Mila esker.
Bazen errege bat Indian, Maharaja bat, eta
urtebetetzerako dekretu bat zabaldu zuen:
Buruzagi orok erregearentzako
opari egokiak ekarri behar zituen.
Batzuk zeta fina ekarri zuten,
beste batzuk ezpata zoragarriak,
beste batzuk, urrea.
Ilararen amaieran zimurrez beteriko
gizon zahar bat zihoan ohinez,
bere herrixkatik abiatu eta itsasertzetik
egun askotako ibilaldia egin zuena.
Iritsi zenean, erregearen semeak galdetu
zion "Zer opari duzu Erregearentzat?"
Eta agureak oso mantso eskua
zabaldu zuen erakusteko
txirla eder bat, kolore more,
hori, gorri eta urdinekin.
Eta Erregearen semeak esan zuen,
"Hori ez da Erregearentzako opari bat!
Zer opari da hori?"
Agureak poliki begirada jaso
eta erantzun zion,
"Ibilbide luzea... opariaren zati."
(Barreak)
Une batean,
opari bat emango dizuet,
nire ustez, zabaltzea
merezi duen opari bat.
Baina aurrez, utzidazue
nire ibilbide luzea kontatzen.
Zuetako asko bezala,
bizitza haurtzaroan hasi nuen.
Zuetako zenbatek hasi zuten
bizitza haurtzaroan?
Gazte jaio zineten?
Zuen erdia edo... ados...
(Barreak)
Eta gainontzekoak, zer?
Helduak jaio zineten?
Ene! Zuen ama ezagutu nahi dut!
Hori bai ezinezkoa!
Haurtzaroan, beti erakarri ninduen
ezinezkoa egiteak.
Gaurkoa, urte askoz iristeko irrikaz
egon naizen eguna da,
izan ere, gaur da eguna
saiatuko naizena
ezinezkoa egiten
zuen begien aurrean,
hementxe, TEDxMaastricht-en.
Hasteko, opari bat emango dizuet:
amaiera kontatuz ikusaraziko dizuet
ezinezkoa ez dela ezinezko.
Eta amaitzeko, zabaltzea
merezi duen opari bat emango dizuet:
erakutsiko dizuet zuen bizitzan
ezinezkoa egin dezakezuela.
Ezinezkoa egiteko nire saiakeran,
aurkitu dut badirela
munduko jende guztiarentzat
unibertsalak diren bi gauza:
guztiok ditugu beldurrak,
eta guztiok ditugu ametsak.
Ezinezkoa egiteko saiakera horretan,
aurkitu dut badirela hiru gauza
nire bizitzan zehar egin ditudanak
eta ezinezkoa egitera eraman nautenak:
Dodgeball, edo zuentzako "Trefbal",
Superman,
eta Eltxoa.
Nire hiru hitz gakoak.
Orain badakizue zergatik
egiten dudan ezinezkoa nire bizitzan.
Beraz, nire bidaia kontatuko
dizuet, ibilaldi luzea
beldurretatik ametsetara,
hitzetatik ezpatetara,
Dodgeballetik
Supermanera
eta Eltxora.
Eta espero dut erakustea
zuek nola egin dezakezuen
ezinezkoa zuen bizitzan.
2007ko urriaren 4a.
Bihotza taupaka,
belaunak dardarka
taula gainera irtetean,
Sanders Antzokian,
Harvard Unibertsitatean,
2007ko Medikuntzako
Ig Nobel Saria jasotzeko
elkarlanean idatzitako medikuntza
ikerketa lanagatik.
Izenburua: "Ezpata irensketa...
...eta haren ondorioak"
(Barreak)
Inoiz irakurri ez nuen aldizkari
txiki batean argitaratu zen,
British Medical Journal-ean.
Eta niretzat, hori ezinezko amets
bat gauzatzea izan zen,
ustekabekoa izan zen
ni bezalako norbaitentzat,
inoiz ahaztuko ez dudan ohore bat.
Baina ez zen nire bizitzako zati
gogoangarriena.
1967ko urriaren 4ean,
haur beldurti, lotsati, argal, ahul honek
beldur ikaragarriak pairatzen zituen.
Taula gainera irteteko prestatzen zela,
bihotza taupaka,
belaunak dardarka.
Ahoa ireki eta hitz egiten saiatu zen,
baina ez zen hitzik atera.
Negarrez dardarka geratu zen.
