Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du Japoniar tradizioan ez dugu irri egiten, baina Plum Villagen sarri egiten da. Gauza biak maite ditut. Nola konbinatu biak? Thay maitea, sangha maitea. (Japoniera) Japoniatik nator. (Itzultzailea) Thay maitea, sangha maitea, Japoniatik nator. (Barreak) (Jap.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren oinean dagoen tenplu baten. (Itz.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren oinean dagoen tenplu baten. (Jap.) Aldi berean, rinzai zen meditazioa ere praktikatzen dut. (Itz.) Aldi berean, rinzai eskolako zen meditazioa ere praktikatzen dut. zen eskola japoniar bat da. (Jap.) Japoniarrok ez dugu maiz barre egiten. (Itz.) Japoniarrek ez dute maiz barre egiten. (Jap.) Rinzai eskolan, batez ere, ikasten dugu ordenatu ondoren hiru urtez ezin ditugula hortzak erakutsi. (Itz.) Rinzai eskolan, batez ere, ikasten dute ordenatu ondoren hiru urtez ezin dituztela hortzak erakutsi, hau da, barre egin. (Jap.) Zen meditazioa egiteko ohiko modua ikasten dugu, espresio gabeko aurpegia, gorputza geldi, ager daitekeen tentsioa gorde. (Itz.) Eskola horretan ikasi dut zen meditazioa egitean aurpegia eta gorputza geldi edukitzen eta tentsioa mantentzen. (Jap.) Neuk ere badut tentsio hori, japoniar kulturaren ezaugarri. (Itz.) Tentsio hori japoniar kulturaren ezaugarria dela uste dut. (Jap.) Baina Thayren irakaspena asko maite dut, erlaxatzea, irri egitea. (Itz.) Baina Plum Villagen praktika eta irakaspena maite ditut. Asko gustatzen zait Plum Villageko irria. (Jap.) Etzi, irri gabeko herrira itzuli behar dut. (Jap.) Etzi. (Itz.) Etzi irri gabeko herrira itzuli behar dut. (Barreak) (Jap.) Asko maite dut nire sorterriko kultura, baina asko maite dut Thayren irakaspena ere. Nire bihotzean irakaspen biak batuta daude. Japoniara heldu ondoren, irakaspen biak hobeto batu nahi nituzke. Nola egin dezaket? (Itz.) Asko maite dut Plum Villagen irakaspena, irri egitea. Baina horrekin batera, benetan maite dut gure tradizioa, irri ez egitearena. Beraz, etzi, Japoniara itzuli behar naizenean, ez dakit nola jarraitu praktikatzen halako moduan non praktika biak konbinatu ahal izango ditudan. (Jap.) Konbinatu nahi ditut. Konbinatzeko gauza izan. (Ingelesa) Nola konbinatu, Thay? (Barreak) Uste dut posiblea dela. Uste dut posiblea dela. Japoniaren zen budismoaren historian zen maisu asko izan dira irri egiteko gauza zirenak. Asko gozatzen zuten naturaren edertasunaz. Haien idazkietan, hitzaldietan naturarenganako amodioa erakutsi dute. Horrenbeste gozatzean, ezin duzu irria ekidin, inork ikusten ez bazaitu ere. Gauez egin dezakezu irri, inork ez zaitu ikusten. (Barreak) Badakizu irri hori ez dela irri diplomatikoa. Irria, baita barrea ere. Uste dut gure lagun japoniarrek erakutsi nahi dutela benetan praktikatzen dutela. Noski, beren asmoa da praktika arrakastatsua izatea. Ezin duzu hala-hola praktikatu. Bihotzez praktikatu behar duzu, benetan ari zarela erakutsi. Eta urrunegi joanez gero, serioegia, goibel bihurtzen zara. Gutako batzuk gehiegi egiten dugu. Serioski praktikatzea ona da, ados gaude. Esaten diegu ados gaudela, benetan praktikatu behar dugula. Baina ez urrunegi joan eta ilun, zurrun bihurtu. Budaren estatua eder batek beti egiten baitu irri gozo bat. Beraz, etxera joan eta praktika-kideei esan diezaiekezu: Irri mota bi daude, barre mota bi. Arreta osoz irri egitea, ondo dago. Nahiz eta ozen egin barre, arreta osoz egiten bada ondo dago. Arretarekin egiten bada, ondo dago. Arreta barik egiten bada, ez dago ondo. Barre on bat, irri on bat onartu beharko lirateke. Izan zaitez irakasle ona eta eraman arretazko irria, barrea zure tradiziora, edertu zure tradizioa. Bereziki esaiezu astiroago jateko. Soto tradizioan oso arin jaten baitute. (Barreak) Jateaz gozatu beharko genuke. Esaiezu 30 aldiz gutxienez mastekatzeko. 50 aldiz oso ondo legoke. Eskerrik asko. konektatu, inspiratu, elikatu (Kanpaia)