1 00:00:01,000 --> 00:00:07,469 Thich Nhat Hanh zen maisuak erantzuten du 2 00:00:09,569 --> 00:00:16,790 Japoniar tradizioan ez dugu irri egiten, baina Plum Villagen sarri egiten da. 3 00:00:17,533 --> 00:00:24,135 Gauza biak maite ditut. Nola konbinatu biak? 4 00:00:27,010 --> 00:00:29,933 Thay maitea, sangha maitea. 5 00:00:32,439 --> 00:00:35,340 (Japoniera) Japoniatik nator. 6 00:00:37,372 --> 00:00:40,390 (Itzultzailea) Thay maitea, sangha maitea, Japoniatik nator. 7 00:00:41,548 --> 00:00:43,656 (Barreak) 8 00:00:46,091 --> 00:00:50,211 (Jap.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren oinean dagoen tenplu baten. 9 00:00:51,000 --> 00:00:56,178 (Itz.) Shinto apaiza naiz Fuji mendiaren oinean dagoen tenplu baten. 10 00:00:59,254 --> 00:01:05,240 (Jap.) Aldi berean, rinzai zen meditazioa ere praktikatzen dut. 11 00:01:10,480 --> 00:01:16,373 (Itz.) Aldi berean, rinzai eskolako zen meditazioa ere praktikatzen dut. 12 00:01:16,587 --> 00:01:19,142 zen eskola japoniar bat da. 13 00:01:20,889 --> 00:01:25,406 (Jap.) Japoniarrok ez dugu maiz barre egiten. 14 00:01:27,461 --> 00:01:30,706 (Itz.) Japoniarrek ez dute maiz barre egiten. 15 00:01:34,471 --> 00:01:38,529 (Jap.) Rinzai eskolan, batez ere, ikasten dugu ordenatu ondoren 16 00:01:38,599 --> 00:01:42,385 hiru urtez ezin ditugula hortzak erakutsi. 17 00:01:43,217 --> 00:01:48,757 (Itz.) Rinzai eskolan, batez ere, ikasten dute ordenatu ondoren 18 00:01:49,441 --> 00:01:53,666 hiru urtez ezin dituztela hortzak erakutsi, hau da, barre egin. 19 00:01:56,716 --> 00:02:01,808 (Jap.) Zen meditazioa egiteko ohiko modua ikasten dugu, 20 00:02:02,012 --> 00:02:10,513 espresio gabeko aurpegia, gorputza geldi, ager daitekeen tentsioa gorde. 21 00:02:12,067 --> 00:02:16,727 (Itz.) Eskola horretan ikasi dut zen meditazioa egitean 22 00:02:17,695 --> 00:02:24,087 aurpegia eta gorputza geldi edukitzen eta tentsioa mantentzen. 23 00:02:25,548 --> 00:02:30,225 (Jap.) Neuk ere badut tentsio hori, japoniar kulturaren ezaugarri. 24 00:02:31,442 --> 00:02:37,281 (Itz.) Tentsio hori japoniar kulturaren ezaugarria dela uste dut. 25 00:02:39,241 --> 00:02:47,362 (Jap.) Baina Thayren irakaspena asko maite dut, erlaxatzea, irri egitea. 26 00:02:48,662 --> 00:02:53,444 (Itz.) Baina Plum Villagen praktika eta irakaspena maite ditut. 27 00:02:54,902 --> 00:02:57,779 Asko gustatzen zait Plum Villageko irria. 28 00:02:58,099 --> 00:03:02,237 (Jap.) Etzi, irri gabeko herrira itzuli behar dut. 29 00:03:03,537 --> 00:03:05,035 (Jap.) Etzi. 30 00:03:06,375 --> 00:03:10,515 (Itz.) Etzi irri gabeko herrira itzuli behar dut. 31 00:03:11,085 --> 00:03:13,015 (Barreak) 32 00:03:14,289 --> 00:03:17,386 (Jap.) Asko maite dut nire sorterriko kultura, 33 00:03:18,152 --> 00:03:21,048 baina asko maite dut Thayren irakaspena ere. 34 00:03:21,194 --> 00:03:27,246 Nire bihotzean irakaspen biak batuta daude. 35 00:03:28,396 --> 00:03:39,707 Japoniara heldu ondoren, irakaspen biak hobeto batu nahi nituzke. 36 00:03:40,322 --> 00:03:42,534 Nola egin dezaket? 37 00:03:43,513 --> 00:03:47,445 (Itz.) Asko maite dut Plum Villagen irakaspena, irri egitea. 38 00:03:47,885 --> 00:03:49,262 Baina horrekin batera, 39 00:03:49,262 --> 00:03:54,154 benetan maite dut gure tradizioa, irri ez egitearena. 