Beldurrak zurrunduta geratu zen,
izuak izoztuta.
Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hark
beldur itzelak pairatzen zituen.
Iluntasunari beldurra zion,
altuerari beldurra,
armiarma eta sugeei...
Zuetako norbait armiarma eta sugeen
beldur da?
Bai, zuetako batzuk...
Urari eta marrazoei beldurra zien...
Sendagileei, erizainei eta dentistei,
orratzei eta taladroei eta
tresna zorrotzei.
Baina beste ezer baino gehiago,
beldurra zion
jendeari.
Haur beldurti, lotsati, argal, ahul hura
ni nintzen.
Huts egiteari eta baztertua
izateari beldurra nion,
autoestimu baxua nuen,
gutxiagotasun-konplexua,
eta orduan pairatu zitekeenik
ez genekien zerbait ere:
Jendarteko Antsietate Sindromea.
Beldurrak nituelako, adarra
jotzen zidaten eta jo egiten ninduten.
Barre eta iseka egiten zidaten.
Ez zidaten jolasten uzten
beren taldeko jolasetan.
Ah, bazen jolas bat parte hartzen
uzten zidatena...
Dodgeball,
eta ez nintzen saihesle ona.
Iseka egiten zidaten,
gorantz begiratu
eta baloi gorriak ikusten nituen
abiadura supersonikoan nire aurpegirantz
bam, bam, bam!
Eta gogoan dut egun askotan
etxerako bidean oinez,
aurpegia gorri eta minez,
belarriak gorri eta burrunbaka.
Begiak malkoz sutan nituen,
eta haien hitzek belarriak
erretzen zizkidaten.
Eta norbaitek esan zuen:
"Makilek eta harriek
hezurrak hauts ditzakete,
baina hitzek ez naute zaurituko"...
Gezurra da.
Hitzek labanak bezala ebaki dezakete.
Hitzek ezpatak bezala zula dezakete.
Hitzen zauriak hain sakonak izan daitezke
ez direla ikusten.
Beraz, beldurrak nituen, eta hitzak
nire etsai nagusienak ziren.
Oraindik ere badira.
Baina ametsak ere banituen.
Etxera joan eta
Supermanen komikietan galtzen nintzen,
eta Supermanen komikiak irakurriz
Superman bezalako superheroi bat
izan nahi nuela amesten nuen.
Egia eta justiziaren alde
borroka egin nahi nuen,
maltzurren eta kriptonitaren
aurka borrokatu,
munduan zehar hegan egin nahi nuen
balentriak eginez eta biziak salbatuz.
Bestalde benetako gauzek
ere liluratzen ninduten.
Errekorren Guinness Liburua
eta Ripley-ren Believe it or Not
irakurtzen nituen.
Inork irakurri du Errekorren
Guiness Liburua edo Ripley-ren liburua?
Maite ditut liburu horiek!
Benetako jendea
benetako balentriak egiten.
"Hori egin nahi dut", esaten nuen.
Bulliek ez badidate uzten
beren jolasetan parte hartzen,
benetako magia, balentriak egingo ditut.
Benetan aparteko zerbait egin nahi dut
bulli horiek egin ezin dutena.
Nire zeregina eta deia
aurkitu nahi ditut,
nire bizitzak zentzua duela
jakin nahi dut,
mundua aldatuko duen zerbait
egin nahi dut;
frogatu nahi dut
ezinezkoa ez dela ezinezko.
Aurrera 10 urte.
Nire 21. uretebetetzearen
aurreko astea zen.
Bi gauza gertatu ziren egun berean
bizitza betirako aldatuko zidatenak.
Tamil Nadu-n bizi nintzen,
India hegoaldean
misiolaria nintzen han,
eta nire begiraleak,
lagunak, galdetu zidan:
"Ba al duzu Throme-ik, Daniel?"
Esan nion, "Throme?
Zer dira Throme-ak?"
Esan zidan: "Throme-ak bizitzako
helburu nagusiak dira.
Ametsen eta helburuen batura,
adibidez, edozer egiteko gai bazina,
edonora joateko aukera bazenu,
edonor izateko gai bazina,
nora joango zinake? Zer egingo zenuke?
Nor izango zinake?
Esan nion, "Ezin dut hori egin!
Beldur naiz! Beldur gehiegi ditut!"
Gau hartan nire arroz-esterilla
bungalowaren teilatura eraman nuen,
izarren azpian etzan nintzen
eta saguzaharrak eltxoak
harrapatzen ikusi nituen.
