Thich Nhat Hanh zen maisuak
erantzuten du
Heriotza ez bada existitzen,
zergatik dago txarto erailtzea?
Hiltzerik ez bada,
zergatik dago txarto erailtzea?
Hiltzerik ez bada,
zergatik dago txarto erailtzea?
Oso galdera ona.
Norbait hil egin nahi duzunean,
pertzepzio okerrak dituzu.
Erail dezakezula uste duzu.
Imajina ezazu hodei bat
akabatu nahi duzula
ez baitakizu
hodeia ezin dela inoiz hil.
Hodeia elur edo euri bilakatuko da.
Erailtzeko gogoa energia bat da,
eta ezjakintasuna da bere ezaugarria,
pertzepzio okerra,
hira eta biolentzia.
Horregatik, erailtzea ez da zuzena.
Ez da zuzena adimenik,
jakinduriarik ez duelako.
Biolentzia eta sufrimendu asko du.
Hilketa egin aurreko gogoa ere
ez da zuzena dagoeneko.
Zuzena ez denak
sufrimendu asko ekar dezake.
Ez guri edo besteari,
baizik eta hiltzaileari berari.
Martin Luther King erail zuen pertsonak,
Mahatma Gandhi erail zuenak,
John F. Kennedy erail zuenak,
Jesus erail zuenak,
asko sufritzen zuen.
Hiraz, beldurrez,
biolentziaz beteta zegoen,
ezjakinez beteta zegoelako,
pertzepzio okerrez.
Erail zezaketela uste zuten.
Ezin duzu Martin Luther King erail.
Erail ondoren, indartsuago egingo da.
Martin Luther King orain
hil aurretik baino indartsuagoa da.
Suposatu hodei bat
akabatu nahi duzula.
Nola akabatu dezakezu hodeia?
Denbora galtzen zabiltza.
Norbait erail, akabatzeko zure gogoa
sufrimendura baino ez zaitu eramango.
Beraz, ukitu egin behar dugu
jaiotzerik ez, hiltzerik ez duen
gure benetako izaera.
Bere buruaz beste egiten duena.
Horrek sufrimendu asko dakar.
Pertsona horrek uste du
bere buruaz beste egin dezakeela.
Baina egia da
ezin duela bere burua hil.
Bere burua hiltzeko ahaleginak
gehiago sufriaraziko dio
eta bere ingurukoei sufriaraziko die.
Ez zaitezke hil,
ezin duzu inor erail.
Mahatma Gandhi bizirik dirau,
eta orain oso indartsua da.
Gu guztiongan dago.
Baita Martin Luther King ere.
Baita Jesus ere.
Baita Buda ere.
Bere garaian, lagun asko
Buda hiltzen saiatu ziren.
Beraz, norbait hiltzeko gogoa
sufrimendua da
ezjakina, hira eta biolentzia
dituelako barnean.
Gaurko zientzia bat dator Budarekin,
ezer ezin duzula desagerrarazi.
Ezin duzu ezer desagerrarazi.
Ezer ez daiteke hil.
(Frantses): Ezer ez da sortzen,
ezer ez da galtzen, dena da eraldatzen.
Eraldaketa baino ez dago.
Heriotza ez da existitzen.
Azalean, jaiotza eta hiltzea
gertatzen dela ematen du.
Baina sakon begiratuz gero
hori egia ez dela ikusten duzu.
Zientzia, kimika,
biologia sakon ikasiz gero
ez jaio, ez hiltze izaera,
egiazkoa, ukituko duzu.
konektatu,
inspiratu, elikatu
(Kanpaia)