Zer dago kutxa honen barruan? Dagoena oso garrantzitsua izan behar da, nire bidaietan, etxerik etxe, beti eraman dudalako. (Barreak) (Txaloak) Ezaguna egiten al zaizue hau? Ba al dakizue estatubatuarrek lekuaren hirukoitza okupatzen dugula orain 50 urtekoa baino? Hirukoitza. Pentsatuko duzue, hainbeste leku extrarekin, nahikoa izango dugula geure gauza guztietarako. Ba ez! Gune berri bat dago hirian, 22 mila milioi dolar eta 20 mila hektareatakoa: non bakoitzaren gauza pertsonalak biltegiratzen diren. Orduan, lekuaren hirukoitza daukagu, baina, hain bihurtu gara erosle onak gero eta leku handiagoa behar dugula. Zertara eramaten gaitu honek? Kredito-txartelen iruzur mordoak, egundoko ingurune-inpaktua, eta, behar bada ez da kointzidentzia izango, geure zoriontasun neurriak orain dela 50 urtekoak beraiek dira. Ba, hobeto bizitzeko modu bat badagoela esan nahi dizuet, non gutxiago, gehiago den. Postura egiten dut, gutariko askok bizi izan dugula urritasunaren poza: unibertsitatean - logelan, bidaietan - hotelen logeletan, kanpinean - ea ezer gabe, akaso txalupa bat. Izan dena izan dela, postura egiten dut, beste gauza batzuen artean, honek askatasun gehiago eman zizun, denbora gehiago. Horregatik gomendatuko dizuet gauza gutxiago edukitzea eta leku txikiagoan, eta honek ingurune-inpaktu txikiagoa eragingo du. Gainera, dirua aurrezteko modu izugarria da. Eta zeuen bizitzetan aldakortasun handiagoa emango dizue. "La Vida Editada" deitutako egitasmoari hasiera eman nion lifeedited.org-en gai honetan sakontzeko eta soluzio hobeagoak aurkitzeko. Lehenengo: nire 40m2-ko Manhattaneko apartamentuan, dena egokitu Mutopo eta Jovoto.com nire bazkideekin. Nik dena nahi nuen - bulegoa, 10 pertsonentzako afaltzeko lekua, gonbidatuen gela, eta nire parakaidismoko ekipo osoa. 300 iradokizun baino gehiago hartu genituen mundu osotik, eta lortu nuen, nire lehenengo bitxia. 40m2-ko apartamentua lortzerakoan, 55m2-koaren ordez, bat-batean 200 mila dolar aurreztu nituen. Leku murriztuak altzairu txikiak behar ditu - diru gehiago aurreztu, eta ingurune-inpaktua txikiagoa da, baita. Eta, nik gogokoen ditudan gauzetarako bereziki diseinatuta dagoenez, neuretzat dago bereziki diseinatuta, beraz, oso pozik nago han bizitzearekin. Eta, leku txiki batetan, nola bizi? Hiru proposamen. Lehenengo eta behin, erruki gabe editatu behar da. Geure bizitzako zaingorriak garbitu behar ditugu. Zer egin, urteetan ez dudan erabili alkondararekin? Kanporatzeko garaia da. Premiagabekoa kanporatu behar dugu geure bizitzatik, eta jarioa bideratzen ikasi. Erosi baino lehenago, pentsatu behar dugu. Geure buruari galdetu behar diogu, "Honek zoriontsuago egingo al nau? Benetan?" Beraz, zoragarriak diren gauzak erosi eta kontserbatu beharko genituen. Baina, urteetan maitatzeko gauzak nahi ditugu, eta ez gauzak bakarrik. Bigarrenez, gure mantra berria: txikia sexya da. Leku eraginkorrak nahi ditugu. Denbora luzean erabiltzeko diseinatutako gauzak nahi ditugu, eta ez behinola bakarrik erabiltzekoak. Zergatik 6 sutako sutegia edukitzea gehien jota 3 erabiltzen baditugu? Pilatzen diren gauzak nahi ditugu, multzokatzen direnak, eta digitalizatuak. Geure dokumentu guztiak hartu ahal ditugu, liburuak, filmeak, eta desagertarazi - magia da. Azkenik, leku eta altzairu multifuntzionalak nahi ditugu - konketa eta komuna den altzairu bera, ohe bihurtzen den jangela - toki bera, alboko mahaitxoa 10 pertsonentzat haunditzen dena. Hemen erakusten dizuedan "Vida Editada"ren eskeman, orma mugikorra, "transformer" altzairuekin konbinatzen dugu oso leku handia lortzeko. Begira mahai txikitxoa - bai altueran eta bai neurrian, haunditu egiten da 10 pertsonentzat. Nire bulegoa tolestu egiten da, eta erraz ezkutatu. Nire ohea bi atzamar erabiliz ateratzen da ormatik. Gonbidatuak ditugula? Orma mugikorra mugitu, eta zabaltzen diren ohe batzuk ditugu. Eta, nire etxeko zinema ezin zen falta. Ez dut esaten bizitzeko behar dugun guztia 40m2 direnik. Baina, kontutan hartu egizue, bizitza editatu batek dituen onura guztiak. Joan zaitezte 300etik 200m2-etara, 150etik 100era. Gutariko asko, denok behar bada, oso pozik gaude hemen, egun batzuetarako maleta pare batekin, eta behar bada hoteleko logela txiki batetan. Beraz, etxera heldu eta atea gurutzatzerakoan, gelditu zaitezte segundo baten eta galdeiozue zeuen buruari: "Editatu ahal izango nuke zeozer nire bizitzan? Horrek askatasun gehiago emango zidan? Denbora gehiago, beharbada?" Zer dago kutxa honen barruan? Benetan, ez du garrantzirik. Ez dudala behar, argi daukat. Zer dago zeuen kutxetan? Behar bada, eta bakarrik behar bada, gutxiago, gehiago izango da. Orduan, egin dezagun lekua onak diren gauzentzat. Eskerrik asko. (Txaloak)