Eta buruan nuen bakarra throme-ak ziren,
ametsak eta helburuak,
eta zapaltzaile eta baloi haiek.
Ordu batzuk geroago esnatu nintzen.
Bihotza taupaka,
belaunak dardarka.
Oraingoan ez zen beldurragatik.
Gorputz osoa dardarka nuen.
Eta ondorengo bost egunetan
konortea galdu eta irabazi egon nintzen,
heriotz-ohean bizirik irauntzeko borrokan.
Garuna sutan nuen,
40,5 °C graduko malaria sukarrarekin.
Eta esnatzen nintzen bakoitzean
throme-ak soilik nituen buruan.
Pentsatzen nuen:
"Zer egin nahi dut bizitzan?"
Azkenean, 21. urtebetetzearen
aurreko gauean,
argitasun une batean,
ohartu nintzen:
Ikusi nuen eltxo txiki hark,
Anopheles Stephensi,
eltxo txiki hark 5 microgramo
baino gutxiago pisatzen zuen,
gatz ale batek baino gutxiago,
eltxo hark 80 kiloko gizon bat
gainditu bazezakeen,
ohartu nintzen hura zela nire kriptonita.
Orduan ohartu nintzen ez zela eltxoa bera,
eltxoaren barruan zegoen
bizkarroi txikia baizik,
Plasmodium Falciparum, urtean
milioi bat pertsona hiltzen dituena.
Orduan ohartu nintzen
are eta txikiagoa zela,
baina niretzak, askoz handiagoa zirudien.
Ohartu nintzen
beldurra zela nire kriptonita,
nire bizkarroia,
nire bizi osoan mugatu
eta zurrundu ninduena.
Badakizue, aldea dago arriskuaren
eta beldurraren artean.
Arriskua benetakoa da.
Beldurra aukera bat da.
Eta jabetu nintzen aukera bat nuela:
beldurrez bizi nintekeen, eta
huts eginez hil gau hartan,
edo nire beldurrak erahil nitzakeen
eta nire ametsak lortzen saiatu,
bizitza bizitzeko saiakera egin nezakeen.
Eta badakizue, zure heriotz-ohean egoteak
eta heriotzari aurrez aurre begiratzeak
benetan bizitzeko gogoa ematen dizu.
Jabetu nintzen guztiok hiltzen garela,
baina guztiok ez garela osoki bizi.
Heriotzean bizi gara.
Hau da, hiltzen ikasten duzunean,
benetan bizitzen ikasten duzu.
Hala, erabaki nuen gau hartan
nire istorioa aldatuko nuela.
Ez nuen hil nahi.
Eta otoi labur bat esan nuen:
"Jauna, 21. urtebetetze eguna
bizitzen uzten badidazu
ez diot beldurrari nire bizitza
zuzentzen utziko aurrerantzean.
Nire beldurrak erahilko ditut,
nire ametsak eskuratzen saiatuko naiz,
nire jokabidea aldatu nahi dut,
zerbait sinesgaitza egin nahi dut,
nire zeregina eta deia aurkitu nahi ditut,
jakin nahi dut ezinezkoa
ez dela ezinezko."
Gau hartan bizirik irten ote nintzen
ala ez begi bistan dago.
(Barreak)
Baina gau hartan egin nuen
nire 10 Throme-ko zerrenda.
Erabaki nuen kontinente nagusiak
ezagutu nahi nituela,
Munduko 7 Mirariak bisitatu,
zenbait hizkuntza ikasi,
uharte desertu batean bizi,
ozeanoaren erdian ontzi batean bizi,
Amazonako tribuetako indioekin bizi,
Suediako mendirik altuena igo,
Everesten eguzkia irteten ikusi,
Nashvilleko musika munduan lan egin,
zirko batean lan egin,
eta hegazkin batetik jauzi egin.
Hurrengo hogei urteetan throme horietako
gehienak egitea lortu nuen.
Zerrendako throme bat
zirriborratzen nuenean,
5 edo 10 gehitzen nituen
eta zerrenda gero eta luzeagoa zen.
Hurrengo zazpi urteetan, Bahametako uharte
txiki batean bizi nintzen
zazpi urte inguru
lastozko etxola batean,
marrazoak eta bastangak harrapatuz jateko,
uharteko pertsona bakarra,
gerripeko zapi batekin,
eta marrazoekin igeri egiten ikasi nuen.