40 00:03:54,587 --> 00:03:57,764 Beraz, etzi, Japoniara itzuli behar naizenean, 41 00:03:58,572 --> 00:04:01,988 ez dakit nola jarraitu praktikatzen halako moduan non 42 00:04:02,108 --> 00:04:05,551 praktika biak konbinatu ahal izango ditudan. 43 00:04:05,757 --> 00:04:09,921 (Jap.) Konbinatu nahi ditut. Konbinatzeko gauza izan. 44 00:04:11,325 --> 00:04:14,299 (Ingelesa) Nola konbinatu, Thay? 45 00:04:14,752 --> 00:04:16,523 (Barreak) 46 00:04:18,841 --> 00:04:21,179 Uste dut posiblea dela. 47 00:04:23,857 --> 00:04:26,629 Uste dut posiblea dela. 48 00:04:28,459 --> 00:04:31,873 Japoniaren zen budismoaren historian 49 00:04:33,916 --> 00:04:37,546 zen maisu asko izan dira irri egiteko gauza zirenak. 50 00:04:39,287 --> 00:04:45,308 Asko gozatzen zuten naturaren edertasunaz. 51 00:04:47,901 --> 00:04:51,555 Haien idazkietan, hitzaldietan 52 00:04:51,839 --> 00:04:56,292 naturarenganako amodioa erakutsi dute. 53 00:04:57,321 --> 00:05:00,758 Horrenbeste gozatzean, ezin duzu irria ekidin, 54 00:05:00,826 --> 00:05:03,710 inork ikusten ez bazaitu ere. 55 00:05:12,143 --> 00:05:15,159 Gauez egin dezakezu irri, inork ez zaitu ikusten. 56 00:05:15,616 --> 00:05:18,688 (Barreak) 57 00:05:34,489 --> 00:05:39,703 Badakizu irri hori ez dela irri diplomatikoa. 58 00:05:44,273 --> 00:05:46,788 Irria, baita barrea ere. 59 00:05:49,276 --> 00:05:52,224 Uste dut gure lagun japoniarrek 60 00:05:52,324 --> 00:05:56,348 erakutsi nahi dutela benetan praktikatzen dutela. 61 00:05:59,281 --> 00:06:02,854 Noski, beren asmoa da praktika arrakastatsua izatea. 62 00:06:04,437 --> 00:06:06,742 Ezin duzu hala-hola praktikatu. 63 00:06:07,444 --> 00:06:12,865 Bihotzez praktikatu behar duzu, benetan ari zarela erakutsi. 64 00:06:13,790 --> 00:06:18,081 Eta urrunegi joanez gero, serioegia, goibel bihurtzen zara. 65 00:06:20,956 --> 00:06:23,776 Gutako batzuk gehiegi egiten dugu. 66 00:06:25,794 --> 00:06:29,875 Serioski praktikatzea ona da, ados gaude. 67 00:06:30,421 --> 00:06:34,420 Esaten diegu ados gaudela, benetan praktikatu behar dugula. 68 00:06:34,967 --> 00:06:41,550 Baina ez urrunegi joan eta ilun, zurrun bihurtu. 69 00:06:43,069 --> 00:06:51,751 Budaren estatua eder batek beti egiten baitu irri gozo bat. 70 00:06:56,602 --> 00:07:03,459 Beraz, etxera joan eta praktika-kideei esan diezaiekezu: 71 00:07:04,118 --> 00:07:07,503 Irri mota bi daude, barre mota bi. 72 00:07:12,000 --> 00:07:20,076 Arreta osoz irri egitea, ondo dago. 73 00:07:22,060 --> 00:07:28,334 Nahiz eta ozen egin barre, arreta osoz egiten bada ondo dago. 74 00:07:30,434 --> 00:07:33,330 Arretarekin egiten bada, ondo dago. 75 00:07:33,417 --> 00:07:36,154 Arreta barik egiten bada, ez dago ondo. 76 00:07:37,487 --> 00:07:42,464 Barre on bat, irri on bat onartu beharko lirateke. 77 00:07:43,766 --> 00:07:49,374 Izan zaitez irakasle ona eta eraman arretazko irria, barrea 78 00:07:49,666 --> 00:07:53,406 zure tradiziora, edertu zure tradizioa. 79 00:07:54,352 --> 00:07:57,738 Bereziki esaiezu astiroago jateko. 80 00:07:58,329 --> 00:08:01,503 Soto tradizioan oso arin jaten baitute. 81 00:08:01,663 --> 00:08:03,533 (Barreak) 82 00:08:03,873 --> 00:08:08,517 Jateaz gozatu beharko genuke. 83 00:08:10,466 --> 00:08:14,023 Esaiezu 30 aldiz gutxienez mastekatzeko. 84 00:08:14,308 --> 00:08:16,659 50 aldiz oso ondo legoke. 85 00:08:19,233 --> 00:08:20,942 Eskerrik asko. 86 00:08:24,747 --> 00:08:28,599 konektatu, inspiratu, elikatu 87 00:08:29,409 --> 00:08:35,204 (Kanpaia)