzen dute.
Eta laguntza pribatu gehiagoren behar handia dago,
gobernuek ikerkuntza baztertu baitute, tamalez.
Bitartean, hau guztia noiz gertatuko den zain gauden bitartean,
hona hemen zuk zeuk egin dezakezuna.
Parkinsona jasateko arriskua murriztu nahi baduzu,
kafeinak babestu egiten du; inork ez daki zergatik.
Buruko zauriak txarrak dira. Parkinsona eragin dezakete.
Hegazti gripea ere ez da ideia ona.
Zure burua Alzeimerraren aurrean babesteko,
beno, dirudienez, arrain koipea ona da
Alzeimerraren arriskua murrizteko.
Odol presioa ere baxu mantendu beharko zenuke.
Izan ere, odol presio altu kronikoa
Altzeimerra izateko arrisku faktore garrantzitsuena da.
Baita glaukoma izateko arrisku faktorerik handiena ere.
Glaukoma begiaren Altzeimerra da.
Eta, noski, ondorio kognitiboei dagokienez,
«erabili edo galdu» printzipioa da nagusi.
Beraz, burua estimulatzea komeni zaizu.
Baina, beno! Hemen zaudeten nirekin dagoeneko.
Beraz, jadanik lantzen ari zarete aspektu hori.
Azkeneko ohar bat. Opaiguzue zorte ona ni bezalakoei, ados?
Izan ere, erlojua guztiontzako doa aurrera.
Eskerrik asko.