Eta handik Mexikora joan nintzen,
eta ondoren Amazonia Ibaira Ekuadorren,
Pujo Pongo-ko tribu
batekin bizitu nintzen,
eta piskanaka konfiantza irabazten joan
nintzen nire throme-ei esker.
Nashvilleko musika munduan sartu nintzen,
ondoren Suediara,
Stockholm-era joan nintzen,
eta bertako musika industrian lan egin nuen,
eta Kebnekaise mendia igo nuen
Zirkulu Artikoan.
Pailazo izaten ikasi nuen,
eta malabareak,
eta zankoekin ibiltzen,
unizikloa, sua eta jaten.
1997an entzun nuen dozena bat baino
ezpata irensle gutxiago zeudela
eta esan nuen: "Hori egin behar dut!"
Ezpata irensle bat ezagutu nuen,
eta aholkuak eskatu nizkion.
Esan zidan: "Bi aholku emango dizkizut:
Lehena: oso arriskutsua da,
hau egiten hil direnak badira.
Bigarrena:
Ez saiatu!"
(Barreak)
Beraz, throme-en zerrendan sartu nuen.
Eta egunean 10 edo 12 aldiz
praktikatzen nuen, egunero,
lau urtez.
Kalkuluak botata...
4 x 365 [x 12]
Gutxi gorabehera,
13.000 saiakera hutsal.
2001ean nire lehen ezpata
eztarrian behera sartu arte.
Tarte hartan, throme bat finkatu nuen
munduko aditu nagusia bihurtzea
ezpata irensketan.
Liburu, aldizkari, egunkari artikulu
guztiak bilatu nituen,
osasun txosten guztiak,
fisiologia eta anatomia ikasi nituen,
sendagile eta erizainekin hitz egin nuen,
ezpata irensle guztien sarea sortu nuen,
Nazioarteko Ezpata Irensleen Elkartea,
eta bi urteko medikuntza ikerketa
lan bat egin nuen,
Ezpata irensketa eta haren ondorioak,
eta British Medical Journal-ean
argitaratu zuten.
(Barreak)
Mila esker.
(Txaloak)
Eta ezpata irensketari buruzko gauza
harrigarriak ikasi nituen.
Inoiz pentsatu ez dituzuenak, baina
gaurtik aurrera gogoan izango dituzuenak.
Etxean, xerra edo "bestek" bat
labanarekin edo ezpatarekin
mozten ari zaren hurrengo aldian,
hau pentsatuko duzu...
Ikasi nuen ezpata irensketa Indian
hasi zela -
justu lehen aldiz 20 urterekin
ikusi nuen leku berean -
duela 4000 urte, K.A. 2000. urtean.
Azken 150 urteetan ezpata irensleak
erabili izan dituzte
medikuntza eta zientzia arloetan,
endoskopio zurruna garatzen
laguntzeko 1868an,
Dr. Adolf Kussmaul-en eskutik
Freiburg-en, Alemanian.
1906an, elektrokardigrama Galesen,
irensteko arazoak
eta liseriketa ikertzeko,
bronkoskopioa, eta halakoak.
Baina azken 150 urteotan,
ehunka zauritu eta dozena bat heriotz
ezagutzen dira...
Hona endoskopio zurruna,
Dr. Adolf Kussmaul-ek garatua.
Baina aurkitu genuen 29 hildako egon
zirela azken 150 urteotan
Londresen ezpatarekin bihotza zulatu
zuen ezpata irensle hau barne.
Baita 3 eta 8 zauritu larri izaten direla
ezpatak irensteagatik.
Badakit, deiak jasotzen ditudalako.
Bi dei izan berri ditut,
bat Suedian eta bestea Orlandon
azken bi asteotan.
Zauriengatik hospitalera dauden
ezpata irensleak.
Beraz, oso arriskutsua da.
Ikasi dudan beste gauza
ezpata irensketak
2 eta 10 urteko praktika
eskatzen duela gehienontzat.
Baina aurkikuntza
harrigarriena izan zen
nola ezpata irensleek ikasten duten
ezinezkoa egiten.
Eta sekretu txiki bat kontatuko dizuet:
Ez jarri arreta ezinezkoa den
%99,9 horretan.
%0,1 horretan jarri arreta,
eta aurkitu nola gauzatu daitekeen.
