Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Nola egin zinen monje? Pixka bat altuago. (Barreak) Gure laguna frantsesez ari da galdetzen. Benetan jakin nahi du nola Thay monje egin zen. (Barreak) Berak benetan jakin nahi du nola Thay egin zen monje. Thay ume txiki bat zenean, Budaren irudi bat ikusi zuen aldizkari budista baten azalean. Buda oso baketsu zegoen eserita. Buda belarretan zegoen eserita, oso lasai, oso baketsu, oso pozik. Thayren bihotza hunkitu egin zen. Buda bat izan nahi zuen, baketsu, zoriontsu. Bere ingurukoak ez zeudelako horren lasai, baketsu. Hori da monje izan nahi izan zuen lehen aldia. Egunero pentsatzen zuen horretan. Beregan monje izateko desioa, hazia egunero ureztatzen zuen. Hori da erantzuna. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)