Une honetan planetatik urrutien dauden lurtarrak izanik,
gu, Alpha espazio-estazioko lehen tripulazioa...
esplorazio- eta aurkikuntza-bidaia hasia dugu
eta gure Lur planetatik urrun bidaiatu eta bizi egingo duten
gizon-emakumeontzako arrastoa uzten ari gara.
Espaziora atea irekitzen ari gara
gizateria osoarentzako.
90 minutuoro planeta orbitatzen dugun bitartean,
mugarik gabeko mundua ikusten dugu, eta igortzen dugu gure gogoa
nazio guztiek bake eta armoniarako bidean lan egin dezaten.
Gure munduak erabateko aldaketa izan du
eta Nazioarteko Espazio-Estazioak berak, nazioek bat eginda lan egin dezaketela frogatzen du
eta bakea eta elkarlana sustatu beharko lukeela, eta helburu txundigarriak lortu
Gau honetan, guztiokin partekatu nahi genuke
abentura espazial honek emandako zoriona,
eta Lurraren distira ikustean sentitzen dugun harridura eta lilura
halaber, irudipen indartsua, gizakion grina ikertu eta aurkikuntzak egiteko
mugagabekoa dela.
Garai latzak dira mundu osoan
baina garaia da guztiok gogoeta egiteko
bat eginik egoteko eta gure planeta aintzat hartzeko
eta badugu haren ikuspegi polita hemen goitik.