Orain utzidazue ezpata irensle baten
buruan gertatzen dena azaltzen.
Ezpata bat irensteko, meditazioa behar
da burua materia gainditzeko,
konzentrazio zorrotza,
muturreko zehaztasuna
gorputzeko organuak isolatu eta
erreflexu automatikoak gainditzeko,
garunaren sinapsi indartuen bidez,
giharren memoria errepikatuaren bidez,
10.000 bider baino gehiagotan
gogobetez praktikatuz.
Orain utzidazue ezpata irensle baten
gorputzean gertatzen dena azaltzen.
Ezpata bat irentsi ahal izateko,
xafla mihiaren gainean igaro behar dut,
goragale-ereflexua oztopatu
esofagoan,
90 graduko bira egin epiglotian behera,
krikofaringearen eta esofagoaren
goiko esfinterra zeharkatu
Peristaltismo erreflexua oztopatu,
xafla bular kaxan behera pasa
biriken artean.
Une horretan,
bihotzari alde batera bultza behar diot.
Arretaz begiratzen baduzue,
bihotzaren taupada ikus dezakezue ezpatan,
bata bestearen kontra baitaude,
pulgada baten zortziren bateko
esofagoaren ehunak bereizita.
Hori ez da itxuratan
egin daitekena.
Hor, esternoiaren ondoan pasa behar dut,
esofagoaren beheko esfinterra igaro,
estamuaren barrura,
estamuaren erreflexua oztopatu eta
duodenoan behera egin arte.
Erraza.
(Barreak)
Beherago jarraituko banu,
Falopioren hodietaraino,
(Nehelanderrez) Falopioren hodiak!
Gizonok, galdetu zuen emazteei
horri buruz geroago...
Jendeak galdetzen dit:
"Ausardia handia beharko da
zure bizitza arriskuan jarriz
bihotzaren ondotik,
ezpata bat irensteko..."
Ez, bbenetako ausardia haur beldurti,
lotsati, argal eta ahul hark huts egiteko
eta baztertua izateko arriskua hartu
bihotza biluztu,
harrokeria irentsi
eta ezezagun batzuen aurrean
hemen zutik jarri,
eta bere beldurrei eta ametsei
buruzko istorioa kontatzea,
tripak literalki eta figuratiboki
agerian jartzeko arriskua hartzea da.
Ikusten duzue - mila esker.
(Txaloak)
Benetan harrigarria dena
beti egin nahi izan nuen zerbait
gogoangarria eta orain egiten ari naiz.
Baina benetan aipagarria dena
ez da aldi bakarrean
21 ezpata irentsi ditzakedala,
edo 88 marrazo eta bastangaz batetako
ontzi batean 22 oin urpean
Ripley-ren Believe it or Not libururako,
edo 815 ºC goritutako ezpata,
Stan Lee-ren Superhumans telesailerako,
"Altzairuzko gizona" gisa,
eta alu hura beroa zegoan!
Edo auto bati tira egitea
ezpataren bidez Ripley-rako,
edo Guinesserako,
edo America's Got Talent saioan
finalera iristea,
edo 2007ko Medikuntzako
Ig Nobel Saria irabaztea.
Ez, hori guztia ez da
benetan gogoangarria.
Hori da jendeak uste duena.
Ez, ez, ez. Ez da hori.
Benetan gogoangarria dena
Jainkoak haur beldurti, lotsti,
argal eta ahul hura hartu izana
altueren beldur zena,
uraren eta marrazoen beldur zena,
sendagile, erizain, orrats,
tresna zorrotz
eta jendaurrean hitzegitearen beldur,
eta horain, munduan zehar
hegan narabil
30.000 oineko altueran
tresna zorrotzak irensten
urpean marrazoez inguratuta,
eta sendagile, erizain eta zuek bezalako
entzuleekin hitz egiten munduan zehar.
Hori da niretzat harrigarria dena.
Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa -
Mila esker.
(Txaloak)
Mila esker.
(Txaloak)
Beti egin nahi izan nuen ezinezkoa,
eta orain horretan ari naiz.
Zerbait gogoangarria egin nahi nuen
eta mundua aldatu,
eta orain horretan ari naiz.
Beti munduan zehar hegan egin
balentriak egiten eta bizitzak salbatzen
Eta, badakizue zer?
Bada oraindik haur haren ametsaren
zati bat barru barruan.
(Barreak eta txaloak)
Beti aurkitu nahi izan nuen
nire bizitzan zeregina eta deia,
eta orain aurkitu dut.
Baina, ezetz asmatu...
Ez da ez da ezpatekin,
ez da uste duduzena, ez nire indarrekin.
Baizik eta nire ahuldadeekin: hitzekin.
Nire zeregina eta deia mundua aldatzea da
beldurrak errotik moztuz,
ezpata bat aldiko, hitz bat aldiko,
laban bat aldiko, bizitza bat aldiko,
jendea superheroi izatera eta
euren bizitzetan ezinezkoak
gauzatzera bultzatu.
Nire helburua besteei eurena
aurkitzen laguntzea da.
Zein da zurea?
Zein da zure helburua?
Zer egiteko jarria izan zinen hemen?
Guztiok superheroiak garela uste dut.
Zein da zure super-indarra?
7 bilioi pertsonako
munduko biztanleriatik,
dozena gutxi batzuk dira ezpata irensleak
gaur egun munduan,
baina zu bakarra dago.
Zu bakarra zara.
Zein da zure istorioa?
Zerk bereizten zaitu?
Kontatut zure istorioa,
ahotsa dardartia eta ahula bada ere.
Zein dira zure throme-ak?
Edozer egin ahalko bazenu,
edonor izan, edonora joan,
Zer egingo zenuke?
Nora joango zinateke?
Zer egingo zenuke?
Zer egingo zenuke zure bizitzarekin?
Zein dira zure amets handiak?
Eta txikia zinenean?
Gogoratu.
Apustu ez zela hau, ezta?
Zein ziren zure amets eroenak
hain arraro eta hain ezkutukoak
iruditzen zitzaizkizunak?
Apustu honek ikusarazi dizula zure ametsak
ez zirela hain arraroak, ezta?
Zein da zure ezpata?
Gutako bakoitzak ezpata bat du,
bi ertzeko ezpata, beldur eta ametsekin.
Irentsi zure ezpata, dena dela ere.
Jarraitu zure ametsak, jaun andreok,
Inoiz ez da beranduegi izan
nahi zenuen hura izateko.
Eta bully eta dodgeball haiei,
haur haiei pentsatu zutenak
ez nuela inoiz ezinezkoa egingo,
gauza bakarra esan behar diet:
Mila esker.
Izan ere, maltzurrengatik ez balitz,
ez genuke superheroirik izango.
Hemen nago erakusteko
ezinezkoa ez dela ezinezko.
Hau oso arriskutsua da.
Hil naiteke.
Espero dut atsegingo duzuela.
(Barreak)
Zuen laguntza beharko dut hau egiteko.
Entzuleak: bi, hiru.
Ez, ez, ez. Zuen laguntza behar dut
zenbatzeko zatian, denok, ados?
(Barreak)
Badakizkizue hitzak? Ados?
Zenbatu nirekin. Prest?
Bat.
Bi.
Hiru.
Ez, hori 2 zen, baina tira
harrapatu duzue ideia.
Entzuleak: Bat.
Bi.
Hiru.
(Arnasotsa)
(Txaloak)
Bai!
(Txaloak eta txistuak)
Mila mila esker.
Mila esker, mila esker, bihotz bihotzez.
Egia esan, mila esker
estamu estamutik.
Esan dizuet ezinezkoa egitera
etorri naizela, eta egin dut.
Baina ez zen hau,
hau egunero egiten dut.
Ezinezkoa zen haur beldurti, lotsati,
argal eta ahul hark beldurrei aurre egin,
eta hemen TEDx taulagainean jarri
eta mundua aldatzea,
hitz bat aldiko,
ezpata bat aldiko,
bizitza bat aldiko.
Modu berrian pentsarazi badizuet,
sinestarazi badizuet,
ezinezkoa ez dela ezinezko,
ikusarazi badizuet zuen bizitzan
ezinezkoa egin dezakezuela,
orduan nire lana egina da,
eta zuena hasi besterik ez da egin.
Ez inoiz utzi amets egiteari,
ez utzi sinesterari.
Mila esker nigan sinesteagatik
eta nire ametsaren parte izateagatik.
Eta hona nire oparia:
Ezinezkoa ez da...
Entzuleak: ezinezko.
Ibilbide luzea... opariaren zati.
(Txaloak)
Mila esker.
(Txaloak eta ohiuak)
Aurkezlea: Mila esker, Dan Meyer, uau!